Dokumentuaren akzioak
Dantzari-dantza eta erregelak
Santana eguna ezkonduen eguna da Garain. Goizeko 10:30ean txistulari, dantzari eta agintariek kalejira egiten dute. 11:00etako meza nagusia eta prozesioaren ostean, dantzari-dantza dantzatzen dute gizonezkoek. Ondoren andrazkoek erregelak dantzatzen dituzte, Durangaldeko soka-dantza. Ezkonduen eguna izanik, ezkonduak izan ohi dira bai dantzari-dantza eta bai erregelak dantzatzen dituzten gizon eta emakumeak.
Dokumentuaren akzioak