Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Olaeta: M eme M

Dokumentuaren akzioak

Olaeta: M eme M

Noiz 2024/03/24
19:00
Non Bilbo, Arriaga Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Olaeta Ballet Elkarteak M eme M (Mari emakume Mitologikoa) ballet-ekoizpen berria aurkeztuko du. Emakume baten bidaia mitologikoa, haurtzarotik abiatu eta helduarora. Bidaia hori aitzakia bat besterik ez da mundu mitologikoa erakusteko. Emakumearen begietatik ikusiko dugu mitologia; emakumeak mundu horretan dituen indarra eta nortasuna ikusiko ditugu. Azkenean, egungo gizartean proiektatuko dugu hori guztia. Hiru izpirituk, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariekin eta txalapartarekin batera, mundu magiko batean sartuko gaituzte eta istorioari bizia emango diote.

Gainera, Lau urtaroak euskal balleta ere taularatuko du Ballets Olaetak, Bittor Olaetaren koreografiarekin, eta José Luis Francoren musikatik abiatuta. Bertan, bizitzaren lau etapa bezala irudikatzen dira lau urtaroak. Udaberria haurtzaroa da; jostaria, axolagabea eta alaia. Uda gaztetasuna da; indarra eta bultzada. Udazkena heldutasuna da; lasaitasuna, dotorezia eta harmonia. Eta negua zahartzaroa da; jakinduria eta gure nagusien umore sarkastikoaren irudikapena.

Balleteko dantzariekin batera, lan hauek osatzeko ezinbestekoak dira Zirzira Ahots Taldea emakumeen abesbatza, Ius Pérezen zuzendaritzapean, eta BilbaoSinfonietta, Iker Sánchez zuzendari duela.

  • Dantzariak: Olaeta Ballets Elkartea
  • Abesbatza: Zirzira Ahots Taldea
  • Abesbatzaren zuzendaria: Ius Pérez
  • Orkestra: BilbaoSinfonietta
  • Orkestraren zuzendaria: Iker Sánchez

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2026 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Abuztua 2026 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Iraila 2026 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930