Dokumentuaren akzioak
"Zertako ezarri mugimendu berriak? Zentzurik eta intentziorik gabe, teknika hutsa da"
Euskal Kulturak 2015ean emandakoari begiratu dio Jakin aldizkariak azken alean, eta bertan, Nora Arbelbidek, dantzaren alorrean euskara, sorkuntza, tradizionala eta garaikidea eta intentzioari begirada kritikoa eskaini dio. Nora Arbelbide berak, 2015eko apirilean Berrian argitaratu zuen erreportajean bildu zituen zenbait dantzariren hitzak erabili ditu begirada honetarako.
Belaunaldi gazteek 'euskal dantza' eta 'dantza garaikidea' nahasteko erakusten duten gogoaz ari da lehenengo Arbelbide, zenbait dantzari gaztek adierazten baitu euskal dantza motz geratzen zaiola. Jon Mayaren hitzekin erantzuten dio horri Arbelbidek, dantza tradizionalaren transmisioan egiten den sinplifikazio dituen hainbat baliabide bidean geratzen direla baitio, alegia, dantza tradizionala bere aberastasunean ez ezagutzeak ekar dezakeela baliabidez motz den irudipena.
Baküna Show ikuskizunean aritutako Johane Etxebesten hitzak dakartza ondoren Arbelbidek, esperientzia horren balorazio kritikoa eginez gainera: Uste dut ez dugula gauza anitz irabazi historia horretaz. Mugimendu berriak ezarriz eta. Zertako ezarri mugimendu berriak? Zentzurik eta intentziorik gabe, egiazki, teknika hutsa izan da, amiñi bat." Teknika, mezua eta testuingurua bereiztu beharraz ari dira Arbelbide eta Etxebest, eta dantza egitea teknika erakustaldia baino gehiago dela dio zuberotarrak: "Ez dantzan aritzea teknika batentzat, baizik eta zerbaiten adierazteko". Testuinguru horretan euskararen garrantzia nabarmentzen du Arbelbidek, euskara gabe dantzari testuingurua falta zaiola adieraziz.
Loturak:
-
Nora Arbelbide: Dantzaren jostatzeko gogoz (Berria, 2015-04-25)
-
Nora Arbelbide: Gorputzak ere mintzo baitira (Jakin, 2015-12-31)
Dokumentuaren akzioak
Beherago arduratsu irakurtzen ditut Johanen hitzak: teknikak itsutzen gaitu, zertarako eta nola erabili ez dakigula, baina horretan dihardugu. Kaxa politak, gero eta politagoak; kaxa hutsak, gero eta hutsagoak, herri honetan egin diren hamaika kultur etxe, auditorio eta erabilera anitzeko gela alferrikakoen antzera.