Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Gordailua Noiz dira inauteriak? Noiz da Korpus?

Dokumentuaren akzioak

Noiz dira inauteriak? Noiz da Korpus?

Dantzariok maiz egiten ditugu horrelako galderak. Izan ere, hainbat tradizio eta dantza saio egutegi liturgikoari lotuta daude. Dantzariak aldizkarian, Mikel Aranburu Urtasun-ek eskaini zuen orain urte batzuk honi buruzko azalpen bat, eta azalpenarekin batera hurrengo urteetarako inauterien datak ere ematen zituen.

2000. urterarteko datak prestatu zituen, milurte aldaketa hori hain urruti ikusten zen garaian. Baina 2000 atzean utzi dugu eta berriz ere datozen urteotako daten bila hasi gara.

Inauteriak, Korpus egun eta betelako zenbait jai-egun, aste santuarekin batera, eliza katolikoaren egutegi liturgikoaren arabera ezartzen dira urtero.

Egutegi liturgiko horren berezitasuna da ilargiaren zikloak kontuan hartuta ezartzen dela. Pazko-igandearen arabera ezartzen dira egutegi liturgikoko datak. Eta noiz da Pazko-igandea? Ba, udaberriko lehenengo ilargi betearen ondoko lehen igandea izan ohi da Pazko-igandea. Astebete lehenago Erramu-igandea izango da, eta Pazko-igandetik 50 egunera iritsiko da Mendekoste; hurrengo igandea Trinitate jaia izango da eta Trinitate ondoko osteguna Gorpuzti-egna. Inauteriak ere horrela ezartzen dira; izan ere, inauterietako Hausterre-eguna, asteazkena, eta Pazko-igandearen artean 40 eguneko Garizuma izaten denez, Pazko egunetik 40 egun (igandeak ez dira kontatzen) atzera egin eta inauterien bukaera, eta ondorioz inauterietako jai egun guztiak, ezar daitezke.

Beraz, kalkulu horiek eginez, horra ondoko urteetan ospakizun horiek izango diren datak:

Urtea Inauteri larunbata Hausterre-eguna Pazko-igandea Igokundea Mendekoste Gorpuzti-eguna
2002 Otsailak 09 Otsailak 13 Martxoak 31 Maiatzak 09 Maiatzak 19 Maiatzak 30
2003 Martxoak 1 Martxoak 5 Apirilak 20 Maiatzak 29 Ekainak 08 Ekainak 19
2004 Otsailak 21 Otsailak 25 Apirilak 11 Maiatzak 20 Maiatzak 30 Ekainak 10
2005 Otsailak 5 Otsailak 9 Martxoak 27 Maiatzak 05 Maiatzak 15 Maiatzak 26
2006 Otsailak 25 Martxoak 1 Apirilak 16 Maiatzak 25 Ekainak 04 Ekainak 15
2007 Otsailak 17 Otsailak 21 Apirilak 08 Maiatzak 17 Maiatzak 27 Ekainak 07

Beraz, noiz dira inauteriak Lantzen? Eta Markinan? eta Uztaritzen? Ikusi hemen 2006ko inauterien hainbat data.

Datozen urteotako inauterietako datak

Urtea Inauteri larunbata Inauterietako asteartea Hausterre-asteazkena
2003 Martxoak 1 Martxoak 4 Martxoak 5
2004 Otsailak 21 Otsailak 24 Otsailak 25
2005 Otsailak 5 Otsailak 8 Otsailak 9
2006 Otsailak 25 Otsailak 28 Otsailak 29
2007 Otsailak 17 Otsailak 20 Otsailak 21
2008 Otsailak 2 Otsailak 5 Otsailak 6
2009 Otsailak 21 Otsailak 24 Otsailak 25
2010 Otsailak 13 Otsailak 16 Otsailak 17
2011 Martxoak 5 Martxoak 8 Martxoak 9
2012 Otsailak 18 Otsailak 21 Otsailak 22
2013 Otsailak 9 Otsailak 12 Otsailak 13
2014 Martxoak 1 Martxoak 4 Martxoak 5
2015 Otsailak 14 Otsailak 17 Otsailak 18

Eta 2016? Interneten badaude edozein urteko aste santua noiz den kalkulatzen dizuten guneak. Adibidez, helbide honetan sartu eta nahi duzun urteko Pazko Igandea zein egunetan den jakin dezakezu.

Dokumentuaren akzioak