Dokumentuaren akzioak
Beasain: Loinazko ezpata-dantza 2014
Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Bi hilabetez aritzen dira prestaketa lanak egiten Xabier Sarriegi Paxatxo-ren gidaritzapean. Goizeko 8:30ean elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza. Ibilbide honi buruzkoak eta beste zenbait kontu ikus daitezke ondorengo erreportaian, Xabier Sarriegi dantza-maisua eta Patxi Etxeberria banderazalearen ahotan. Irudiak: Eire Vila. Loinazko ezpata-dantza, Beasain, 2014-06-02.
Etiketak
- bandera-dantza
- xabier-sarriegi-pasatxo
- loinaz-san-martin-ezpata-dantza
- tradizionala
- ezpata-dantza
- beasain
- patxi-etxeberria
- loinaz
- 2014
- xabier-sarriegi
- gipuzkoa
- pasatxo
Dokumentuaren akzioak
Zorionak eta eskerrik asko beasaindar guztion partetik, daukagun altxor txiki hau ezagutzera emateko oso baliagarria dugu.
Gu saiatuko gara zabalkundea ematen.