Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Aukeran: Maurizia naiz

Dokumentuaren akzioak

Aukeran: Maurizia naiz

Noiz 2023/07/08
20:00
Non Urkabustaiz, Ostuño parkea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Egunkari orri bati sua emanez panderoaren larrua berotu du Mauriziak. Kontu handiz, bizitzak erakutsi baitio beroa ez dela beti goxoa, gehiegi gerturatuz gero, garrek, pasioen antzera, erre egin zaitzaketela.

Albokaren doinua entzuterako, kokotsa altxatu eta bizitza eman dio panderoari, eta biziki mugitzen ari den haren eskuan, esku asko ikusi ditut; milaka emakumeren eskuak une batetik bestera hegan irteteko prest.

Halako batean barne lurrikarak eztanda egin eta Mauriziaren ahotsean entzun ditut beste hainbat ahots. Emakume askoren ahotsak dira, bizi-poza, harrotasuna, indarra, pasioa, alaitasuna erakusten dutenak. Baita beldurra, amorrazioa, askatasun nahia, mina. Emakume haien guztien irrintziak aldi berean direlako algara eta aienea, aldi berean salaketa eta ospakizuna. Emakumeen ahotsek sorginduta, paparrera eraman dut eskua, saihetsetan kaiolatuta dudan txolarrea saltoka hasi baita, hegan irten nahian. Eta txolarrearen dardarak piztu du nire barrea, eta aldi berean leherrarazi du nire negarra, emakume horien guztien harrotasuna eta pasioa neureak sentitu ditudalako, euren minak eta tristurak bezala.

Ahotsek atximurka egin didate azalean, igurtzi egin dizkidate bizitzak burdina gori-goriz markatu dizkidan orbainak, eta honela agindu didate: altxa kokots hori, begiratu aurrera eta ospatu bizitza, abestu, egiozu barre zorionari eta aurre nahigabeari. Eta orduan, ahots haien guztien artean, neure ahotsa ezagutu dut, eta etengabe mugitzen ari diren milaka esku haien baitan ikusi ditut nireak.

Eta orain badakit: Ni naiz Maurizia. Ni ere banaiz Maurizia. Eta haren moduan prest nago plazara irteteko.

Fitxa Artistikoa

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena Zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
  • Testua: Karmele Jaio
  •  Argiztapen diseinua: Carlos Solano
  •  Zugendari laguntzailea: Eli alberdi
  •  Koreografiak: Edu Muruamendiaraz eta Aukeran DK
  •  Garaikide Koreografiak: Ane Anza
  •  Dantzariak:  Aukeran
  •  Jantzien Diseinua: Oscar Armendáriz eta Aukeran DK
  •  Jantziak: Oscar Armendáriz
  •  Argazkiak: David Herranz
  •  Ekoizpen exekutiboa: Aukeran DK
  •  Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
  •  Banaketa: Bapo Bapo producciones

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930