Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Hitzaldia: Xabier Itzaina: "Tanburinaren gizartea. Dantzarako soinuaren historio sozial baten alde"

2024/02/02 18:30 Uztaritze, Latsa gela

Herri Soinu elkarteak urtero Europako Ondarearen Egunen karietara Uztaritzeko ondareari lotua den monumentu baten bisitak antolatzen ditu eta beti kontzertu edo/ta mintzaldi batekin. Aurten, Uztaritzeko Herriarekin partaidetzan eta Carlos de Laborde-Noguez jaunaren laguntzarekin, Lapurdiko familia zaharrenetako baten etxearen deskubritzea proposatzen dizuegu: Haitze gaztelua.

*Hartzaro festibalaren egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Zortzi, artista berrien dantza jaialdia

2024/02/10 17:00 Getxo, Utopian

"Zortzi" dantza- eta mugimendu-jaialdia da, eta 8 sortzaile eta interprete berrik 8 pieza edo ikerketa-lan aurkeztuko dituzte, "bakarrik" formatuan, 8 minutuko iraupenarekin.

"Zortzi" programaren helburu nagusia, denboran zehar jaialdiaren edizioetatik igaroko diren interprete eta sortzaile berriei espazio eszeniko bat proposatu eta erraztea da, beraiek sortutako pieza edo ikerketa-lan bat publiko baten aurrean partekatu eta erakutsi ahal izan dezaten, beren ibilbide profesionaletan ikusgarritasuna, aukerak eta erraztasunak eskaintzeko. 
  • Lehen pasea: 17:00 - 18:30
  • Nigarren pasea: 19:30 - 21:00

Gehiago irakurri

Arrosadiako libertimendua

2024/02/17 11:00 Iruñea, Arrosadia

Gehiago irakurri

Kukai: Txalaparta

2024/02/16 19:30 Bilbo, Arriaga Antzokia

Txalaparta antzezlanak musika tresna horrek gorputzarekin duen harremana ulertzeko modu bat adierazten digu; norberarengandik hasita kolektibora igarotzeko modua, gure barnean gordeta dugun memoria gaur garenarekin harremanetan jartzen duen begiratzeko modua.

Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.

  • Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
  • Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
  • Egilea: Jesús Rubio
  • Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Zuzendaritza artistikoa: JesúsRubio Gamo & Jon Maya Sein
  • Musika konposizioa: Aitor Etxebarria
  • Argi Diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Leire Santillán
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Daniel Abreu: Dalet (da)

2024/02/17 20:00 Barakaldo., Barakaldo Antzokia

Dalet alfabeto hebrearraren laugarren letra da. Lau zenbakia ere adierazten du eta atea esan nahi du. Zentzu sinbolikoan, leku batetik beste batera igarotzea aipatzen du, egungo egoerarekin alderatuta ona, txarra, hobea edo okerragoa den zerbaitera eraman gaitzakeena. Ondorioz, aldaketa sinbolizatzen du. Baina, hemendik aurrera, Daniel Abreu tinerfestar sortzailearen koreografia berria ere bada Dalet, bizitzaren etapetako antzekotasun batekin parekatzen duena, jaiotzetik hazkundera, nerabezarora, helduarora, senektuera, heriotzara... igarotzen diren etapa horiekin. «Daleten presentziak, ziurtatzen du, tokiz, munduz aldatzera gonbidatzen gaitu».

Gehiago irakurri

Elirale: Mamuka

2024/02/17 17:00 Senpere, Larreko kulturgune

Bere sorkuntza berrian, Pantxika Telleria oihaneko unibertso ezkutuan inspiratu da. Bere biztanleak senari jarraitzen diote, lurraren kolore, usain eta baita urtaro-aldaketa nekaezinen ondorioei esker ere. Batean sustraia, bestean intsektu-gorputza, animalia zein izaki-gorputza, dantzari bikoteak ekibokoa, irrealtasuna taularatzen du, Vivaldi-ren Lau urtaroekin lotuta. Zentzumenak desbideratu egiten dira, natura beste ikuspegi batetik hautemateko.

  • Zuzendaritza artistikoa & Koreografia: Pantxika Telleria
  • Interpreteak: Joana Millet Arias, Jon Vernier Bareigts
  • Musika sorkuntza: La ZIC des ARTS
  • Argiztapena: Javi Ulla
  • Eszenografia & Osagarriak: Annie Onchalo
  • Jantziak: Dorothée Laurent
  • Burukoak: Christophe Pavia

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Tierra de nadie

2024/02/17 20:00 Amurrio, Amurrio Antzokia

Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.

Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.

Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.

  • Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
  • Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
  • Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
  • Soinu-giroak: Nerea Alberdi
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
  • Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
  • Lankidetza: Arriaga Antzokia

Gehiago irakurri

LaMov: El Lago

2024/02/18 19:00 Lodosa, Kultur Etxea

El Lago lanean, Victor Jimenezek Errusiako baletaren paradigma berrikusten du erritmo, mugimendu, argi-arkitekturaren nondik norakoak bere etengabeko ikerketa eta esperimentazioaren bitartez eta, nola ez, bere sentikortasun erakargarriaz, non La Moven lengoai urratzaile bakarra bihurtzen baitu.

Balet klasikoaren hari narratibotik urrun, ezinezko amodioaren tragedia, imaginatutako laku honetan, gizartea zisne zuriz osatutako leku baketsu bailitzan irudikatuko du, non zisne beltza itxurakeriak bateztuz oldartuko den egiara eta askatasunera heltzeko.

  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Víctor Jiménez
  • Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Jimena Martínez, Paula Aragón
  • Argiztapenaren diseinua : Luis Perdiguero
  • Musika: Tchaikovsky y Jorge Sarnago
  • Iraupena: 65 min.

Gehiago irakurri

Urbeltzen dantza ganbara

2024/02/21 19:30 Bilbo, Bilboko Kafe Antzokia

Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara. Ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.

Gehiago irakurri

Muxikoak

2024/03/03 11:30 Donibane Lohizune, Itxaka auzoko pilota plaza

Mutxikoak Punpeka taldearekin Donibane Lohizuneko Itxaka auzoko pilota plazan.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Idi gizenak, Baionako ihauterietako ohiturarik zaharrena

2024/02/22 18:00 Baiona, Euskal Museoa

Idi gizenak, Baionako ihauterietako ohiturarik zaharrena Thierry Truffaut neguko pestetan eta ihauterietan aditua den antropologoaren hitzaldia. Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean.

Apaindurik, paseatzen edo erakutsiak, 1289tik goiti, idi gizenak aipatuak dira Baionan. Handik tradizio ainitz etortzen dira. Gainera, Thierry Truffautek aipatzen duen bezala, mendeetan zehar, Ihauterietan harakinen korporazioaren errola nagusia gogoratzen digute.

Urririk, izena eman: 05 59 59 08 98

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Tierra de nadie

2024/02/22 19:30 Hernani, Biteri Kultur Etxea

Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.

Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.

Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.

  • Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
  • Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
  • Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
  • Soinu-giroak: Nerea Alberdi
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
  • Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
  • Lankidetza: Arriaga Antzokia

Gehiago irakurri

Lasala: Shine

2024/02/24 19:00 Irun, Amaia KZ

  • Oharra: Ikuskizun honetan argi estroboskopikoa erabiltzen da

Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?

Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, Shinek gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu.

Erritu etsia, galdutako fedearen bila.

Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu?

Shine antzezlanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu. Martirio hori zaharkitutako elementutzat du bizi garen gizarte turbokapitalista honetan. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak eta zertan sinetsi bilatzen dutenen saetek zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastapera erortzen dira -estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko munduan ibiltzeko- eta gure orainak zuzendutako koreografia lantzen dute: erritual berriak, zenbait kultu grinatsu eta asmatutako erlijioak hartu beharra.

Shinek gure gizarte-linboa irudikatu nahi du, non gure espiritualtasuna zehazten saiatzen baikara dena-segituan-orain diktamen horri jarraiki. Antzezleek ziklotimia dantzatzen dute, iraganetik datorren depresioak eta etorkizunetik etorriko den antsietateak txikituta. Fede bila ari dira, baina, ilargi betearekin gertatu bezala, mugikorrek ezin diote hari argazkirik atera.

Dantzatzeko aukera da, zaurien modura gutako bakoitzaren bularrean ezarri den hutsunea dantzatzeko aukera. Gure buruari jarri diogun arantza-koroak galdutako distira topatzeko azken itxaropena.

  • Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
  • Dramaturgia: Fernando Epelde.
  • Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga, Seth Buckley, Ioar Labat, Puy Barral, Ángela Arrieta, Mikel Casal.
  • Ahotsa eta testua: Puy Barral.
  • Musika sorkuntza: Fernando Epelde.
  • Jantzien diseinua eta gauzatzea: Xabier Mujika.
  • Argien diseinua: Javier Ruíz de Alegría.
  • Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez.
  • Argazkiak eta bideoa: Renata L. ETANOWSKI.
  • Ekoizpena: Marina Camacho.
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
  • Komunikazioa: Nerea Kortabitarte.

Gehiago irakurri

Lasala: Shine

2024/02/23 20:00 Elorrio, Arriola Antzokia

Mari Zaunka: Erreka ondoan, bi gezur

2024/02/23 20:30 Andoain, Bastero Kulturgunea

Erreka ondoan, bi gezur dantza garaikidea oinarri duen obra eszenikoa da. Fikzioa eta gezurra kontzeptu gisa uztartzen dira, horretarako kondairen unibertsoan barneraturik.
Kondaira da sormen prozesuaren abiapuntu eta kokalekua. Literatur genero epiko hau, pertsonaia fantastikoak eta naturaz gaindikoak dituena, eta maiz ezaugarri historikoak dituena, da obraren oinarria. Kondaira propio bat sortzea da helburu, non fikziozko elementuez gain, gizarteko errealitate zuzenetik hartutako elementuak dauden, bertako egungo narratibak edo "egiak" kondairaren fantasiazko istorioarekin kutsatu eta transformaturik.

  • Egilea(k): Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Koreografoa(k): Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Zuzendaritza Eszenikoa: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Antzezleak: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Ekoizpena: Mari Zaunka Kultur Elkartea

Gehiago irakurri

Cía. Analógica: Lo que pasa mientras

2024/02/24 19:30 Donostia, Gazteszena

Zure gorputzean desegiten naiz, eta nire gorputza zurearen luzapena bihurtzen da. Bat gara orain. Ukimena nire azalean gurea den zerbait da. Zuri esker, nire gorputzak erortzeko tokia aurkitu du. Erortzen ari naiz, eta espazioan sentitzen naiz. Erortzeaz gozatzeko sostengua eman didazu. Erortzearen bertigoa sentitzeko espazioa eman didazu. Gutako baten oinak gu bion sustraia dira. Besarkatzeko mila modu bilatzen dituzte gure gorputzek.

Gehiago irakurri

Mari Zaunka: Erreka ondoan, bi gezur

2024/02/28 19:00 Hernani, Biteri Kultur Etxea

Erreka ondoan, bi gezur dantza garaikidea oinarri duen obra eszenikoa da. Fikzioa eta gezurra kontzeptu gisa uztartzen dira, horretarako kondairen unibertsoan barneraturik.
Kondaira da sormen prozesuaren abiapuntu eta kokalekua. Literatur genero epiko hau, pertsonaia fantastikoak eta naturaz gaindikoak dituena, eta maiz ezaugarri historikoak dituena, da obraren oinarria. Kondaira propio bat sortzea da helburu, non fikziozko elementuez gain, gizarteko errealitate zuzenetik hartutako elementuak dauden, bertako egungo narratibak edo "egiak" kondairaren fantasiazko istorioarekin kutsatu eta transformaturik.

  • Egilea(k): Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Koreografoa(k): Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Zuzendaritza Eszenikoa: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Antzezleak: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Ekoizpena: Mari Zaunka Kultur Elkartea

Gehiago irakurri

Alicia Gallardo dantza eskola: No ni ná

2024/02/28 20:00 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

NO NI NÁk Andaluziako probintzia guztietara eramango gaitu, bere kantu eta dantzekin. Poesia, kantua eta dantza, egun hori ospatzeko eta Andaluzia hurbilago sentitzeko. Andaluzia zure bihotzean baduzu, ez galdu… EZ ETA EZ EZER. Eta, gainera, aurten, Juan Manuel Punzanok artista gonbidatu gisa parte hartuko du eta Manolo Escobar-i omenaldia egingo dio.
  • Artista gonbidatua: Juan Manuel Punzano. Homenaje a Manolo Escobar
  • Gidoia, zuzendaritza eta koreografia: Alicia Gallardo

David Hernández «El Borrucho», Javier Gil «El Rubio», Iker Alonso «El Niño», Virginia Hernández «La Borruchilla», Jonatan Muñoz «El Choti», Ibai Gil «El Pintao», Amaia Arzamendi «La Guajira»

Gehiago irakurri

Kukai: Txalaparta

2024/02/29 19:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Txalaparta antzezlanak musika tresna horrek gorputzarekin duen harremana ulertzeko modu bat adierazten digu; norberarengandik hasita kolektibora igarotzeko modua, gure barnean gordeta dugun memoria gaur garenarekin harremanetan jartzen duen begiratzeko modua.

Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.

  • Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
  • Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
  • Egilea: Jesús Rubio
  • Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Zuzendaritza artistikoa: JesúsRubio Gamo & Jon Maya Sein
  • Musika konposizioa: Aitor Etxebarria
  • Argi Diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Leire Santillán
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Bilbao Flamenko Faktoria

2024/03/01 20:00 Bilbo, Zorrotzako Gaztetxea

Flamenkoa asteburu osoan zehar, martxoak 1, 2 eta 3an. Flamenko tradizionala, lehen mailako artistekin.

Artistak

  • Dantzan: Víctor Bravo, Adriana Bilbao
  • Kitarran: Antonio Andrade
  • Kantuan: David Bastidas

Ordutegia: Martxoak 1 eta 2, 20:00 // Martxoak 3, 13:00

Gehiago irakurri

Gastón Core: Iliada

2024/03/02 19:00 Bilbo, AZ Azkuna Zentroa

Iliada, rap eta hip-hop kulturaren bidez.

Gastón Core koreografoaren azken sorkuntza "Iliada" epopeia grekoaren berrirakurketa da, garaikidetasunetik, rap bataila bihurtua.

"Uste dut “Iliada”, batez ere, gizarte jakin baten eta bere aurreko mundu legendazko eta heroiko baten balio-sistemaren arteko konfrontazioa dela. Eta, bestetik, bere buruari aurre egiten dion gizon baten istorioa da, zeinak azkenean talde horretan betetzen duen funtzioa bere gain hartzen duen, horrek zentzua ematen baitio gizabanako gisa. Testu horren irakurketa nostalgikoa da beti. Eta hori da oraindik berarekin lotzen gaituzten gauza ugarietako bat: txundimenezko begirada, ihes egiten digun mundu baten aurrean, zeina etorriko dena baino hobea irudikatzen dugun. Baina nola azaldu Iliada?

Historian izan duen garrantzia, bere baliabide narratiboen eta jorratzen dituen gaien modernitatea, eta, batez ere, nola transmititu performance-ordu batean hitzak testu horretan duen indarra, nola duintzen duen bestea, nork bere burua duintzeko. Uste dut hori azaltzeko modurik onena hitzaren gure artista garaikideen bidez azaltzea dela: rapper-ak. Hori da pieza: begirada eszeniko bat eta gogoeta estetikoa mendebaldeko literaturaren sorrerako obrari, rap eta hip-hop kulturaren bidez." (Gastón Core)

*2024ko Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Denis Martínez Roque: 365

2024/03/02 19:00 Bilbo, La Fundicion

365 bidaia emozionala da Euskadiko nire lehen urteko lau estazioetatik. Geltoki aldaketak nire ustez lehenengo aldiz bizitzea eragin zuen hori eszenaratzeko beharretik sortzen da.
Interpreteen gorputzean argiak duen eraginetik eraikitzen da obra. Horretarako, urteko garai bakoitzari esleitutako kolore batzuek sortutako emozioak aztertu ziren. Beraz, 365 nire emozioak argiaren kalitatearekin jolas eginez irudikatzen dituzten hiru interpretatzaile dira.
  • Interpreteak: Maria Andrés, Aiala Echegaray, Garazi Arrese
  • Musika originalal: Ibon Aguirre
  • Argiztapena: Arantza Flores
  • Bideoa eta argazkia: Marian Gerrikabeitia
  • Zuzendaritza eta koreofragia: Denis Martínez Roque
  • Jantziak: Denis Martínez Roque
  • Eszenografia: Jorge Roque Aday
  • Zabalkundea: Leyre Fandiño

Gehiago irakurri

Denis Martínez Roque: 365

2024/03/03 19:00 Bilbo, La Fundicion

Malandain: Urtaroak

2024/03/09 19:30 Iruñea, Baluarte

Thierry Malandainek programa berean fusionatu ditu Vivaldiren Lau urtaroak, historiako obrarik ezagun eta interpretatuenetako bat, eta bere garaikide eta herrikide Giovanni Antonio Guidok konposatutako Lau urtaroak, ia ezezaguna. Bi konposizioak programa berean biltzea apustu arriskutsua da, garaikideak izan eta biek natura ospatzeaz gain, ez baitute antzik beste ezertan. Miarriztar koreografoaren sorkuntza hau, beraz, erronka zirraragarria da; izan ere, mimo handiz landu du, partitura baten osotasuna errespetatzeko eta idazkeran musikaltasuna aldarrikatzeko.

Thierry Malandainen Urtaroak obra koherentea da, bere azken balletetan hasitako bideari jarraitu baitio gizadiak izaki bizidunekin eta naturarekin dituen harremanen inguruan. Malandainek 80 koreografia baino gehiago sortu ditu, eta errepertorio koherentea sortzen jarraitzen du, balletari sakon lotua, lehentasuna emanez gorputz dantzariari, eta horren potentzia, birtuosismo, gizatasun eta sentsualtasunari. Zentzua eta estetika bilatzen ditu Madalainek, estilo intenporal eta soilaren bidez, eta ospe handia lortu du horrela nazioartean.

  • Koreografia: Thierry Malandain.
  • Jantziak: Jorge Gallardo.
  • Argiztapena: François Menou.
  • Jantzien diseinua: Véronique Murat eta Charlotte Margnoux.
  • Balletaren maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro eta Frederik Deberdt.
  • Balleta: 22 dantzari.

Gehiago irakurri

Bizkaian Emakumeak Dantzari

2024/03/09 18:30 Durango, Andra Mariko elizpea

Dantza emanaldia Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Hurrengo dantza taldeek parte hartuko dute: Alkartasuna dantza taldea (Bermeo), Itxartu dantza taldea (Arlgorta), Salleko dantza taldea (Sestao), eta Tronperri eta Txoritxu Alai. Merkatu Plazatik kalejira egingo dute, 18:00etan.

Gehiago irakurri

Maritzuli: "Argi Begiak" erakusketa

2024/03/02 10:00 Miarritze, Historia museoa

Inauterien inguruko gaiei loturiko erakusketa zikloa segitzeko, Argi Begiak erakusketa prestatu du Maritzuli Konpainiak. Miarritzeko Historia museoan martxoaren 02tik 16ra. Berrogei bat dantzari eta pertsonaien jantziak ikusgai, festaren kodeak deskubritzeko, eta haien gakoak ulertzeko.

Egutegi tradizionala sinesmen herrikoietatik, istorio mitiko-erlijiozkoetatik eta orotariko erreferentziadun erritualetatik sortu zen, eta besta ugari garatu ditu, sasoiak bezala zikloka antolatuak direnak. Miarritzeko Maritzuli Konpainiak sorturiko Argi Begiak erakusketak egutegi tradizional horren inguruko ibilbide bat proposatzen du, gauaren eta egunaren artetik pasatuz. Antzinako sinesmen eta errituak azaltzeaz gain, batzuetan barneratzen zailak diren besta horietako giroa eta zentzua ezagutarazten ditu.

  • Non: Miarritzeko Historia museoan
  • Noiz: 2024ko martxoaren 2tik 16ra, asteartetik larunbatera - 10:00/12:30 - 14:00/18:30

Gehiago irakurri

Goierriko dantzari helduen III. Topaketa Legorretan

2024/03/09 11:00 Legorreta

Martxoaren 9an Goierriko dantzari helduen III. Topaketa ospatuko da Legorretan. Ataungo Otsoak, Beasaingo Aurtzaka, Idiazabalgo Axari, Lazkaoko Oin Arin, Legorretako Irrintzi Alai, Ordiziako Amets Bide, Urretxuko Lurra eta Zumarragako Irrintzi dantza taldeetako 200 dantzaritik gora bilduko dira herri horietako txistulari eta musikariekin batera.

Egitaraua

  • 11:00etan. Dantzarien topaketa plazan.
  • 11:30ean. Desfilea herritik.
  • 13:00etan. Alardea plazan.
  • 14:30ean. Bazkaria.
  • 16:30ean. Erromeria Ttipika taldearekin.

Gehiago irakurri

Muxikoak

2024/03/10 12:00 Errenteria

Martxoaren 10ean,  12:00etan, Muxikoak dantzatzeko aukera izango da Errenteriako Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan euria egingo balu), Beti Prest taldeak antolatuta.

Martxoko saio honetan. 23. Korrikaren etorrera ospatzeko eta motorrak berotzen hasteko Beti Prestek Korrikako petoak jantzita dantzatzeko gonbita luzatu du. 

Gehiago irakurri

Erromeria

2024/03/09 17:30 Hernani, Ezkiaga pasealekua

Hernaniko San Joan konpartsak antolatuta erromeria Oinkada muxiko-taldearekin martxoaren 9an, Ezkiaga pasealekuan (Tilos). Eguraldi txarrarekin Atsegindegin.
  • 17:30 Mutil-dantzak
  • 18:00 Erromeria

Gehiago irakurri

Liburu aurkezpena: Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak

2024/03/09 10:30 Beasain, Igartza

Martxoaren 9an aurkeztuko du Mikel Sarriegik (Beasain, 1965) Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua lana. Beasaingo Igartza jauregian izango da aurkezpena eta ekitaldira sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena. Liburua aurkezteaz gain omenduko dira Gipuzkoan euskal dantzen lekukoa mantendu duten dantza-maisu guztiak.

Publikoari eta agintariei harrera egingo zaie hasieran ezpata-dantzarekin eta hitzartze eta omenaldiaen ondoren dantza-sokarekin amaituko da ekitaldia. Sokan Gipuzkoako hainbat herritako ordezkariek bere “Esku-aldatzekoa” dantzatuko dute.

Gehiago irakurri

Delphine Véronneau: Une suite por danseurs

2024/03/07 19:00 Errenteria, Niessen Kulturgunea

Urtarrilean, Dantzazek Delphine Véronneau hartu du, Euskadi-Quebec lankidetza-hitzarmenaren barruan, Dantzaz, Conseil des arts et des lettres du Quebéc (CALQ), Tabakalera, Dantzagunea eta Etxepare Institutuaren arteko lankidetzari esker. Delphine Véronneau bi hilabetez aritu da "Ground - Une Suite pour 12 Danseurs" sortzen, Dantzaz eta Tabakaleraren ekoizpenerako egoitza partekatu batean. Lanak gorputzaren, lurraren eta erritmoaren arteko lotura aztertzen du, dantza garaikidea Quebeceko musika-tradizioarekin uztartuz, erritmo integrala, talde-gizabanakoaren dinamika eta lurraren sinbologia bezalako gaiak jorratuz. Interpreteetan eta naturan inspiratuta, koreografiak, kolore izugarrietan, giza topaketen funtsa atzematea du helburu.

  • Koreografia: Delphine Véronneau
  • Zuzendaritza artistikoa/aholkularitza koreografikoa: Adriana Pous
  • Interpretazioa: Estebe Abrisketa, Nerea Bakero, Mariona Carrasco, Margot Castro, Efren Colomer Pérez, Filippo Cosso, Inês Costa, Clara Esteban, Alissa Kouzmenkov, Lele Mazzella, Maitane Picabea, Iñigo Rementeria, Ricardo Vásquez Allen
  • Soinu espazioa/Musika: Thierry Clouette
  • Jantzien eta eszenografiaren ideia: Delphine Véronneau
  • Jantzien ekoizpena: Saioa Matxain
  • Argiztapen-diseinua: Delphine Véronneau/Aitor Malvido
  • Zuzendaritza teknikoa: Eragin Stac
  • Ikus-entzunezko errealizazioa: Txikota
  • Argazkiak: Txikota/Blanca Razquin
  • Komunikazioa eta sare sozialak: Rafke Van Houplines
  • Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous
  • Zuzendaritza nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte
  • Ekoizpena eta banaketa: Dantzaz
  • Proiektu honetako bazkideak diraGipuzkoako Dantzagunea, Errenteriako Udala, Tabakalera, Etxepare Euskal Institutua, CALQ
  • Finantzatzen dute: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

Gehiago irakurri

Kukai: Txalaparta

2024/03/09 19:30 Getxo, Muxikebarri

Txalaparta antzezlanak musika tresna horrek gorputzarekin duen harremana ulertzeko modu bat adierazten digu; norberarengandik hasita kolektibora igarotzeko modua, gure barnean gordeta dugun memoria gaur garenarekin harremanetan jartzen duen begiratzeko modua.

Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.

  • Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
  • Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
  • Egilea: Jesús Rubio
  • Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Zuzendaritza artistikoa: JesúsRubio Gamo & Jon Maya Sein
  • Musika konposizioa: Aitor Etxebarria
  • Argi Diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Leire Santillán
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

iXa mugimenduaren unibertsoak: Aitzindariak

2024/03/09 20:00 Elorrio, Arriola Antzokia

Arnasketa bakoitzeko, malko bakoitzeko eta izerdi-tanta bakoitzeko, Aitzindariak milaka emakume elkartzen ditu dantza-esperientziaren aitzakiarekin. “Clichea” du lagun eta generoari buruzko aurreiritziak suntsitzen ditu.
Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten emakume aitzindariak omentzen ditu, borrokan jarraitzen dutenei laguntzen die eta irabazteko aukerarik izan ez zutenak oroitzen ditu.
Modelatzea eta naturaren poetika baliatuz, Aitzindariak ateak irekitzen dizkio ikusleari arima indartsu eta borrokalarien unibertsoan sar dadin, norbanakoa maitatu eta errespetatzen duen munduan barnera dadin, baina, batez ere, gizakiaren indibidualtasuna eraldatu nahi du gizarte berdinzalea erdietsi nahian.

Gehiago irakurri

Elirale: Mamuka

2024/03/10 11:00 Hendaia, Menzi Zolan

Bere sorkuntza berrian, Pantxika Telleria oihaneko unibertso ezkutuan inspiratu da. Bere biztanleak senari jarraitzen diote, lurraren kolore, usain eta baita urtaro-aldaketa nekaezinen ondorioei esker ere. Batean sustraia, bestean intsektu-gorputza, animalia zein izaki-gorputza, dantzari bikoteak ekibokoa, irrealtasuna taularatzen du, Vivaldi-ren Lau urtaroekin lotuta. Zentzumenak desbideratu egiten dira, natura beste ikuspegi batetik hautemateko.

  • Zuzendaritza artistikoa & Koreografia: Pantxika Telleria
  • Interpreteak: Joana Millet Arias, Jon Vernier Bareigts
  • Musika sorkuntza: La ZIC des ARTS
  • Argiztapena: Javi Ulla
  • Eszenografia & Osagarriak: Annie Onchalo
  • Jantziak: Dorothée Laurent
  • Burukoak: Christophe Pavia

Gehiago irakurri

Yeled + Shoot Me + Rhapsody in blue

2024/03/10 19:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

*dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Askotariko estiloak erabat ulertzeko gai diren 16 interprete bakarlarik osatzen dute Centro Coreografico Nazionale / Aterballetto. Beren ospea bai Italian bai nazioartean zabaldu da, interpreteen kalitate nabarmenari esker. Italiako dantza garaikideko konpainiarik garrantzitsuena eta bertako balletaren produkzio erakunde iraunkor nagusia da, eta Yeled, Shoot Me eta Rapsody in blue piezek osatutako programa hirukoitza aurkeztuko du dFERIAn.

Yeled

Yeleden ?hebreeraz “haur” esan nahi du? Eyal Dadonek haur sena galtzen dugun helduaroko bizitzaren aldi horri buruz hausnartzen du. Noiz galtzen dugu tolesgabetasuna eta zergatik? Agian entzuten ari garen esaldi soil batengatik, edo amets txar batengatik… Obraren gako nagusietako bat haurtzaroan ikasitako gauzak dira, eta nola gauza horiek gaur garena bihurtu gintuzten.

  • Koreografia eta musika: Eyal Dadon.
  • Jantzien diseinua: Bregje van Balen.
  • Dekoratuak eta argiztapena: Fabiana Piccioli.
  • Ekoizpena: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
  • Koprodukzioa: Fondazione I Teatri di Reggio Emilia.
  • Italiako Israelgo enbaxadako Kultura Bulegoaren ekarpenarekin.

Shoot Me

Shoot Me Aterballettorentzat sortutako pieza da, Spiritualized rock talde britainiarraren musikarekin eta Jim Morrisonen grabazioekin, askatasunari eskainitako poemak errezitatzen.

Obraren sorkuntzak “ballet/kontzertua” kontzeptuaren ikuspegi garaikidea du. Hemen, musika eta dantza uztartu egiten dira narraziorik gabeko pieza bat sortzeko, eta musikaren ahalmenari esker ?batzuetan oldarkorra eta beste batzuetan poetikoa?, iruditeria joriak eta emozio sakonak deskubritzera eramaten gaitu. Shoot Meren osagai bereizgarri bat da interpreteetako bakoitzaren ahotsek gidatzen dutela taldearen indarra. Behatua izatea nahi duen gorputz baten eta komunikatu nahi duen beste baten nahia da. Shoot Mek interpreteen eta ikusleen arteko elkarrizketa zuzena lortu nahi du: sedukzio, begirada, izerdi joko bat, oldarkor zentzumenen aurrean, eta gorputzari eskaintzen zaion oda bat, aire hori bera, izerdia, malkoak, amorrua, harrotasuna, arnastera eramango gaituena.

  • Koreografia: Diego Tortelli.
  • Musika: Spiritualized.
  • Jantziak: Marco De Vincenzo.
  • Argiztapena: Roman Fliegel.
  • Ekoizpena: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
  • Koprodukzioa: Fondazione I Teatri di Reggio Emilia.

Rapsody in blue

Hamar urteko sorkuntza kolektiboen ondoren, Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek osatutako bikote sortzailea Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto eta Fondazione Teatro Regio di Parma-ren produkzio honetan sortu zen. Aterballettoren 17. lanak konpainiako hamasei interpreteak izango ditu eszenatokian, eta 2024ko otsailean estreinatuko da Regio di Parman. Igor Bacovichek eta Iratxe Ansak beren musika artxibora jo dute, eta Gershwinen Rhapsody in blue hartu dute beren ibilbide koreografikoaren testura musikaltzat.

  • Koreografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
  • Musika: George GershwinRhapsody in blue.
  • Diseinua eta jantzigintza: Fabio Cherstich.
  • Argiztapenaren diseinua: Eric Soyer.
  • Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza, Aterballetto.
  • Koprodukzioa: Fondazione Teatro Regio di Parma.
  • Estreinaldia: 2024ko otsaila, Teatro Regio di Parma.

Gehiago irakurri

Lamov ballet: Tempus fugit

2024/03/10 19:30 Arrasate, Amaia Antzokia

Tempus fugit lanean denboraren igarotzea eta iheskortasuna dira LaMoven lan honen oinarri.

Lan honetan dantzarien mugimenduak leherkorrak, dinamikoak, muturreko eta amaigabeak dira. Lana bidaia frenetiko, zirraragarri eta mingarria da, bizitzaren igarotzea eta bertan uzten duguna irudikatzen du.

Tempus fugit edertasuna da, maitasuna da, mina da, barrea da, errautsa da.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Víctor Jiménez
  • Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Laura López, Jimena Martínez, Fátima Alcántara
  • Argiztapena: Luis Perdiguero
  • Eszenografia: Vanesa Hernández
  • Jantziak: Arturo Guillén
  • Dantza-iralaslea: Carolina Chico
  • Musika: Vivaldi revisado por Max Richter y Jorge Sarnago

Gehiago irakurri

Akira Yoshida: Together To Get There

2024/03/11 12:00 Donostia, Gazteszena

* dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Bien arteko topaketa bat, besarkada bat, bestea sentitzea, hitzik gabeko komunikazioa, biren artean sortutako mundu batean murgilduta dagoen denboraren sentipena. Elkarrekiko euskarria. Denbora hori zabaldu eta gelditu egiten da, inoiz amaituko ez balitz bezala. Eraldaketa bat, aldaketa bat. Zatiak erortzen hasten dira, beste batzuk eusten. Une hori ahaztu egiten da eta desberdintasunak azaleratzen dira; kontrako poloak, hauskortasuna eta indarra, erortzea eta kontrolarekiko desira. Oreka eta ezegonkortasuna. Benetako giza izaera.

  • Testuaren egilea: Akira Yoshida & Lali Ayguadé
  • Musikaren egilea: Dodi Beteille
  • Koreografiaren egilea: Akira Yoshida & Lali Ayguadé
  • Ikuskizunaren iraupena: 53 minutos
  • Musika: Grabatua
  • Antzezle kopurua: 2
  • Antzezleak: Akira Yoshida & Lali Ayguadé
  • Ikuskizunaren mota: Barne ikuskizuna
  • Estreinaldi urtea: 2023

Gehiago irakurri

Burgos New York Dantz

2024/03/06 12:50

* dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Ikuskizun honetan Burgos & New York 2023 Nazioarteko Koreografia Lehiaketan saritutako lan finalistak eta irabazleak biltzen dira.

Meet You In The Navel (Italia)

Jendeak leku geografikoak izendatzen ditu beste gizaki batzuekin elkartzeko. Eta, horren ordez, elkargunea gure gorputzak izango balira? Eta esan ahal izango bagenu: gorputzeko zein ataletan gaude?

Emozionalki konektatzen, komunikatzen eta ukitzen diren gorputzeko atalen ideia horretatik abiatuta garatu nuen “zilborrean elkartzea”, erromantizismo- eta adikzio-historia laburra. Konexio hori gertatzen den leku zehatzean, arrastoa uzten duen lotura bat sortzen da, une hori behin eta berriz erakartzeko eta suspertzeko gai den iman moduko bat. Pertsonek ziur izango lukete norbaiten ondoan daudela beti eta inoiz ez bakarrik, baina bere mendekotasunean indartzen eta oratzen den hari batek bezala lotzen dituen iragan batean harrapatuta geratzeko arriskuarekin.

  • Koreografia: Brian Scalini
  • Interpreteak: Brian Scalini, Camilla Bizzi. Musika: Klass, Tom Ashbrook

... de donde vengo (Espainia)

Zertarako itzultzen naiz nondik natorren baldin badakit? Agian, zerbait aldatu dela egiaztatzeko itxaropen lausoa dut… Nahiz eta benetako galdera izango litzatekeen ea denbora guztian gauza bera bizitzeari uzten ari naizen…

  • Koreografia: Indalecio Séura
  • Interpretea: Yuan Tao
  • Musika: Path 5, Max Richter

El síndrome de la constancia (Kuba) 

“Erresilientzia” hitza aurrera egitea lortzeko pentsamendu konstantea den, eta izan behar duen, leku batetik (Kuba) etortzeak gogoeta eginarazten digu: emozionalki zein indartsuak izan behar dugun erdibidean saiatzeari ez uzteko. Nork bere buruari iraunkortasunaren, jarraikitasunaren pairamena eraginarazi behar dio. Horrek bihurtu gintuen konstantziaren sindromearen betiko eramaile. 

  • Koreografia: Miguel Alvarez, Javier Peláez
  • Interpreteak: Miguel Alvarez Campos, Javier Peláez Faure, Glenda María Sánchez Quintana, Enmanuel Sardiñas Rodriguez
  • Musika: Possible, The Path, Zoë Keating

Gehiago irakurri

Melania Olcina: La Declamación Muda

2024/03/11 13:30 Donostia, Tabakalera

* dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Bi saio: 13:30 + 14:00

Oharra: Soilik akreditazioarekin

La Declamación Muda Melania Olcina Yuguerok Jorge Moreno tronboi-jotzailearekin elkarlanean egindako proiektua da, eta soinu-espazioa parte duen zuzeneko musikaren aldeko apustua egiten du, musikaria eta honen instrumentua material koreografikoan oinarrizko zati gisa txertatuta.

Piezak haize-instrumentu baten soinu-bibrazioen eta horien aire-dinamikek eragindako gorputzaren arteko harremana bilatzen du. Modu horretan, belarri ameslariak formulatu gabeko ahots intimoa, airea besterik ez dena, entzuten du. Hasiera batean, piezak arnasaren erritmo intimoa esploratzen du, mugimenduaren jatorri eta inhalazio eta exhalazio bakoitzean etengabe berritutako musikaltasunaren eragile gisa. Arnasarekin hasten da, isiltasunaren ondorengo lehenengo fenomeno gisa, hatsaren eta airearen arteko hurbilketa modu intimoan adieraziz. Arnasketaren bitartez, izaki intimoaren sakontasunarekin, izaki aereo eta mugikariarekin, konektatzen da. Pieza bidaia bat da, gure izaki intimo eta sakonarekin konektatzeko ibilbide bat, eta airearen sugestio ezberdinen bitartez egiten du: hasperena, ufada, hatsa, arnasa, brisa, haizea, lurruna, haize-lasterra, etereoa, fluxua, bisutsa, enbata, urakana, zirimola, zikloia, zurrunbiloa, aldagoia, tifoia.

  • Ideia, koreografia, interpretazioa: Melania Olcina
  • Musika-konposizioa, interpretazioa: Jorge Moreno del Barco
  • Soinu-diseinua: Iñaki Ruiz Maeso
  • Jantziak: Marisa Maggi
  • Argi-diseinua: Pilar Valdelvira
  • Banaketa: Lola Ortiz de Lanzagorta (New Dance Management)
  • Laguntzaileak: Canal Dantza Koreografiako Zentroa, Pintoko Udala; Sharon Fridman Konpainia, Torrelodoneseko Udala

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Née

2024/03/12 11:00 Donostia, Gazteszena

*dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Née ikuskizunak hunkitu egiten du, gizatiarra dena errotzen du, bakardadea laztantzen du, galera geruzatzen du, desilusioan laguntzen du, desengainua burujabetzen du, ausentzia indartzen du, maitasunaren alde borroka egiten du, ingurukoak birtualizatzen ditu, magiari eusten dio, deabruak uxatzen ditu, bizigabea dena gizatiartzen du, iluntasunetik itzularazten du, irudimenari eraso egiten dio, beldurrak bereizten eta antolatzen ditu, airea zeharkatzen du, ahalegina egiten du.

Née bakardadeari, maitasunari, ausentziari buruzko ikuskizuna da.
Modu dotorean eratzen da zaratatik urrundutako bidaia, lehenengo pertsonan kontatua, hausnartua eta eraldatzailea.

Née bakarlana da, eta nire buruaren narratzaile izateko premiatik sortu da.

Née ikuskizunean, bere narrazio-geruzen sakontasunean, sormen-forma eszeniko ezberdinak katalizatu dituzten eta ikusleari lotura emozional bat, giza ahotsaren esentziarekin bat egiten duena, ematen dioten benetako gertaerak bizi dira. Kontaketaren lekuak hunkitzen du, ez hainbeste kontatzen denak; gertaera jada ordenatuta dago, bizitza asimilatuta, onartuta eta gaindituta dagoen bezala. Baina bidaia amaieratik kontatzen da, eta amaiera horrek eusten dio bizitzari. Née irakaspen gisa jaio da, saminetik sortu da, eta edertasuna ekartzen du gogora.

  • Antzezlea: Igor Calong
  • Zuzendari-laguntzailea: Gabriel F
  • Koreografia-laguntzailea: David Candela
  • Argi-diseinua: Sergio García
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Eszenografia: Igor Calonge
  • Banaketa, ekoizpena: Beatriz Churruca
  • Zuzendaria: Igor Calonge
  • Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza
  • Kolaboratzailea: Dantzagunea-Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia Kultura-Egia Kultur Etxea

Gehiago irakurri

Fernando López & Germain Boungou: Flamenco Negro

2024/03/12 16:45 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

* dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Flamenco Negro lanak tango flamenkoa du abiapuntu, jatorri afro-kubatarra duen kantua, tango amerikarra edo beltzen tangoa ere deitua. Tangoa Habanako kanpoko auzoetan sortu zuten afrikar ondorengoek (horietako asko oraindik esklabuak ziren), eta Espainiara XIX. mendean iritsi zen, eta aldatzen joan zen tango flamenkoa deitzen dena izatera iritsi arte. 

Iberiar Penintsulara iritsi bezain laster dantza honek arrakasta handia izan zuen arren, dantza-maisu batzuek erabaki zuten jarrera eta keinu koreografikoak onbideratzea eta aldatzea, eszenatokian edo ekitaldi publikoetan ikus-entzule burgesen aurrean aurkezteko esplizituegiak eta lotsagabeegiak zirela uste zutelako. Beraz, tangoa pixkanaka galtzen joan zen bere erreferentzia afro-kubatarrak, baina gizarte-klase baxuenekiko lotura mantendu zuen, eta ijitoek eta goi-gizartekoak inoiz izan ez ziren beste herritar batzuek dantzatzen zuten. 

Proposamen eszenikoak dantza garaikidea, dantza flamenko tradizionala, zuzeneko kantua eta ikus-entzunezko proiekzioak hibridatzen ditu. Horrela, denboran zehar bidaiatzeko aukera ematen digu, umorez, XIX. mendeko musika-ondarera hurbiltzeko eta tango flamenko hori «azal beltzaraneko» auzo batzuetan, Trianan (Sevillan) edo Sacromonten (Granadan) ahalduntze-tresna izatera nola iritsi zen ulertzeko.

  • Sorkuntza, koreografia, zuzendaritza: Fernando López
  • Interpreteak: Germain Boungou, Fernando López
  • Musika: VVAA
  • Ikus-entzunezkoak, argazkia: Tándem 579 / Eric van Nieuwland
  • Jantziak: La Heaty
  • Banaketa: Alex Pujol
  • Hauen laguntzarekin: Centro Coreográfico Canal (Madril); Residencias 2+2 BenAmil/Espai Inestable, (Valentzia); Culture Moves Europe; Centre National de la Danse (Lyon); Association de Chercheurs en Danse (Frantzia)

Gehiago irakurri

Fernando López & Germain Boungou: Flamenco Negro

2024/03/13 16:45 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

2024/03/13 20:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

* dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.
Txalaparta antzezlanak musika tresna horrek gorputzarekin duen harremana ulertzeko modu bat adierazten digu; norberarengandik hasita kolektibora igarotzeko modua, gure barnean gordeta dugun memoria gaur garenarekin harremanetan jartzen duen begiratzeko modua.

Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.

  • Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
  • Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
  • Egilea: Jesús Rubio
  • Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Zuzendaritza artistikoa: JesúsRubio Gamo & Jon Maya Sein
  • Musika konposizioa: Aitor Etxebarria
  • Argi Diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Leire Santillán
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Dantzerti: Show

2024/03/13 19:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren, Dantzertiren Dantza Graduaren promozio berriak Show ikuskizuna taularatuko du Azkuna Zentroan.

Sare sozialen testuinguruan intimitatea galtzeari buruzko pieza bat da, bizitza Show edo ikuskizun bihurtzeari buruzko hausnarketa poetikoa.

Interpretatzen duten lau ikasleen bizipenetik abiatzen da muntaia: Ainara Bento, Lucía López, Alejandra Sancho eta Alazne Uralde, Ziomara Hormaetxeren zuzendaritzapean. Euskal koreografoak bere konpainia sortu zuen 2016an, eta bere lanetan atea irekitzen die teknologia berriei eta dantzatzen ikertzen du bideomapping teknika. Azkenaldian bere proiektua eta egonaldi artistikoa Biarritzen ardaztu ditu, baita bere pedagogia eta dantza-proiektua ere.

Ziomara Hormaetxe gaur egun lanean ari da Azkuna Zentroaren ekoizpen eszeniko berri batean, eta, hor, presentzia teknologikoa publikoarekin konektatzeko elementu gisa azaltzen da.

Gehiago irakurri

Dantzerti: Show

2024/03/14 19:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

2024/03/14 11:15 Donostia, Gazteszena

*dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Zure gorputzean desegiten naiz, eta nire gorputza zurearen luzapena bihurtzen da. Bat gara orain. Ukimena nire azalean gurea den zerbait da. Zuri esker, nire gorputzak erortzeko tokia aurkitu du. Erortzen ari naiz, eta espazioan sentitzen naiz. Erortzeaz gozatzeko sostengua eman didazu. Erortzearen bertigoa sentitzeko espazioa eman didazu. Gutako baten oinak gu bion sustraia dira. Besarkatzeko mila modu bilatzen dituzte gure gorputzek.

  • Ideia originala, interpretazioa: Rocío Tejeda, Olaia Valle
  • Musika originalaren konposizioa: Aida Valdayo 
  • Argi-diseinua: Flavia Mayans
  • Jantzien diseinua: Alex Hug 
  • Argazki digitala: Jaqueline Larsen 
  • Argazki analogikoa: Mire Stones 
  • Bideoa: Alba Gómez, Mire Stones
  • Aholkularitza: Janet Novás
  • Egoitzak: Espacio Punto de Fuga, Espaciofci, Gipuzkoako Dantzagunea (Sortutakoak), Azala, Rcpd Mariemma, Centro Coreográfico María Pagés, Centro Cultural Paco Rabal
  • Laguntzaileak:  Espacio Punto de Fuga, Movimiento en Red (LA IV RED), Harrobia Eskena (Transiciones), Gipuzkoako Dantzagunea (Sortutakoak), Azala, Gobierno Vasco (Producción I), Centro Coreográfico María Pagés, Teatro Barakaldo

Gehiago irakurri

Dantzaldia

2024/03/09 11:00 Baiona, Patxa Plaza

Gehiago irakurri

Dokumentala: Bizi naizeno, je danserai la vie

2024/03/14 20:30 Baiona, Atalante

Philippe Oyhambururi buruz dokumental bat da, ehun urteko gizon xarmanta eta euskal kulturako enbaxadorea. Bere biloba egindakoa, Lucia Barahona, orain dela hamar urte baino gehiago grabatzen ari dela, erretratu musikal bat da garaien zehar,  koreografo eta abesbatzen zuzendari honen ibilbidea errepasatzen duena, euskal dantza eta koru kontuak bultzatu zituena. Samurtasunari ekiten duen filma batek, eskualdatzeri, politiko engaiamenduri eta bizitzaren amodioari hain zuzen ere.

Gehiago irakurri

Lasala: Shine

2024/03/13 11:00 Donostia, Gazteszena

* dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.
  • Oharra: Ikuskizun honetan argi estroboskopikoa erabiltzen da

Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?

Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, Shinek gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu.

Erritu etsia, galdutako fedearen bila.

Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu?

Shine antzezlanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu. Martirio hori zaharkitutako elementutzat du bizi garen gizarte turbokapitalista honetan. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak eta zertan sinetsi bilatzen dutenen saetek zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastapera erortzen dira -estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko munduan ibiltzeko- eta gure orainak zuzendutako koreografia lantzen dute: erritual berriak, zenbait kultu grinatsu eta asmatutako erlijioak hartu beharra.

Shinek gure gizarte-linboa irudikatu nahi du, non gure espiritualtasuna zehazten saiatzen baikara dena-segituan-orain diktamen horri jarraiki. Antzezleek ziklotimia dantzatzen dute, iraganetik datorren depresioak eta etorkizunetik etorriko den antsietateak txikituta. Fede bila ari dira, baina, ilargi betearekin gertatu bezala, mugikorrek ezin diote hari argazkirik atera.

Dantzatzeko aukera da, zaurien modura gutako bakoitzaren bularrean ezarri den hutsunea dantzatzeko aukera. Gure buruari jarri diogun arantza-koroak galdutako distira topatzeko azken itxaropena.

  • Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
  • Dramaturgia: Fernando Epelde.
  • Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga, Seth Buckley, Ioar Labat, Puy Barral, Ángela Arrieta, Mikel Casal.
  • Ahotsa eta testua: Puy Barral.
  • Musika sorkuntza: Fernando Epelde.
  • Jantzien diseinua eta gauzatzea: Xabier Mujika.
  • Argien diseinua: Javier Ruíz de Alegría.
  • Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez.
  • Argazkiak eta bideoa: Renata L. ETANOWSKI.
  • Ekoizpena: Marina Camacho.
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
  • Komunikazioa: Nerea Kortabitarte.

Gehiago irakurri

Telapintak eta mihise pintatuak Lapurdin

2024/03/14 18:00 Baiona, Euskal Museoa

Euskal Museoak, Adiskideak Elkartearekin elkarlanean Telapintak eta mihise pintatuak Lapurdin,Ane Albisu-ren hitzaldia aurkezten du. Euskaraz, bat-bateko itzulpenarekin.

Duela hamar urte, Ane AlbisuikerzaileaXVIII. mende amaierako Lapurdiko bi soineko (horietako bat Baionako Euskal Museoan gordetzen da eta bestea Donostiako San Telmo Museoan)aztertzen hasi zen. Erraten du soineko horiek berehala historia bat kontatzen hasi zirela. Haien egitura interesgarria bada ere, oihala, telapinta izenekoa, izan da batez ere amaitu ez den bidaia zoragarri batera eraman zuena.Baionako Euskal Museoari, AzparrengoTtattila etxeko Lisarrague andereak1925ean emandako soinekoa, Frantziako eta Euskal Herriko ekonomia, historia eta gizartean XVIII eta XIX. mendean gertaturikoaren testigu eta ordezkari da egiteko erabili zuten oihala kontuan hartzen badugu.Hitzaldi honetan,beraz, soineko horren oihalak kontatzen digunaz hitz egingo du.

Gehiago irakurri

Hitzaldi dantzatua

2024/03/17 18:00 Soraluze, Kainoi fabrikako aterpea

Korrotik pikutara: euskal dantzaren historia bat. Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuzten dute Oier Araolazak eta Gari Otamendik. Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Taldetik indibidualera, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute, historia kontatu eta dantzatu bat beraz.

Mintzalariak: Oier Araolaza, Gari Otamend, Quico Pugès musikariak lagunduta.

Gehiago irakurri

LaMov: El Lago

2024/03/15 20:30 Noain, Kultur Gunea

El Lago lanean, Victor Jimenezek Errusiako baletaren paradigma berrikusten du erritmo, mugimendu, argi-arkitekturaren nondik norakoak bere etengabeko ikerketa eta esperimentazioaren bitartez eta, nola ez, bere sentikortasun erakargarriaz, non La Moven lengoai urratzaile bakarra bihurtzen baitu.

Balet klasikoaren hari narratibotik urrun, ezinezko amodioaren tragedia, imaginatutako laku honetan, gizartea zisne zuriz osatutako leku baketsu bailitzan irudikatuko du, non zisne beltza itxurakeriak bateztuz oldartuko den egiara eta askatasunera heltzeko.

  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Víctor Jiménez
  • Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Jimena Martínez, Paula Aragón
  • Argiztapenaren diseinua : Luis Perdiguero
  • Musika: Tchaikovsky y Jorge Sarnago
  • Iraupena: 65 min.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Tierra de nadie

2024/03/15 20:30 Leioa. Kultur Leioa

Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.

Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.

Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.

  • Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
  • Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
  • Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
  • Soinu-giroak: Nerea Alberdi
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
  • Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
  • Lankidetza: Arriaga Antzokia

Gehiago irakurri

Lasala: Shine

2024/03/15 20:00 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

  • Oharra: Ikuskizun honetan argi estroboskopikoa erabiltzen da

Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?

Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, Shinek gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu.

Erritu etsia, galdutako fedearen bila.

Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu?

Shine antzezlanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu. Martirio hori zaharkitutako elementutzat du bizi garen gizarte turbokapitalista honetan. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak eta zertan sinetsi bilatzen dutenen saetek zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastapera erortzen dira -estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko munduan ibiltzeko- eta gure orainak zuzendutako koreografia lantzen dute: erritual berriak, zenbait kultu grinatsu eta asmatutako erlijioak hartu beharra.

Shinek gure gizarte-linboa irudikatu nahi du, non gure espiritualtasuna zehazten saiatzen baikara dena-segituan-orain diktamen horri jarraiki. Antzezleek ziklotimia dantzatzen dute, iraganetik datorren depresioak eta etorkizunetik etorriko den antsietateak txikituta. Fede bila ari dira, baina, ilargi betearekin gertatu bezala, mugikorrek ezin diote hari argazkirik atera.

Dantzatzeko aukera da, zaurien modura gutako bakoitzaren bularrean ezarri den hutsunea dantzatzeko aukera. Gure buruari jarri diogun arantza-koroak galdutako distira topatzeko azken itxaropena.

  • Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
  • Dramaturgia: Fernando Epelde.
  • Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga, Seth Buckley, Ioar Labat, Puy Barral, Ángela Arrieta, Mikel Casal.
  • Ahotsa eta testua: Puy Barral.
  • Musika sorkuntza: Fernando Epelde.
  • Jantzien diseinua eta gauzatzea: Xabier Mujika.
  • Argien diseinua: Javier Ruíz de Alegría.
  • Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez.
  • Argazkiak eta bideoa: Renata L. ETANOWSKI.
  • Ekoizpena: Marina Camacho.
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
  • Komunikazioa: Nerea Kortabitarte.

Gehiago irakurri

Fueradeleje Danza: Animalien inauteria

2024/03/16 17:00 Iruñea, Baluarte

Bi emanaldi: 17:00 + 18:30

Animalien Inauteria dantzatik eszenara eramateko idatzi bide den pieza da. Fueradeleje konpainia plastikotasun handiko erritmo, konpas eta eskala musikaletan oinarritzen da, gorputz-jokorako aukera zabala ematen dutenak. Lan koreografikoak ikuslegoa abstraktutik errealera eramaten du, pixkanaka ezagutua izan dadin, ikuskizun osoa igarkizun segida bat balitz bezala. Eszena bakoitza leku arrotz, zehaztugabe eta itxuraz ilogiko batetik irekitzen da. Horri esker, estiloko galderak egin ahal izango dira: Zein animalia da hori? Zer gogorarazten dit mugimendu horiek?... Horrela, eszenaz eszena ikusleen arreta bereganatu nahi da, dantzarekin duten esperientzia erakargarria izan dadin.

  • Interpreteak: Itsaso Etxepeteleku, Yojanel Bruno Colón, Virginia Oroz-Paula Fortú, Lucía Chocarro eta Iñaki Fortún

Gehiago irakurri

Elirale: Mamuka

2024/03/16 17:30 Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

Bere sorkuntza berrian, Pantxika Telleria oihaneko unibertso ezkutuan inspiratu da. Bere biztanleak senari jarraitzen diote, lurraren kolore, usain eta baita urtaro-aldaketa nekaezinen ondorioei esker ere. Batean sustraia, bestean intsektu-gorputza, animalia zein izaki-gorputza, dantzari bikoteak ekibokoa, irrealtasuna taularatzen du, Vivaldi-ren Lau urtaroekin lotuta. Zentzumenak desbideratu egiten dira, natura beste ikuspegi batetik hautemateko.

  • Zuzendaritza artistikoa & Koreografia: Pantxika Telleria
  • Interpreteak: Joana Millet Arias, Jon Vernier Bareigts
  • Musika sorkuntza: La ZIC des ARTS
  • Argiztapena: Javi Ulla
  • Eszenografia & Osagarriak: Annie Onchalo
  • Jantziak: Dorothée Laurent
  • Burukoak: Christophe Pavia

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Tierra de nadie

2024/03/16 20:00 Basauri, Social Antzokia

Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.

Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.

Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.

  • Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
  • Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
  • Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
  • Soinu-giroak: Nerea Alberdi
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
  • Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
  • Lankidetza: Arriaga Antzokia

Gehiago irakurri

iXa: Nik·Eu

2024/03/16 20:00 Atarrabia, Kultur Etxea

Nik·Eu-k gizabanakoaren maskulinotasuna deseraikitzen du, haurtzarotik heldutasunera arte gizakiaren hazkundeari eragiten dion gizarte-egitura heteropatriarkalari buruz gogoeta egitera gonbidatuz.

Legamia programaren baitan, Lekuona Fabrikan egonaldia egin ondoren, iXa taldeak bere obraren lagin bat erakutsiko digu.

  • Testuaren egilea: Xián Martínez
  • Musikaren egilea: Fernando Careaga y Aire
  • Koreografiaren egilea: Intérpretes, Xián Martínez y Fernando Troya
  • Zuzendaria: Xián Martínez (Artística) Sayoa Belarra-Mariona Jaume (general) Fernando Troya (codirección artística y asesoría creativa)
  • Ikuskizunaren iraupena: 50
  • Musika: Grabatua
  • Antzezle kopurua: 4
  • Antzezleak: Rosanna Freda, Nacho Sanz, Raul Melcón/Miguel Arévalo y Xián Martínez

Gehiago irakurri

Blanca Arrieta: Notwithstanding

2024/03/16 20:00 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Gorputzaren eta arimaren arteko oreka notwithstanding irudiaren, hitzaren eta memoriaren bidez mugimenduaren lengoaia esploratzea da. Araiako (Araba) Ajuria eta Urigoitiko lantegiaren aurriak leku baten behaketatik sortzen da.

Bere ingurunean nola urtzen den ikusten dugu, zutik mantentzen dela eta inguratzen duen paisaia naturaletik bereizten dela, eta, aldi berean, osatzen duela. Gorputza ere egiten duen lekua. Ikusgaiaren eta ikusezinaren arteko espazio hautemanezina bilatzen dugu, esatearen eta desesatearen artekoa, keinuaren eta hitzaren artekoa, isiltasun ikaragarria proiektatzen duen leku bat berrasmatuz.

Paisaia honen aurrean… zenbat presentzia, entzun, fikzio, errealitate? non poesia?

Lan honek gorputzaren eta arimaren arteko oreka hauskorraren ikuspegia eskaintzen du. Publikoa irudimenezko egoera eta egoera poetiko desberdinen interpretazio propioa egitera gonbidatzen du.

  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografikoa: Blanca Arrieta
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Laura Cobo (Danza), Robert Jackson (Danza), Gabriel Ocina (Voz)
  • Argiztapenaren diseinua: Borja Ruiz
  • Testua: Samuel Becketten “Rumbo a peor” lanaren zatiak / fragmentos de “Rumbo a peor” de Samuel Beckett

Gehiago irakurri

Performance + Malditos Night

2024/03/16 19:00 Iruñea, Ziudadela

* 2024ko DDM "Danzad, Danzad, Malditos Invierno"-ren barruan.

19:00 | Dantza eta performancea. Armada etorbidearen sarrera

  • Parkour, Rafael Arenasek gidatua, Polvorín: Catarina Casqueiro & Tiago Matomari No Nai (Portugal)
  • Parkour, Mistoen erakinina: Vanesa Aibar La Reina del Metal-solo (Jaen)
  • Parkour, Arma Aretoa: Richard Mascherin Hutsune espirituala (Kanariak)

22:00 | Arma Aretoa

  • Malditos Night
  • 22:30ean: PROMISING YOUNGSTER LIVE (ANALOGICAL FORCE/HARIRIK GABE)
  • 00:00etan: LAGOON LIVE (SEVERAL ROOTS)

Gehiago irakurri

Klamenko Kluba

2024/03/16 22:00 Bilbo, ZAWP

Kantu-tablaoa eta dantza flamenkoa.

Paco De Andrea eta Vanesa Montero dantzariak dira artista gonbidatuak, Alejandro Gambimbas kantariarekin, Manuel Cazas gitarrarekin eta Dario Campos perkusioarekin.

Gehiago irakurri

Arai elkartea: Miradas cruzadas

2024/03/17 19:00 Gasteiz, Zabalgana Gizarte etxea

* Auzo Eszena 2024 (otsaila-maiatza).
 
Berdinak gara guztiak? Ez horixe! Denok gara aniztasunaren barrukoak. Begirada gurutzatuak, desberdintasunak, nola begiratzen didazu? Nola ikusten zaitut? Zer sentitzen dut? Ezjakintasuna, jakin-mina, mesfidantza, arbuioa, enpatia... Dibertsitate funtzionala duten pertsonek horretaz hitz egiten dute, begiradez. Nola ikusten duten mundua eta nola begiratzen dieten.

Arai elkarteak dantza ikuskizuna aurkezten du.

Gehiago irakurri

Astigar: Irradaka

2024/03/17 13:00 Astigarraga, Foruen plaza

Irradaka dantzatuko da. Emakume dantza da, udaberria eta haziak ereiteko garaia ospatzeko, eta emakumeek dantzatu bitartean abestu ere egiten dute. Antolatzailea: Astigar dantza taldea

Gehiago irakurri

Bilaka: Mitologia Txikiak

2024/03/19 19:30 Bilbo, Golem Alhóndiga

* 2024ko Loraldiaren barruan.

Euskal mitologia, inauteri-erritu, kontakizun, kondaira eta antzekoak surrealista bezain dirdiratsu diren mitologia berri hauen iruditeriaren eta idazketaren oinarria dira. Ikuskizun hauek ikusleengandik zentimetro gutxira antzezten ohi ditu. Mitologia Txikiak izeneko ikuskizunean lau dantzarik eta musikari batek ikusgarri bezain eskerga diren pertsonaia bitxiak antzezten dituzte: Ada, ile zarpaildun erraldoia; beldurrez edo desiraz beteko dizuten Mamarroak; burua aldrebes eta bi aurpegi dituen Txotolo eroa, zeina beste guztiak ere erotzen saiatuko den; edo abentura honetan gidari izango diren Ginelak.

Fitxa

  • Zuzendari artistikoaMathieu Vivier
  • Koreografia: Bilaka Kolektiboa
  • DantzariakArthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga eta Oihan Indart,
  • MusikaVianney Desplantes
  • JantziakXabier Mujika eta Annie Onchalo
  • Eraikuntzak: Ponpon

Gehiago irakurri

Andreen aurreskua

2024/03/17 13:00 Bilbo, Deustu, San Pedro plaza

Deustuko jai batzordeak eta Bihotz Alai dantza taldeak antolatuta, andreen aurreskua dantzatuko da Deustuko San Pedro plazan. 1999. urtean berreskuratu zen soka-dantza hau, Iñaki Irigoienek bildutako dokumentazioan oinarrituta. 

Gehiago irakurri

XXXIV. Arabako Euskal dantzetako eskola artekoa

2024/03/23 11:30 Gasteiz

Ekitaldia martxoaren 23an izango da, larunbatean, eta honako dantza taldeek parte hartuko dute: Gasteiztik Adurtza D.T, Arantzabela Ikastola D.T ta Jare D.T, Dulantzitik Haize D.T, Zigoitiatik Oketa Alai D.T. eta gonbidatu berezi bezara Portugaletetik Berriztasuna D.T.

Goizean Adurtza Dantza Taldeko Berriztasuna taldeak Adurtza auzoko kaleetatik dantzan ibiliko dira 11:30etatik 13:30etara (Hegoaldeko Gizarte Etxean 11:30etan, Hebillas plazan 12:10etan eta Dantzari plazan 12:50etan). Eguraldi txarra izanez gero, 12:00etan egingo da, Hegoaldeko Gizarte Etxeko kantxetan.

Arratsaldean, parte hartuko duten talde guztiak 17:30ean elkartuko dira Andre Maria Zuriaren plazan, ekitaldiari hasiera emateko. Euria eginez gero, Hegoaldeko Gizarte Etxeko kantxetan burutuko da topaketa, ordu berean.

Gehiago irakurri

AMAraun

2024/03/20 19:30 Bilbo, Euskal Itsas Museoa

* 2024ko Loraldiaren barruan.

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Gehiago irakurri

Urbeltzen dantza ganbara

2024/03/20 19:30 Bilbo, Bilboko Kafe Antzokia

Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara. Ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.

Gehiago irakurri

Dab: Noeud

2024/03/21 19:00 Donostia, Kutxa Kultur Kluba

18:45 Ateak irekitzea.
19:00 Performance + Solasaldia.

NOEUD, frantsesez korapilatua, Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciagak amankomunean zituzten lan metodologietan esplorazio bat da. Irudi lerromakurrak eta espazioen sorkuntza kontzeptuak dira, garaiko mugimendua askatasunerantz bideratu zutenak, bizi izan zuten garaia kontuan hartuz

  • Dantzariak: Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Iker Sanz
  • Zuzendaritza artistikoa: Marina Eskisabel
  • Jantziak: Naia Iturrioz

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao & Víctor Fernández flamenko show

2024/03/21 20:00 Gernika-Lumo, Neguetxea

* 2024ko Gernikako Lekuek programaren barruan.

Gernikako Lekuek 2024: "Adriana Bilbao & Víctor Fernández flamenko show"

Gehiago irakurri

Lasala: 10 urte

2024/03/22 20:00 Zarautz, Modelo

LASALAk, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainiak, 10 urte betetzen ditu aurten. 2013an sortu zenetik, konpainia etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatzeko eta kezka horiei erantzuteko. Ibilbide betea eta aberasgarria, zeinari esker hizkuntza koreografiko sendoa lortu baitu, konpainiaren bereizgarria, ezbairik gabe. LASALAren bilakaera beraren obretan ikus daiteke. Ikuskizun honetan, piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egun arte.

Konpainiari bere lana aitortu zaio bai Euskadin eta bai Espainiako Estatuan, bai Europan eta bai Taiwanen edo Kanadan, esaterako, haraino iritsi baitira LASALA proiektu koreografikoaren uhinak.

Gehiago irakurri

Altraste: Lutinier

2024/03/22 19:30 Gasteiz, Félix Petite Antzokia

Altraste Danzak hamargarren urtemuga beteko du2024an. Dudarik gabe, oso une hunkagarri eta bereziaizango da guretzat, eta ospatu nahi dugu piezaberri baten estreinaldiarekin. Arabako konpainiaizanda, pieza hori abentura eta erronka izango daguretzat, eszenan hainbat jatorri ezberdinetako artistakizango baititugu: Frantzia, Alemania Brusela,Kolonbia eta Espainia. Koreografia osatzeko ibilbideluzea duen Iñaki Azpillaga artistaren laguntzaizango dugu.
 
Artearen bidez egunerokoaren parte diren gaiakjorratuko ditugu: denboraren abiadura, egunerokokeinu txikien iraultza, eta esanguratsua den irribarrea.Hibridismo generikoa, publikoarekiko gertutasunaeta unea atzematea izango dira gure sormen-lanarenezaugarriak.Gai hauek eta beste gai berri batzuk azalduko diraespresio-hizkuntza eta taularatze-modu ezberdinetatikabiatuta, hainbat mailatan osatutako collageakeginez, banaka zein elkarrekin.
  • Zuzendaritza artistikoa: ZuriñeBenavente
  • Antzezleak: Magdalena Ottl, Nicolás Sánchez, Nelson Martínez, Zuriñe Benavente, Ignacio Monterrubio
  • Laguntzailea: Iñaki Azpillaga
  • Argiztapen laguntzailea: Cristina Gómez
  • Eszenografia laguntzailea: Kike Blanco
  • Soinua: Ignacio Monterrubio

Gehiago irakurri

Ostiralak dantzan

2024/03/22 17:00 Donostia, Larratxoko Kultur Etxea

Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55 agendetan jakinaraziko ditugu hurrengo data eta tokiak.

Helburua dantzatzea eta gozatzea da.

Gehiago irakurri

Gauthier Dance: Swan Lakes

2024/03/22 19:30 Bilbo, Arriaga Antzokia

Swan Lake! Beltxargen aintzira! Ballet klasiko handi horren izena aipatzearekin bakarrik, beren kabuz datoz irudiak eta asoziazioak: aintzira bat ilargiaren argitan, beltxarga txikien dantza, Siegfried printzea zalantzan Odetteren eta Odileren artean, Rothbart azti gaiztoa. Hamaika interpretazio egin dira, tradizionalak, modernoak zein parodiak, bai agertokian, bai pantaila handian. Beraz, ba al dago beste ezer kontatzerik Beltxargen aintzirari buruz? Benetan ez, baldin eta ez badiozu beste formatu bat ematen istorioari...

Beltxargen aintziraren beren bertsioa sortzeko eskatu die Eric Gauthierrek munduko koreograforik garrantzitsuenetako lauri, Dance Company Theaterhaus Stuttgart konpainiarentzat. Eta sortu dituzten lan horien asmoa ez da iraupen luzeko pieza bakarra izatea, baizik eta Beltxargen aintzirak izatea pluralean, Beltxargen aintziraren banakako lau egokitzapen 20 minutu ingurukoak, estiloaren aldetik sortu dituzten koreografo horiek bezain askotarikoak. Aukera zoragarria zerbait berria aurkitzeko, horren gai ezagunetik abiatuta!

Cayetano Soto: UNTITLED FOR 7 DANCERS.
Koreografia: Cayetano Soto.
Musika: Peter Gregson.

Marie Chouinard: LE CHANT DU CYGNE: LE LAC.
Koreografia eta eszenografia, jantziak, argiztapena eta bideoaren diseinua: Marie Chouinard.
Musika: Louis Dufort.
Obraren barruan dago: Un violador en tu camino, LASTESIS kolektiboarena.

Marco Goecke: Shara Nur.
Koreografia: Marco Goecke.
Musika: Björk eta Jesse Callaert.

Hofesh Shechter: SWAN CAKE.
Koreografia eta musika: Hofesh Shechter.

Gehiago irakurri

Gauthier Dance: Swan Lakes

2024/03/23 19:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

La Veronal: Sonoma

2024/03/23 19:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Sonoma existitzen ez den hitza da. Hala ere bi hitzez osatuta dago: grekoaren soma (gorputza) eta latinaren sonum             (soinua): gorputzaren soinua edo soinuaren gorputza. Izan zitekeen, Marcos Morauk azaltzen duen bezala, erortzen den gorputzaren soinua. Buñuelengan inspiratuta, Morauk berreskuratu egiten du bizirik izatearen garrasia, Calandako danbor-hotsen taupadaren antzera.

Mugako egoera batean aurkitzen denean eta bizirauteko garrasi egiten duen gizakia bezala, Sonoma jatorrira, gorputzera itzultzeko beharretik abiatzen da. Giza-arima itzuli da, aintzinako kultura eta erritoak gogorarazten dituzten mugimendu eta estetika hipnotikoekin. Marcos Morau (Premio Nacional de Danza 2013) La Veronaleko zuzendari eta koreografoa izateazgain, eszena-, jantzi- eta argiteri-diseinatzailea da.Munduan zehar ibili da bere lanak aurkezteko: Veneziako arte-biurtekoan, Pariseko Théâtre nationalde Chaillot bezalako antzokietan, eta Avignonekoa bezalako festibaletan.

  • Artistak: Lorena Nogal, Marina Rodríguez, Sau-Ching Wong, Ariadna Montfort, Núria Navarra, Àngela Boix, Laia Duran, Anna Hierro, Alba Barral
  • Konpainia: La Veronal
  • Egilea: Marcos Morau
  • Testua: El Conde de Torrefiel, La Tristura, Carmina S. Belda
  • Eszenografia: Bernat Jansà, DavidPascual
  • Jantzien diseinua: Silvia Delagneau

Gehiago irakurri

Harrobi: Geure(r)a

2024/03/23 21:30 Bilbo, Euskalduna Jauregia

* Loraldia 2024 egitarauaren barruan. 
Bi saio: 21:30 // 22:15
Geure(r)a dantza bertikaleko ikuskizuna da, naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen duena. Juantxo Etxepitiaren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute bi dantzarik egindako koreografia esekia.

Gehiago irakurri

Performance + Malditos Night

2024/03/23 19:00 Iruñea, Ziudadela

* 2024ko DDM "Danzad, Danzad, Malditos Invierno"-ren barruan.

19:00 | Dantza eta performancea. Armada etorbidearen sarrera
Parkour, Rafael Arenasek gidatua, Polvorín: HURyCAN Te Odiero
Parkour, Mistoen erakinina: Amancio González. Swan (Alemania)
Parkour, Arma Aretoa: Zebra Prieta. El mal comío no piensa (Madril)

22:00 | Arma Aretoa
Malditos Night
22:30ean: BeatLove LIVE
00:00etan: JUDY LIVE PHASE.CTV

Gehiago irakurri

Oihana Varela: Plañideras

2024/03/23 20:00 Astigarraga, Erribera Kulturgunea

Performance dantza bat da bere gai nagusiarekin, gizartean dagoen gehiegizko kexa eta iritzia, eta historian zehar nola iraun eta eboluzionatu duen. Horretarako, negar-kantari pertsonaia aukeratu dugu istorio hau kontatzeko.

Gehiago irakurri

Shen Yun

2024/03/23 19:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Shen Yun Performing Arts Txinako dantza klasikoko eta lehen mailako musikako konpainia da, New Yorken sortua. Txinako dantza klasikoa, dantza etniko eta folklorikoak eta historiak kontatzen dituzten dantzak aurkezten ditu, orkestra eta abeslari bakarlarien laguntzarekin. 5.000 urtez, Jainkoaren kultura Txinako lurraldean loratu zen. Musika eta dantza ikusgarriarekin, Shen Yun kultura loriatsu hau berpizten ari da. Shen Yun, edo “jainkozko izakien edertasuna dantzan” bezala itzul daiteke.

Shen YUNek, bere ikuspegi artistiko eta politikoarekin, antzerki-esperientzia bidaia multidimentsional eta inspiratzaile bihurtzen du gizateriaren altxor handienetako baten bidez: Txinako kultura tradizionaleko bost milurtekoak.

Sar zaitezte mundu batean, non bai sofoek eta bai poetek Dao-rekin harmonia bilatzen zuten. Dontzeilek grazia eternal batekin dantzatzen zuten, eta jeneralek, berriz, atletismo lehergarri batekin. Balioari eta bertuteari buruzko denboraz kanpoko istorioak sortu ziren. Non zerua eta lurra gurutzatzen ziren eta magia bera ere posible zen.
Munduko antzinako arte-moduetako batekin -dantza txinatarra, alegia-, multimedia-efektu berritzaileekin eta orkestra-lan guztiz originalekin batera, Shen Yunek atari bat irekitzen dio edertasun xarmangarriko eta jakinduriazko zibilizazio bati.

Ikuskizunari buruzko informazio gehiago: https://es.shenyun.com/

Gehiago irakurri

Shen Yun

2024/03/24 13:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Olaeta: M eme M

2024/03/24 19:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Olaeta Ballet Elkarteak M eme M (Mari emakume Mitologikoa) ballet-ekoizpen berria aurkeztuko du. Emakume baten bidaia mitologikoa, haurtzarotik abiatu eta helduarora. Bidaia hori aitzakia bat besterik ez da mundu mitologikoa erakusteko. Emakumearen begietatik ikusiko dugu mitologia; emakumeak mundu horretan dituen indarra eta nortasuna ikusiko ditugu. Azkenean, egungo gizartean proiektatuko dugu hori guztia. Hiru izpirituk, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariekin eta txalapartarekin batera, mundu magiko batean sartuko gaituzte eta istorioari bizia emango diote.

Gainera, Lau urtaroak euskal balleta ere taularatuko du Ballets Olaetak, Bittor Olaetaren koreografiarekin, eta José Luis Francoren musikatik abiatuta. Bertan, bizitzaren lau etapa bezala irudikatzen dira lau urtaroak. Udaberria haurtzaroa da; jostaria, axolagabea eta alaia. Uda gaztetasuna da; indarra eta bultzada. Udazkena heldutasuna da; lasaitasuna, dotorezia eta harmonia. Eta negua zahartzaroa da; jakinduria eta gure nagusien umore sarkastikoaren irudikapena.

Balleteko dantzariekin batera, lan hauek osatzeko ezinbestekoak dira Zirzira Ahots Taldea emakumeen abesbatza, Ius Pérezen zuzendaritzapean, eta BilbaoSinfonietta, Iker Sánchez zuzendari duela.

  • Dantzariak: Olaeta Ballets Elkartea
  • Abesbatza: Zirzira Ahots Taldea
  • Abesbatzaren zuzendaria: Ius Pérez
  • Orkestra: BilbaoSinfonietta
  • Orkestraren zuzendaria: Iker Sánchez

Gehiago irakurri

Brodas Bros: Doji

2024/03/24 17:00 Altsasu, Iortia Kulturgunea

Dantza urbanoa teknologiaren erritmoan.

Familia osoarentzako ikuskizuna, Brodasko dantza urbanotik eta Desilenceren unibertso bisualetik abiatuta.
Brodas Brosek espazioa argiztatzen du bere mugimenduarekin eta gorputzari lotutako sentsoreekin Do¯jin, argi-itzalen dantza murgiltzailea.

Dojik aldi berekoa esan nahi du japonieraz. Desilence artista bisualek, ikuskizunaren formak eta koloreak zehatz-mehatz programatu dituztenek, dantzariekin jolasten dute. Elkarrekin paisaia bat sortzen dute, non ikusleak kolorean, erritmoan, musikan eta dantzan murgildurik bidaiatzen duen. Argien eta itzalen mundu honetan zer garen eta nola mugitzen garen hausnartzen duen ospakizuna da pieza bakoitza.

Teknologia ikusizko edukiak sortzeko tresna gisa erabiltzeaz gain, ikuskizun honetan jolasteko eta gozatzeko erabiltzen da, mugitzeko eta zuzeneko sorkuntzarako askatasun handiagoa ahalbidetuz.

Gehiago irakurri

La Baldufa: Amal

2024/03/24 18:00 Gasteiz, Principal Antzokia

Amal arabieraz, itxaropena esan nahi du. Eta hori kontakizun hau izatea nahi dugu. Pertsonei, bizitzari eta mundu hobea sortzeko itxaropenari buruzko istorioa.

Bi emakume ametsez, ilusioz eta itxaropez beteriko bidaia batean murgilduko dira, baina ez da beti erraza izango. Aurrez aurre izango dituzte gatazkak, erronkak eta makurrak… eta, ezinbestean, beldurra, tristura eta atsekabea, maite duten eta jaio ziren lurra atzean utzi dutelako.

Zirkuko teknikak dituen antzerki ikuskizuna da, eta lehengo aldiz, konpaniako kideak ez dira aktore protagonistak. 

  • Konpainia: La Baldufa
  • Egilea: Enric Blasi, Emiliano Pardo y Carles Pijuán
  • Musika: Óscar Roig. Ona Vives eta Laia Gómez-ekin
  • Argiztapena: Anjos Fernández

Gehiago irakurri

Altraste: Lutinier

2024/03/24 19:00 Bilbo, La Fundicion

Altraste Danzak hamargarren urtemuga beteko du2024an. Dudarik gabe, oso une hunkagarri eta bereziaizango da guretzat, eta ospatu nahi dugu piezaberri baten estreinaldiarekin. Arabako konpainiaizanda, pieza hori abentura eta erronka izango daguretzat, eszenan hainbat jatorri ezberdinetako artistakizango baititugu: Frantzia, Alemania Brusela,Kolonbia eta Espainia. Koreografia osatzeko ibilbideluzea duen Iñaki Azpillaga artistaren laguntzaizango dugu.
 
Artearen bidez egunerokoaren parte diren gaiakjorratuko ditugu: denboraren abiadura, egunerokokeinu txikien iraultza, eta esanguratsua den irribarrea.Hibridismo generikoa, publikoarekiko gertutasunaeta unea atzematea izango dira gure sormen-lanarenezaugarriak.Gai hauek eta beste gai berri batzuk azalduko diraespresio-hizkuntza eta taularatze-modu ezberdinetatikabiatuta, hainbat mailatan osatutako collageakeginez, banaka zein elkarrekin.
  • Zuzendaritza artistikoa: ZuriñeBenavente
  • Antzezleak: Magdalena Ottl, Nicolás Sánchez, Nelson Martínez, Zuriñe Benavente, Ignacio Monterrubio
  • Laguntzailea: Iñaki Azpillaga
  • Argiztapen laguntzailea: Cristina Gómez
  • Eszenografia laguntzailea: Kike Blanco
  • Soinua: Ignacio Monterrubio

Gehiago irakurri

Berriketan: Arima

2024/04/05 20:15 Zumarraga, Arizti aretoa

Proiektu hau Euskal Herriaren sustraietan jaio zen. Flamenko dantza eta txalaparta uztartzen ditu. Ttakuna pozez, dantzaren takoneoak txalapartaren kantan edo elkarri xuxurlatzen dioten gitarra eta kexuek osatzen dute ikuskizun honetako elkarrizketen joan-etorria eta sentipena. Ariman txalaparta edo ttakunaren soinuaz gozatu ahal izango dugu, baita alaitasunez egindako takoneoez ere, euskarazko kanta batek lagunduta, eta zortzikoekin batera gitarra eta kexu flamenkoak, lerro artean xuxurlatu eta elkarrizketek gordetzen duten sentimendua marrazten dutenak.
  • Txalaparta: Mikel Aveiro, Aitor Korta
  • Gitarra: Miguel Linares
  • Ahotsak: Eider Elorza, Ángel López de Toro
  • Perkusioa: Adrian Larrañaga
  • Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras «La Pulga»

Gehiago irakurri

Bolant Eguna

2024/03/31 09:15 Luzaide

Pazko asteburuan Luzaiden Bolant Eguna osaptuko dute. Larunbat arratsez ekingo diote ospakizunari kalejira eta dantzaldiekin, baina iganderako antolatu dituzte ekintza esanguratsuenak. Honela, goizean goizeko gosaritik hasita herriko kaleetan jiran eta dantzan ibiliko dira bolantak Pazko igandez. Hona egitaraua:

Larunbata:

  • 19:30ean: Kalejira herriko karriketatik.
  • 20:30ean: Dantzak herriko plazan eta taloak.

Igandea:

  • 9:15 Kalejira
  • 10:00 Pekotxeta eta Benta auzoetara bisita.
  • 12:00 Dantza ikusgarria Santiago Plazan.
  • 17:00 Arretxe frontoian emanaldia.
  • 21:30 Afari herrikoia.
  • ...

Gehiago irakurri

Burgaintzi + Elgar Oinka

2024/03/23 17:00 Aiziritze-Gamue-Zohazti, ikusgarri gela

Gehiago irakurri

Erakusketa: 75 urte Duguna

2024/03/26 18:00 Iruñea, Kondestable jauregia

Martxoaren 26tik apirilaren 14ra 75 urte Duguna erakusketa Kondestable jauregiko ezkaratzean.

Lau ataletan antolatutako erakusketa atondu dute. Lehenengo atala Kondestable jauregiko ezkaratzean kokatuko da eta dantza taldearen egungo jarduera izanen du hizpide. Toki horretan berean, taldeko belaunaldi ezberdinetako dantzari eta musikariak elkarrizketatuz apailatu dugun ikus-entzunezkoa egonen da ikusgai. Jauregiko patioan kokatuko dira gainontzeko hiru atalak. Lehenengoa, taldearen sorrerari buruzkoa. Bigarrena taldearen bilakaerari buruzkoa, ikuspegi ezberdinetatik begiratuta. Azkena, taldearen lana sozializatzeko manera eta lokalizazio ezberdinak izanen ditu hizpide. Informazio panel ilustratuek osatuko dute erakusketa, batez ere, baina taldearen ibilbidea azaltzen lagundu dezaketen bestelako material fisikoak ere erakutsiko dira. Hiru argazki proiekzioek eta jantzien erakusketa txiki batek borobilduko dute esposizioa.

Ordutegia:

  • Aste tartez: 9:00-21:00
  • Asteburuz: 9:00-14:00 / 17:00-21:00
  • Festa egunetan itxia

Gehiago irakurri

Dantza tailerra: Amatxiren dantzak

2024/04/06 11:00 Iruñea, Kondestable jauregia

*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.

Apirilak 6, larunbata, 11:00etan Amatxiren dantzak dantza tailerra Patxi Labordarekin.

Duela mende bat Iruñean zer dantza molde egiten ziren azalduko digu Patxi Labordak eta azaltzeaz gain, dantzan jarriko gaitu noski. Tailerra Kondestable jauregiko sala gotikoan izanen da eta edukiera mugatua izanen du. Izen-emate ordena errespetatuko dugu. Telefono zenbaki honetara deituz edo idatziz ematen ahalko duzue izena: 604123785

Gehiago irakurri

Liburu aurkezpena: Koloreaga 0.2

2024/04/08 11:00 Iruñea, Kondestable jauregia

*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.

Apirilak 8, astelehena, 11:00etan Koloreaga 0.2 margotzeko liburuaren aurkezpena, Asisko Urmenetarekin

2010 urtean Nafarroako festagileak protagonista zituen Koloreaga, haurrek margotzeko liburua argitaratu genuen. Ordutik itzuli asko eman ditu fandangoak eta hartara, liburua eguneratzeko beharra sentitu dugu. Alde batetik, Euskal Herri osoko dantza ohiturak hartu ditugu aintzat, honako honetan. Bestetik, herri askotan egin dute genero bereizketarik egiten ez duen dantza ereduen alde, eta garapen horren lekukotza egin nahi izan dugu Asisko Urmenetak ilustratutako liburuxka berri honetan. Aurkezpena Kondestablearen jauregiko hitzaldi gelan izanen da.

Gehiago irakurri

Dantza-solas mintzaldiak

2024/04/12 18:00 Iruñea, Kondestable jauregia

*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan. 

Apirilak 12, ostirala, 18:00etan Dantza solas Mintzaldiak. Izenburu orokor horren baitan hiru lagun ekarriko ditugu dantzaz solastera, hain zuzen.

  • Batetik, Jesus Ramos dantzari-ikertzaile iruindarra ariko zaigu 500 años de danza en Iruña. Los maestros de danza de Pamplona, función institucional y social izeneko mintzaldiarekin.
  • Bigarrenik, Becky Siegel dantzari eta koreografo estatubatuarrak La danza, el folclore, lo sagrado y lo profano solasaldia eskainiko digu. 
  • Azkenik, Oier Araolaza dantzari eta antropologo eibartarrak entzuten baina dantzan jarriko gaitu Euskal dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza hitzaldi praktikoarekin. 

Mintzaldiak Kondestablearen jauregiko hitzaldi gelan izanen dira.

Gehiago irakurri

Dantza tailerra: Greziako dantza tradizionalak

2024/04/13 10:00 Iruñea, Kondestable jauregia

*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.

Greziako dantza tradizionalen tailerra Xristos Sidiropoulos dantza-maisu greziarrarekin apirilaren 13an eta 14an Kondestable jauregian.

Xristos Sidiripoulosek Greziako dantza moldeetarako hurbilpena eginen digu. Tailer honek bi parte izanen ditu, larunbat eta igandean, eta lau bat orduko iraupena egun bakoitzean. Telefono zenbaki honetara deituz edo idatziz ematen ahalko duzue izena: 604123785

Gehiago irakurri

Dantza eta bertso emanaldia: Mingain-dantzari

2024/04/13 18:00 Iruñea, Burguen plaza

*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.

Mingain-dantzari dantza eta bertso emanaldia apirilaren 13an, larunbata, 18:00etan.

Zer zen lehenago bertso-doinua ala dantza-doinua? Dantza-doinua ala bertso-doinua? Gauza jakina da bertsolari eta dantzariok gure jardunerako baliatzen ditugun doinuetatik asko partekatzen ditugula. Berdin egiten ahal dela zortzikoa dantzatu ala kantatu. Eta hori horrela izanik, jolasean ez bada, elkarren ondoan jarri nahi izan ditugu bertsolari eta dantzariak, batzuk mingainez komunikatzen, besteak gorputzez. Eta ohiko doinuen osagarri, kobre banda berezi bat. Iurretako, Eibarko Kezkako eta Iruñeko Dugunako dantzariak ariko dira dantzan, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina bertsotan eta Zazpiko Handia Brass Band musikan bateko eta besteko txistulari eta gaiteroekin batera. Emanaldia Burguen plazan izanen da.

Gehiago irakurri

Ortzadar: XXXVIII. Folklore Jardunaldiak

2024/04/09 19:00 Iruñea, Ansoleaga aretoa

Gehiago irakurri

Eduardo Guerrero: Debajo de los pies

2024/04/06 19:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Debajo de los piesekin, Eduardo Guerrerok bere unibertsoan parte hartzera gonbidatzen zaitu; bizi ditugun kezka guztiek osatzen dute proiektu honen imajinarioa. Pertsonalki, bere taldearekin etengabe hitz egiten duen narratiba unibertsala eraikitzen saiatzen da.

Debajo de los pies lanean tradizioa eta garaikidetasuna eskutik doazen mundu bat biltzen da. Agertokian, ñabardurez betetako lurralde sotila, gertukoa eta urrunekoa lotzen dituena. Bertan, gonbidatu egiten du ikuslea formen, bolumenen, iragarpenez betetako gorputzen eskala zabal batean finkatzera begiak. Zalantzarik gabe, lan hau mugarri bat da, etapa berri bat Eduardo Guerreroren obran.

Tradizioa eta garaikidetasuna margotzen dituen flamenko-dantzari baten mihisea.

  • Dantzariak: Eduardo Guerrero, Clara Checa, Julia Acosta.
  • Flamenko kantaria: Fran Blanco “Al-blanco”.
  • Gitarra: Victor Franco.
  • Bateria: Antonio Carmona.
  • Zuzendaritza: Eduardo Guerrero.
  • Zuzendari eszenikoa eta dramaturgiakoa: Mateo Feijóo.
  • Landa-lana eta aholkularitza: David Lagos.
  • Zuzendaritza musikala: Joselito Acedo.
  • Ikus-entzunezkoak eta soinu espazioa: Los Voluble.
  • Koreografia: Eduardo Guerrero, Marco Flores, Alberto Sellés, Sara Jiménez.
  • Aholkularitza koreografikoa: Rocío Molina, Iván Amaya.
  • Argiztapen diseinua: Benito Jiménez.
  • Bideo grabaketak: Simone Serlenga.
  • Bideoetako artistak: Remedios Amaya, Tío Maleno.
  • Eszenografiaren eta planoen diseinua: Davinia Fillol.
  • Eszena espazioaren ideia: Eduardo Guerrero.
  • Eszenografiaren eraikuntza: Teatro Bicentenario De San Juan Argentina.
  • Ekoizpen diseinua: Clara Castro.
  • Koordinazio teknikoa: Félix Vázquez.
  • Ekoizpen koordinazioa: Compañía Eduardo Guerrero.
  • Jantziak: Maura y Revuelta.
  • Oinetakoak: Begoña Cervera.

Gehiago irakurri

Nazario Díaz: Amanecer alto cielo

2024/04/11 19:00 Bilbo, AZ Azkuna Zentroa

Amanecer alto cielo-k hizkuntzaren zorabioa planteatzen du elementu eszenografiko gisa, bere materialtasunak lotzen dituzten hainbat testu-praktiken bidez. Era berean, ikusmenaren hainbat ezaugarri jorratzen ditu, bai eta horiek gorputzak eta horiei buruzko pertzepzioa nola aldatzen dituzten ere, Lisa Nelson koreografo eta bideoartistak proposatutako begiratzeari buruzko praktika batzuetan oinarrituta. Esku dantza bat dugu begira, begi ukituak eta gorputz ezabatuak.

"Lehen objektuez eta neure gorputzaz arduratzen banintzen, ekintza temati baten bidez higatzeko, nire egungo lanak gorputz baten higaduraren eta desagertzearen ideiari heltzen dio berriro – totem hori entitate fisiko, moral eta espiritual gisa ulertuta –, baina oraingoan, gainera, gorputz iheskor bat, testualitatea dena", azaldu du Nazario Díazek.
Amanecer alto cielo begiradarik gabeko hiru gorputzek hitzak adierazten dituzte triangelu moduko batean, zeinen erpinak elkarrengana hurbildu eta elkarrengandik urruntzen diren, erlazio ekilatero, isoszele edo eskalenak ezarriz haien artean, izendatzen denaren eta jada desegiten hasten denaren arteko distantzia haztagarri eta subjektiboak antolatuz.
 
  • Kontzeptua eta koreografia: Nazario Díaz
  • Baterako sorkuntza eta performancea: Julián Pacomio, Ibon Salvador, Nazario Díaz
  • Laguntza dramaturgikoa: Carolina Campos
  • Argiak: Leticia Scrycky
  • Ekoizpena: Kurzuth Silverstone, Silvia Coppola
  • Koprodukzioa: Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Halley

2024/04/12 20:00 Iruñea, Gaiarre Antzokia

2022an Gayarre Antzokian "Los perros" estreinatu ondoren, Led Silhouette dantza garaikideko konpainia lesakarra Iruñeko koliseora dator ekoizpen berria estreinatzeko. Ezin hobea litzateke ‘Halley’ disekzio-prozesu milimetratu batetik sortu dela ziurtatzea, baina egia esan kolapso batetik eratu da. Gizakiaren esperientziak eta galdera handiak dira, antzinatik aldatzen ez direnak, eztabaidatzen direnak eta proiektu honetarako elikagai poetiko gisa balio dutenak. Kometek bezala, orbitan biratzen duten erresonantzia sakonak dituzten galderak, aldiro berriro agertzen direnak dena iraultzeko.

“Halley” epopeia garaikide bat da, kometa berriro pasa aurretik antolatzeko erronkari aurre egin behar dion talde baten karrera desesperatua. Kargak daramatzaten pertsonaiak, bide bat egiteko dutenak eta zorionetik bereizten dituzten ustekabeak eta akatsak gainditu nahi dituztenak. Ilusioa ez delako jaten, baina elikatu egiten duelako. Nahi duten guztitik inoiz ezer ematen ez dien espazioko itxialdia da, hutsegite horregatik, amaigabeko desira horregatik, pitzadura bilatu eta zuloa irekitzera bultzatzen dituenak.

‘Halley’ zalantza eta bilaketa ere bada, beti erantzun bat aurkitzeko eta galdera guztiei irtenbidea emateko saiakera. Arnasa hori larritasun une batean izan nahi du, oraina ulertzeko eta etorkizuna aurreikusteko aukera emango duen sentiberatasunaren adierazpen.

Fitxa artistikoa

  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Jon López, Martxel Rodriguez.
  • Antzezleak: Katalin Arana, Lucía Burguete, Marina Fulana, Laura Lliteras, Marcos Martincano, Nicolás Martínez, Edoardo Ramírez, Diego Pazó.
  • Testua: Gaizka Sarasola.
  • Musika moldaketak: Ibai Gogortza.
  • Eszenografia: David Pascual.
  • Jantzitegia: Iñaki Cobos.
  • Argiztapena: Andoni Mendizabal. 

Gehiago irakurri

Zuk Performing Arts: Quosque Tandem Abutere

2024/04/12 19:00 Altsasu, Iortia Kulturgunea

* DNA 2024 jaialdiaren barruan.

Udaberri honetan, DNA Danza Contemporánea de Navarra programaren eskutik, Zuk Performing Art-en Quosque tándem abutere-n estreinaldiaz gozatu ahal izango da. Jorge Oteizaren obran oinarrituta, Itsaso A. Cano dantzari eta koreografoak Oteizaren unibertsoari, euskal konstruktibismoari eta egile horren 1963ko saiakerari buruzko bidaia zizelkatu zuen.

Erakusketaren aurreko astean, obraren ekoizpenerako egoitza teknikoa hartuko dute.

Gehiago irakurri

Sara Baras: Vuela

2024/04/13 20:00 Iruñea, Baluarte Auditorioa

Bere konpainiak 25 urte betetzen dituenean, Sara Barasek gitarraren jeinu nagusia omendu nahi du, Paco de Lucía. Eelkarrenganako errespetuaren, maitasunaren eta maitasunaren arteko lotura sakonetik sortzen da Vuela, ahaztezina izateko pentsatutako ikuskizuna, soilik Sara Barasek sor dezakeen mundu magiko horretara berriro garraiatzeko. Oraingo honetan Algecirasko jeinuari omenaldia egiteko erantzukizunari aurre eginez, bidaia koreografiko hau 15 pieza paregabez osatuta dago, eta horietako bakoitza hitz baten inguruan ibiliko da, hizkuntza flamenkoarekin mugimenduan dauden hitzak sortuz. Ibilbide hau lau ekitalditan banatzen da: Zura, sustrai batzuen indarra eta izatearen berotasuna gogorarazten diguna; Itsasoa, pasioan nabigatzera eta ura bezala jariatzera gonbidatzen gaituena; Heriotza, giza emozioak sakonenetik esploratzeko modu bat; eta Hegan egitea, presarik gabe ihes egiteko modu bakarra, ospakizunari eta alaitasunari eutsiz, musikak, dantzak eta sentimenduek bakarrik eskain dezaketen esperientzia.

  • Zuzendaritza, gidoia, koreofragia: Sara Baras
  • Musika eta egokitzapena: Keko Baldomero
  • Argiztapena: Óscar de los Reyes
  • Jantziteria: Luis F. Dos Santos

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak