Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/03 09:00
Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

Atharratze eta Alozeko maskaradak, Arrokiaga, 2008-03-16. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek.

Ohikoa ez bada ere, 2022ko maskaradak hasi baino astebete lehenago amaituko dira 2021ekoak. Izan ere, pandemia dela eta 2021eko neguan ospatu beharrean inauteriak udan hasi ziren maskaradekin Barkoxeko gazteak, eta gaurdaino luzatu dituzte. Beraz, astebeteko tartearekin hartuko dute Atharratze-Alozekoek Barkoxtarren lekukoa.

  • Urtarrilak 8, larunbata: Barkoxe. 9:30ean hasiko dira barrikadak eta 14:00etan plazan ofizioak.

Hemen duzue 2022ko maskaraden egutegia herriz herri eta asteburuz asteburu:

  • Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
  • Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
  • Urtarrilak 29 edo 30 (data zehazteke): Lexantzü
  • Otsailak 6, igandea: Barkoxe
  • Otsailak 13, igandea: Altzürükü
  • Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
  • Martxoak 6, igandea: Muskildi
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
  • Martxoak 26, larunbata: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Iruri
  • Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga 

 

Urtero Allande Sokarros kazetari xiberotarrak maskaradako arizaleen eta prestaketen inguruko informazio mamitsua eskaintzen zigun Berrian. Orain hilabete zendu da Sokarros eta bere hutsunea are nabarmenagoa zaigu maskaradak abiatu bezperetan. Mila esker eta ez adiorik Allande!

Joimo Aranzet ari da maskaradako gazteekin errejenta eta dantza irakasle lanetan eta berak igorri dizkigu 2022ko maskaradetako arizaleen izen-abizenak eta beteko dituzten paperak:

Gorriak

  • Jauna: Frank Berhouet
  • Andereak: Kattalin Errezarret eta Lisa Loustau
  • Laborariak: Clément Hastoy eta Maika Lafont-Etxeberri
  • Laborarisa: Laurie Sagardoiburu
  • Entseinaria: Marina Butturini
  • Zamaltzaina: Antton Aranzet
  • Txerreroak: Kati Etxebarne eta Sarah Baudry
  • Gatuzainak: Maritxu Olestiarte eta Joana Sagardoiburu
  • Kantiniersak: Teja Laborde eta Cécile Berzetxe

Beltzeria

  • Xorrotxak: Clément Errezarret eta Mathilde Baqué
  • Kerestuak: Marina Oskunegarai eta Laure Oskunegarai
  • Kabana: Guillaume Rekalt
  • Pitxu: Bixente Baqué
  • Kauterak: Patrick Jonet, Nicolas Arhie, Jérôme Garicoix, Anna Iraola
  • Buhame Jauna: Johañe Iriart
  • Buhameak: Thomas Iriart, Laurentx Eliçabe, Yan Karrikiriborde, Bettan Arhie
  • Hartza: Olivier Larrandaburu
  • Bedezia: Guillaume Hastoi
  • Marexalak: Txelina Aranzet, Inès Casanave, Léa Bordaxar, Romane Laborde-Maskiaran
  • Küküleroak: Bettan Oskunegarai, Léo Berzetxe, Loula Baudry, Luisa Tauzin 

 

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: 

Dokumentuaren akzioak

2022/01/04 12:56
2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan:
- 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03)
https://www.gaztezulo.eus/[…]/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak
- Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04)
https://www.kazeta.eus/eu/i[…]dituzte-aurtengo-maskaradak
- Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen (Argia, 2022-01-04) https://www.argia.eus/albis[…]gi-etorri-atharratze-alozen

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.