Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sortutakoak 4, dantza garaikidea eta tradizionalean deialdi berriak irekita

Dokumentuaren akzioak

Sortutakoak 4, dantza garaikidea eta tradizionalean deialdi berriak irekita

Sortutakoak 4

Zer da Sortutakoak?

Dantzaguneak lan testuinguru berri bat sortzen du Gipuzkoan, Artelekuko ekipamenduak zein instalazioak eta Gipuzkoako beste espazio batzuk eskainiz, sortzaileak beraien proiektuak gauzatzera gonbidatuz.

Sortutakoak ondorengoei zuzenduta dago:

Mugimendu-arteen eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuak. Konpainia egonkorrak, banakako proiektuak edo proiektu zehatz baterako sortutako taldeak. Ikuskizun eszenikoak edo kalerako sortutakoak.

Sortutakoak dituen baldintzak:

  • Egoitzak gutxienez bi aste eta gehienez hilabete bateko iraupena izango du. Lan espazioa egunero gutxienez 3 orduz erabiltzeko aukera egongo da, astelehenetik ostiralera 8:30etatik 15.00etara edo 15.00etatik 20:45etara.

  • Ekipamenduaz eta laguntza teknikoaz eta artistikoaz hornitutako espazio batean lan egiteko aukera egongo da.

  • Egoitza 1000€-ko diru kopuruaz lagunduko da.

  • Dantzaguneak artistak proposatutako kanpoko begirada bat edukitzea eskaintzen du. 400€-ko diru kopuruaz lagunduta.

  • Artistak proiektu xehea aurkeztu beharko du eta honek barne hartu beharko ditu ondorengo atalak: azalpen artistikoa, behar teknikoak, kanpoko begirada gisa jokatuko duen pertsona, egoitzaren faseen planifikazioa eta proiektuan parte hartuko dutenen cv-ak. Erantsitako inprimakia bete eta bidal ezazu ondorengo helbidera: dantzagunea@gipuzkoa.net

  • Artista bere lan prozesua ate irekiko jardunaldi baten eremuan eskola-umeei irekitzera Konprometitzen da, nahiz Dantzagunearekin adostutako beste ekintza batean.

  • Artistak, bere lana hedatu orduko, Dantzagunea kolaboratzaile gisa aipatzearen konpromisoa hartzen du.

  • Artistak Dantzaguneari faktura aurkezteko gai izan beharko du, diru kopurua jaso ahal izateko.

Sortutakoak-en epeak

  • Eskaeren bidalketa: 2013ko apirilaren 22tik maiatzaren 31era arte.

  • Eskaeren hautaketa: Dantza alorreko profesionalek osatutako epai-mahaiak, bi proiektu aukeratuko ditu ekainaren 15erako.

  • Egoitzen epeak: aukeratutako proiektuak, epai-mahaiaren erabakia zabaldu eta hurrengo hiru hilabeteetan zehar garatu beharko dira.

Informazioa: Sortutakoak (Dantzagunea)

 

Sortutakoak Tradizionala

Zer da Sortutakoak Tradizionala?

Dantzaguneak lan testuinguru berri bat sortzen du Gipuzkoan, Artelekuko ekipamenduak zein instalazioak eta Gipuzkoako beste espazio batzuk eskainiz, dantza tradizionalaren eremuan lana gauzatzen duten sortzaileek beraien proiektuak garatzera gonbidatuz.

Sortutakoak Tradizionala ondorengoentzat zuzenduta dago:

Dantza tradizionalaren eremuan eta mugimendu-arteen alorrean egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuak. Konpainia egonkorrak, banakako proiektuak edo proiektu zehatz baterako sortutako taldeak. Ikuskizun eszenikoak edo kalerako sortutakoak.

Sortutakoak Tradizionala dituen baldintzak:

  • Egoitzak gutxienez bi aste eta gehienez lau hilabeteko iraupena izango du. Lan espazioa egunero erabiltzeko aukera egongo da, astelehenetik ostiralera 8:30etatik 15.00etara edo 15.00etatik 20:45etara.

  • Ekipamenduaz eta laguntza artistikoaz espazio batean lan egiteko aukeran izango du.

  • Egoitza 1000€-ko diru kopuruaz lagundua izango da.

  • Dantzaguneak artistak proposatutako kanpoko begirada bat edukitzea eskaintzen du. 400€-ko diru kopuruaz lagunduta.

  • Artistak proiektu xehea aurkeztu beharko du eta honek barne hartu beharko ditu ondorengo atalak: azalpen artistikoa, behar teknikoak, kanpoko begirada gisa jokatuko duen pertsona, egoitzaren faseen planifikazioa eta proiektuan parte hartuko dutenen cv-ak. Erantsitako formularioa bete eta bidal ezazu ondorengo helbidera: dantzagunea@gipuzkoa.net

  • Artista bere lan prozesua ate irekiko jardunaldi baten eremuan eskola-umeei irekitzera Konprometitzen da, nahiz Dantzagunearekin adostutako beste ekintza batean.

  • Artistak, bere lana hedatu orduko, Dantzagunea kolaboratzaile gisa aipatzearen konpromisoa hartzen du.

  • Artistak Dantzaguneari faktura aurkezteko gai izan beharko du, diru kopurua jaso ahal izateko.

Sortutakoak Tradizionala-ren epeak

  • Eskaeren bidalketa: 2013ko apirilaren 22tik maiatzaren 31era arte.

  • Eskaeren hautaketa: Dantza alorreko profesionalez osatutako epai-mahaiak, proiektu bat aukeratuko ditu ekainaren 15erako.

  • Egoitzen denboraldiak: aukeratutako proiektuak, 2013ko uztailatik abendurarte garatu beharko dira.

 

Informazioa: Sortutakoak (Dantzagunea)