Dokumentuaren akzioak
Joxemiel Bidador Gonzalez: Klasiko bitxi, arront klasiko
- Egilea
- Roldán Jimeno Aranguren
- Formatua
- Liburuxka
- Editorea
- Eusko Jaurlaritza
- Data
- 2013/02/08
Joxemiel Bidador Gonzalez (Iruñea 1970-2010) hizkuntzalari, historialari eta folklorista, gazte hil zen, 39 urte zituenean, garun-isuri baten ondorioz. Bizitza labur baina emankorrean literaturan, hizkuntzalaritzan, historian eta dantzan ikerketa eta ekarpen garrantzitsua egin zituen. Roldan Jimeno Aranguren-ek idatzita, bere biografia eta ekarpenen laburpen eskaintzen du liburuska honek, Eusko Jaurlaritzaren Bidegileak sailean argitaratu zena.
Iruñeko Udalaren dantzarien taldean eta honen oinerdeko Duguna dantza taldean aritu zen dantzari, eta baita Danok bat, Baztango dantzariak eta Larratz taldeetan ere. San Lorentzoko Dantzarien taldearen sorreran parte hartu zuen eta horrekin aritu zen hil arte. Euskal dantzaren historia ikertuz erreferentziazko lanak burutu zituen, eta xeheki aztertu zituen XVI eta XX. menden arteko lekukotasunak, doktore tesiaren ardatz izan zituenak eta "Dantzaren erreforma Euskal Herrian" liburuan bildu zituenak. Dantzaren alorrean, aipagarriak dira baita ere Cuaderno de Etnologia y Etnografia Navarra aldizkarian argitaratutako ikerketa lanak.
Edukiak
- Azalpen biografiko eta profesional laburra.
- Literatura-sorkuntza.
- Aitorpenak eta eskerrak urteetako lanarengatik.
- Bibliografia eta webgrafia.
Liburuska hau eskuragarri dago pdf formatuan ondoko loturan: Joxemiel Bidador Gonzalez: Klasiko bitxi, arront klasiko (pdf, 4,4 Mb)
Joxemiel Bidador Gonzalez: Klasiko bitxi, arront klasiko 1970-2010
- Roldan Jimeno Aranguren
- Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
- 2012
- 978-84-457-3192-3
- L.G.: SS 284-2012
Dokumentuaren akzioak