Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Colectivo Glovo: Alleo

2023/06/11 12:00 Gasteiz, Probintzia Plaza

Bi saio: 12:00 + 18:30

“Alleo” (besterena) talaiaren ideian oinarritzen da. Dorrearen posizio “pribilegiatuak” eta zaintzailearen zeregina betetzen zuenak sortutako baldintzapena hartzen du abiapuntutzat.

Bi aldeak ikusiko ditugu: batetik, ezezaguna eta etortzekoa zena ezagutzeak ematen zuen boterea; bestetik, posizio horren bakardadea eta besterena aurkitzearen pisua.

* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Lasala: Alive

2023/06/11 12:30 Gasteiz, Elurtegiak

Bi saio: 12:30 + 18:00

"Alive" ikuskizunak berba egiten du mugak zeharkatzeari buruz, ezarrita dagoena hausteaz, emakume batek aukeratzeko duen askatasunari buruz, nahiz eta pisu handia izan hark jaso duenak, bakoitzak aukeratzen duen, gura duen bizimoduari buruz, berdin dio zein.

Gehiago irakurri

Qabalum: La medida que nos ha de dividir

2023/06/11 13:00 Gasteiz, Probintzia Plaza

Bi saio: 13:00 + 19:30

Bi leku behar izaten dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denborarekiko lerro paraleloz betetako espazio hau ez da egiazkoa, ezta gurea ere. Ez bagara, ez gara ezeren ontzi izango, ezta zatitu behar gaituen neurria ere. Eta hala ere, nola susma genezakeen etorkizuna hori zela?

  • Egilea: Lucia Burguete & Diego Pazó
  • Jantziak: Lucia Burguete & Diego Pazó
  • Zuzendaritza: Lucia Burguete & Diego Pazó
  • Dantzariak: Lucia Burguete, Diego Pazó
  • Musika: Luisillo Kalandraka
  • Koreografia: Lucia Burguete & Diego Pazó

 

* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.

 

Gehiago irakurri

Lokke: Doppel-Leo

2023/06/11 13:30 Gasteiz, San Francisco Aldapa (Farola Handia)

Doppel-Leo, eskulturatik ekintzara joatean mugitzen diren bi gorputz kamuflatu eta urtzen dituen kapsula koreografikoa. Doppelgänger proiektuaren barruko kapsula koreografiko batzuen parte da. Alemanez hitz horrek pertsona baten bikoitzari egiten dio erreferentzia. Doppel hitzak bikoitza esan nahi du, eta gänger hitzak, ondoan dabilenazure itzala.. Munduan dagoen gure itzal bikoitz hori, gutako bakoitzarentzat adierazgarria dena.

Denok daukagu gure biki dibertigarri bihurriago bat. Aparteko kopiak dira, doppelgangerrek proiekzio espiritual propioa osatzen dute. Afinitateagatiko parekatzea, mugimendu biki batek josita.

  • Ideia eta zuzendaritza: Olatz de Andrés
  • Koreografia: Olatz de Andrés con la colaboración de las intérpretes
  • Interpretazioa: Pilar Andrés, Natalia G. Muro 
  • Kanpo begirada: Robert Jackson
  • Jantziak: Olatz de Andrés
  • Ekoizpena eta banaketa: Vanesa Fuentes
  • Bideoa: Juan Zubillaga
  • Argazkiak: Andrei Baja, Marian Gerrikabeitia

 

* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Lokke: Doppel-C3PO

2023/06/11 18:30 Gasteiz, Arkupeak

“Doppelgänger” zenbait kapsula koreografikoz osatutako pieza ibiltaria da, doblearen ideiarekin eta denboraren eraldaketarekin jolasten duena. Hiru ekintza dira, ohikoaz oso bestelako tempoan garatzen direnak; hartara, ikusleak nahi duenean begiratu dezake, begiratzeari utzi eta  berriz begiratu, ekintzak garatzen jarraituko baitu.

Ia grabitaterik gabeko bi gorputzek eguneroko denborari egiten diote aurre, perspektiba-joko batean.

* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Koldo Arostegi: Bobo

2023/06/11 17:30 Errenteria, Foru Plaza

Espazio intimo eta haurtzaroko linboa den eremu honetatik, harrituta begiratzen diet nire gainean, normala dena eta ez dena bereiziz, hegaka dabiltzan milioika muga aleatorioei. Besteen begiradak eta inertzia sozialak presioa egiten didate gogor saiatzeko, eta mugak normaltasunaren eremuan kokatuko nauen alderantz korrika egiteko. Baina ez daukat argi harantz joan nahi dudan. Ez dakit linbo hau utzi nahi dudan, inork ezagutzen ez dituen gauza eder guztiei agur esanez. Zalantza daukat hau dena ahozgoran esan ala ez, baina agian baboa izan nahi dut, agian ergel hutsa naiz eta horrela hobeto nago.

  • Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegi
  • Argien diseinua: Marc Kanou
  • Jantziak: Patricia Arostegi
  • Argazkiak: Dani Hernandez

 

* KaldeArte 2023 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Studio 24: Barra klasikoa

2023/06/11 12:00 Pasaia, Katuen etxadia

Iker Murillo eta Vitali Safronkinek gidatutako dantza eskolako ikasleek barra klasikoko erakustaldi berezia eskainiko dute. Bertan adin ezberdinetako ikasleek parte hartuko dute.

Illunbe Musika Elkarteak bere 50. urteurrenean sortutako lankidetza da, Iker Murillo Studio 24 dantza eskolarekin batera. Josu Elberdin pasaitarrak sortu du musika pieza hau, eta Pasaiako herriari egin nahi dion oparitzat hartzen du; musika eta dantza maitekiro uztartuta.

*Pasaiako Dantza Festibala 2023ren barruan.

Gehiago irakurri

Zanga Handia

2023/06/11 13:00 Pasaia, Biteri plaza

Herriko jendearekin osatutako  ospakizun eszenikoa.  Haur, gazte eta helduen arteko elkarlana. Sinerjiak sortzen dituena eta inklusiboa. Herriko aniztasuna isladatzen duena. Dantza eta ospakizunaren bitartez jende artean sortzen diren harreman ederrak  goraipatzen dituena. 

Mila arrazoi egon daitezke herritarrak banantzeko, baina dantza, antzerkia eta gozamen kolektiboaren bitartez elkartzen gaituztenak  ospatuko ditugu. 

*Pasaiako Dantza Festibala 2023ren barruan.

Gehiago irakurri

Dantzaldi gidatua Ttipika taldearekin

2023/06/11 13:30 Pasaia, Biteri plaza

TTIPIKA dantza plazetara ekartzea helburu duen dantza gidatuko taldea da. 

Euskal dantza tradizionalak dantzatzeaz gain, euskal dantza tradizionaletan oinarritutako pausuekin egindako dantza berriak dantzatzeko aukera ere izango duzu. 

Gure nahia, herri ezberdinetako plazak haur, gazte eta helduz betetzea da, gure laguntzaz dantza ezberdinak ikasi eta bizipen polit bat izan dezaten. 

 

Gehiago irakurri

Erakusketa: Dantzan Ele...

2023/06/09 19:30 Lekorne

Maritzuli konpainiaren Dantzaz ele... erakusketa Lekornen.
Mendi Ondoan elkarteak Maritzuli konpainiarekin Lapurdi eta Nafarroa Behereko kabalkaden historioari buruzko erakusketa antolatu du. Festa horietako giro berezia ezagutzeko gonbita testu batzuen bidez, dokumentu ikonografikoekin, argazkien bitartez eta jantzietan izanen diren modeloekin, bestek beste.
May be a graphic of testua

Gehiago irakurri

Besta Berri Itsasun

2023/06/18 10:00 Itsasu

Gehiago irakurri

Besta Berri Luhuson

2023/06/11 10:00 Luhios

Gehiago irakurri

Ostiralak dantzan

2023/06/16 17:00 Donostia, Intxaurrondo Kultur Etxea

Helburua dantzatzea eta gozatzea da.

Gonbidapenak apirilaren 13tik aurrera banatuko dira Intxaurrondo Kultur Etxean (gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko). Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55 agendetan jakinaraziko ditugu hurrengo data eta tokiak.

 

Gehiago irakurri

Carlos Rodriguez: Eterno

2023/06/17 19:30 Donostia, Victoria Eugenia

Ia hiru hamarkada daramatza Carlos Rodríguezek dantza flamenkoa Espainian eta Espainiatik kanpo ezagutarazten, Rojas y Rodríguez bere konpainiarekin. Orain dakarren ikuskizun berrian –Eterno, bi ekitaldiko lan bat, zuzeneko musikaz lagundua–, Pablo Picassoren margolanen munduan murgildu da.

Eternok ohiko dantza-ikuskizun baten arauak hausten ditu, asmo berritzailez hautsi ere, Picassoren sorkuntza-prozesua deseraikiz, hainbat ikuspegitatik hurbilduz harengana, artista plastiko haren tesiak bere eginda. Artea egia kontatzeko erabiltzen dugun gezur handi bat da, sortu ahal izateko desegiten duguna. Horretarako, ikuskizuna bi piezatan banatzen da: Suite, erro flamenkoa eta espiritu garaikidea dituena, eta Eterno, pieza esperimental eta eklektikoa, espainiar dantzaren estilizazioaz baliatzen dena freskotasun eszenikoa eta berrikuntza erantsiz.

Carlos Rodríguezek dantza espainiar eta garaikideko dantzari handien sorta bat biltzea lortu du, margolan paregabe eta errepikaezina osatzeko.

  • Sortzailea artistiko eta koreografoa: Carlos Rodriguez.
  • Eszena zuzendaria: Alberto Velasco.
  • Zuzendari koreografikoa: Carmelo Segura.
  • Koreografo gonbidatuak: Iker Karrera, Pedro Córdoba.
  • Interpreteak: Carlos Rodriguez, La Lupi, Joaquín de Luz, Miguel Angel Berna, Mayte Bajo, Estella Alonso, Laura Funez, Ana del Rey, Cynthia Cano, Joan Fenollar, Hugo Aguilar, Juan Bravo. Jatorrizko musika: Lucas Vidal, Manuel Urbina.
  • Musikariak: Roberto Jabonero (biolina), Julio Alcocer (perkusioa), Daniel Jurado (gitarra), Pedro Medina (gitarra), Ricardo Vázquez (gitarra), José Luís Hernández (kantea), David Vázquez (kantea).
  • Eszenografia: Juan Sebastián.
  • Jantziak: Rosa García Andújar.
  • Argiztapena: Luis Perdiguero.
  • Soinua eta ikus-entzunezkoak: Victor Tomé.
  • Diseinu grafikoa: Dani Hinojosa.
  • Komunikazioa: Javier Bellot.

Gehiago irakurri

Myriam Perez: Nunavut

2023/06/17 20:00 Lemoa, Kotxepin Kulltur Etxea

Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?

NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.

Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilikatzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gureadatsak.

Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka bertara itzultzeko bidea…?

FITXA ARTISTIKOA

  • Ideia, zuzendaritza, koreografia: Myriam Perez Cazabon
  • Dantzariak: Leire Otamend, Oihana Vesga
  • Musika: Ander Fernandez
  • Dramaturgia, kanpo begirada: Bertha Bermudez
  • Jantziak: Clara Virgili
  • Argazkiak: Nagore Legarreta
  • Bideo irudiak: Kensa produkzioak

Gehiago irakurri

Candlelight balleta: Beltxargen Lakua

2023/06/17 19:00 Bilbo, BBK Aretoa

Candlelight Balletak zuzeneko esperientzia musikal eta multisentsoriala. Beltxargen Lakua BBK Salan kandelen argi mehearen azpian. Kontzertu osoan zehar, bi dantzari profesionalen hainbat ballet ikuskizunez gozatu ahal izango duzu.

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Zakurrak

2023/06/19 17:45 Bilbo, Doña Casilda Parkearen Pergola

Bi saio: 17:45 eta 20:00

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Gehiago irakurri

Fernando Leija / Flores Teatro Danza: Miedo come todo... sueños al vuelo

2023/06/21 18:00 Bilbo, Casilda Iturrizar Parkea

* Bilboko Kalealdia 2023 programaren barruan.

Bi saio: 18:00 eta 20:30

Miedo come todo... sueños al vuelo umeentzako eta familientzako antzezlana da. Bertan, txikienekin elkarrizketa bilatzeko asmoz, hainbat lengoaia eszeniko uztartzen dira, besteak beste dantza garaikidea, antzerki fisikoa eta clowna. Obraren ardatz nagusia da paralizatzen gaituen beldurrari ezetz esatera gonbidatzea eta ametsei hegan egiten uztea. Hartara, obrako pertsonaia nagusiak ezezagunaren beldurra atzean utzi beharko du eta zurezko kutxez eratutako dorre misteriotsu bati aurre egin. Kutxan gora igo beharko du, gero jaitsi, eta azken ondorioetaraino jokatu, bertan dauden sorpresa guztiak deskubrituz. Proiektu honek ikusleen irudimena eta jakin-mina iratzarri nahi ditu. Horretarako, estimulu bisualak erabiltzen ditu eta haien bidez, istorioa apaindu baino gehiago, istorioaren parte aktibo izatera gonbidatzen gaitu.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight

2023/06/22 19:30 Bilbo, Arriaga Antzokia

* Bilboko Kalealdia 2023 programaren barruan.

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.

Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?

  • Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
  • Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
  • Koreografia: Talde-sorkuntza
  • Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
  • Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
  • Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
  • Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde

Gehiago irakurri

Compagnie Dyptik: Mirage

2023/06/22 22:30 Bilbo, Arriaga Plaza

* Bilboko Kalealdia 2023 programaren barruan.

Hesiak eta burdin haria, txapa herdoilduak etxebizitzen sabaietan, banderak zintzilik, zorua dotore zapaltzen duten oinen burrunba, kokotsak jasota eta arropa koloretsuak, arreta handiz elkartuak. Horixe da pieza hau inspiratzen duen Balatako (Zisjordania) errefuxiatu-esparruaren irudia. Unibertso kromatikoa, abesti, erritmo eta emozioetako unibertso bat, mundu osoko kultura tradizional eta garaikideetatik edaten duena. Murgiltze-ikuskizun parte-hartzailea, tortura eta bidegabekeria salatzeko apoteosiraino hazten dena.

Gehiago irakurri

Compagnie Dyptik: Mirage

2023/06/23 23:30 Bilbo, Arriaga Plaza

* Bilboko Kalealdia 2023 programaren barruan.

Hesiak eta burdin haria, txapa herdoilduak etxebizitzen sabaietan, banderak zintzilik, zorua dotore zapaltzen duten oinen burrunba, kokotsak jasota eta arropa koloretsuak, arreta handiz elkartuak. Horixe da pieza hau inspiratzen duen Balatako (Zisjordania) errefuxiatu-esparruaren irudia. Unibertso kromatikoa, abesti, erritmo eta emozioetako unibertso bat, mundu osoko kultura tradizional eta garaikideetatik edaten duena. Murgiltze-ikuskizun parte-hartzailea, tortura eta bidegabekeria salatzeko apoteosiraino hazten dena.

Gehiago irakurri

Maitane Sarralde: DESªNUDA

2023/06/22 21:45 Bilbo, Plaza Berria

* Bilboko Kalealdia 2023 programaren barruan.

Desªnuda dantza garaikide eta eszekiko ikuskizun bat da, korapiloa eta hutsean biluzik entregatzeari buruzkoa.

Egitura flotatzailearekin eta bertatik zintzilik dauden elementu penduluekin elkarreraginean, diziplina arteko pieza honek gorputz eskergaitzari eta gorpuztasun ugariei buruzko ikerketa egiten du korapilo baten itotzearen eta eragiten duen ezegonkortasunaren aurrean.

Biluzik, gorputz korapilatu bat aurkitu dugu. 

 

Gehiago irakurri

Maitane Sarralde: DESªNUDA

2023/06/23 22:15 Bilbo, Plaza Berria

* Bilboko Kalealdia 2023 programaren barruan.

Desªnuda dantza garaikide eta eszekiko ikuskizun bat da, korapiloa eta hutsean biluzik entregatzeari buruzkoa.

Egitura flotatzailearekin eta bertatik zintzilik dauden elementu penduluekin elkarreraginean, diziplina arteko pieza honek gorputz eskergaitzari eta gorpuztasun ugariei buruzko ikerketa egiten du korapilo baten itotzearen eta eragiten duen ezegonkortasunaren aurrean.

Biluzik, gorputz korapilatu bat aurkitu dugu. 

 

Gehiago irakurri

Dantzaldia: Patxi eta konpania

2023/06/25 22:30 Hernani, Urbieta kalea

Erromeria Patxi eta konpaniarekin Urbieta kalean. Antolatzailea : Hernaniko San Joan Konpartsa

Gehiago irakurri

Dantzaldia: Jeiki Hadi

2023/06/26 18:30 Hernani, Urbieta kalea

Erromeria Jeiki hadi taldearekin Urbieta kalea. Antolatzailea : Hernaniko San Joan Konpartsa

Gehiago irakurri

Eguzki-dantza

2018/06/24 06:00 Lekeitio

Azken urteetan San Pedro egunean Lekeitioko emakumeek dantzatu izan dute eguzki-dantza, 2018an jatorriz dagokion egunean dantzatu: San Juan egunean. Lehen San Juan egunean ere dantzatzen zuten emakumeek eguzki-dantza deituriko aurreskua eta aurten ere hala egingo dute, larunbata egokitu baita. Garai batean bezala, hiru aldiz dantzatuko dute, egunsentian, eguerdian eta ilunabarrean.

Ekainak 24, San Juan eguna, Eguzki dantza:

  • 06:30ean Talan
  • 13:00etan plazan
  • 20:00etan plazan.

 

Eguzki-dantza egunsentian (Kattalin Agerre, 2018-06-24)

Gehiago irakurri

[Bertan Behera] Mutil-dantzak

2023/06/22 21:00 Arizkun

*Bertan Behera gelditu dira Arizkungo San Juan jaiak herriak gertatuko istripu bat dela eta.

 

San Juan jaiak ospatzen dira Arizkunen eta mutil-dantzak dantzatzeko aukera dago. Hona hemen San Juan jaietako egitaraua:

Ekainak 22, osteguna

21:00 mutil-dantzak, ondotik gaita-dantza

Ekainak 23, ostirala

  • 19:45 Ezpata-dantza. Ilunabarrean San Joan suak eta ezkil jotzea. Ondotik, mamorru erretzea, mutil-dantzak, gaita eta larrain-dantza.

Ekainak 24, larunabata

  • 12:00 mutil-dantzak, haur dantzariak eta gaita-dantza.
  • 21:00 mutil-dantzak eta gaita-dantza.

Ekainak 25, igandea

  • 21:00 mutil-dantzak eta gaita-dantza.

Ekainak 26, astelehena

  • 21:00 mutil-dantzak

 

 

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta aurreskua

2023/06/25 10:00 Donibane Lohizune

Donibaneko Festetako programaren barruan Begiraleak dantza taldeak ezpata-dantza eta aurreskua plazaratuko ditu ekainaren 25ean.

  • 10:00 Ezpata-dantza
  • 11:30 Aurreskua
  • 12:00 Muxikoak
  • 17:00 Donibane Kantuz

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2023/07/01 13:00 Elgeta

Elgetan, Feria Nagusiko jaietan soka-dantza atera eta dantzatuko du udalbatzak herritarren aurrean. 

Gehiago irakurri

Errementari-dantza

2023/06/23 21:00 Arrasate

Errementari-dantza Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

Leire Sanjurjo eta Iratxe Bilbao: Larriak azpian (Entsegu irekia)

2023/06/22 20:00 Laudio, Aiaraldea Ekintzen Faktoria

Oihalak, izarak, jantziak. Kiloka eta kiloka, latsarrien kontra. Arropa eskuz garbitzen zuten emakumeen lana berreskuratu, dantza garaikidea eta tradizionala uztartu, eta kalerako pieza garatzen ari dira Leire eta Iratxe, herrietako plaza, parke eta erreka alboetara eramateko.

Faktorian murgilduko diren egunetan, bildu duten dokumentazioa gorputzera pasatu eta mugimendu bilakatuko dute, latsariek egiten dituzten lan-mugimendu eta keinu adierazgarriekin material koreografikoa sortzeko.

Entseguetako bat irekia egingo dute, publikoaren feedback iritziak jasotzeko.

Gehiago irakurri

Almudena Pérez: Ultra Violet

2023/06/23 19:30 Getxo, Muxikebarri

Diskurtsoaren, generoaren eta boterearen gainean Foucaultek ondu zituen teoriak abiapuntutzat hartuta, lan honetan kritika bat eskaintzen da, egungo gizartean diren rol generoan oinarrituak salatuz. Satiraren bidez, auzitan jartzen dira, ikuspuntu feminista batetik, botereari eta gizarte-arrakastari buruz gure artean diren arauak.

Konpainia: Almudena Pérez sortzailea eta dantzaria da. Dantza Garaikideko gradua eskuratu zuen Trinity Laban delakoan (Erresuma Batua), eta hainbat konpainiatan izan da dantzari, Euskaditik kanpo. Itzultzean, hainbat lani ekin zien, koreografiari ikerkuntza prozesu moduan ekinez. Hainbat jaialditan erakutsi izan da haren lana eta erakundeen laguntza jaso du hainbat alditan.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Almudena Pérez
  • Laguntzak: Bilbaoeszena (Artistas en Residencia), Harrobia, D8 Sorkuntza Faktoria

 

 

Gehiago irakurri

Mutis espazioa: CreAcción23

2023/06/23 19:00 Bilbo, Abandoibarra Pasealekua

MUTIS Espazioa gorputzetik eta mugimendutik abiatzen diren jardunbide artistikoei eskainitako sormeneko eta prestakuntzako gunea da. Leioan kokatuta dago, eta Matxalen Bilbao eta Natalia García Muro dira horren zuzendariak. Oinarri nagusia da ikuspegi profesionalarekin kalitatezko prestakuntza artistikoko programa eskaintzea. Ikasturte akademiko bakoitza bederatzi modulutan banatuta dago, eta hilabete bateko edo bi asteko iraupena dute. Modulu horietan, lanean ari diren bertako, Estatuko eta nazioarteko irakasleak/koreografoak gonbidatzen dituzte, eta aniztasunaren eta kalitatearen aldeko apustua egiten dute. MUTIS Espazioaren filosofia baitako beste zutabe garrantzitsu bat da sortzaileei baliabideak ematea, ikerketa bultzatzea, sormen-prozesuak jasotzea eta laguntza ematea, eta SOKAIRE egonaldi artistikoen programaren bidez jardunbideak eta ezagutza trukatzen laguntzea.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Pedro Berdäyes
  • Antzezleak: Ainhoa Pardellas, Alaia Zarate, Alicia Recach, Ane Zapirain, Garazi Goienetxea, Irina Tcymbal, Leire Ondarroa, Maialen Galdiz, Marta Naveros, Mikel Sánchez, Tatiana Sánchez, Sendoa Carricajo.
  • Argazkiak: Maider Mulone eta Matxalen Bilbao
  • Musika: Hainbat

 

*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Tutera: San Joan paloteadoa

2023/06/24 20:00 Tutera, Monte San Julian ikastetxeko patioa

Tuterako San Joan paloteadoa emango da Monte San Julian ikastetxeko patioan eta segurtasun neurri guztiak hartuta.

 

 

Gehiago irakurri

Marcelo Javier Guaigua eta Lémia Boudhiaf: Me fui con tu nombre

2023/06/23 19:40 Bilbo, Abandoibarra Pasealekua

Hauskorra eta astuna, gorputzak eremu anitzetan bere zaurgarritasuna eta utzikeria adierazten ditu. Eremu horietan topaketa berrien bila dabil, giroa antzemateko modu berriak aurkitu nahi ditu, eta zeregin horretan denbora eta materialtasuna bizi dira egoera-aldaketak zeharkatzen dituzte.

  • Iraupena: 11 minutu
  • Koreografia eta interpretazioa: Marcelo Javier Guaigua, Lémia Boudhiaf
  • Testua: Jorgenrique Adoum
  • Kanpo-ahotsa: Julio Cortázar
  • Argazkiak: Pablo Vargas / Sólodos En Danza Costa Rica

 

Gehiago irakurri

La Venidera: Loca

2023/06/23 20:00 Bilbo, Abandoibarra Pasealekua

"Loca" bi gorputzen estasia da askatzeko desio hutsean elkarri elikatzen diotenean. Intentsitatea, entzutea, indarra, kemena, errukia; horiek guztiak planteatzen ditu bi gorputz horien topaketak Espainiako dantza garaikidearen bitartez komunikatzen direnean.

  • Iraupena: 10 minutu
  • Koreografia: Albert Hernández
  • Musika: “Loca” – Silvia Pérez Cruz
  • Soinuaren tratamendua: Daniel Artomático
  • Jantzien diseinua: Albert Hernández e Irene Tena
  • Interpreteak: Andrea Antó e Irene Tena
  • Argazkilaria: David Sirvent

 

*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Centro de Experimentación Escénica: De alta densidad

2023/06/23 20:20 Bilbo, Abandoibarra Pasealekua

De Alta Densidad pertsonek planeta honetan duten hedapenari buruz hausnartzen duen dantza garaikideko proposamen bat da. Konpainiak lengoaia eszenikoen konbinazioak ikertzen ditu, dantza publiko guztiei hurbiltzeko ahalegina eginez.

  • Direkzioa eta koregrafia: Allutiz Riezu García
  • Zuzendaritzako laguntza: Francisco Arrazola
  • Interpreteak: Francine Renne, Flora Monsalve, Ignacio Días, Francisco Sepúlveda
  • Musika: Pablo Mura , Melisa Toro
  • Txileko keinuen lengoaiak: Andrea Monreal
  • Jantziak: Consuelo Fernández
  • Ekoizpena: Centro Experimentación Escénica
  • Prentsa: Diego Álvarez

 

*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Charles Brecard: Il pleut, il plaint, il rage

2023/06/23 20:40 Bilbo, Abandoibarra Pasealekua

"Il pleut, il plaint, il rage" Charles Brecardek sortutako eta interpretatutako 10 minutuko soloa da. 2023ko International Solo Tanz Theater Stuttgart jaialdian estreinatu zuen eta 3 sari irabazi zituen: 1º in Best Choreography; DAF International Award; Equilibrio Dinamico Award.

  • Iraupena: 10 minutu
  • Koreografia eta interpretazioa: Charles Brecard
  • Musika: Matt Elliott – Lament
  • Voice-over: Vladimir "7Starr" Laurore

 

*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Paula Quintas: O Salón Dos Pasos Perdidos

2023/06/21 10:50

Lau ibiltari topatu eta berriz elkartzen dira erritual partekatu batean. Istorio nahasiak meeting point batean: O Salón dos Pasos Perdidos. O Salón dos Pasos Perdidos lanak lau ibiltari elkartzen ditu lekualdaketak bultzatuta, konektatzen dituen ekintza unibertsala den neurrian. Lau bideak espazio komunean batzen dira, hain zuzen ere, topagune batean, gorputzak, denborak eta egoerak aurkitzeko. Guztia bertan dago, guztia toki horretan ageri da. Denboragabeko ibilien eraikuntza kaleidoskopikoa denboran gertatzen diren testuen kolapsoa azaltzeko. Horren truke, gorputza bera eraldatuta itzultzeaz gain, nekeza, prekarioa, finitua izatearen esperientzian beste gorputz guztiak ere itzultzen dira. Norberaren gorputza aurkitu eta berriz asmatzeko, interpretatzeko eta dimentsio berria emateko gorputza jartzea.

  • Iraupena: 14 minutu
  • Sortzaileak eta interpreteak: Esther Latorre, Fran Martínez, Hugo Pereira eta Paula Quintas
  • Kanpoko begia: Ana Beatriz Pérez
  • Musika originala: Mounqup
  • Kudeaketan eta ekoizpenean laguntza: Manu Lago · Galicia Danza Contemporánea
  • Argazkiak: Rubén Vilanova
  • Bideoa: Margherita Morello
  • Ekoizlea: Paula Quintas Cía
  • Banatzailea: Lilian Portela · Amarelo Distribución Escénica
  • Baterako ekoizpena: Galiziako Xunta – Xacobeo 21_22 Galiziako Zentro Koreografikoaren bitartez
  • Laguntzaileak: Colectivo Glovo, Fran Martínez, Danza Alfaia, Adolfo Domínguez, Concello Xunqueira de Espadanedo

 

*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Breakers – Ethan & Cía.: Feeling the vibe

2023/06/24 19:00 Bilbo, Abandoibarra Pasealekua

Sentitu “bibra”. Bizitzaren zikloan, bibrazioak gorputzarekin kontaktuan, mugimendua sortzen du. Eta guk mugimendua harmonian bilatzen dugu.

  • Interpreteak: Aner Ruiz, Ayelen Martin, Markel Sever, Ainhize Pérez, Harkaitz Gorostiaga, Maider Pino, Ethan lopez

Sentitu “bibra”. Bizitzaren zikloan, bibrazioak gorputzarekin kontaktuan, mugimendua sortzen du. Eta guk mugimendua harmonian bilatzen dugu.

*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Colectivo Sin Par: Efecto Siam

2023/06/24 19:30 Bilbo, Abandoibarra Pasealekua

"Efecto Siam" dantza garaikidearen ikuskizuna da. Chang eta Eng Bunker biki elkartuen historian oinarrituta dago. Pieza honi esker, eztabaida mutu baten bitartez bi pertsonen arteko lotura fisikoaren kontzeptua arakatu nahi dugu, eta larruazal beraren barruan mundura iritsi ziren bi gizakiri atxikitako mendekotasuna nabarmendu nahi da.

Proposamen honetan modu poetikoan ikusleari bidaia atsegina egiteko gonbita luzatzen zaio, bat-bateko aldaketa gehiegirik gabe. Hala, identifikatu ahal izateko paisaia eta egoera desberdinetatik pasako da. Hipnotikoa izatea lortu dugu, eta nazkagarria izan zitekeena edertu dugu, bi gorputzen arteko nahaste mugagabea sortzeaz gain. Era berean, bai banako mugimenduei, bai taldeko mugimenduei dagokienez, bi gorputzak ezagutzeari buruzko lan artatsua egin da, eta ikusgarria izateko lagungarriak suertatu dira jantziak. Marco Colicciren musika ere oso limurtzailea da.

  • Iraupena: 14 minutu
  • Koreografia, interpreteak: Lara Misó, Wilma Puentes
  • Konpainia: Colectivo Sin Par
  • Musika originala: Marco Colocci

 

*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Jesús Benzal: Todas las despedidas

2023/06/24 19:30 Bilbo, Abandoibarra Pasealekua

"Todas las despedidas" denbora eta unearen arteko zuzeneko harremana zehaztu nahi du. Ikerketa artistikoa gorputzean oinarritzen du, komunikazio-kanal nagusia den heinean. Berehalakoaren gainean ikertu du une bat baino irauten duten bestelako ekintzen aldean irauten duenari buruz hausnartzeko. Horregatik, gorputzarekin ikertu nahi da orainaren itzulezina eta unea luzatzeko gure gaitasuna.

  • Iraupena: 11 minutu
  • Koreografia: Jesús Benzal
  • Interpreteak: Elena Castellanos, Javier De La Asunción
  • Musika: Deru "I would like" / Peter Gregson "I. Sequence (four)"

 

*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Elías Agirre: Flowershead

2023/06/24 20:10 Bilbo, Abandoibarra Pasealekua

Hiru pertsonaia korapilatsu, oreka gorabeheratsuaren ekosistemaren adierazle. Intsektuek, loreek, anfibioek, arrainek eta izakien nahasteak bizitza hartzen dute mugimenduen xehetasunaren eta doitasunaren bitartez. Zeregin horretan errealitatea eta fantasia elkartzen dira “gozamenen lorategi” bitxi batean.

Flowerheads dantza garaikidearen emanaldia da, eta jariatzen dute, batetik, suntsikorraren plazerak eta, bestetik, ekosistemen hauskortasunak. Musikak, Ed is Deaden sormen originalak, izaera onirikoa azpimarratzen du, eta naturarekin bat egiten duten soinu elektronikoen giroak sortzen ditu.

  • Iraupena: 17 minutu
  • Koreografoa: Elías Aguirre
  • Dantzariak: Mario González, David Eusse, Elías Aguirre
  • Musika: Ed is Dead
  • Argazkiak: Juan Carlos Toledo

Gehiago irakurri

Company Opus Ballet: Behind you

2023/06/21 20:40 Bilbo, Abandoibarra Pasealekua

Neguaren alderdi emozionaletan sakondu nahi duen eta gogo-aldarte gisa duen transposizioa ikertu nahi duen sorkuntzaren une bizi eta dramatikoa. Bizitzako zailtasunek hainbat modutako erronkak jartzen dizkigute maiz, eta eguneroko beldurren ertzak eta esposizio publikoaren testuinguruak berriro marraztuz, eta arimaren negu luzera behartzen gaituzte. Elur-mantuaren pean, atsekabez, sua pizten da hutsetik. Neguak ere baditu bere koloreak, eta izotz-aldietan eta isiltasunean are asaldagarriagoak izan daitezke. Guztia zuri puruan itxita. Berriz ezagutu besterik ez dugu egin behar.

  • Koreografoa: Adriano Bolognino
  • Dantzariak: Sofia Galvan, Gaia Mondini
  • Ekoizpena: COB Company Opus Ballet
  • Musika: Max Richter – Sunlight
  • Hauen laguntzarekin: Centro Nazionale di Produzione della Danza Virgilio Sieni, Fondazione CR Firenze (Bando Abitante) Regione Toscana, MIC-settore spettacolo

 

*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Denis Martínez: Parte-hartze dantza

2023/06/24 21:00 Bilbo, Abandoibarra Pasealekua

"Ahora bailamos todos", Kubako Dantzako Konpainia Nazionalean ibilitako dantzari baten eskutik.

Kubako Dantzako Eskola Profesionalean graduatu ondoren, dantzari modura bere ibilbidea Kubako Codanza eta Endedans konpainietan hasi zuen. 2009an Dantzako Konpainiako Nazionalean sartu zen (Kubako Dantza Garaikidea) eta nazioarteko birak egiten ditu eszenario garrantzitsutan lan eginez, besteak beste: Erromako Operako Palkoa, Lyongo Dantza etxea, Londreseko Sadler's Wells Antzokia, Madrileko Errege Antzokia, Mercat de las Flores edo Mexikoko Auditorio Nazionala. Gainera, 2013an lehendabiziko bakarlari eta koreografia-egile modura lan egiten hasi zen Konpainia Nazionalaren Kontseilu Artistikoaren eta Kubako Kultura Ministerioaren zuzendaritzapean.

*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Charles Brecard: Soliloquy

2023/06/24 21:45 Bilbo, Abandoibarra Pasealekua

Soliloquy, Charles Brecard dantzari garaikideak sortu eta interpretatutako 25 minutuko soloa da. 2021eko Quartiers Danses jaialdian saritua izan zen, Montrealen, eta egun han bizi da.

Isil-hizketa norbere buruari zuzendutako bakarrizketa da, norberaren pentsamenduak ahoz gora adieraztea. Piezan zehar, interpreteak bueltak ematen dizkie bere gogoetei, eta bere burua behartzen du bere emozioei, zalantzei eta kezkei aurre egiteko. Barrura begirako bidaia horretan, bururik gabeko eskeleto batekin partekatzen du eszenatokia, eta gizateriaren aztarnak irudikatzen ditu. Bals indartsua sortzen da bere gorputzaren eta beste gorputzaren artean, eta amaieran aitortzak, akusazioak eta hizketaldiak partekatzen dituzte. Piezaren tonu ezkorrak, ia fatalistak, talka egiten du alaitasunarekin eta zintzotasunarekin, eta irudimena estimulatzea eta ezkortasunerako joera hori zalantzan jartzea du xede.

Piezaren sorkuntza-prozesua Charles Brecardsek sortu duen teknikan oinarritzen da: Fluidify: dantza urbano, garaikide eta tradizionalekin eskuratu duen gorputz-hizketa aberatsean inspiratzen da. Konposizio koreografiko indartsua du eta denbora errealeko konposizio-tresnak ditu.

  • Iraupena: 10 minutu
  • Koreografia eta interpretazioa: Charles Brecard
  • Musika: Mateo Barrera / Matt Elliott
  • Argiaren diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Mateo Barrera
  • Argazkiak: Melika Dez

 

*Lekuz Leku 2023 egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Lasala: Alive

2023/06/24 18:00 Bilbo, Arriaga Antzokiaren alboan

Bi saio: 18:00 eta 20:30

Alive lanak mugak gainditzeaz hitz egiten du, ezarritakoa hausteaz, emakume baten aukeratzeko askatasunaz, oinordetzan jasotakoaren eta ikasitakoaren pisuarekin ere, bakoitzak aukeratzen duen bizitza bizitzeaz, nahi duena, dena delakoa izanda ere.

* Bilboko Kalealdia 2023 programaren barruan.

Gehiago irakurri

Ertza: O tempo diz

2023/06/26 13:00 Hernani, Ezkiaga Pasealekuko Frontoia

Mendebaldeak erlojua duen bitartean, Afrikak denbora du.

Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.

  • Fitxa artistikoa, berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
  • Musika: Askotarikoak.
  • Laguntzak: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.

Gehiago irakurri

Andoni Aresti Eskola: Lau ikuspegi

2023/06/30 20:30 Leioa, Kultur Leioa

Izen handiko bost koreografok egindako lau koreografiek osatzen duten ikuskizun bat eskainiko da Kultur Leioan, Andoni Aresti Dantza eskolan sortutakoa, astebete iraungo duen tailer koreografiko baten emaitza izango dena.

  • Koreografoak: Paolo Mohovich, Jaime Pablo Díaz-Iván Villar, Kiko López, Manuel Liñán.

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: FreshCool

2023/06/30 20:00 Donostia, Altzagaina

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela.

FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.

Euskal dantza tradizionalean ibili diren Oarsoaldeko eta Donostiako dantzariak eta musikari gazteak dira, baina FreshCool ikuskizunean ez dute horrelakorik eskaintzen. Donostian Olatu Talka jaialdiaren barruan dantzatu zuten Konstituzio plazan, eta jendea harrituta utzi zuten euren ikuskizunarekin. Aurreskua dantzatu zuten, baina ez era tradizionalean.

Gehiago irakurri

Dantza Alaïak

2023/07/01 18:00 Arrangoitze, Natura antzerkia

Gehiago irakurri

Oinkari: Gazte

2023/06/01 15:00 Irisarria, EHZ

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
  • Koreografia: Eneko Gil.
  • Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
  • Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
  • Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)

Gehiago irakurri

Ertza: O tempo diz

2023/07/02 15:00 Bilbo, Campos Eliseos

Mendebaldeak erlojua duen bitartean, Afrikak denbora du.

Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.

  • Fitxa artistikoa, berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
  • Musika: Askotarikoak.
  • Laguntzak: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.

Gehiago irakurri

Sahatsa: Oi Lur

2023/07/02 19:00 Azpeitia, Soreasu Antzokia

Azpeitia Dantzan jaialdiaren barnean "Oi Lur" dantza ikuskizuna eskainiko du Sahatsa Dantza Taldeak, Azpeitiko Banda eta Julian Barrenetxea abesbatzaren laguntzarekin.

Gehiago irakurri

Dantzaldia: Patxi eta konpania

2023/07/08 19:30 Uztaritze

Dantzaldia Patxi eta konpaniarekin Durangoko 2022-2023ko Gabonetako egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Dantzaldia: Patxi eta konpania

2023/07/03 19:00 Senpere

Dantzaldia Patxi eta konpaniarekin Durangoko 2022-2023ko Gabonetako egitarauaren barruan.

Gehiago irakurri

Barteko aurreskua

2023/07/04 17:00 Hermua

Uztailaren 4an, Arabako Larrea herriko bizilagunak alboko herrira, Hermuara joaten dira Barteren erromeria ospatzera. San Martin-eko baselizaren ondoan, soka-dantza dantzatzen dute aspaldiko ohiturari jarraituz. 

Gehiago irakurri

Durangaldeko Ezpata-dantzari Eguna

2023/09/23 17:30 Abadiño-Zelaieta

Gehiago irakurri

Eltziegoko dantzak

2023/07/02 12:00 Eltziego

Santa Isabel jaiak ospatzen dira Eltziegon uztaila hasieran. Egun, jaia banderari eskaintzen zaizkion ohoreetan datza, hori izaten baita ekitaldi guztien buru.

12:15ean Eltziegoko udalbatza, dantzari eta gaiteroak elizatik jeitsiera egingo dute. 12:30etako meza nagusiaren ostean, prozesioa eta bandera dantza egingo dute. Ondoren Eltziegoko dantzarien txanda izango da.

Gehiago irakurri

Ingurutxoa

2023/06/24 13:00 Auritz

Gehiago irakurri

[Bertan Behera] Ezpata-dantza

2023/06/23 19:45 Arizkun

*Bertan Behera gelditu dira Arizkungo San Juan jaiak herriak gertatuko istripu bat dela eta.

Ezpata-dantza. Ilunabarrean San Joan suak eta ezkil jotzea. Ondotik, mamorru erretzea, mutil-dantzak, gaita eta larrain-dantza.

Gehiago irakurri

Alde Zaharreko paloteaua

2023/07/01 20:00 Tutera, Plaza Zaharra

Gehiago irakurri

Kresala: Itsasharian

2023/07/16 12:45 Donostia, Kaia

«Itsasharian» obra euskal dantzaren eredua du ardatz nagusia, bere sustraiak itsas ondare tradizional batean hondoratzen dituena, eta horren gainean egituratzen da bere etorkizuneko garapena. Kostaldeko pieza bilduma txiki eta laburra da, publiko zabalarentzat antzinako herri-lanen xarma berraurkitzea bilatzen duena. Lekeitioko kaxarrankaren bakarkako graziatik eta trebeziatik hasita, Pasaiako batelarien eta karrika dantzetara edota dantza sueltoen kolektibora doazen saioak. Programa horiek guztiak Azkue, Baroja edo Estornes Lasa ikertzaileek sakon aztertu zituzten, eta Sorozabal, Arizmendi eta Yurre bezalako egile interesgarriek egindako irakurketa berriak izan zituzten abiapuntua XX. mendearen erdialdera.

  • Koreografien muina: Maria Elena de Arizmendi Amiel, Gene Yurre Berreraikuntza eta sorkuntza: Faustino Aranzabal
  • Musika: Herrikoia, Pablo Sorozabal
  • Jantziak: Idoia Ibarzabal (Oinarria: Bernardo Estornes Lasa)
  • Dantzariak: Jone Muniategiandikoetxea, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Naia Lertxundi, Josu Sagardia, Marta Buendia, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, MaddiLlorente, Iker De La Hoz, María Pérez, Manex Lizartza, Garazi Labaka, Harkaitz Ardanaz, Jone Murua, Aimar Eceiza, Izaro Lozano, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Beñat Sasiain, Enara Rodríguez, Beñat Lizartza, Lorea Esnaola, June Azpiazu, Maialen  Agirregomezkorta, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Naroa Conde, Enara Lardizabal

Gehiago irakurri

Kresala: Amoria & Dolore

2023/07/22 21:30 Sopuerta, Udal frontoia

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

  • Obra: AMORIA & DOLORE Elkano, lehen mundubira
  • Zer: Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizuna
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Enrike Solinís
  • Antzezleak: Kresala dantza konpainiaren 30 dantzari
  • Iraupena: 60 ́minutu
  • Babesa: Mundubira 500 Elkano Fundazioa

Gehiago irakurri

Kresala: Zerumugan

2023/08/03 19:00 Donostia, Udaletxeko Terraza

“Zerumugan” ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua eta aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak itsasketaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan
munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

  • Zuzendaria eta koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Enrike Solinís, Miren Zeberio
  • Jantziak: Idoia Ibarzabal
  • Dantzariak: Jone Muniategiandikoetxea, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Naia Lertxundi, Josu Sagardia, Marta Buendia, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, María Pérez, Manex Lizartza, Garazi Labaka, Harkaitz Ardanaz, Jone Murua, Aimar Eceiza, Izaro Lozano, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Beñat Sasiain, Enara Rodríguez, Beñat Lizartza, Lorea Esnaola, June Azpiazu, Maialen Agirregomezkorta, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Naroa Conde, Enara Lardizabal

Gehiago irakurri

Lesakako dantzak

2023/07/07 08:30 Lesaka

Lesakako ezpata-dantzarientzat egun berezia da uztailaren 7a. Hona hemen San Fermin eguneko ezpata-dantzarien betebeharrak.

  • 08:30ean ezpata-dantzarien meza ixila izaten da eta joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz egiten dute.
  • 10:30ean, Udalbatza bertze agintariekin, Ez-patadantzari eta Musika Bandare-kin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoe-txetik elizara, Meza Nagusira. Ber-tan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fer-min Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatu-takoekin, mezara joan diren mo-duan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den Zubigainekoa dantza ikuste-ra. Honen ondotik, Bandera-arbo-la doinuari dagokion ikurrin-agu-rra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herri-ko Etxera igan aitzinean.
  • 18:00etan Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondoren, eta ohiturari jarraiki, herriko dantzariek Zantzamonona, esku-dantza, aurreskua, jota eta porrusalda dantzatuko dituzte.

Gehiago irakurri

Sanferminetako trokeo-dantzak

2023/07/07 14:30 Iruñea, Udal plaza

Iruñeko Duguna dantza taldeaktrokeo-dantzak plazaratzen ditu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatuko dute.

Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:

  • Kantatzen behar det hasi: paseoa
  • Betroiarena: makila-txikien dantza
  • Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
  • Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
  • Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
  • Pinpirin eta florian: arku-dantza
  • Muga gainetik: dorrea

Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Gehiago irakurri

Sanferminetako trokeo-dantzak

2023/07/14 14:30 Iruñea, Udal plaza

Iruñeko Duguna dantza taldeaktrokeo-dantzak plazaratzen ditu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatuko dute.

Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:

  • Kantatzen behar det hasi: paseoa
  • Betroiarena: makila-txikien dantza
  • Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
  • Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
  • Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
  • Pinpirin eta florian: arku-dantza
  • Muga gainetik: dorrea

Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Menu

2023/07/08 20:00 Zarautz, Musika plaza

'Menu', Dantzaz-en kale eta espazio ez-konbentzionaletarako ekoizpen berria, Josu Mujika koreografoaren, konpainiaren ohiko kolaboratzailearen, sinadura darama. Erritoaren eta zentzumenen ospakizunaren erdibidean, ‘Babette-re Festin’-ean bizitzen ari zen magia hordigarri hori aldarrikatuz, ikuskizun ibiltari hau alegoria batean inspiratzen da, zeina, aldi berean,
antzekotasun joko bat baita.

Koreografoa chef bat da? Nola ulertzen, lantzen edo ontzen dituzu zure platerak? Bi hamarkadatan Dantzazekin lankidetzan aritu ondoren, Mujikak azpimarratu duenez, «Une garrantzitsu hau ospatzeko garaia iritsi da. Eta zer hoberik hori egiteko konpainiaz eta gure sukaldariek prestatuko dituzten jakiez gozatuko dugun otordu bat baino? Dantzaz
sukalde handi bat da, eta sukaldaritza horretan, eszenan bezala, sortzailearen eta ikusle-hasieraren sinbiosia beharrezkoa da».

Dantzazen sutegiak mundu osoko artisten eskuetan jarri dira, interpreteen mugimendua eskatzen duten errezetak
irudikatzeko, baina baita publiko guztien gustua eta zentzumenak ere. Zizeronek zioen oturuntzetako plazerra ez zela
neurtu behar bertan zerbitzatzen ziren jakien ugaritasunagatik, baizik eta mahai inguruan biltzen ziren adiskideengatik eta
beren solasaldiengatik. Inspirazio horrekin berarekin eta herrialde osoko txoko, taberna edo hiri ugaritara eramaten
dugun 'Dantzapote' herrikoiari bizitza berri bat emanez, Dantzazek publikoa gonbidatzen du jai-zeremonia harrigarri
eta ñabarduraz eta zaporez beteriko baten mahaira esertzera.

  • KOREOGRAFIA: Josu Mujika
  • ZUZENDARI ARTISTIKOA: Adriana Pous
  • DANTZARIAK (HAUETAKO BOST): Raúl Abentín, Andrea Aguado, Mariona Carrasco, Filippo Cosso, Maddi Gaztelumendi,Lara Matea Ivancic, Laura G. Latasa, Lele Mazzella, Noel Quintela eta Iñigo Rementeria
  • MUSIKA: Autore batzuk (Giuseppe Verdi, Gioachino Rossini, Luis Bacalov, Pasquale Catalano, Jerry Roll Morton, Wolfgang Amadeus Mozart eta ekoizpenerako sortutako rap-ak)
  • TESTUAK: Xabier Sukia
  • AHOTSAK: Iker Bengotxea, Josu Mujika eta Xabier Sukia,
  • GRABAKETA ESTUDIOA: Fabio de la Morena (Nashmore Estudio)
  • JANTZIAK ETA ATREZZOA: Saioa Matxain
  • ESKENOGRAFIA: Iñaki Ziarrusta (ATX TEATROA)
  • DOKUMENTAZIOA: Bertha Bermúdez
  • ADMINISTRAZIOA: Iker Bengotxea
  • ARGAZKIAK: Joserra Cabrera, Txikota, Blanca Razquin eta Gari Otamendi
  • IKUSENTZUNEZKOA: Beñat Gereka (Txikota)
  • TESTUAK/KOMUNIKAZIOA: Eduardo Vielba (C&C)
  • ZUZENDARI NAGUSIA: Fernando Sáenz de Ugarte
  • EKOIZPENA: DANTZAZ

Gehiago irakurri

Dantzaz: Menu

2023/07/04 12:30 Gasteiz, Santa Maria plaza

'Menu', Dantzaz-en kale eta espazio ez-konbentzionaletarako ekoizpen berria, Josu Mujika koreografoaren, konpainiaren ohiko kolaboratzailearen, sinadura darama. Erritoaren eta zentzumenen ospakizunaren erdibidean, ‘Babette-re Festin’-ean bizitzen ari zen magia hordigarri hori aldarrikatuz, ikuskizun ibiltari hau alegoria batean inspiratzen da, zeina, aldi berean,
antzekotasun joko bat baita.

Koreografoa chef bat da? Nola ulertzen, lantzen edo ontzen dituzu zure platerak? Bi hamarkadatan Dantzazekin lankidetzan aritu ondoren, Mujikak azpimarratu duenez, «Une garrantzitsu hau ospatzeko garaia iritsi da. Eta zer hoberik hori egiteko konpainiaz eta gure sukaldariek prestatuko dituzten jakiez gozatuko dugun otordu bat baino? Dantzaz
sukalde handi bat da, eta sukaldaritza horretan, eszenan bezala, sortzailearen eta ikusle-hasieraren sinbiosia beharrezkoa da».

Dantzazen sutegiak mundu osoko artisten eskuetan jarri dira, interpreteen mugimendua eskatzen duten errezetak
irudikatzeko, baina baita publiko guztien gustua eta zentzumenak ere. Zizeronek zioen oturuntzetako plazerra ez zela
neurtu behar bertan zerbitzatzen ziren jakien ugaritasunagatik, baizik eta mahai inguruan biltzen ziren adiskideengatik eta
beren solasaldiengatik. Inspirazio horrekin berarekin eta herrialde osoko txoko, taberna edo hiri ugaritara eramaten
dugun 'Dantzapote' herrikoiari bizitza berri bat emanez, Dantzazek publikoa gonbidatzen du jai-zeremonia harrigarri
eta ñabarduraz eta zaporez beteriko baten mahaira esertzera.

  • KOREOGRAFIA: Josu Mujika
  • ZUZENDARI ARTISTIKOA: Adriana Pous
  • DANTZARIAK (HAUETAKO BOST): Raúl Abentín, Andrea Aguado, Mariona Carrasco, Filippo Cosso, Maddi Gaztelumendi,Lara Matea Ivancic, Laura G. Latasa, Lele Mazzella, Noel Quintela eta Iñigo Rementeria
  • MUSIKA: Autore batzuk (Giuseppe Verdi, Gioachino Rossini, Luis Bacalov, Pasquale Catalano, Jerry Roll Morton, Wolfgang Amadeus Mozart eta ekoizpenerako sortutako rap-ak)
  • TESTUAK: Xabier Sukia
  • AHOTSAK: Iker Bengotxea, Josu Mujika eta Xabier Sukia,
  • GRABAKETA ESTUDIOA: Fabio de la Morena (Nashmore Estudio)
  • JANTZIAK ETA ATREZZOA: Saioa Matxain
  • ESKENOGRAFIA: Iñaki Ziarrusta (ATX TEATROA)
  • DOKUMENTAZIOA: Bertha Bermúdez
  • ADMINISTRAZIOA: Iker Bengotxea
  • ARGAZKIAK: Joserra Cabrera, Txikota, Blanca Razquin eta Gari Otamendi
  • IKUSENTZUNEZKOA: Beñat Gereka (Txikota)
  • TESTUAK/KOMUNIKAZIOA: Eduardo Vielba (C&C)
  • ZUZENDARI NAGUSIA: Fernando Sáenz de Ugarte
  • EKOIZPENA: DANTZAZ

Gehiago irakurri

Sahatsa: Sahatsa plazan

2023/07/05 20:00 Aretxabaleta, plaza

Mendez mende iraun duten “Dantzari Dantza” Bizkaiko dantzen indarra eta Gipuzkoako hautatutako dantzen bilduma laburra izango dira emanaldiaren atariko aurkezpena egingo dutenak.

“Urrundik heldu naiz” eta “Gogoaren baitan” doinu entzutetsuek emango diote bidea ondoren izango den Fandango bizi bezain dantzagarriari.

Lanestosako uztai koloretsuez Bizkaia agurtu eta Sahatsak plazarako taxututako ikuskizunari amaiera emateko, Etxahun Iruriri keinue egingo zaio bere Agur Zuberoaz. 

“Sahatsa Plazan” Irudi eta doinu anitzez gozatutako ikuskizuna. 

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight

2023/07/07 20:00 Zarautz, Amtoniano frontoia

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.

Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?

  • Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
  • Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
  • Koreografia: Talde-sorkuntza
  • Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
  • Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
  • Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
  • Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde

Gehiago irakurri

Oinkari: Gazte

2023/07/06 19:00 Legazpi, Euskal Herria plaza

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
  • Koreografia: Eneko Gil.
  • Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
  • Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
  • Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)

Gehiago irakurri

Haatik: Ur

2023/07/07 21:30 Lekeitio, Tala

Haatik dantza konpainiarenn ikuskizuna. Bi saio izango dira: 19:00etan eta 22:00etan.

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.

Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.

Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.

Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide, Olatz Beobide
  • Antzezleak: Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga, Libe Sukia
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Koreografia: Aiert Beobide
  • Jantziak: Ramon Garcia

Gehiago irakurri

Oinkari: Gazte

2023/07/07 19:30 Errenteria, Gernika plaza

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
  • Koreografia: Eneko Gil.
  • Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
  • Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
  • Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)

Gehiago irakurri

Aukeran: Maurizia naiz

2023/07/08 20:00 Urkabustaiz, Ostuño parkea

Egunkari orri bati sua emanez panderoaren larrua berotu du Mauriziak. Kontu handiz, bizitzak erakutsi baitio beroa ez dela beti goxoa, gehiegi gerturatuz gero, garrek, pasioen antzera, erre egin zaitzaketela.

Albokaren doinua entzuterako, kokotsa altxatu eta bizitza eman dio panderoari, eta biziki mugitzen ari den haren eskuan, esku asko ikusi ditut; milaka emakumeren eskuak une batetik bestera hegan irteteko prest.

Halako batean barne lurrikarak eztanda egin eta Mauriziaren ahotsean entzun ditut beste hainbat ahots. Emakume askoren ahotsak dira, bizi-poza, harrotasuna, indarra, pasioa, alaitasuna erakusten dutenak. Baita beldurra, amorrazioa, askatasun nahia, mina. Emakume haien guztien irrintziak aldi berean direlako algara eta aienea, aldi berean salaketa eta ospakizuna. Emakumeen ahotsek sorginduta, paparrera eraman dut eskua, saihetsetan kaiolatuta dudan txolarrea saltoka hasi baita, hegan irten nahian. Eta txolarrearen dardarak piztu du nire barrea, eta aldi berean leherrarazi du nire negarra, emakume horien guztien harrotasuna eta pasioa neureak sentitu ditudalako, euren minak eta tristurak bezala.

Ahotsek atximurka egin didate azalean, igurtzi egin dizkidate bizitzak burdina gori-goriz markatu dizkidan orbainak, eta honela agindu didate: altxa kokots hori, begiratu aurrera eta ospatu bizitza, abestu, egiozu barre zorionari eta aurre nahigabeari. Eta orduan, ahots haien guztien artean, neure ahotsa ezagutu dut, eta etengabe mugitzen ari diren milaka esku haien baitan ikusi ditut nireak.

Eta orain badakit: Ni naiz Maurizia. Ni ere banaiz Maurizia. Eta haren moduan prest nago plazara irteteko.

Fitxa Artistikoa

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena Zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
  • Testua: Karmele Jaio
  •  Argiztapen diseinua: Carlos Solano
  •  Zugendari laguntzailea: Eli alberdi
  •  Koreografiak: Edu Muruamendiaraz eta Aukeran DK
  •  Garaikide Koreografiak: Ane Anza
  •  Dantzariak:  Aukeran
  •  Jantzien Diseinua: Oscar Armendáriz eta Aukeran DK
  •  Jantziak: Oscar Armendáriz
  •  Argazkiak: David Herranz
  •  Ekoizpen exekutiboa: Aukeran DK
  •  Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
  •  Banaketa: Bapo Bapo producciones

Gehiago irakurri

Azpeitia Dantzan: Jose Mari Orbegozo

2023/07/09 19:00 Azpeitia, Soreasu

Azpeitia Dantzan jaialdiaren barnean saloiko dantzak izango dira ikusgai Soreasu Antzokian.

Gehiago irakurri

Dantzaleku: Areto dantzak

2023/07/14 23:00 Azpeitia, San Agustin Kulturgunea

Areto dantzak egiteko aukera; besteak beste, salsa eta bachata doinuak.

Gehiago irakurri

Myriam Perez: Nunavut

2023/07/07 20:00 Oiartzun, plaza

Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?

NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.

Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilikatzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gureadatsak.

Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka bertara itzultzeko bidea…?

FITXA ARTISTIKOA

  • Ideia, zuzendaritza, koreografia: Myriam Perez Cazabon
  • Dantzariak: Leire Otamend, Oihana Vesga
  • Musika: Ander Fernandez
  • Dramaturgia, kanpo begirada: Bertha Bermudez
  • Jantziak: Clara Virgili
  • Argazkiak: Nagore Legarreta
  • Bideo irudiak: Kensa produkzioak

Gehiago irakurri

Verdini: Hotzikara

2023/07/14 22:30 Elgoibar, Kalegoen plaza

Verdini Dantza Taldea gaitasun desberdinez osaturiko taldea da eta bertako dantzakideak maitasun handi batek elkartzen ditu: dantzarekiko maitasuna. Urteetan zehar, Verdini dantza taldeak dantzari handiak direla erakutsi digu. Oso modu berezi eta benetakoan dantzatzen dute, eta nola mugitzen diren ikusteak izugarrizko hotzikara eragiten digu bihotzean. Indarra eta adorea dute agertoki batera igo eta beraien burua diren bezala azaltzeko, inguruan dituzten pertsona guztiak partaide eginez.

Ikuskizun honi esker, Verdini dantza taldeak gonbidatzen gaituen mundu liluragarri batean murgilduko gara, ikus-entzunezko baten bidez. Gogoeta ugari biltzen dira ikus-entzunezko horretan. Eta, nola ez, beraiei esker gure goputzean hotzikara sentitzeko aukera izango dugu. Verdini dantza taldea osatzen duten dantzari bikain hauei esker.

Konpainia: Verdini Dantza Taldea Koreografía eta zuzendaritza: Isabel Verdini Zuzendaritza laguntzaileak: Jesus Murua, Aizpea Múgica Jantziak: Rosi Mirás Argiztapena: Javier Candela Dantzariak: Jon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, María Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Múgica, Nekane Prieto, Álex Santesteban, Leire Zabala, Isabel Verdini

Gehiago irakurri

Ksenia Parkhatskaya

2023/07/15 20:30 Hondarribia, Itsas Etxea Auditoriuma

Ksenia munduko dantzaririk onena dela uste dute askok. Baina artista hau askoz gehiago da: abeslari bikaina, aktorea… Hainbat artista eta proiekturekin lan egin du, hala nola Postmo-dern Jukerekin, Parisko Operako Orkestrarekin eta Christian McBriderekin, eta 35 herrialde baino gehiagotan biran aritu da.

Ksenia autoritate bat da jazzaren eta swingaren urrezko aroen estilo guztiak ondo ezagutzen dituelako. Eta eszenatokian izatea kalitate handiko ikuskizun berezi eta harrigarriaz gozatzea da beti.

*Hondarribian Jazz 2023 egitarauaren barruan

Gehiago irakurri

Erromeria Eguna

2023/07/15 10:45 Errenteria

Erromeria Eguna uztailaren 15ean, larunbatean izango da. Aurtengoa 23. edizioa izango da, eta antolatzaileek adierazi dute ekimena hasi zeneko helburua zela dantza plazaratzea eta jendetsuagoa izatea. Pozik agertu dira emaitzarekin, izan ere, herrian jende asko dabil gaur egun hainbat taldetan dantzan, bai umeak eta bai helduak.

Egitaraua:

  • 10:45: Diana Herriko kaleetan. Horretaz gain, XI Errenteriako Bola Joko Sari Handia jokatuko da, 10:30etik
  • 11:30era, Foru Plazan. Niessen Elkarteak antolatuta.
  • 11:30: Hamaiketakoa, Koldo Mitxelena plazan.
  • 12:00: Kalez kale kalejira herriko kaleetan
  • 12:15: Patxi Perezekin dantzaldi gidatua Xabier Olaskoaga plazan
  • 14:30: Herri Bazkaria, Merkatuzarren. 400 lagunentzako bazkaria izango da, Euskal Parrillaren eskutik. Txartelak Arkaitza tabernan eta Paki Dietetika Zentroan eskura daitezke 18euroan. Gaztetxoenak, 9 euroan. Aukera beganoa ere egongo da.
  • 17:00: Erromeria Zumardian. Txalapartariak eta musikariak.
  • 18:00: Aiko taldearekin dantzaldia
  • 19:30: Ortzadar taldearekin dantzaldia

Gehiago irakurri

Mairuaren alardea

2023/07/15 19:00 Antzuola

Urtero uztaileko hirugarren larunbatez ospatzen den “Festa” edo “Mairuaren alardea” bezela ezagutua denak, Valdejunquerako Gudan mairu (buruzagi) baten ustezko atzematea gogora ekartzen du. Tropa eta musikarien paseoa plazan bukatzen da konpainiaren deskargekin. Antzezte honekin batera, herriko talde jendetsu batek hainbat dantza ematen ditu: uztai-dantza, makila txikiena, makila handiena eta zinta-dantza.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2023/07/13 20:00 Antzuola

Udalbatza berriak soka-dantza plazaratuko du eta aurretik Oinarin dantza taldeko gaztetxoek ikurrin-dantza egingo dute.

Gehiago irakurri

Aurreskua

2023/07/16 12:30 Markina-Xemein

Uztailaren 16an, eguaztena, Karmen jaietako egitarauaren barruan, Karmen eguna.

  • 09:30 Txistularien kalejira.
  • 10:30 Markina-Xemeingo bandaren kalejira.
  • 11:00 Meza Nagusia, Karmengo elizan, Xemein abesbatzak abestuta (E. Mokoroaren Meza). 
  • 12:30 Aurreskua, Goiko Portalean.

Gehiago irakurri

Aurreskua

2023/07/16 13:00 Añorga

Soka-dantza Añorgan, Karmen egunean meza nagusiaren ondotik.

Gehiago irakurri

Brokel-dantza

2023/07/16 18:00 Añorga

Brokel-dantza Añorgako Arkaitz dantza taldeko dantzarien eskutik. 

Gehiago irakurri

Maitane Sarralde: DESªNUDA

2023/07/18 20:00 Arrasate, Seber Altube Plaza

Desªnuda dantza garaikide eta eszekiko ikuskizun bat da, korapiloa eta hutsean biluzik entregatzeari buruzkoa.

Egitura flotatzailearekin eta bertatik zintzilik dauden elementu penduluekin elkarreraginean, diziplina arteko pieza honek gorputz eskergaitzari eta gorpuztasun ugariei buruzko ikerketa egiten du korapilo baten itotzearen eta eragiten duen ezegonkortasunaren aurrean.

Biluzik, gorputz korapilatu bat aurkitu dugu. 

 

Gehiago irakurri

Baztandarren Biltzarra 2023

2023/07/16 10:00 Elizondo

Baztan ibarreko biztanleek uda partean ospatzen duten ermandade-jai handia da Baztandarren Biltzarra. Elizondo da jaiaren eszenatokia. Zalantzarik gabe, ibarreko ekitaldirik adierazgarriena da. 1963tik ospatzen da, eta ibarreko 15 herrietako biztanleak karrozatan ibiltzen dira herriko kaleetan barna.

Desfilearen ondoren, mutil-dantza egiten da Udaletxe plazan, txistuaren soinuan. Melodiak aurrera egin ahala, gero eta dantzari gehiagok egiten dute bat dantzarekin.

Pedro Axular kalean eskulangintza-azoka egiten da. Erakusteko eta saltzeko postuak jartzen dira. Goiza bukatuta, herri-bazkaria egiten da, Merkatuko plazan. Arratsaldean, hainbat musika-talde aritzen dira.

Egitarua

  • 10:00 Artisauen azoka, Pedro Axular karrikan.
  • 11:00 Herrietako orgen desfilea.
  • 14:00 Mutil-dantzak, herriko plazan.
  • 14:30 Herri bazkaria, Merkatuko zelaian.
  • 17:00 Muxikoak eta bertze euskal dantzak.
  • 19:00 Baztandarren Biltzarreko kontzertuak: Trikidantz eta Gabezin.

Gehiago irakurri

I. Plazan Dantzan Eguna

2023/07/16 12:00 Mendaro

  • 12:00 Plazan Dantzan Inguma taldearekin.
  • Kantu Bazkaria.
  • Ttiki poteoa Mendaroko kaleetatik.
  • Bertso afaria: Iker Zubeldia eta Julio Sotoren eskutik

Gehiago irakurri

Jantzi Erakusketa

2023/07/14 11:00 Mendaro

Gloria Sukiaren eskutik euskal jantzi tradizionalak eta Haritz dantzari taldeak utzitako euskal dantzako jantziak.

Mendaro uztailaren 14tik 16ra Jubilatuen "gela txurian". Ordutegia: 11:00-13:00 / 19:00-21:00.

Gehiago irakurri

Dantza filma

2023/07/14 22:30 Elgoibar, Kalegoen plaza

Sinopsia

 

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

 

Gehiago irakurri

Portugaleteko 48. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2023/07/17 21:30 Portugalete

Portugaleteko 48. Nazioarteko Folklore Jaialdia, egitaraua:

  • Uztailak 17, astelehena, 21:30ean: Inaugurazio jaialdia La Canilla ibiltokian. Talde guztiak.
  • Uztailak 18, asteartea, 21:30ean: 43. Jaialdiaren 2. ekitaldia  La Canilla ibiltokian. Indonesia - Mexiko.
  • Uztailak 19, asteazkena, 21:30ean: 43. Jaialdiaren 3. ekitaldia  La Canilla ibiltokian. Uganda - Kolonbia.
  • Uztailak 20, osteguna, 21:30ean: 43. Jaialdiaren 4. ekitaldia La Canilla ibiltokian. Errumania - Euskal Herria.
  • Uztailak 23, 13:00etan Musika saioak Gran Hotel Puente Colgante Terrazan
  • Uztailak 24, 19:00etan Musika saioak Gran Hotel Puente Colgante Terrazan

Gehiago irakurri

Aurresku, fandango eta arin-arin txapelketa

2023/08/16 12:30 Amurrio

Amurrioko jaietan Aiara Dantza Taldeak 57. aurresku eta fandango eta arin-arin Txapelketaren antolatu du. Urtero bezala, abuztuak 16 izango da, eguerdiko 12:30etan. Aurten ere San Roke baselizan ospatuko da.

Izen-emateak online izango dira, gure webgunearen bitartez (https://www.aiaradantzataldea.eus/) abuztuak 5 arte. Atxiki kartela eta oinarriak.

+info: https://www.aiaradantzataldea.eus/

 

Gehiago irakurri

Ordizia Haurren aurreskua

2023/07/23 12:00 Ordizia, Plaza Nagusia

Haurren aurreskua Ordiziako Plaza Nagusian eguerdiko 12:00etan.

Gehiago irakurri

Emakumeen soka-dantza

2019/07/22 11:00 Otxandio

Galduta egon den eta 2017an berreskuratu zuten errementarien soka-dantza egingo dute Otxandioko jaietan Urduri dantza taldeko emakumeek.

1980ko hamarkadan  Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko Mundi eta Andoni Flores anaiak Otxandioko soka-dantza ikertzen hasi ziren. Santa Marina jaietan egiten zen emakumeen soka-dantzaren inguruko informazio historikoa, ahozko testigantzak eta herriko hainbat abestiren partiturak bildu dituzte. Ikerketa- eta bilketa-lanak eman dute fruitua, 1935etik dantzatu ez den soka-dantza egingo dute aurten herriko emakumeek.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2023/07/24 19:00 Garai

Arratsaldeko 19:00tan Donien Atxa jarriko da eta ondoren Garaiko ezpata-dantzariek herriko plazan azken ensaioa egingo dute dantzari-dantza eta erregelak eginez.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2023/07/25 13:30 Villabona, Errebote plaza

Santiago egunez, Villabonako Errebote plazan udal ordezkariek eta Oinkari dantza taldeak soka-dantza dantzatuko dute.

Gehiago irakurri

Ttun-ttuna

2023/07/25 12:30 Izaba

Uztailaren 25ean, Santiago egunez, meza ostean dantzatzen da ttun-ttuna.

  • 9:30 Diana Izabako txistulariekin
  • 12:00 Meza nagusia
  • 12:30 Bandera-dantza eta ttun-ttuna plazan.

Gehiago irakurri

Mutil-dantzak

2023/07/25 12:00 Elizondo

Mutil-dantzak Elizondon Santiago egunez.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak