Dokumentuaren akzioak
XX. Mendea
Berriz: San Pedro 1989 erregelak
Erregelak dantzatzen Berrizen orain dela 29 urte. San Pedro eta Santa Isabel egunean dantzari-dantza eta erregelak dantzatzen dituzte Berrizko dantzariek. Egun bakoitzean bi aldiz eskaintzen dute saioa dantzariek; lehenengoa eguerdian meza ondorenean eta bigarrena arratsaldeko 20:00etan. Irudietan 1989ko San Pedro egunean Ikerfolk elkarteak grabatutako erregelak ditugu. Zortzi dantzari ari dira plazan dantzan Alejandro Aldekoa txistulariaren eta bere seme German Aldekoaren atabalaren doinuan. Garai batean San Pedro eguneko erregeletan urte horretan ezkondutako neskak ateratzen zituzten eta Santa Ana egunean, berriz, ezkongabeak. Urte askoan banako zaharra utzita egon zen, eta Alejandro Aldekoak berreskuratu zuen. Irudiak: Ikerfolk. San Pedro eguneko erregelak, Berriz, 1989-06-29.
Dokumentuaren akzioak