irudi-zaharrak etiketa duten bideoak
Oberena dantza taldea 1943
Espainiako gerra zibila (1936-39) bukatu ondoren antolatu zen lehen dantza taldeetakoa izan zen Iruñeko Oberena elkartearen baitan 1941. urtean martxan jarri zena. Lehen talde haietako gehienak Accion Catolicaren babesean antolatu ziren, eta Oberenakoa ere horrela bideratu zen. Maximino Aranburu izan zuen lehen zuzendari. Aranburuk, Errepublika garaian Euzko Gaztediarekin dantzatu zuen, eta beraz, 1941eko abuztuan Oberenan dantza taldea antolatu zenean dantza-eredu hari eman zion jarraipena. ...