Dokumentuaren akzioak
Noiz dira inauteriak? Noiz da Korpus? (II)
Duela zenbait urte egutegi liturgikoan oinarritutako hainbat daten (inauterien, pazko igandearen, korpus egunaren...) egutegia argitaratu genuen dantzan.com-en. Urteek aurrera egin eta zenbait data dagoeneko zaharkituta geratu dira, iragan direlako hain zuzen ere! Hona hemen egutegi berritua.
Egutegi liturgikoaren berezitasuna da ilargiaren zikloak kontuan hartuta ezartzen dela. Pazko-igandearen arabera ezartzen dira egutegi liturgikoaren datak. Eta noiz da Pazko-igandea? Ba, udaberriko (martxoak 21) lehenengo ilargi betearen ondoko lehen igandea izan ohi da Pazko-igandea. Astebete lehenago Erramu-igandea izango da, eta Pazko-igandetik 50 egunera iritsiko da Mendekoste; hurrengo igandea Trinitate jaia izango da eta Trinitate ondoko osteguna Gorpuzti-eguna. Inauteriak ere horrela ezartzen dira; izan ere, inauterietako Hausterre-eguna, asteazkena, eta Pazko-igandearen artean 40 eguneko Garizuma izaten denez, Pazko egunetik 40 egun (igandeak ez dira kontatzen, igandeak kontatuta 47 egun dira) atzera egin eta inauterien bukaera, eta ondorioz inauterietako jai egun guztiak, ezar daitezke.
Beraz, kalkulu horiek eginez (guk ez ditugu egin, Antonio Burgos-ek egin ditu eta handik kopiatu ditugu guk) horra ondoko 40 urteetan ospakizun horiek izango diren datak:
Dokumentuaren akzioak