Dokumentuaren akzioak
Dantzari-dantza eta erregelak
Uztailaren 25ean, Santiago egunean 10:30ean txistulari, dantzari eta agintarien kalejira hasten da. Ondoren, 11:00etako meza eta gero prozesioan abiatzen dira San Migel elizatik Santixau eliz berrira, eta prozesioan San Inazio martxa jotzen dute txistulariek. Behin Santiago elizara iritsita bandera dantzatzen dute eta segidan Gernikako Arbola dantza egiten dute dantzariek. Santiagoren irudia eliza barruan utzi eta biharamun arte bertan geratuko da, Santa Anaren irudiarekin batera. Elizaren kanpoaldean dantzari-dantza osorik (agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makila jokoa, txotxongiloa) eta soka-dantza edo erregelak eskaintzen dituzte dantzariek.
Arratsaldeko 18:30etan Durangaldeko erregelen erakustaldia egingo dute inguruko herrietako dantzariek.
Dokumentuaren akzioak