Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sohütan abiatuko dira 2003ko maskaradak

Dokumentuaren akzioak

Sohütan abiatuko dira 2003ko maskaradak

Iparraldeko EDB
2002/12/15 02:19
Sohütako maskaraden datak

Sohütan, urtarrilaren 12an igandea, lehen ateraldia iraganen da.

Maskaradako egitaraua :
Urtarrilaren 12a: Sohüta
Urtarrilaren 19a: Urdiñarbe
Urtarrilaren 26a: Ligi-Aterei
Otsailaren 2a: Mitikile
Otsailaren 9a: Gamere-Zihiga
Otsailaren 16a: Muskildi
Otsailaren 23a: Arrokiaga
Martxoaren 2a: Atarratze
Martxoaren 9a: Altzürükü
Martxoaren 16a: Larraine
Martxoaren 23a: Barkoxe
Martxoaren 30a: Idauze-Mendi
Apirilaren 6a: Altzai
Apirilaren 13a: Sohüta-Hoki.

Dokumentuaren akzioak

Allande Socarros
2003/01/02 00:15

Adiskideeak, agur.

Menturatzen naiz zuzenketa ttipi batzuk egiterat, zuen internet gunean ezarria duzuen Sohütako maskaraden ateraldi zerrendan. Hala, otsailaren 9an maskaradakariak ez dira Gamue-Zohaztin izanen, hau baita Baxe Nabarrako Camou-Suhast, baizik eta Zuberoako Gamere-Zihigan (Camou-Çihigue). Martxoaren 30ean, Idauze-Mendin izanen dira eta Mendi herria ere izendatzea komeni da. Azkenik, apirilaren 13an, azken agerraldia Sohüta-Hokin eginen da. Hoki da euskarazko idazkeran, Hoquy baita frantseserazko idazte makur itsusia. Zuzenketak egin ditutk neuk zuen zerrendan.
Parkatu ene ausardiaz eta urte berri on deneri.

Allande Socarros

Oharra: urtarrilaren 2ko EGUNKARIAn agertuko da Sohütako maskaradez idatzi dudan lehen artikulu bat.

2003/01/02 21:53

Mila esker Allande, egin ditugu zuzenketak eta Euskaldunon Egunkarian argitaratuko duzun artikuluaren zain gaituzu orain. Ondo segi!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.