Dokumentuaren akzioak
Nafarroa
Bost dantza-maisu: Iriarte, Larralde, Elizalde, Izeta eta Aldekoa
Galdakao, 1989. Andra Mari dantza taldeak antolatuta mahai-ingurua, eta bertan, elkarren ondoan eserita euskal dantza tradizionalen historian zeresan handia izan duten bost lagun: Felix Iriarte, Jabier Larralde, Maurizio Elizalde, Mariano Izeta eta Alejandro Aldekoa. Lau baztandar eta berriztar bat. Aurkezle lanetan Jon Zamalloa. Felix Iriarte (Arizkun 1919-2004), atabalaria, Baztan festari-festa korritu zuen batekin eta bestearekin atabala jotzen. Jabier Larralde (Arizkun 1927), txistulari eta dantza-maisu aritu da Amaiurren, Arizkunen, Elizondon e.a. Maurizio Elizalde (Amaiur 1915-Arizkun 1992), txistulari eta dantza-maisua izan zen. Mariano Izeta (Elizondo 1915-2001) dantza-maisu eta idazlea. Alejandro Aldekoa (Berriz 1920-1996) txistulari eta dantza-maisua, durangaldeko dantzari-dantza eta erregelen irakaskuntza eta transmisioan aritu zen. Bakoitzak bere hasiera eta ibilbideaz hitz-egin ondoren, musika eta dantzaren munduan izandako bizipenak kontatzen dituzte. Andra Mari dantza taldea, Galdakao, 1989-12-30.
Dokumentuaren akzioak