Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Artzai Inudeen kalejira Azpeitian

Igor Aldai 2002/02/08 16:32

Aurten ere, 1980n hasitako ohitura jarraituz "Artzai eta Inudeen konpartsa" kaleratuko du Azpeitiko Itsasi dantza taldeak. Bertan hainbat artzai eta inudek, gazte eta helduek, dantzan egingo du, musika talde bikain baten doinupean.

Gehiago irakurri

Ihauteri dantza ikuskizuna Bilbon

Laskarai 2002/02/05 07:17

Bilboko Enparantza berrian Otsailak 10ean Beti Jai Alai dantza taldeak ihauteri ikuskizuna eskeiniko du arratsaleko 7retan.

Gehiago irakurri

Doinu eta Dantza 4. zenbakia

Pedro Elosegi 2002/02/01 21:36

Gasteizko Folklore Eskolako Boletinaren otsaileko alea, 4. zenbakia.

Gehiago irakurri

Musika Bira Kulunka Getxon

Oier Araolaza 2002/01/29 16:33

Txistulari.com-en irakurri daitekeenez joan den asteburuan ikuskizun berri bat aurkeztu da Getxon. 'Musika Bira Kulunka' izena omen du ikuskizunak, eta urtarrilaren 25ean, Getxoko Musika Eskolan aurkeztu zen Xaramel txistu taldea eta Kulunka Dantza Taldearen eskutik.

Gehiago irakurri

Bilbao Dantzan

Joselu Angulo 2002/01/28 17:19

BILBAO DANTZAN programak beste urrats bat egin du aurten, Bilbaoko euskal tradizioko hainbat dantza talde barne hartuko dituelako. Taldeok folklorearen eremuko euskal kultura herrikoia zabaltzen lagunduko dute, bai bilbaotarren aurrean euskal dantza tradizionalak dantzatuz eta bai bertako dantzetan parte hartzera gonbidatuz. Horrez gainera, udan, talde horietako batzuk Bilbaoko Areatzan egongo dira, gure hiribildura datozen bisitariei euskal tradizioa ezagutarazteko.

Gehiago irakurri

Lizartzako Ihauteriak

Fernando Rojo 2002/01/22 00:05

Ihaute garaian gaudela eta komunikabideak hasi zaizkigu horien berri ematen. Hale ere beti bezala Xiberuak, Iturenek, Zubietak, Lantzek eta besteren batek okupatzen dituzte orrialde gehientsuenak. jakin badakigu askoz gehiago direla garai hau ospatzen dutenak gure Baskonia zahar honetan.

Gehiago irakurri

Doinu eta Dantza Gasteizko Folklore Eskolatik

Pedro Elosegi eta Jon Fernandez 2002/01/18 20:29

Gure folklore eskolan azarotik aurrera eta hilabetero gure ikasleentzat "Doinu eta Dantza" izena duen aldizkaritxoa kaleratzen dugu. Zure web orriarekin kolaboratzeko asmoz "Doinu eta Dantza" emailez bidaltzea erabaki dugu.

Gehiago irakurri

Urbeltzek liburu berria aurkeztu du

Oier Araolaza 2002/01/17 18:13

Juan Antonio Urbeltzek liburu berria aurkeztu du: "Danza Vasca. Aproximación a los símbolos" Liburua Etor-Ostoa argitaletxeak argitaratu du, eta "Euskal Herria emblematica" bildumako bosgarren liburua da. Bilduma horrek aurretik argitaratu zen Etor enziklopediaren formato antzekoa du: liburu handiak, pasta gogorrekoak, kalitate handiko papera, argazki asko, taimana handikoak eta koloretakoak...

Gehiago irakurri

Jauzien eta mutil-dantzen eguna

Oier Araolaza 2002/01/14 20:38

Dantza-jauzi eta Mutil-dantzak Euskal Dantza Nazional bihurtu nahi ditu Bizkai Folklor Elkarteak ekimen honen bidez. Aipatzekoa da, Migel Angel Sagasetaren Luzaideko dantzak liburuaren berragitalpen zuzendua eta osatua egingo dela eta hau albiste oso pozgarria da, liburu hori Luzaideko dantzetarako dagoen erreferentzia bikainena izateaz gain, aspaldian agortua baitago. Hona ekimen zabal honetaz Bizkai Folklor elkarteak prestatzen diharduena:

Gehiago irakurri

Bilbon Dantzan

Oier Araolaza 2002/01/14 19:23

Bizkai Folklor Elkartearen Euskal erromeria, ohiko dantzarako gunea hilaren lehen larunbatetan izango da Bilboko Arenalean edo Areatzan.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak