tradizionala etiketa duten bideoak
Lesaka: San Fermin 2019 zeharkakoa
San Fermin egunean Lesakako Plaza Zaharrean dantzatutako zeharkakoa jaso dugu bideo honetan. Hamabost ezpata-dantzariak ikus ditzakegu dantzan, elkarri lotuta makila bidez. Alde bakoitzean zazpi dantzari kokatzen dira eta bi ilarak aitzineskuak lotzen ditu, bera kokatzen da aurrena. Zeharkakoa hiru aldiz dantzatzen da goizean zehar. Lehenengo biak Zubigainekoaren aurretik, bata Plaza Zaharrean eta bestea Ziobiko Plazan; azkenengoa, Zubigainekoa dantzatu eta jarraian egiten da Plaza Zaharrean ...