Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Natxo Montero eta Patricia Fuentes sarituak Madrilgo dantza lehiaketan

Dokumentuaren akzioak

Natxo Montero eta Patricia Fuentes sarituak Madrilgo dantza lehiaketan

2009/12/09 11:32

Bikote dantzak aurkeztu behar ziren aurten Madrileko dantza lehiaketara. Lehen saria Juan Luis Matilla eta Raquel Luque-k eskuratu dute "Mala suerte o falta de talento" lanarekin. Natxo Montero eta Patricia Fuentes bilbotarrek "Carni di prima qualitá" lanarekin bigarren saria ekarri dute etxera.

Natxo Monterorentzat urte oparoa gertatzen ari da, "Cuadra-T" lanarekin 25 emanaldi egin baititu, eta zenbait erresendintzea programatarako hautatua izan da. Venecian eta La Gomeran egindako erresidentzietan sortu zuen "Carni d prima qualitá" lana Natxo Monterok.

Edurne Sanz

 

Edurne Sanz nafarrak berriz kritikaren saria eskuratu du

"e-nement" izeneko lanarekin. Veronica Garzon madrildarrarekin batera dantzatu du. Edurne Sanz-ek Madrilen egiten du lan, Sharon Fridman-en konpainiako dantzaria baita eta Pozuelako Musika eta Dantza Eskolako irakaslea.

Dantza sortzaile berriak bultzatu eta dantzaren ikusmira izateko helburuak biltzen ditu Madrilgo koreografia lehiaketak. Lehiaketaren eta oro har dantzaren egoeraren kritika gogorra idatzi du Roger Salas-ek

El Pais-en.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.