Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Yeled + Shoot Me + Rhapsody in blue

Dokumentuaren akzioak

Yeled + Shoot Me + Rhapsody in blue

Noiz 2024/03/10
19:00
Non Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

*dFERIA 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Askotariko estiloak erabat ulertzeko gai diren 16 interprete bakarlarik osatzen dute Centro Coreografico Nazionale / Aterballetto. Beren ospea bai Italian bai nazioartean zabaldu da, interpreteen kalitate nabarmenari esker. Italiako dantza garaikideko konpainiarik garrantzitsuena eta bertako balletaren produkzio erakunde iraunkor nagusia da, eta Yeled, Shoot Me eta Rapsody in blue piezek osatutako programa hirukoitza aurkeztuko du dFERIAn.

Yeled

Yeleden ?hebreeraz “haur” esan nahi du? Eyal Dadonek haur sena galtzen dugun helduaroko bizitzaren aldi horri buruz hausnartzen du. Noiz galtzen dugu tolesgabetasuna eta zergatik? Agian entzuten ari garen esaldi soil batengatik, edo amets txar batengatik… Obraren gako nagusietako bat haurtzaroan ikasitako gauzak dira, eta nola gauza horiek gaur garena bihurtu gintuzten.

  • Koreografia eta musika: Eyal Dadon.
  • Jantzien diseinua: Bregje van Balen.
  • Dekoratuak eta argiztapena: Fabiana Piccioli.
  • Ekoizpena: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
  • Koprodukzioa: Fondazione I Teatri di Reggio Emilia.
  • Italiako Israelgo enbaxadako Kultura Bulegoaren ekarpenarekin.

 

Shoot Me

Shoot Me Aterballettorentzat sortutako pieza da, Spiritualized rock talde britainiarraren musikarekin eta Jim Morrisonen grabazioekin, askatasunari eskainitako poemak errezitatzen.

Obraren sorkuntzak “ballet/kontzertua” kontzeptuaren ikuspegi garaikidea du. Hemen, musika eta dantza uztartu egiten dira narraziorik gabeko pieza bat sortzeko, eta musikaren ahalmenari esker ?batzuetan oldarkorra eta beste batzuetan poetikoa?, iruditeria joriak eta emozio sakonak deskubritzera eramaten gaitu. Shoot Meren osagai bereizgarri bat da interpreteetako bakoitzaren ahotsek gidatzen dutela taldearen indarra. Behatua izatea nahi duen gorputz baten eta komunikatu nahi duen beste baten nahia da. Shoot Mek interpreteen eta ikusleen arteko elkarrizketa zuzena lortu nahi du: sedukzio, begirada, izerdi joko bat, oldarkor zentzumenen aurrean, eta gorputzari eskaintzen zaion oda bat, aire hori bera, izerdia, malkoak, amorrua, harrotasuna, arnastera eramango gaituena.

  • Koreografia: Diego Tortelli.
  • Musika: Spiritualized.
  • Jantziak: Marco De Vincenzo.
  • Argiztapena: Roman Fliegel.
  • Ekoizpena: Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto.
  • Koprodukzioa: Fondazione I Teatri di Reggio Emilia.

 

Rapsody in blue

Hamar urteko sorkuntza kolektiboen ondoren, Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek osatutako bikote sortzailea Fondazione Nazionale della Danza / Aterballetto eta Fondazione Teatro Regio di Parma-ren produkzio honetan sortu zen. Aterballettoren 17. lanak konpainiako hamasei interpreteak izango ditu eszenatokian, eta 2024ko otsailean estreinatuko da Regio di Parman. Igor Bacovichek eta Iratxe Ansak beren musika artxibora jo dute, eta Gershwinen Rhapsody in blue hartu dute beren ibilbide koreografikoaren testura musikaltzat.

  • Koreografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
  • Musika: George GershwinRhapsody in blue.
  • Diseinua eta jantzigintza: Fabio Cherstich.
  • Argiztapenaren diseinua: Eric Soyer.
  • Produkzioa: Fondazione Nazionale della Danza, Aterballetto.
  • Koprodukzioa: Fondazione Teatro Regio di Parma.
  • Estreinaldia: 2024ko otsaila, Teatro Regio di Parma.

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2024 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
« Urria 2024 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Azaroa 2024 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930