Dokumentuaren akzioak
Fernando López & Germain Boungou: Flamenco Negro
* dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.
Flamenco Negro lanak tango flamenkoa du abiapuntu, jatorri afro-kubatarra duen kantua, tango amerikarra edo beltzen tangoa ere deitua. Tangoa Habanako kanpoko auzoetan sortu zuten afrikar ondorengoek (horietako asko oraindik esklabuak ziren), eta Espainiara XIX. mendean iritsi zen, eta aldatzen joan zen tango flamenkoa deitzen dena izatera iritsi arte.
Iberiar Penintsulara iritsi bezain laster dantza honek arrakasta handia izan zuen arren, dantza-maisu batzuek erabaki zuten jarrera eta keinu koreografikoak onbideratzea eta aldatzea, eszenatokian edo ekitaldi publikoetan ikus-entzule burgesen aurrean aurkezteko esplizituegiak eta lotsagabeegiak zirela uste zutelako. Beraz, tangoa pixkanaka galtzen joan zen bere erreferentzia afro-kubatarrak, baina gizarte-klase baxuenekiko lotura mantendu zuen, eta ijitoek eta goi-gizartekoak inoiz izan ez ziren beste herritar batzuek dantzatzen zuten.
Proposamen eszenikoak dantza garaikidea, dantza flamenko tradizionala, zuzeneko kantua eta ikus-entzunezko proiekzioak hibridatzen ditu. Horrela, denboran zehar bidaiatzeko aukera ematen digu, umorez, XIX. mendeko musika-ondarera hurbiltzeko eta tango flamenko hori «azal beltzaraneko» auzo batzuetan, Trianan (Sevillan) edo Sacromonten (Granadan) ahalduntze-tresna izatera nola iritsi zen ulertzeko.
- Sorkuntza, koreografia, zuzendaritza: Fernando López
- Interpreteak: Germain Boungou, Fernando López
- Musika: VVAA
- Ikus-entzunezkoak, argazkia: Tándem 579 / Eric van Nieuwland
- Jantziak: La Heaty
- Banaketa: Alex Pujol
- Hauen laguntzarekin: Centro Coreográfico Canal (Madril); Residencias 2+2 BenAmil/Espai Inestable, (Valentzia); Culture Moves Europe; Centre National de la Danse (Lyon); Association de Chercheurs en Danse (Frantzia)
Dokumentuaren akzioak