Dokumentuaren akzioak
Jauzi, dantza-jauziak ikasteko aplikazioa garatu dute
Dantza-jauziak ikasteko aukera eskaintzeko asmoz garatu dute Jauzi aplikazioa. Bi atal nagusitan antolatuta dago aplikazioa, batean urratsak ikasteko aukera dago eta bestean dantza batzuk osorik dantzatzeko eta praktikatzeko aukera eskaintzen da.
Urratsak eta dantzak
Urratsen atalean honako urratsak ageri dira: erdizka, luze, erdizka lauetan, zote, dobla, aitzina, pika, dobla eta hiru, ezker, zote eta hiru, eskuin, erdizka eta hiru, ebats, atrexetak eta fini eta luze eta ebats. Dantzei dagokionez berriz, zazpi jauzi, hegi, muxikoak eta azkaindarrak ikusi daitezke.
Jauzi aplikazioa Worköholics enpresak garatu du, Bilboko Goi-Herri dantza taldeko dantzariak aritu dira dantza aholkularitzan eta aplikazioan Aiko taldearen Urraska diskako musika erabili da. Android eta iOS plataformetan dohain jaitsi eta instalatu daiteke Jauzi aplikazioa.
Dokumentuaren akzioak
Bere kasa ikasi nahi duen pertsona batentzako ere, esango nuke ez dela egokia jauziak ikasteko. Ez diot teknikoki, baina edukien aldetik.
Patxi Montero, edukiek zehatasunik ezaren bat badute, erantzunkizuna gure gain hartuko dugu, eta atsegin handiz jasoko ditugu aholku edo zuzenketak, app hau ikasteko tresna osoagoa izan dadin. Nahi baldin baduzu idatz iezaguzu hello@workoholics.es helbidera. :)
Kaixo Patxi Laborda. Lehenik eta behin, eskerrik asko euskal kultura eta musika bultzatzeko egiten duzuen lanagaitik. Produkzioaren denborak zirela eta, ezin izan genuen app-a igo aurretik zuekin kontaktuan jarri. Barkamena eskatu nahi dizuegu. Hala ere, aplikazioaren kredituetan Aiko taldea gehitu genuen.