Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Aurreskua

2022/06/26 11:30 Donibane Lohizune, Eliza ataria

Ekainaren 26an,11:30tan ohorezko aurreskua (soka dantza) egingo dute Begiraleak dantza taldeko dantzariek elizaren atarian. Ondotik mutxikoak.

Gehiago irakurri

Aurreskua

2022/06/23 20:45 Irun

Aurreskua eta soka-dantza San Juan plazan, suaren inguruan, Kemen Dantza Taldearen eskutik.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta brokel-dantza

2022/06/26 12:00 Irun

Ibilbidea Ama Xantalen ermitan hasiko dute, Urdanibia plaza zeharkatu, San Juan plazara igo eta Triangelu plazara iritsiko dira. Bertan, brokel dantzetako bat eskainiko dute, bertatik Artalekura igo, eta Kale Nagusiaren goiko aldean Ezpata dantza dantzatuko dute. Hori bukatuta, San Juan plazara jaitsiko dira eta Ezpata dantza eta Brokel dantza osorik eskainiko dituzte. Gutxi gorabehera 13:30ean izango da udaletxeko plazara iritsiera.

Gehiago irakurri

Myriam Perez: Nunavut

2022/06/25 19:00 Donostia, Blas de Otero plaza

Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?

NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.

Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilikatzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gureadatsak.

Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka bertara itzultzeko bidea…?

FITXA ARTISTIKOA

  • Ideia, zuzendaritza, koreografia: Myriam Perez Cazabon
  • Dantzariak: Leire Otamend, Oihana Vesga
  • Musika: Ander Fernandez
  • Dramaturgia, kanpo begirada: Bertha Bermudez
  • Jantziak: Clara Virgili
  • Argazkiak: Nagore Legarreta
  • Bideo irudiak: Kensa produkzioak

Gehiago irakurri

Kimua: Generoa

2022/06/26 22:00 Getxo, San Nikolas plaza

GenEroa ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Kimua dantza kolektiboko sei dantzarik eta Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta idazleak hartuko dute parte ikuskizunean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte eta dantzekin batera, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek eta hainbat baliabide materialek osatuko dute kale ikuskizuna.

  • Egileak: Kimua DK.
  • Koreografia:  Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko koreografoak
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko pertsona
  • Antzezleak: Kimua DK
  • Ekoizpena: Kimua Dk
  • Iraupena: Dantza emanaldia (35´)
  • Formatua: 9/7/6

Gehiago irakurri

Kaxarranka eta eguzki-dantza

2022/06/29 11:00 Lekeitio

10:15 Lekeitioko Udaleko alkate eta zinegotzien eta kofradiako lehendakari eta arduradunen udaletxetik elizarainoko prozesioa, Lekitto musika-bandak lagunduta.

10:30 Meza Nagusia, elizako abesbatzak abestuta.
Segidan, Dan Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto musika-bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin-Kalakoa egingo da santuaren portuko irudiaren aurrean. Euskal Batel-Eroek uretatik harrera egingo diote Santuari, belak igoz.
Gero, Kaxarranka, San Pedropean dantzatuko da ondoren Kofradiaren aurrean dantzatzeko. Bitartean, Etorkizuna dantza taldeak andrazkoen aurrekua dantzatuko du plazan. Horren ostean, Kaxarranka dantzatuko da berriro plazan. 

Gehiago irakurri

Aurreskua

2022/06/26 12:30 Zarautz, Iñurritza

Zarauzko Iñurritza auzoan San Pelaio jaiak ospatzen dituzte. Ekainaren 26an, aurreskua dantzatzen dute eta hurrengo egunean oilasko-biltzea egiten dute. 

Zarautz: San Pelaio 2008 aurreskua [Bideoa]

Gehiago irakurri

Oilasko biltzea

2022/06/27 06:00 Zarautz, Iñurritza

Zarautzen, Iñurritza auzoan San Pelaio jaietan egiten den oilasko biltzea.

Zarautz Oilasko biltzea 2008 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Sorgin-dantza

2022/06/28 16:30 Lasarte-Oria

16:30ean Sorgin-Dantza abiatuko da Oriatik, eta Okendo Plazan bukatuko da eta bidean, tarteka, tarteka dantza egingo dute. 

Lasarte-Oria: Sorgin-dantza 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza

2022/06/29 13:00 Berriz

Dantzari-dantza eta erregelak dantzatuko dituzte San Pedro egunez. Lehen saioa 13:00etan egingo dute dantzariek eta bigarrena 20:00etan.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza

2021/06/28 20:00 Berriz, Elizondo plaza

Donien Atxa eta Dantzari Dantzako azken entsegua Elizondo plazan.

Gehiago irakurri

Bandera-dantza eta trapatan

2022/06/29 12:00 Doneztebe

San Pedro egunez, ekainaren 29an, egiten da bandera-dantza eta trapatan izeneko soka-dantza Donezteben. 11:00etako meza nagusiaren ondoren, udal agintariak aurrez aurre dituela, banderazainak bandera dantzatuz agurtu ohi du udal korporazioa. Segidan, Trapatan dantza, Donezteben dantzatzen den soka-dantza egiten dute Erreka K.E. dantza taldeko kideek eta Doneztebeko txistulariek.

Gehiago irakurri

Zortzikoa

2022/06/29 10:00 Altsasu

Urtero San Pedro egunean, Ekainaren 29a, erromeria ospatzen da Altsasu eta Urdiaingo lurren artean santu honen ohorez eraikitako baselizan. Alkateak lehen zortzikoa dantzatzen du eta ondoren herritarrek dantzatzen dituzten nahi adina zortziko.

10:00 Udalbatza, Altsasuko txistulariekin batera, San Pedroko zelaira abiatuko da.

10:45 Auzatea eta Zortzikoa

Gehiago irakurri

Dantza-soka

2022/06/29 11:30 Asteasu

San Pedro egunean, ekainak 29an meza nagusiaren ostean egiten dure soka-dantza Elizmendin. Ondotik, hamaiketakoa egingo dute. 

Gehiago irakurri

Cia maduixa: Migrare

2022/06/29 22:00 Zarautz, Munoa

Kalerki Zarautz 2022 egitarauaren barruan.

Lau emakume eta espazio huts bat. Hutsa, baina oztopo eta muga ikusezin, gorroto irrazional eta aurreiritziz betea. Sorterria utzi behar izan zuten, eta, orain, iritsi diren herrialdeak baztertu egiten ditu. Herrialdean batera eta bestera dabiltza, bizitzeko, geratzeko, sustraitzeko, norbera izateko leku baten bila. “Etxea” deitu ahal izateko leku baten bila dabiltza. Hori besterik ez dute eskatzen. Eta borrokatu egingo dute lotu ahal izateko. 

  • Ideia eta zuzendaritza: Joan Santacreu
  • Zuzendaritza koreografikoa: Cristina Fernández
  • Interpreteak: Laia Sorribes, Melisa Usina, Paula Quiles, Sara Canet eta Cristina Maestre

Gehiago irakurri

Haatik: Ur

2021/10/29 20:00 Zarautz, Munoa

Kalerki Zarautz 2022 egitarauaren barruan.

Haatik dantza konpainiarenn ikuskizuna. Bi saio izango dira: 19:00etan eta 22:00etan.

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.

Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.

Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.

Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide, Olatz Beobide
  • Antzezleak: Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga, Libe Sukia
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Koreografia: Aiert Beobide
  • Jantziak: Ramon Garcia

Gehiago irakurri

Cia maduixa: Migrare

2022/06/30 18:30 Bilbo

Bilboko Kalealdia 2022 egitarauaren barruan.

Lau emakume eta espazio huts bat. Hutsa, baina oztopo eta muga ikusezin, gorroto irrazional eta aurreiritziz betea. Sorterria utzi behar izan zuten, eta, orain, iritsi diren herrialdeak baztertu egiten ditu. Herrialdean batera eta bestera dabiltza, bizitzeko, geratzeko, sustraitzeko, norbera izateko leku baten bila. “Etxea” deitu ahal izateko leku baten bila dabiltza. Hori besterik ez dute eskatzen. Eta borrokatu egingo dute lotu ahal izateko. 

  • Ideia eta zuzendaritza: Joan Santacreu
  • Zuzendaritza koreografikoa: Cristina Fernández
  • Interpreteak: Laia Sorribes, Melisa Usina, Paula Quiles, Sara Canet eta Cristina Maestre

Gehiago irakurri

Ertza: O tempo diz

2022/06/30 20:00 Eskoriatza, Gorosarri plazan

Mendebaldeak erlojua duen bitartean, Afrikak denbora du.

Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena faltatzen. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun gaitasuna, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da. “OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO), Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.

  • Fitxa artistikoa, berezko ideia, zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Fenias Nhumaio y Deissane Machava.
  • Musika: Askotarikoak.
  • Laguntzak: AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunea), ATLANTIKALDIA. EKOIZPENA: ERTZA SORKUNTZA ARTISTIKOA S.L.

Gehiago irakurri

Otra Danza: La Banda

2022/07/01 20:00 Zarautz, Malekoia (Dama)

Kalerki Zarautz 2022 egitarauaren barruan.

La Banda dantza eta zirku pieza da, eta konpainia estreinatzen duen lehen kale ikuskizuna da. Banda familia nomada eta kaotikoa da. Bost pertsonaia dibertigarri, ezin desberdinagoak eta desberdinak izan arren, ezin hobeto osatzen direnak.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Asun Noales
  • Zuzendaritza eszenikoa: Asun Noales, Lucas Escobedo
  • Dantzariak: Marta Santacatalina, Anna Sagrera, Carla Sisteré, Aarón Vázquez, Jorge Castro
  • Eszenografia: Luis Crespo
  • Jantziak: Ana Esteban
  • Konpositorea: Raquel Molano
  • Muskaren ekoizpena: Oscar Guzmán.

Gehiago irakurri

Delrevés: Finale

2022/07/01 18:30 Bilbo, Bizkaia Aretoa

* Bilboko Kalealdia 2022 -  Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren barruan.

Bi saio: 18:30 / 21:30

Finale dantza klasikoko pieza bat da, mugimenduaren euskarrirako arkitektura erabiltzen duena. Ikuskizunak ikusleari eskaintzen dio dantza klasikoaz gozatzeko aukera, agertoki-espazio berri batean, ohiko testuingurutik kanpo, balleta eramanda hiriko etxaurre batera edo gune natural batera. Publikoak ezagutuko dituen pieza klasiko ospetsuak eskaintzen ditu, eta horretarako hainbat balleten elementuak jasotzen ditu, esaterako Beltxargen aintziraIntxaur hauskailua eta Giselle balletetatik.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza eta interpretazioa: Saioa Fernández eta Sheila Ferrer
  • Musika: Johann Strauss, Camille Saint-Saëns eta Tchaikovsky
  • Argazkiak: Frank Díaz
  • Teknikaria: Genís Morral
  • Rigging: Volàtil Rigging

Gehiago irakurri

Oinkari: Gazte

2022/07/01 19:00 Bilbo, Plaza berria

* Bilboko Kalealdia 2022 -  Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren barruan.

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
  • Koreografia: Eneko Gil.
  • Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
  • Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
  • Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basoa

2022/07/02 18:00 Bilbo, Arriaga plaza

* Bilboko Kalealdia 2022 -  Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren barruan.

Bi saio: 18:00 / 20:30

Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.

  • Koreografia: Josu Mujika
  • Musika: Iñaki Salvador.
  • Testuak: Xabier Sukia.
  • Ahotsak: Xabier Sukia, Arantxa Arza, Marie Luyten, Miriam Mohamed.
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Jantziak: Maialen Miranda, Naroa Minchero.
  • Produkzioa: Dantzaz.
  • Dantzariak: Oier Abrego, Pauline Bonnat, Saioa Belarra, Alicia Cayrou, Elene Carreto, Marina Eskisabel, Araitz Lasa, Aitor Jimenez, Iker Sanz, Xian Martinez, Julen Rodriguez, Diego Urdangarin, Beñat Urrutia.
  • Argazkiak: Blanca Razquin.
  • Bideoa: Beñat Gereka (Txikota Komunikazioa).
  • Komunikazioa: Kultur Atelier.

Gehiago irakurri

Muxikoak Patxi eta konpainiarekin

2022/07/02 19:30 Uztaritze

Gehiago irakurri

Antioko ezpata-dantza eta soka-dantza

2022/07/02 09:00 Zumarraga

Ezpata-dantza eta soka-dantza Zumarragan, Antioko Amaren baselizan, Santa Isabel egunean. 

9:30 Euskadi enparantzan elkartu eta herriko agintariak nahiz herritarrak eta ezpata-dantzariak Andre Maria Jasokundekoaren parrokia-elizatik pasaz, herriko parrokiako kabildoarekin batera, Antioko Amaren elizara igoko dira.
11:00 Antioko Amaren eliza. Meza Nagusiaren hasieran herriko dantzariek ezpata-dantza eskainiko diote Ama Birjinari. Ondoren, berriz, elizaren inguruan prozesioa txistulari eta ezpata-dantzariekin batera.
12:30 Ohorezko aurreskua eliza aurreko zelaian.
17:30 Erromeria.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2022/07/02 12:00 Usurbil, Udaletxe aurrea

Soka-dantza Usurbilgo Santa Isabel jaien baitan.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2022/07/02 12:30 Berriz

Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean egiten dira dantzari-dantza eta erregelak Berriz-en bi aldiz. San Pedro egunez bezala, lehenengo goizeko meza ostean dantzatzen dute eguerdian. Ondoren arratsaldean, 20:00etan berriro ere dantzari-dantzako dantza guztiak eta erregelak amaieran eskaintzen dituzte herriko plazan.

Gehiago irakurri

Barteko aurreskua

2022/07/04 17:00 Hermua

Uztailaren 4an, Arabako Larrea herriko bizilagunak alboko herrira, Hermuara joaten dira Barteren erromeria ospatzera. San Martin-eko baselizaren ondoan, soka-dantza dantzatzen dute aspaldiko ohiturari jarraituz. 

Gehiago irakurri

Lesakako dantzak

2022/07/07 08:30 Lesaka

Lesakako ezpata-dantzarientzat egun berezia da uztailaren 7a. Hona hemen San Fermin eguneko ezpata-dantzarien betebeharrak.

  • 08:30ean ezpata-dantzarien meza ixila izaten da eta joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz egiten dute.
  • 10:30ean, Udalbatza bertze agintariekin, Ez-patadantzari eta Musika Bandare-kin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoe-txetik elizara, Meza Nagusira. Ber-tan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fer-min Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatu-takoekin, mezara joan diren mo-duan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den Zubigainekoa dantza ikuste-ra. Honen ondotik, Bandera-arbo-la doinuari dagokion ikurrin-agu-rra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herri-ko Etxera igan aitzinean.
  • 18:00etan Bezperak; Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperetan, Lesakako Abesbatzak kantatuko du. Bezperak akitu ondoren, eta ohiturari jarraiki, herriko dantzariek Zantzamonona, esku-dantza, aurreskua, jota eta porrusalda dantzatuko dituzte.

Lesaka: San Fermin 2016 pausoak eta arropak [Bideoa]

Gehiago irakurri

Sanferminetako trokeo-dantzak

2022/07/07 14:30 Iruñea, Udal plaza

Iruñeko Duguna dantza taldeaktrokeo-dantzak plazaratzen ditu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatuko dute.

Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:

  • Kantatzen behar det hasi: paseoa
  • Betroiarena: makila-txikien dantza
  • Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
  • Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
  • Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
  • Pinpirin eta florian: arku-dantza
  • Muga gainetik: dorrea

Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2022/07/01 20:00 Tutera, Plaza Zaharra

Laya dantza taldeak soka-dantza dantzatuko du. 2019. urtean sortu zen dantza eta aurten jarraipena emango diote uztaialren 1ean 20:00etan.

Gehiago irakurri

San Martzial erromeria

2022/07/01 10:00 Bergara, San Martzial

San Martzial (ekainaren 30a) ondorengo lehen igandean erromeria izaten da urtero Bergarako izen berbereko ermita inguruan. Erromeria egun horretan, eguerdi aldean, aurreskua edo soka-dantza dantzatzeko ohitura dago.

Gehiago irakurri

Sanferminetako trokeo-dantzak

2022/07/14 14:30 Iruñea, Udal plaza

Iruñeko Duguna dantza taldeaktrokeo-dantzak plazaratzen ditu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatuko dute.

Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:

  • Kantatzen behar det hasi: paseoa
  • Betroiarena: makila-txikien dantza
  • Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
  • Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
  • Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
  • Pinpirin eta florian: arku-dantza
  • Muga gainetik: dorrea

Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Gehiago irakurri

Kresala: Amoria & Dolore

2022/08/15 18:30 Zeanuri, plaza

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

  • Obra: AMORIA & DOLORE Elkano, lehen mundubira
  • Zer: Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizuna
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Enrike Solinís
  • Antzezleak: Kresala dantza konpainiaren 30 dantzari
  • Iraupena: 60 ́minutu
  • Babesa: Mundubira 500 Elkano Fundazioa

Gehiago irakurri

Kresala: Arrantzaleak

2022/07/16 12:45 Donostia, Kaia

«Arrantzaleak» obra euskal dantzaren eredua du ardatz nagusia, bere sustraiak itsas ondare tradizional batean  hondoratzen dituena, eta horren gainean egituratuko da bere etorkizuneko garapena. Kostaldeko pieza bilduma txiki eta laburra da, publiko zabalarentzat antzinako herri-lanen xarma berraurkitzea bilatzen duena. Lekeitioko kaxarrankaren bakarkako graziatik eta trebeziatik Pasaiako batelarien eta karrika dantzetara, orripeko eta arin-arinen kolektibora doazen dantzak. Programa horiek guztiak Azkue, Baroja edo Estornes bezalako ikertzaileek sakon eta behar bezala aztertu zituzten, eta Arizmendi, Sorozabal eta Yurre bezalako egile interesgarriek egindako irakurketa eta berreraikitze berriak izan zituzten abiapuntua XX. mendearen erdialdera.

  • Koreografiak: Maria Elena de Arizmendi Amiel, Gene Yurre
  • Berreraikuntza: Faustino Aranzabal
  • Musika: Herrikoia, Pablo Sorozabal
  • Jantziak: Idoia Ibarzabal

Gehiago irakurri

Eltziegoko dantzak

2022/07/09 12:30 Eltziego

Eltziegoko dantza taldeak Cuatro calles, jota eta bi makila dantza emango dituzte, Valduengo eta El Molino. Lehena 2017an aurkeztua lehenbizikoz eta bigarrena orain estreinatuko dute. Idiazablgo dantza taldeak ere eskainiko du saioa. Bi herriak senidetuta daude.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2022/07/10 12:00 Abadiño, Mendiola auzoa

San Kristobal jaiak ospatzen dira Abadiñoko Mendiola auzoan eta meza nagusiaren ostean, dantzari-dantza eta erregelak egiten dira. 

Gehiago irakurri

Mairuaren alardea

2022/07/16 19:00 Antzuola

Urtero uztaileko hirugarren larunbatez ospatzen den “Festa” edo “Mairuaren alardea” bezela ezagutua denak, Valdejunquerako Gudan mairu (buruzagi) baten ustezko atzematea gogora ekartzen du. Tropa eta musikarien paseoa plazan bukatzen da konpainiaren deskargekin. Antzezte honekin batera, herriko talde jendetsu batek hainbat dantza ematen ditu: uztai-dantza, makila-txikiak, makila handi dantza eta zinta-dantza.

Gehiago irakurri

Baztandarren biltzarra

2022/07/17 10:00 Elizondo

Baztandarren Biltzarra Elizondon.

Gehiago irakurri

Nazioarteko Folklore Jaialdia: Elgoibar

2022/07/22 22:30 Elgoibar, Maala

Nazioarteko Folklore Jaialdia izango da Elgoibarren. Uztailaren 22an gaueko 22:30ean Maalako parkean elkartuko dira. Aurretik, kanpoko taldeei harrera egingo diete Elgoibarko Udalak eta Haritz E.D.T.k udaletxean. Nazioartetik honako bi talde hauek datoz: “University” Flying-Georgians eta Netos de Bandim Guinea Bissautik.

Gehiago irakurri

Kukai: Chillida eta Oteiza dantzan

2022/07/08 20:30 Donostia, San Telmo Museoa

Oteiza eta Chillida erakusketara bisita, zuzeneko musika eta dantza lagun. Kukai Dantza Taldearen eskutik. Bi saio: 20:30 + 21:30

San Telmo bizi

Programa honek Oteizaren eta Chillidaren erakusketa beste modu batean bizitzeko aukera ematen du: musikak, dantzak eta poesiak erakusketaren gaineko begirada berri bat eskainiko dute. Jarduerak 2022ko irailera arte garatuko dira. 
  • maitzak 14, ekainak 10, uztailak 8 eta 29 - Chillida eta Oteiza dantzan. Kukai
  • abuztuak 27 - San Telmo Gaua
  • irailak 14 - Chillida y Oteiza. Escultura y poesía

Gehiago irakurri

Ertza: Dye Dye + Otempodiz

2022/07/08 19:00 Berriz, Eskolako patioa

“Otempodiz” (euskaraz, Denborak dio) bi norabideko truke-proiektu eta sorkuntza artistiko baten emaitza da, eta Mozambike eta Euskadi artean agin da. Proiektu honen bidez, lan-aukera bat eman nahi zaie Maputoko bi dantzariri, dantzaren nazioarteko zirkuituetan beren kontura ibiltzeko oinarrizko tresnak izan ditzaten.

DYE DYE

Hitzek, mugimenduek, emozioek, esperientziek eta beste pertsona batzuekiko interakzioak gure esentzia bustitzen dute eta kolore ezberdinez betetzen dute. Gure tonalitateen bidez besteen esentziak inpregnatzen ditugun bezala.

Tonalitateak ez dira mugiezinak; pertsonen esentziak ere ez. Aitzitik, biak tindatu, diluitu eta etengabe urtzen dira tonalitate berriak sortzeko. Kolore berriak.

DYE DYEn bi pertsonak topo egiten dute eta elkarri erakusten diote beren kolore-paleta, beren jakinduria, beren bizitza; urtu eta ortzadar berri bat sortu arte.

Gehiago irakurri

Joven Compañía Nacional de Flamenco: A buen entendedor… Flamenco del Interior

2022/07/09 20:30 Barañain, Auditorioa

“A buen entendedor…Flamenco del Interior” ikuskizuna dakarkigu Rafael Amargok, Flamenko Konpainia Nazional Gaztearen lehendabiziko ikuskaria. 10 eta 20 urte bitarteko hainbat gazteren arteari esker sortutako konpainia da hau, dagoeneko flamenkoa modu profesionalean hedatzeko bezain ongi ezagutzen duten hainbat gazteren arteari esker.

Flamenkoaren “palo”en edo kantaeren barnako ibilbide bat da “A buen entendedor…Flamenco del Interior”. Arrandiarik gabeko ikuskizuna da, ikuslearen bihotzera zuzen-zuzen iristen dena, itzulingururik gabe, bertaratutakoak dantza, ahots eta gitarra bikainak goza ditzan, eta batez ere Rafael Amargo koreografoak, konpainia gazte honen zuzendariak, bere-berea duen ikus-entzunezko estetika.

FITXA ARTISTIKOA

Rafael Amargoren ikuskizun bat/Un espectáculo de Rafael Amargo

Rafael Amargo Flamenko Konpainia Nazional Gaztearekin bat:

  • Atenea Toro
  • Paola “La Polaca”
  • Estela “La Castellana”
  • Shakira “La Chatilla”
  • Noa “La Polvorilla”
  • Ana “La Talega”
  • Daniela de Lucia
  • Yaiza “La Pura”
  • Ainara “La Vieja”
  • Yrene “La Cartujana”
  • Andina Melo Carmen “La Talegona”ren eta La Truco-ren parte-hartze bereziarekin.

Zuzeneko musikak eta kantek lagunduta, eta baita gonbidatu bereziek ere.

Iraupena: 70‘

Gehiago irakurri

Bunuztar Xoriak: Laminosine

2022/07/09 21:00 Donaixti-Ibarre, Ibarreko Aterpea

Bunuztar Xoriak-eko gazteen ikusgarria.

Gehiago irakurri

Ian Garside: Hasta el infinito y más allá

2022/07/09 20:00 Getxo, Muxikebarri

"Infinituraino eta haratago" Dantza / antzerki fisikoko pieza bat, gizateriak heriotzarekin duen betiko harremana aztertzen duena.

Hilkortasunaren amildegi ulertezina argiztatuz eta protagonismoa emanez. Gizaki guztiek bizitzaren bidaian daramaten lurpeko korrontea.

Gure hazkuntzatik gure zahartzaroraino eta haratago eragiten diguten esperientziei buruzko hausnarketa.

Serio hartu gabe, ibilbide dramatikoa da, non bakoitzak bere bizitza ikus baitezake.

  • Zuzendaria, koreografia, interpretazioa: Ian Garside
  • Argien diseinua: Grace Morales
  • Soinuaren diseinua: Alex Catona
  • Jantzien diseinua: Verónica Corujo
  • Dramaturgia: Guaxara Baldasarre
  • Ekoizpena: Cristina Pérez / Peso Producciones
  • Argazkien diseinu grafikoa: Illya Lukyanov Design
  • Bideoa: Javier Melián Fleitas
  • Argazkiak: Jose Luis Marrero Medina

Gehiago irakurri

Azpeitia Dantzan 2022: Dantzaki eskola

2022/07/10 19:00 Azpeitia, plaza

Uztailarekin batera dator, ohituari jarraituz, Azpeitia Dantzan ekimena. Datozen asteetan, herriko talde edo eskolek eskainitako hiru dantza saio ikusteko aukera izango da. Sahatsa, Itsasi eta Dantzaki dantza eskolako dantzariak pretatutako ikuskizuneka izango dira. 

Lehen emanaldia zapatuan izango da, uztailaren 2an, eta Sahatsa dantza taldeak eskainiko du ikuskizuna plazan, 20:00etan hasita.

Hurrengo asteburuan, uztailaren 10ean, igandean, Dantzaki eskolaren txanda izango da eta areto dantzak eskainiko dituzte, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Emanaldia doakoa izango bada ere, sarrera aurrez hartu daiteke. 

Hirugarren eta azken saioa, berriz, uztailaren 17an, igandean, izango da; Itsasi euskal kultur taldeak Arkupean ikuskizuna taularatuko du. Emanaldia doakoa izango bada ere, sarrera aurrez hartu daiteke. 

Gehiago irakurri

Amaraun

2022/07/08 22:00 Gaztelu, plaza

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskaraz

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
  • Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
  • Jantzien arduraduna: Ramón García
  • Irudia: Iurre Aranburu
  • Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
  • Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
  • Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
  • Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
  • Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Amaiur 1522-2022

2022/07/12 10:55 Amaiur

Amaiur 1522-2022, Gazteluko gudaren urteurrena.

  • 11:00 Ezpata-dantzarien biltzarra. Herritik gazteluraino segizioa. Monolitoan Lore eskaintza. Dantza ikuskizunak. Dantza taldeak: Baztandarrak (Baztan), Duguna (Iruña, Amaiur (Iruña), Iurretako ezpata-dantzariak (Bizkaia), Udaberri (Tolosa), Aurtzaka (Beasain), Begiralean (Donibane Lohizune), Jare (Gasteiz), Arrola (Baigorri) eta Zuberoako dantzariak.
  • Muxikoak eta Larrain-dantza herriko plazan.
  • 14:00 Herri bazkaria, sarrerak salgai amaiur.eus

Gehiago irakurri

Aurreskua

2022/07/16 13:00 Añorga

Soka-dantza Añorgan, Karmen egunean meza nagusiaren ondotik.

Gehiago irakurri

Brokel-dantza

2022/07/16 18:00 Añorga

Brokel-dantza Añorgako Arkaitz dantza taldeko dantzarien eskutik. 

Gehiago irakurri

Aurreskua

2022/07/16 12:00 Markina-Xemein, Goikoportalean

Uztailaren 16an Karmen jaietako egitarauaren barruan, aurreskua Goikoportalean.

Gehiago irakurri

Ukrainako Ballet Klasikoa: Beltxargen aintzira

2022/07/15 20:00 Donostia, Kursaal

Ballet klasikoaren tradizioari eta espirituari jarraituz, Ukrainako Ballet Klasikoaren ekoizpen honek ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia harrapatzen du, belaunaldi guztiei deitzen dien garai guztietako klasikoa.

Aurkezpen bakoitzean, Ukrainako Ballet Klasikoaren motibazio nagusia ballet klasiko puruenaren tradizioak eta esentzia zaintzea da. Natalia Kazatska koreografoak zuzentzen dituen ukrainar dantzari onenekin, Ukrainako Ballet Klasikoak maisutasun bereziz birsortzen ditu balet unibertsalaren lan garrantzitsuenak. Kharkov hirian egoitza duen eta genero honen benetako erreferentea den konpainia honek El Lago de los Cisnes, El Cascanueces, Giselle, La Bella Durmiente eta beste hainbat maisulan eszenaratzeko ardura du.

Maitasun istorio liluragarria (printze bat, sorgin baten konjuruak beltxarga bihurtutako neska ederra, engainu hilgarria…), Odette/Odileren rol bikoitz bertutetsua, Tchaikovskyren musikaren indarra, eta balletaren errepertorioko pas de deux handienetako bat.

Gehiago irakurri

Kukai Dantza & Brodas Bross: Topa

2022/07/15 20:30 Laudio, Lamuza Plaza

* Kaleko Ostiralak 2022 egitarauaren barruan:

Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. “Topa” bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta.

  • Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
  • Dantzariak: Kukai Dantza  & Brodas Bros
  • Musika: Jean Phillipe Barrios
  • Jantziak, espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez

Gehiago irakurri

Kimua: Generoa

2022/07/15 20:00 Deba, Plaza Zaharra

GenEroa ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Kimua dantza kolektiboko sei dantzarik eta Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta idazleak hartuko dute parte ikuskizunean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte eta dantzekin batera, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek eta hainbat baliabide materialek osatuko dute kale ikuskizuna.

  • Egileak: Kimua DK.
  • Koreografia:  Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko koreografoak
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko pertsona
  • Antzezleak: Kimua DK
  • Ekoizpena: Kimua Dk
  • Iraupena: Dantza emanaldia (35´)
  • Formatua: 9/7/6

Gehiago irakurri

DAB: Nun Zira?

2022/07/15 20:00 Donostia, Tabakalera

LABO UDA DAB DANTZA / IXA / EASO Abesbatza

Nun Zira? Gizaki izateaz hitz egiten digu, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz. Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidai bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua.

Fitxa Artistikoa

  • Ideia originala: Iker Sanz
  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Xian Martinez
  • Ekoizpena eta gestioa: DAB eta iXa
  • Musika: Iñaki Palacios
  • Jantziak: Raquel, BUJ Estudio
  • Interpreteak: Marina Eskisabel, Iker Sanz, EASO Abesbatza
  • Kolaboratzaile bereziak: Coro EASO Abesbatza, Gorka Miranda eta Aranzadi Zientzia Elkartea

DAB Elkartea gai sozialak eta ekintza sozio kulturalak landuz, publikora ailegatzeko helburuarekin sortu da. Espazio berri bat eskaintzen dugu, non sormena eta mugimendua exploratu ahalko diren. Gure leloak dioen bezala, DAB da Dantza, da Artea eta da Bitartekaritza.

Gehiago irakurri

Itsasi: Arkupean

2022/07/17 19:00 Azpeitia, plaza

Uztailarekin batera dator, ohituari jarraituz, Azpeitia Dantzan ekimena. Datozen asteetan, herriko talde edo eskolek eskainitako hiru dantza saio ikusteko aukera izango da. Sahatsa, Itsasi eta Dantzaki dantza eskolako dantzariak pretatutako ikuskizuneka izango dira. 

Lehen emanaldia zapatuan izango da, uztailaren 2an, eta Sahatsa dantza taldeak eskainiko du ikuskizuna plazan, 20:00etan hasita.

Hurrengo asteburuan, uztailaren 10ean, igandean, Dantzaki eskolaren txanda izango da eta areto dantzak eskainiko dituzte, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Emanaldia doakoa izango bada ere, sarrera aurrez hartu daiteke. 

Hirugarren eta azken saioa, berriz, uztailaren 17an, igandean, izango da; Itsasi euskal kultur taldeak Arkupean ikuskizuna taularatuko du. Emanaldia doakoa izango bada ere, sarrera aurrez hartu daiteke. 

Gehiago irakurri

Beacky Siegel: EveryOne

2022/07/18 10:10 Zangotza

*DNA 2022 jaialdiaren barruan.

Gizarte-ekintzarekin batera, bikaintasun artistikoa lortu nahi duen epe luzeko proiektu baten abiapuntu gisa planteatzen da EveryOne, Nafarroako gizartearen eta munduaren errealitate berria islatzen duten dantzari gazteak bilduz: pertsona arrazalizatuak, zenbait herrialdetako pertsonak, dantzari ikusgarriak sormenaren
eta aberastasunaren adierazgarri, mintzaira desberdinetan.

“Elkarrekin onginahiz begiratu nahi diogu migrazioari, hau da, adibide bat izan nahi dugu, erakusteko elkarrekin zenbat haz gaitezkeen, zenbat ikas dezakegun, dantza nola bihur daitekeen aldaketa-iturri”.

Uztailaren 18tik abuztuaren 12ra.

Gehiago irakurri

Gauargi festibala

2022/07/15 10:00 Ezpeleta, Kanbo, Itsasu, Baiona

Uztailak 15 ostirala

10:00 Desfilea Kanbon

14:30 Belaunaldien arteko ikusgarria

21:00 Estreinaldi ikusgarria

Uztailak 16 larunbata

10:00 Itsasu eta Ezpeletan desfilea

17:00 Pesta Ezpeletan

20:00 Folk dantzaldia

Uztailak 17 igandea

12:00 Bazkari herrikoia

17:00 Azken ikusgarriak

20:00 Urteurrenaren gaualdia

Uztailak 18

10:00 Ezpeletako eta Baionako aisialdi zentroan animazioa.

Gehiago irakurri

Kukai: Gela jauziak

2022/07/20 19:30 Aretxabaleta, plaza

Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografoen arteko harremanetatik, gogoeta askoren ondoren, Gelajauziak sortu zen. Obrak argi erakusten du bi koreografoek dantzarekiko eta kultura-tradizioarekiko duten interesa, egungo gizartera egokitzeko. Pieza koreografiko horretan beren kezkak eta esperientzia erakutsi nahi izan dituzte. Piezaren oinarriak bi euskal dantza dira: Gipuzkoako soinu-zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Bi dantza horien balio soziala, gizarte-sustraiak, bat-batekotasuna… egiten ari diren lan horren parte aktiboak dira.

  • Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya Sein.
  • Koreografia: Cesc Gelabert.
  • Musika sorkuntza: Sabin Bikandi y Xabier Erkizia.
  • Jantzi diseinua: Iraia Oiartzabal.
  • Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Jon Maya, Izar Aizupuru, Urko Mitxelena.
  • Eszenografia: Néstor Basterretxea.

*Pasaiako dantza festibalaren barruan antolatutako dantza ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Simone Veil pastorala

2022/07/24 15:30 Muskildi

Muskildin Simone Veil pastorala uztailaren 24an, uztailaren 31n, eta abuztuaren 6an, 15:30etatik aurrera. Simone Veil, nazien esterminazio zelaietarik bizirik irten zena, emazteen eskubideen defendatzailea, Europaren eraikitzailea, letralari eta politikaria.

Gehiago irakurri

Simone Veil pastorala

2022/07/31 15:30 Muskildi

2022/07/06 15:30 Muskildi

Agintarien soka-dantza

2022/07/26 12:15 Ordizia, Plaza Nagusia

Agintarien soka-dantza Ordiziako Santa Ana festetan. 

Gehiago irakurri

Santaneroen esku-dantza

2022/07/27 12:00 Ordizia, Plaza Nagusia

Ordizian, urtean zehar ezkondu diren bikoteek esku-dantza egin dute uztailaren 27an. Santaneroen esku-dantza esaten zaio tradizio honi.

Urte honetan ezkondutako bikoteak Udaletxean elkartzen dira, emakumeak Manilako Mantoia daramatelarik, eta Alkatea aurrean jarrita taldea Parrokiara hurbiltzen da. Elizkizunaren ondoren, Udaletxera itzultzen dira eta hamaiketako baten hondoren Akten liburu zaharrean sinatzen dute Alkateak, Maiordomoak, (liburuak Santaneroak du izenburua eta 1792koa da). Momentua iristen denean alkatea enparantzara jaitsi eta Santanazaleak diren senar gazteei eskua eman ostean ohiturazko Santanazaleen Aurreskuari pausu ematen zaio. Esku-Dantza hau 1509tik ospatzen da.

Gehiago irakurri

Emakumeen soka-dantza

2019/07/22 20:00 Otxandio

Galduta egon den eta 2017an berreskuratu zuten errementarien soka-dantza egingo dute Otxandioko jaietan Urduri dantza taldeko emakumeek.

1980ko hamarkadan  Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko Mundi eta Andoni Flores anaiak Otxandioko soka-dantza ikertzen hasi ziren. Santa Marina jaietan egiten zen emakumeen soka-dantzaren inguruko informazio historikoa, ahozko testigantzak eta herriko hainbat abestiren partiturak bildu dituzte. Ikerketa- eta bilketa-lanak eman dute fruitua, 1935etik dantzatu ez den soka-dantza egingo dute aurten herriko emakumeek.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2022/07/24 19:00 Garai

Arratsaldeko 19:00tan Donien Atxa jarriko da eta ondoren Garaiko ezpata-dantzariek herriko plazan azken ensaioa egingo dute dantzari-dantza eta erregelak eginez.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2022/07/25 10:30 Garai

Uztailaren 25ean, Santiago egunean 10:30ean txistulari, dantzari eta agintarien kalejira hasten da. Ondoren, 11:00etako meza eta gero prozesioan abiatzen dira San Migel elizatik Santixau eliz berrira, eta prozesioan San Inazio martxa jotzen dute txistulariek. Behin Santiago elizara iritsita bandera dantzatzen dute eta segidan Gernikako Arbola dantza egiten dute dantzariek. Santiagoren irudia eliza barruan utzi eta biharamun arte bertan geratuko da, Santa Anaren irudiarekin batera. Elizaren kanpoaldean dantzari-dantza osorik (agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makila jokoa, txotxongiloa) eta soka-dantza edo erregelak eskaintzen dituzte dantzariek.

Arratsaldeko 18:30etan Durangaldeko erregelen erakustaldia egingo dute inguruko herrietako dantzariek.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2022/07/26 10:30 Garai

Santana eguna ezkonduen eguna da Garain. Goizeko 10:30ean txistulari, dantzari eta agintariek kalejira egiten dute. 11:00etako meza nagusia eta prozesioaren ostean, dantzari-dantza dantzatzen dute gizonezkoek. Ondoren andrazkoek erregelak dantzatzen dituzte, Durangaldeko soka-dantza. Ezkonduen eguna izanik, ezkonduak izan ohi dira bai dantzari-dantza eta bai erregelak dantzatzen dituzten gizon eta emakumeak.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2022/07/25 12:30 Astigarraga, Foru plaza

10:30 meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta Udalbatzaren soka-dantza 12:30ean Santio jaien barruan. 

Gehiago irakurri

Mutil-dantzak

2022/07/25 12:00 Elizondo

Mutil-dantzak Elizondon Santiago egunez.

Gehiago irakurri

Ttun-ttuna

2019/07/25 12:30 Izaba

Uztailaren 25ean, Santiago egunez, meza ostean dantzatzen da ttun-ttuna.

  • 9:30 Diana Izabako txistulariekin
  • 12:00 Meza nagusia
  • 12:30 Bandera-dantza eta ttun-ttuna plazan.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2022/07/25 18:00 Villabona, Errebote plaza

Santiago egunez, Villabonako Errebote plazan udal ordezkariek eta Oinkari dantza taldeak soka-dantza dantzatuko dute.

Gehiago irakurri

Erregelak

2022/07/31 12:30 Foru

Bizkaiko Foru herrian San Inazio egunez, uztailaren 31an, egiten du soka-dantza edo Busturialdeko erregelak meza nagusiaren ondoren Urdaibai dantza taldearen eskutik.

Gehiago irakurri

Martzillako Dantzariak eta Faltzesko Makaia Dantza Taldea

2022/07/22 20:30 Lodosa, Espainia Plaza

Kultur 2022ren barruan.

Urtero, abuztuaren 24an, Martzillako dantzak egiten dira Pluko Andre Mariaren eta San Bartolomeren omenez. Bi kalejira egiten dira, agintariena eta prozesiokoa. Gainera, zaindariei eskaintzak egiten zaizkie parrokian, haien egun handian (abuztuaren 5ean eta 24an, hurrenez hurren), eta makil dantza (paloteado), pikoa, arku dantza eta jota dantzatzen dira. Musika Jose Luis Fraile iruindarrak konposatu zuen, eta, dantzetarako, Baztango Mari Cruz Goñi eta Amadeo Arretxearen laguntza izan zuten. Jantziak Marecilla Emakume Elkarteak eginak dira, eta urre koloreko xehetasunak, eskapularioak, kaskabiloak, Andre Mariaren dominak eta espartinak dituzte, besteak beste; horrez gain, Andre Mariaren egunean albaka banatzen da. Pertsonaia ospetsu batek ere parte hartzen du zikloan, bazter nahasleak (zascandil), koloretako trajea eta maskara jantzita; zaku batean, dantza bakoitzean erabiliko diren tresnak daramatza: makilak eta kriskitinak. Koloretako zintak eta kaskabilo handiak dituen makila bat ere badu, dantzariak prozesioan eta dantzetan gidatzeko.

Gehiago irakurri

Oinkari: Gazte

2022/07/22 20:00 Urkabustaiz, Plaza

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
  • Koreografia: Eneko Gil.
  • Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
  • Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
  • Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)

Gehiago irakurri

Alaia: Ikus

2022/07/23 20:30 Senpere, Larreko kulturgunea

Alaia taldearen Ikus dantza ikusgarria.

Gehiago irakurri

Lasala + Ertza: Alive + Dye Dye

2022/07/23 20:00 Arrasate, Zaldibar frontoia

ALIVE

Mugak gainditzeaz hitz egiten du ALIVEk, ezarritakoarekin hausteaz, emakumeek aukeratzeko duten askatasunaz, oinordetzan jasotakoaren eta ikasitakoaren pisuarekin bada ere, bakoitzak aukeratzen duen bizitza bizitzeaz, nahi duena, edozein izanda ere. 

Fitxa

  • Egilea: Judith Argomaniz
  • Koreografia: Judith Argomaniz, dantzarien laguntzarekin
  • Zuzendari eszenikoa: Judith Argomaniz
  • Zuzendari laguntzailea: Jaiotz Osa
  • Dantzariak: Paula Montoya, Garazi Etxaburu
  • Ekoizpena: Lasala
  • Dramaturgia: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz
  • Jantzien diseinatzailea eta egilea: Xabier Mujika
  • Eszenografiaren diseinua: Xabier Mujika
  • Argazkiak eta bideoak: Etanowski
  • Emanaldia egiteko lekua: Kalea
  • Iraupena: 15 minutu

Dye Dye

Hitzek, mugimenduek, emozioek, bizitako esperientziek eta beste pertsonekin aritzak gure esentziak busti eta kolore ezberdinez betetzen dituzte. Era berean, gure tonalitateekin besteon esentziak bustitzen ditugun moduan.

Tonalitateak ez dira aldagaitzak; ezta pertsonen esentziak ere. Are gehiago, biak etengabe tintatzen, diluitzen eta nahasten doaz, bidean kolore berriak sortuaz.

DYE DYE ikuskizunean, bi pertsonak beren kolore paletak partekatzen dituzte, beren bagajea, beren bizitza; biak ortzadar berri batean funditzera iritsi arte.

Fitxa

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Koreografoa: Asier Zabaleta
  • Dantzariak: Idoia Rodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Arenas
  • Musika: Iñar Sastre
  • Argazkia: Asier Zabaleta
  • Publikoa: publiko guztientzat
  • Emanaldiaren lekua: kalea
  • Iraupena: 25 minutu

Gehiago irakurri

Kantaga Dub: Mariposa Negra

2022/07/24 19:00 Erriberri, Santa Maria portikoa

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022 egitarauaren barruan:

FemKultur jaialdian aurkeztu zen izen bereko opera esperimentalean oinarrituta, bereziki jaialdietarako egokitutako ikuskizun honek cumbia, bullerengue, funk, elektronika, dantza, narrazioa eta performancea nahasten ditu.

Zarys Falcónen ahotsa, basatia eta lirikoa, zuzeneko efektu hipnotikoekin laguntzen da eta musika bertan nahasten da jamaikar dubaren estiloan.

Giro trinko eta liluragarri, magiko eta aldarrikatzaile honen bitartez ezagutuko dugu esklabotzatik ihes egin zuten afrikar jatorrizko emakumeen esperientzia: zimarroiena.

Kolonbiako Karibeko herritarrek gordetzen duten kultura-esperientzia Europako hirietan bizi diren emakume migratuen egungo bizipenekin nahasten da.

Haien bizitzatik eta zauritik, arte hau.

Lantalde artistikoa: Zarys Falcón, Iosu Marti eta Galina Rodríguez.

Iraupena: 60’

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Zakurrak

2022/07/27 21:30 Erriberri, La Cava

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2022/08/07 13:00 Elorrio, Argiñeta auzoa

Elorrioko Argiñeta auzoan soka-dantza egingo dute meza ondorenean.

Gehiago irakurri

San Lorentzo Dantza Taldearen 70. urteurrena

2022/08/07 11:00 Berriz

Egitaraua

11:00. Kalejira Atxanittetik San Lorentzora.

12:00. Meza ondoren dantzariak.

15:00. Herri bazkaria. Txartelak salgai Berrizko estankoan.

  • 16 urtetik gorakoentzat: 18€
  • 16 urtetik azpikoentzat: 15€

17:00. Erromeria Aiko taldearekin.

Euria bada, bazkaria eta erromeria eskolako patioan egingo dira.

Gehiago irakurri

Mahaigainekoa

2022/08/01 12:00 Mendexa

Goizeko 11etan meza nagusia egingo da eta horren ostean Mahaigainekoa dantzatuko dute. 

Gehiago irakurri

Udalbatzaren soka-dantza

2022/08/02 19:30 Oiartzun

Udalbatzako kideek soka-dantza dantzatuko dute, Herriko Plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz.

Gehiago irakurri

Makil-dantzak, bordon-dantza eta aurreskua

2022/08/03 10:30 Bera

  • Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako makila-dantzak eta bordon-dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz
  • 18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berakoa urreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz.

Gehiago irakurri

Arku-dantza

2022/08/05 11:00 Lanestosa

Abuztuaren 5ean, Elurretako Ama Birjinaren egunean egiten dute Dantza edo Arku-dantza Lanestosan.

Gehiago irakurri

Zortzikoa

2022/08/05 12:00 Gasteiz, Espainia plaza

Gasteizko zortzikoa. Soka Dantza. Gasteizko dantzariak. Udal Txistulari Banda. Espainia plazan.

Gehiago irakurri

Paloteadoa

2022/08/06 19:30 Fustiñana, Foruen plaza

Fustiñanako Barde-ribera dantza taldeak abuztuaren 6an plazaratuko du bertako paloteadoa. Arratsaldeko 19:30ean izango da emanaldia Foruen plazan. Herriko patroiaren festak abuztuaren 5etik 11ra bitartean izaten dira eta hauen baitan dantzatuko dute paloteadoa ere, Justo eta Pastor santuen omenez.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2022/08/08 13:00 Gasteiz, Santa Maria plaza

Santa Maria plazan soka-dantza.

Gehiago irakurri

Gazteen aurreskua

2022/08/10 18:00 Itziar

Itziarko Kofradia jaietako gazteen egunean arratsaldeko 18:00etan Jokoak egiten dituzte eta ondoren aurreskua egiten da. 

Gehiago irakurri

Helduen aurreskua

2022/08/08 18:00 Itziar

Helduen arteko jolasak eta ondoren aurreskua.

Gehiago irakurri

Leinua eskola

2022/07/28 16:30 Baiona, Jacques Portes plaza

Gehiago irakurri

Dantzazpi

2022/07/28 19:00 Baiona, Jacques Portes plaza

Dantzazpi Bilka taldearekin

Gehiago irakurri

Myriam Perez: Nunavut

2022/08/20 20:00 Donostia, Blas de Otero plaza

Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?

NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.

Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilikatzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gureadatsak.

Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka bertara itzultzeko bidea…?

FITXA ARTISTIKOA

  • Ideia, zuzendaritza, koreografia: Myriam Perez Cazabon
  • Dantzariak: Leire Otamend, Oihana Vesga
  • Musika: Ander Fernandez
  • Dramaturgia, kanpo begirada: Bertha Bermudez
  • Jantziak: Clara Virgili
  • Argazkiak: Nagore Legarreta
  • Bideo irudiak: Kensa produkzioak

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: Marie Antoinette

2022/07/28 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Versaillesko Errege Operak ere eskatuta idatzitako Errauskine eta Ederra eta Piztiaren ondoren, Thierry Malandainek iruditeria kolektiboaren parte den eta guztion oroimenean bizirik dirauen beste figura bat eramango du oholtzara: Maria Antonieta edo "zorigaitzaren erregina". Maria Antonietak ikuskizun asko antolatu zituen gortean eta artista asko babestu zituen. Thierry Malandainek, Malandain Ballet Biarritzeko zuzendariak, bere alderdi ezberdinak ikertuko ditu, dantzaren bitartez.

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz: Marie Antoinette

2022/07/29 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

2022/07/30 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

2022/07/31 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

2022/07/29 20:30 Donostia, San Telmo Museoa

Oteiza eta Chillida erakusketara bisita, zuzeneko musika eta dantza lagun. Kukai Dantza Taldearen eskutik. Bi saio: 20:30 + 21:30

San Telmo bizi

Programa honek Oteizaren eta Chillidaren erakusketa beste modu batean bizitzeko aukera ematen du: musikak, dantzak eta poesiak erakusketaren gaineko begirada berri bat eskainiko dute. Jarduerak 2022ko irailera arte garatuko dira. 
  • maitzak 14, ekainak 10, uztailak 8 eta 29 - Chillida eta Oteiza dantzan. Kukai
  • abuztuak 27 - San Telmo Gaua
  • irailak 14 - Chillida y Oteiza. Escultura y poesía

Gehiago irakurri

Kimua: Generoa

2022/07/29 20:00 Elizondo, Foruen Plaza

GenEroa ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Kimua dantza kolektiboko sei dantzarik eta Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta idazleak hartuko dute parte ikuskizunean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte eta dantzekin batera, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek eta hainbat baliabide materialek osatuko dute kale ikuskizuna.

  • Egileak: Kimua DK.
  • Koreografia:  Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko koreografoak
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko pertsona
  • Antzezleak: Kimua DK
  • Ekoizpena: Kimua Dk
  • Iraupena: Dantza emanaldia (35´)
  • Formatua: 9/7/6

Gehiago irakurri

Mayumana: Currents

2022/07/29 19:00 Gasteiz, Principal Antzokia

Gasteizen hainbat saio izango dira, uztailak 29, 30, 31. 19:00etan eta 21:30ean.

Bi sektore aurrez aurre dantza eta perkusio hutsezko bidaia batean.

Munduko nazioarteko konpainia ezagunenetako bat, Mayumana, Arriaga Antzokira itzuli da bere azken produkzioarekin: Currents. Ikuskizun hori Jerusalemgo Argiaren jaialdirako sortu zen, eta Thomas Alva Edison (korronte zuzenaren sortzailea) eta Nikola Tesla (korronte alternoa, gaur arte erabiltzen dena) bi enpresaburu eta asmatzaileek izandako eztabaida historikoan oinarritzen da. Gai horren arabera, taldeak perkusioari lotutako soinu elektronikoak biltzen ditu, ikuskizuna nabarmentzeko. XIX. mendearen amaierako «Korronteen bataila» hartan oinarritua, eszenatokian, elkarren aurka dauden bi sektoreren benetako bidaia aurkezten da, dantza eta perkusio hutsez, biak arte-estetika desberdinekin, zeinek bere argiekin eta soinuekin eztabaidatutako eztabaida dirudiena erakusten baitute.

Mayumana konpainiak nazioarteko talde ospetsu bat du, dantza, perkusioa eta eszenatokiko efektu elektronikoak eta argiztapen-efektuak konbinatzen dituena. Taldeak 24 urteko ibilbidea du, 156.000 erakustaldi eta 8 milioi ikusle baino gehiago 20 herrialdetan baino gehiagotan.

Gehiago irakurri

Mayumana: Currents

2022/07/31 19:00 Gasteiz, Principal Antzokia