Gergelyes taldeak Hungariar csángó-en Errumanian dagoen Moldaviako eskualdeko dantza herrikoiak erakutsiko dira. Borobilean egiten diren dantzak, eta horien ondoan bikoteka, lerroan edo kate solteko dantzaren bat edo beste, orokorrean pauso eta koreografia erraxez osatuak.
Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Hitzaldia: Antton Luku "Libertitzeaz"
2018/02/08 20:00 — Iruñea, Zaldiko Maldiko
Antzerkiaz, kulturaz, euskaraz eta bertze hainbat gaiez eztabaidatzeko parada izanen da Antton Lukuren "Libertitzeaz" solasaldian.
Kaskarotak
2019/02/23 09:30 — Kanbo
Kanboko dantza taldeak puska biltzea egingo du kaskarotekin otsailaren 3, 4 eta 11an. Otsailaren 3an Kanboko ostatuak animatuak izanen dira 9:30etan hasi eta arratsaldeko 16:00ak inguru arte. Otsailaren 4an, 11:30ean hasiko da kuestazioa meza ondoren eliza aurrean dantzatu ahal izango diren mutxikoekin. Ondotik Kanbo gaineko etxe batzuk bisitatuko dituzte. Otsailaren 11an, igandea, Kanbo azpia animatuko dute kaskarotek etxez etxe eta eguerditan hitzordua egingo dute plazan dantza batzuk partekatzeko!
Kaskarotak
2019/02/24 11:30 — Kanbo

Inauteria
2018/02/10 18:00 — Noain - Elortzibar
Kaskarotak
2019/03/03 11:30 — Kanbo
Kanboko dantza taldeak puska biltzea egingo du kaskarotekin otsailaren 3, 4 eta 11an. Otsailaren 3an Kanboko ostatuak animatuak izanen dira 9:30etan hasi eta arratsaldeko 16:00ak inguru arte. Otsailaren 4an, 11:30ean hasiko da kuestazioa meza ondoren eliza aurrean dantzatu ahal izango diren mutxikoekin. Ondotik Kanbo gaineko etxe batzuk bisitatuko dituzte. Otsailaren 11an, igandea, Kanbo azpia animatuko dute kaskarotek etxez etxe eta eguerditan hitzordua egingo dute plazan dantza batzuk partekatzeko!
Puska biltzea
2023/02/18 09:00 — Irun
Inaute larunbat eta igandean ateratzen dira puska biltzean Irunen. Hainbat dantza taldek Irungo txoko desberdinak bisitatuko dituzte dantzan. Inaute larunbata: Inaute igandea:
Dantza Plazetan
2018/02/03 20:30 — Bilbo, San Pedro Plaza
Urtarrilaren 27an izango da aurtengo Dantza Plazetan egitasmoko lehenengo ekitaldia. Kultur programa horri esker, Bilboko hainbat barruti eta auzotan erromeria eta ikuskizun ugari egingo dira urte osoan zehar. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraksustatzen du Dantza Plazetan egitasmoa, eta Bilboko zazpi dantza-taldek hartuko dute parte programan. Helburua da euskal folklorea bultzatzea; erromeriak, dantza emanaldiak eta kalejirak eskaintzen dituzte Bilboko plazetan eta kaleetan. Informazioa: Dantza Plazetan 2018Egitaraua
Hilabetea
Eguna
Ordua
Tokia
Taldea
Zer
urtarrila
27
20:00
Santiago plaza
Salbatzaile
Erromeria
otsailak
3
11:30
San Inazio
Ondalan
Erraldoiak
otsaila
3
20:30
San Pedro plaza
Deustuko folklore taldeak
Erromeria
otsaila
4
11:30
Deustua
Ondalan
Erraldoiak
otsaila
4
11:30
San Felicisimo
Bihotz Alai
Ikuskizuna
otsaila
17
12:00
Kalez kale
Gaztedi
Kalejira
otsaila
17
17:00
Basurtu
Beti Jai Alai
Erromeria /Lantzeko inauteria
otsaila
24
20:00
San Pedro plaza
Deustuko folklore taldeak
Erromeria
martxoa
16
18:30
Deustu
Ondalan
Erraldoiak
martxoa
24
20:00
Santiago plaza
Salbatzaile
Erromeria
martxoa
17
11:30
San Pedro plaza
Deustuko folklore taldeak
Erromeria
apirila
28
11:30
Elorrieta
Ondalan
Erraldoiak
apirila
28
20:00
Santiago plaza
Salbatzaile
Erromeria
maiatza
1
12:30
Elorrieta
Bihotz Alai
Ikuskizuna
maiatza
12
18:00
Arangoiti
Bihotz Alai
Ikuskizuna
maiatza
26
11:30
Elorrieta
Bihotz Alai
Ikuskizuna
maiatza
26
20:00
Ibarrekolanda
Ondalan
Erraldoiak
maiatza
2
19:00
Arriaga plaza
EDB
Erromeria
ekaina
8
12:00
Ibarrekolanda
Bihotz Alai
Ikuskizuna
ekaina
9
20:00
Areatzako kioskoa
Gaztedi
Larrain-dantza
ekaina
17
12:00
Basurtuko geltokia
Beti Jai Alai
Erromeria/Lanzteko inauteria
ekaina
23
20:00
Basurtuko geltokia
Beti Jai Alai
Erromeria
ekaina
23
20:30
San Pedro plaza
Deustuko folklore taldea
Erromeria
ekaina
23
21:00
Karmelo plaza
Gaztedi
Erromeria
ekaina
29
19:00
Deustuibarra
Bihotz Alai
Ikuskizuna
ekaina
30
11:30
Karmelo plaza
Gaztedi
Erromeria
ekaina
23
20:30
Erribera
Ondalan
Erraldoiak
ekaina
30
20:00
Arriaga plaza
Salbatzaile
Ikuskizuna
uztaila
8
19:00
Arriaga plaza
Gaztedi
kuskizuna
uztaila
14
19:00
Arriaga plaza
Beti Jai Alai
kuskizuna
uztaila
16
19:00
Karmelo plaza
Gaztedi
Ikuskizuna
uztaila
21
19:00
Arriaga plaza
BDB
Ikuskizuna
uztaila
26
19:00
Basurtuko geltokia
Beti Jai Alai
Erromeria/Lantzeko inauteria
uztaila
28
11:30
San Inazio
Ondalan
Erraldoiak
uztaila
28
19:00
Arriaga plaza
Salbatzaile
Ikuskizuna
iraila
9
13:00
Zumarraga plaza
Gaztedi
Ikuskizuna
iraila
29
11:30
Sarriko
Ondalan
Erraldoiak
iraila
29
17:30
Zorrotza frontoia
Ibai Arte
Agerraldia
iraila
29
20:00
Santiago plaza
Salbatzaile
Erromeria
urria
6
12:00
Basurtu
Beti Jai Alai
Erraldoiak
urria
6
19:00
Aita Donostia plaza
Beti Jai Alai
Erromeria
urria
27
20:00
Santiago plaza
Salbatzaile
Erromeria
azaroa
11
13:00
San Pedro plaza
Deustuko folklore taldeak
Erromeria
abendua
21
18:00
San Inazio
Ondalan
Erraldoiak
abendua
24
18:00
Aita Donosti
Beti Jai Alai
Erromeria
abendua
29
20:00
Santiago plaza
Salbatzaile
Erromeria
abendua
31
11:30
Deustu
Ondalan
Erraldoiak
Maritzuliren inauteriak
2019/02/02 18:00 — Biarritz
2018an abiatu zen lehen aldiz inauteria Biarritzen Maritzuli konpainiaren eskutik. Aurtengo programa honakoa izango da. Otsailak 2 Otsailak 3
Hartzaro festibala
2018/02/03 10:00 — Uztaritz
Hartzaro festibala otsailaren 3tik 13ra ospatuko dute Uztaritzen aurten 22. aldiz. Herri Soinu elkarteak egitarau oparoa antolatu du udaberriari ongi etorria egiteko asmoz. Neguko festa honetan, ohiturak eta ikuskizun berriak herritarren artean zabaltzea da asmoa. Otsailak 3, larunbata, Bilgune gela Otsailak 4, igandea, Heraitze auzoan Otsailak 7, asteazkena, Latsa gela - Festibalaren idekitzea Otsailak 8, osteguna Otsailak 9, ostirala, Kiroleta frontoian Otsailak 10, larunbata, sorkuntzaren eguna Otsailak 11, igandea, ohituraren eguna Otsailak 12, astelehena, Tolosako inauterietara irteera Otsailak 13, asteartea, astearte gizen Informazioa gehiago: Hartzaro 2018 egitaraua (pdf 17,7MB)Egitaraua
Hitzaldia: Hartzarekin dantzan
2018/02/07 11:00 — Bilbo, Kafe Antzokia
Euskal Herri osoan zehar ospatzen diren inauteriak ulertzeko, Mikel Urbeltzek hainbat gako emango ditu hitzaldi honetan: festa honen jatorria, zer erritu ospatzen den, pertsonaiak, zer irudikatzen duten… Bi hitzaldi emango ditu Mikel Urbeltzek otsailaren 7an, asteazkena. Bata goizeko 11:00etan eta bestea arratsaldeko 16:30ean. Biak doako sarrera izango dute.
Hartzaro festibala: Filipe Oihanburu
2018/02/07 20:30 — Uztaritze, Latsa gela
Hartzaro festibala otsailaren 3tik 13ra ospatuko dute Uztaritzen aurten 22. aldiz. Herri Soinu elkarteak egitarau oparoa antolatu du udaberriari ongi etorria egiteko asmoz. Neguko festa honetan, ohiturak eta ikuskizun berriak herritarren artean zabaltzea da asmoa. Otsailak 7, asteazkena, Latsa gela - Festibalaren idekitzea Otsailak 8, osteguna Otsailak 9, ostirala, Kiroleta frontoian Otsailak 10, larunbata, sorkuntzaren eguna Otsailak 11, igandea, ohituraren eguna Otsailak 12, astelehena, Tolosako inauterietara irteera Otsailak 13, asteartea, astearte gizen Informazioa gehiago: Hartzaro 2018 egitaraua (pdf 17,7MB)Egitaraua
Hartzaro festibala
2018/02/10 11:30 — Uztaritze
Hartzaro festibala otsailaren 3tik 13ra ospatuko dute Uztaritzen aurten 22. aldiz. Herri Soinu elkarteak egitarau oparoa antolatu du udaberriari ongi etorria egiteko asmoz. Neguko festa honetan, ohiturak eta ikuskizun berriak herritarren artean zabaltzea da asmoa. Otsailak 10, larunbata, sorkuntzaren eguna Otsailak 11, igandea, ohituraren eguna Otsailak 12, astelehena, Tolosako inauterietara irteera Otsailak 13, asteartea, astearte gizen Informazioa gehiago: Hartzaro 2018 egitaraua (pdf 17,7MB)Egitaraua
Iceland Dance Company: Black Marrow
2018/02/16 20:00 — Bilbo, Arriaga Antzokia
Iceland Dance Companyk mundu industrializatuari buruzko Black Marrow ikuskizuna eskainiko du otsailaren 16an eta 17an Bilboko Arriaga Antzokian. Erna Ómarsdóttir koreografo islandiarraren eta Damien Jalet koreografo frantziar-belgikarraren pieza eskainiko du Islandiako Iceland Dance Company-k.
Iceland Dance Company: Black Marrow
2018/02/17 20:00 — Bilbo, Arriaga Antzokia
Iceland Dance Companyk mundu industrializatuari buruzko Black Marrow ikuskizuna eskainiko du otsailaren 16an eta 17an Bilboko Arriaga Antzokian. Erna Ómarsdóttir koreografo islandiarraren eta Damien Jalet koreografo frantziar-belgikarraren pieza eskainiko du Islandiako Iceland Dance Company-k.
Aukeran: Maurizia
2018/02/15 20:00 — Hernani, Biteri Kultur Etxea
Aukeran dantza konpainiak Maurizia lana aurkeztuko du. Arratiako pandero jotzaile mitikoari eskainitako koreografia da eta ikuskizun honek emakumeak omendu nahi ditu.
Jaiotz Osa: Suddenly III
2018/02/17 20:00 — Donostia, Gasteszena
Eraikin baten gailurrean zaudenean edo altura handian dagoen balkoi batera irtetean, baliteke bertatik salto egiteko nahi antzeko bat sentitzea. Abiadura handian datorren tren bat iritsi aurretik ere halako zerbait sentitu dezakezu... Pertsona berezi horri eskua ematea pentsatzen duzun segundu hori, bere aurpegia ukitzeko tentazio hori. Burutik pasatzen zaizkizun instante horiek; hainbeste beldurtzen duten segundu horiek. Bertigoz beteriko momentu bat.
Aldanza: Suite Navarre
2018/02/17 20:00 — Iruñea, Gayarre Antzokia
Almudena Lobónek hogeita hamar urtetik gora daramatza artean jarduten lurralde honetan. Nafarroarekin duen lotura ageriko egiteko nahia suite honetan gauzatzen da, lurralde honen kultura idiosinkrasia goratzen duen dantza garaikideko pieza honetan: bertako paisaiak, ohiturak, tradizioak. Tonalitate biribilak dituen dantza programa da, iraganaren eta orainaren arteko paralelismotik sortzen den egitura duen ikuskaria.
Marco Flores: Extracto abierto
2018/02/17 20:00 — Bilbo, La Fundicion
Programatutako mundu batean bizi gara. Introspekzioa disipatuta geratzen da, talde handiaren iskanbilarantz bultzatzen gaituztelako. Egunez egun, dantza automata, arrunt baten aurrean ematen dugu amore, gure inguruarekin bat eginez: etorbideak, trafikoa, eraikuntzak, zarata… baina era berean, denok ematen diogu balio handia barnekoari, berezko daukan mugimenduarekin. Extracto abierto lanak ikuslea ideia horren partaide egin nahi du, geldialdi bat egin eta geure barne mundu hori partekatzera gonbidatuz.
Marco Flores: Extracto abierto
2018/02/18 19:00 — Bilbo, La Fundicion
Programatutako mundu batean bizi gara. Introspekzioa disipatuta geratzen da, talde handiaren iskanbilarantz bultzatzen gaituztelako. Egunez egun, dantza automata, arrunt baten aurrean ematen dugu amore, gure inguruarekin bat eginez: etorbideak, trafikoa, eraikuntzak, zarata… baina era berean, denok ematen diogu balio handia barnekoari, berezko daukan mugimenduarekin. Extracto abierto lanak ikuslea ideia horren partaide egin nahi du, geldialdi bat egin eta geure barne mundu hori partekatzera gonbidatuz.
Dantzaz: Amarrak, Suturas
2018/02/22 21:00 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Atalak programak aurrera egiten du euskal koreografoentzako sorkuntza-egonaldiekin. Oraingo honetan, Matxalen Bilbao eta Iñaki Azpillagaren sorkuntzen aurkezpenarekin gozatzeko aukera izango dugu. Bitxia bada ere, bat egin dute abiapuntuan. Matxalenek, Dantzazeko dantzariak erabiliz, Amarraki buruzko gogoeta egingo du; Iñakik, berriz, dantzari berberez baliatuta, Suturas kontzeptua landuko du. Bakoitzak astebete izango du lana gogor egiteko hamabi dantzarirekin, eta sorkuntza-laborategi horien emaitza Club Aretoan ikusi ahal izango da.
Inauteriak
2019/03/09 10:00 — Sara
Otsaileko hirugarren asteburuan izanen dira inauteriak Saran. Larunbatean gazteak baserriz baserri ibiliko dira Helbarrun, Ihalar, Istilarte eta Lehenbizkai auzoetan. Igandean plaza inguruan izanen da animazioa, desfilearekin, dantzekin eta zanpantzarren epaiketarekin 11:30etako desfilearen ondotik.
Basaldunak eta Txilintxadunak
2019/02/09 19:00 — Anhauze
Anhauzeko ihauterietako pertsonaiak dira Basaldunak eta Txilintxadunak. Ostiral iluntzean Basaldun eta Txilintxadunak irtengo dira. Informazioa: http://anhauzeko.blogspot.com.es/
Libertimendua
2019/02/23 09:30 — Irisarri
Kabalkadaren ondotik Libertimendua emango dute herriko gazteek plazan.
Libertimendua
2019/03/17 10:30 — Urepel
Banka, Aldude eta Urepelen ere inauteriak ospatzeko elkartuko dira. 2018an elkartu ziren hiru herrietako gazteak, ohitura zaharra berreskuratzeko xedearekin eta orduan Bankan egin zuten Libertimendua ondoko urteetan herriz herri txandaka aritzeko helburuarekin. Aurten, Urepelen egindo dute Libertimendua Bankar, Aldudar eta Urepeldarrez osatutako taldeak. 10:30ean abiatuko da desfilea Elizatik Zirtzil, Kahatox eta musikariekin Eskolako korlerat heltzeko (ezker pareterat euria bada). Han, lehenik, ibarreko hiru eskoletako haurrek ikusgarri ttipi bat emanen dute eta erreko zanpantzar. Gero, Zirtzil ta Kahatoxek emanen dute libertimendua, Maindi Murua eta Amair Karrika bertsolariak lagun. Ondotik, aperitifaren egiteko hitzordua C'Vall ostatuan da, Urepeleko plazan. Bazkaltzeko berriz, ibarreko ostatuetan izenak eman beharko da aintzinetik.
Puska biltzea
2023/02/19 09:00 — Irun
Inaute larunbat eta igandean ateratzen dira puska biltzean Irunen. Hainbat dantza taldek Irungo txoko desberdinak bisitatuko dituzte dantzan. Inaute larunbata: Inaute igandea:
Mutxikoak
2018/02/25 11:30 — Hendaia, Gaztelu zahar pilotalekua
Hilabete bakoitzeko laugarren igandero bezela, Mutxikoak dantzatuko dira Hendaiako Gaztelu Zaharren Hendaiako Mutxiko Elkarteak antolaturik. Goizeko 11:30etatik 12:30ak arte. Eguraldi txarra balego Herri eskolako aterpean izango da.
Daniel Doña: Hábitat
2018/02/23 20:00 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
“Neure Habitata eraiki beharra dut, neure arrastoa, zantzuak, seinaleak, aztarnak uzteko lekua. Neure ingurunea sortu beharra dut, elkarrekin bizitzeko beste modu batzuk planteatuko dituena, hizkuntzen arteko gurutzaketa, arte-adierazpideen artekoa, irizpidetzat aniztasuna, berezitasuna eta pluraltasuna harturik. Paisaia bat non egitura berriak proposatu, neure dantzari ordena ezarri eta neure diskurtso koreografikoaren mugetan ikertuko baitut”. OHARRA: ikuskizuna hasi aurretik, eta konpainiaren ibilbidea kokatzeko, hamabost minutuko hitzaldi - topaketa egongo da Curro Velázquez Gaztelu kazetariarekin 19:30ean, antzokiko Txina Aretoan. Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Ardo bat koreografoarekin programaren barne, Daniel Doñak (zuzendaria), Cristian Martínek, David Vázquezek eta Alfredo Valerok (dantzariak) aurkeztutako lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkiete bertaratuei, antzokiko Club Aretoan.
Lanordika: Rojo estándar
2018/02/25 17:00 — Barañain, Auditoriuma
Bi izaki kontrajarrik topo egin dute surrealismoak bustitako eszena batean; han, koloreek beren erritmoa ezartzen dute, eta maitasuna, zirkua eta dantza eskutik gidari dituela, giltzarria da ikuskizun osoan. Antzezlana erabat zirkularra da; prestatuta dago ikuslea 360 graduetan jarri dadin; maitasunak eta bizitzak bezala, birarazten gaitu. Mugimenduaren bidez, bidaia bat egingo dugu emozioetan, topatzeetan, eta desadostasunetan zehar. Bi pase egingo dira, bata 17:00etan eta bestea 18:30ean.
Carmen Fumero - Miguel Ballabriga: … Eran casi las dos
2018/02/24 20:00 — Bilbo, La Fundición
Gidoiaren ideia nagusia bi pertsonak leku zehatz batean topo egitean oinarritzen da. Bere zain dago bertan. Asmo oso desberdinak dituzte batak bestearekiko eta iraganeko gatazka baten emaitza gertatuko da. Inbidia, borroka, egozentrismoa eta bakardadea sortzeko gaitasuna duen gaixotasuna. Sentimendu horiek eramango dituzte bi protagonistak beren eraldaketa fisikoan zehar. Azken emaitza tragedia izango da. Irudikatutako gertakari baten barruko tragedia.
Carmen Fumero - Miguel Ballabriga: … Eran casi las dos
2018/02/25 19:00 — Bilbo, La Fundición
Gidoiaren ideia nagusia bi pertsonak leku zehatz batean topo egitean oinarritzen da. Bere zain dago bertan. Asmo oso desberdinak dituzte batak bestearekiko eta iraganeko gatazka baten emaitza gertatuko da. Inbidia, borroka, egozentrismoa eta bakardadea sortzeko gaitasuna duen gaixotasuna. Sentimendu horiek eramango dituzte bi protagonistak beren eraldaketa fisikoan zehar. Azken emaitza tragedia izango da. Irudikatutako gertakari baten barruko tragedia.
Lasala: Microclimate
2018/03/05 13:00 — Donostia, Gasteszena
Gure mundua, nire mundua, aratza, ederra, bakarra. Norbanako bakoitza denena den errealitate batean bizi da, eta, aldi berean, mikro-mundu txikietan, zeinen zer-nolakoak patroien eta norberaren girotze-prozesuen bidez ezartzen baitira. M I C R O C L I M A T En giro bakarra eta norberarena sortzen da, non plazera gerizpekoan aurkitzen baita, non begiespenaz gozatzeko gonbita egiten baita emozioaren oihartzunaren bidez.
Compagnie Illicite Fábio Lopez: Terra
2018/03/05 17:30 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
Pieza hau “bikotearen” eta bikote-harremanen mota desberdinen inguruan sortu da, eta ardatz hau du: gizonak bere feminin absoluaren bila egiten duen bidea. Giza gorputza gero eta biluztuago ageri da, interpreteen aldetik eta elkarrekiko harremanetan bilakatzearen aldetik, gaztetako bekatuetatik jare, "saudade" giroan, sentimendu deskribaezin horretan, Mahler-en bosgarren sinfoniako Adagiettoak lagunduta (Accentus-en ahots hutsezko bertsioan), eta horrek zubia eraikiko du gizadiaren eta jainkoaren ideiaren artean.
Aline Corrêa: Metamorfose
2018/03/05 17:30 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
Metamorfose soloak auzitan jartzen ditu gorputza eta gorputzaren askapena. “Gorputza aldatuz doa denbora igaro ahala eta bizi izandako emozioen arabera. Gorputza aldaketa etengabeko leku bat da. Nola eusten die proba horiei, bortxa horri...? Gorputz hori emozioz beteta dago, baina baita erreferentziaz, kodez eta leku komunez ere. Gauza asko garbitu behar nituen aurrera egingo banuen”, Aline Correa egilearen hitzetan. Ez dut ulertzen basakeria. Bakarrik dakit dantzan egin nahi dudala biktimen arimen omenez.
Francesc Fernandez eta Julia Cortes: Endless fall
2018/03/05 17:30 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
Existentziak ezin konta ahala forma hartzen ditu, iturri misteriotsu batek babestuta. Bizitza ezerezaren adierazpen mugagabe gisa ageri da, amaierarik gabe, hondorik gabe. Neurrigabetasun horretan igeri, inoiz amaitzen ez den erorketa bat bezala.
Amaia Elizaran: Pool
2018/03/06 17:30 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da. Giza gorputza %70a ura da. Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori? Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere.
Aldes: Quintetto
2018/03/06 17:30 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
Esoterismoan, “5” zenbakiak bizitza unibertsala, giza banakotasuna, nahimena, adimena, inspirazioa eta jeinua sinbolizatzen ditu. Eboluzio bertikala ere sinbolizatzen du, goranzko mugimendu etengabea. Esoterismoaren arabera, “5” zenbakiak gizakia adierazten du lurraren eta zeruaren arteko erdigune den aldetik, eta adierazten du, halaber, igo daitekeela goragoko izaera-maila batera.
Toula Limnaios konpainia: Tempus fugit
2018/03/06 20:30 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Tempus fugit obran, zazpi dantzari –lau gizonezko eta hiru emakume– taldean mugitzen dira, continuum batean, jario etengabean bat eginik. Barrualde batek berak bultzaturik, korronte globala sortzen dute. Dantza bat zirkuluan, denak mugimendu bakarrean, baina hala ere nork bere izatea agertzen duelarik une batzuetan. Ezer ez da betiko. Denboraren jarioa ezin da geldiarazi.
Eva Guerrero: El fin de las cosas
2018/03/07 10:00 — Donostia, Imanol Larzabal
El fin de las cosas gure harreman moduez ari da; aztertzen du nola hartzen ditugun erabakiak eta nola eragiten dioten erabaki horiek alboan dugun pertsonari. Une jakin bat du hizpide, erritmo galtzen duzun une hori: dena hankaz gora jartzen dela sentitzen duzu une horretan, baina hala ere aurrera jarraitzen duzu, ezer gertatuko ez balitz bezala. Hizpide ditu inertzia eta burugogorkeria, kontrol falta, aberetasuna, gertatzea nahi genukeena eta benetan gertatzen ari dena. El fin de las cosasek isiltzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga hori du hizpide.
Pablo Rotemberg: La Wagner
2018/03/07 13:00 — Donostia, Gasteszena
La Wagnerren, lau emakume, lau valkiria bezala, Richard Wagnerren musikaren gainean jarri eta estereotipoak indargabetzeko eta emakumetasunaren, bortxaren, sexualitatearen, erotismoaren eta pornografiaren inguruko aurreiritziak salatzeko eginkizun zailari ekiten diote. Estereotipo eta aurreiritzi horiek guztiak hezur-mamitzen dira emakumearen gorputzean, eta intoxikatu egiten dute. Baina gorputz hori nahikoa adimentsu eta ahaltsu da egoera hori hankaz gora jartzeko eta genero-ondoko egoera batean jostatzeko.
Kukai: Erritu (Work in Progress) akreditatuak
2018/03/07 16:45 — Donosita, San Talmo Museoa Eliza
Norberaren bidaia, bilaketa, prozesua, eraldaketa, garapena… Norberaren ERRITUA. Intimoa eta konpartitua. Kolektibotik norbananakora eta norbanakotik kolektibora. Zentzuen bidaia bat, kantuaren, dantzaren era bizipen bidetik. ERRITU bat guztiontzat.
Myriam Perez Cazabon: Nere azalean arrotz
2018/03/07 17:30 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
PRESENTZIA kontzeptuari dagokionez, pieza honen oinarria zera da, izan gabe egotea. Pertsona baten presentzian gertatzen den aldaketari buruzko gogoeta da, aldaketa noiz eta persona horren barne-mundua hausten denean eta arrotz sentitzen dituenean bere izaera eta bere egoteko era, ordura arte baleko zitzaizkionak. Presente egoten jarraitzen du pertsonak, ala absentzian murgiltzen da? Eta pertsonak absente badirudi, non geratzen dira haren izaera eta egoteko era? Nola ageri da hori gorputzaren fisikotasunean?
Denis Santacana: Encuentros
2018/03/07 17:30 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
Jende artean galduta, nire oinetan geratu den marrazki adarkatuari begira nago. Betetzen dut kopa, eta begirada itzultzen diot islari. Errealitate paralelo bat imajinatzen dut, non irudi horrek, orain, beste erabaki bat hartu baitu. Disimuluz, likidoa isuri dut, eta marrazkia aldatu egin da berriro. Nire mugimendu guztiak desegiten ditut buruz, ideia batek obsesionaturik: ekintza txiki bakoitza, erabaki bakoitza, topaketa bakoitza aldaketa-segida amaigabe baten hasiera izango ote den. Jaisten dut kopa eta abiapuntu berean ikusten dut neure burua. Zein da erabaki zuzena? Beharbada, hauxe da mareak eraman nazan uzteko unea.
Taiat Dansa: Man ray
2018/03/07 20:30 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Taiat Dansaren Man Ray honek argazkilariak musekin dituen harreman fetitxistei begiratzen die, eta, hortaz, artista gizonezkoek beren modelo emakumezkoekin dituzten harremanei. Batzuetan, inspirazio-iturri dira; beste batzuetan, objektu huts. Muturreko harremanak, batez ere surrealismoko artisten kasuan. Irudia, emakumearen gorputza eta sexualitatea manipulatu egin dira artearen historian zehar. Antzezlan honetan, Man Ray biderkatu egiten da, haren identitate guztiak agertzen dira, modu obsesiboan agertu ere, eta gizonek erabakitako errealitate-egitura bat islatzen du. Gizonen arauek, gizonen gailuek. Gizonen argazki-begiek.
Proyecto Larrua: Baserri
2018/03/08 11:30 — Donostia, Intxaurrondo K.E
Baserri euskal kulturan zehar egindako bidaia bat da, sakon sustraituriko ohiturak berrinterpretatuz eta gaurkotuz. Baserrik tradizioaren eta abangoardismoaren arteko muga-lerroak lausotzen ditu; mitologiaz betetzen du baserria, eta parekatu egiten ditu lur honetakoa eta mitologiakoa.
Dantzaz: Growing young
2018/03/08 13:00 — Donostia, Gasteszena
Giza harremanen unibertsoak zedarritzen du Growing Youngen lurraldea. Growing Young ikuskizunak berriro biltzen ditu Europako etxe ospetsu batzuetatik datozen koreografo nazioartean nabarmendu batzuek sortutako zenbait pieza. “Denbora igaro ahala, dena alda daiteke, baina gure baitan beti irauten du gu izan garenak”. Wubkje Kuindeersmaren hitzak dira. Berak izenpetu du Youth, muntaketa honi bizia ematen dioten lau sorkarietako bat. Itzik Galili koreografo israeldarrarena da Prelude for a wasted tear. Janis Claxton autraliarrak Une eszenaratzen du, programa irekitzen duen pieza. Daniele Ninarello italiarrak osatzen du puzzle koral hau, Lead lanaz: dantzarien gorputza denek batera egindako migrazio-mugimendu baten nodo edo pista gisa interpretatzera gonbidatzen gaitu haren proposamenak.
Larraungo Herri-dantzen tailerra
2018/03/03 12:00 — Oiartzun, Soinuenea
Martxoaren 3an eguerdiko 12:00etan Soinuenean Larraungo Herri-dantzen tailerra. -Dantza gidaria: Basakaitz dantza taldeko Juan Luis Ibarra. -Txistularia: Errenteriako Udal Txistu Bandako Xabier Vesga. Antolatzailea: Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa.
Dantza-plazan
2018/03/04 12:00 — Irun, San Juan Plaza
Martxoaren 4ean eguerdiko 12:00etan Irungo San Juan enparantzan Dantza-plazan. -Musikariak. Irungo Udal Txistu Banda eta Meakako Dultzaineroak, azken hauek Agirretxetarren errepertorioa joko dute.
Dantza-plazan
2018/03/11 12:00 — Errenteria, Herriko Enparantza
Martxoaren 11an eguerdiko 12:00etan Errenteriako Herriko enparantzan Dantza-plazan. Muxikoak, jauziak eta Larraungo Herri-dantzak. -Dantza gidariak: Basakaitz Dantza taldeko kideak. -Txistularia: Errenteriako Udal Txistu Banda.
Akram Khan konpainia: Until the lions
2018/03/02 20:00 — Bilbo, Arriaga Antzokia
Kathak izeneko Indiako dantzak eta dantza garaikideak Ambaren ipuina kontatzen digute: printzesa bat, bere ezkontza egunean bahitua eta desohoratua, eta jainkoei deika ari dena mendeku eske. Lan dramatiko honetan aztergai dira generoa, sexualitatea, eta denborak gorputzari eragiten dizkion aldaketak.
Akram Khan konpainia: Until the lions
2018/03/03 20:00 — Bilbo, Arriaga Antzokia
Kathak izeneko Indiako dantzak eta dantza garaikideak Ambaren ipuina kontatzen digute: printzesa bat, bere ezkontza egunean bahitua eta desohoratua, eta jainkoei deika ari dena mendeku eske. Lan dramatiko honetan aztergai dira generoa, sexualitatea, eta denborak gorputzari eragiten dizkion aldaketak.
Kresala Dantza Taldea: Haize Hegoa
2018/03/03 20:00 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Kresalak Haize Hegoa etorkizuneko emanaldia eskainiko du. Sormen berriko obrei, eta enblematiko diren piezei begirada berri bat emango die, proposamen berezian. Bi zatiz osatutako dantza egitarau baten gaua da: gaua eta egunaren artekoa bezala, iparra eta hegoa, beltzak eta zuriak, edota ilargiaren bi aldeak. Lehenengo zatian, “Zeruko” drama koreografiko astrala aurkeztuko dute, ozeano Atlantikoko haize eta itsasoa hartzen duen obra nordikoa. Aldiz, bigarren zatian, “Kulunka” esanguratsua burutuko dute, Europa meridionaleko hego-haizea duen mediterranear izaerakoa, errepika ezina izango den gau iradokitzailean. Azken batean, “Haize Hegoa” obrak dantzaren ikuspegi berritu bat uztartzen du: dramaturgiak eta poetika bisualak, preklasikoko dantza-moldeak txirikordatuz, diziplina eszenikoari zentzu berri bat ematen diona. Eginkizun honek azken 50 urteak bete dizkiete, betiereko jarduera kritikoan eraikitako euskal ondare koreutiko berri baten birsorkuntzarekin. Dantza egitaraua
I. ZERUKO: Beltxarga - Faunoak - Babilonia - Bufoiak - Janto - Agotak - Hiru damatxo - Ageda - Khantoria - Zelaia - Ternua - Errautsak
II. KULUNKA: Loa loa - Sehaska - Mutil - Argia - Minuetoa - Zesta punta - Rodchenko - Ioiak - Maitianun zira - Habanera - Keinuka - Pausobikoa
Kukai: Oskara
2018/03/03 22:15 — Ermua, Ermua Antzokia
Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako lana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten.
Lasala: Now
2018/03/09 20:30 — Elorrio, Arriola Antzokia
Parentesi bat denboran. Espazio bat, inoiz sortutako itxaropen-usteen eta benetan lortutakoen inguruan hausnartzeko. Denboraren ildoan, errutina, jarrera, patroi errepikatuei atxikita bizi gara; horri guztiari aurre egiteko, berritzea beste biderik ez du gizakiak. Horretaz dihardu obrak.
Aukeran: 20 urte
2018/03/10 20:00 — Irun, Amaia Kultur Zentroa
Aukeran Dantza Konpainiak bere 20. urteurrena ospatuko du ikuskizun berri bat prestatuz. Horretan, begirada berri bat emango die bere azken obretako pieza ezagunenei. Ainhoa Aierbe eta Mixel Ducau eszena eta musika zuzendariekin batera, proposamen eszenikoa eskainiko dute.
Libertimendua
2018/03/11 10:00 — Makea
Libertimendua egingo dute Makea, Luhuso eta Lekorneko gazteek. Hiru herrietako dantzari, zirtzil eta bertsolariak elkartuko dira. Goizeko 10:00etan hasiko da kalejira eta 11:00etan egingo dute emanaldia Makean.
Oinkari - Hika: Sagartu
2018/03/17 19:00 — Bilbo, Campos Elíseos Antzokia
Sagarra da sormen-iturriaren abiapuntua dantza eta teatroa uztartzen duen ikuskizun honetan. Sagar kultura itzal luzea izan du gure herrian. Sagarra tentazioa da. Sagardotegiaren mamia. Gosea baretzen du eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Horrela, sagarrak dantza egiten du eta ikuskizun ikusgarri bihurtu da. Alde batetik, Hika teatro taldearen sormen begiratua eta bestaldetik, Oinkari dantza taldearen oin arin berriztuak. Bi habi energia handia darion ikuskari handi bat altxatzeko. Festa batean hasi eta festa batean amaitzeko moduan ibiliko gara, umorez, alaitasunez eta bizi-bizi.
Mizel Theret: Lekeitioak
2018/03/18 19:00 — Bilbo, La Fundicion
Mikel Laboaren lanik esperimentalena dugu sormenaren abiapuntua. “Lekeitioak” dantza garaikide bilakatuko dira. Orreaga, Itsasoa eta lehorra, Cherokee, Gernika eta Dialektikaren laudorioa sorkuntzak hartu ditu Mizel Theret dantzariak dantzaren mugak arakatzeko gogoan. Bakarkako dantza honetarako, Laboaren musikaren interpretazio aske bat sakondu nahi du, artifiziorik gabekoa, garrasiari lotua, soiltasunaz eta barnetasunaz egina. Oholtza huts batean, oihu dantzatua.
Kukai - Tanttaka: Oteizak 110
2018/03/18 11:30 — Bilbo, Euskalduna Jauregia
Kukai dantza taldeak Oteiza berreskuratuko du, ikuskizun berri bat egiteko. Espazio berezietan (antzokitik at) plazaratzeko koreografia da. Euskalduna Jauregiko hormetan Oteizaren arte lanak proiektatuko dira eta publiko artean kokatutako 5 dantzarik koreografia berri bat eskainiko digute Oteiza gogoan. Ikuskizun bakarra (ez da berriro errepikatuko). Dantza Sari Nazionala irabazi ondoren Kukai dantza konpainiak artea eta dantza garaikidea ekarriko du eszenara. Emanaldi hau beste ordu hauetan ikus daiteke ere: 12:30etan eta 13:30etan (hiru aldiz errepikatzen baita)
Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte
2018/03/10 16:00 — Basusarri
Patxi Perezek plazatan daramatzan 20 urteak ospatzeko CD berria atera du Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte. Dantzaldi dinamizatuak egiten eskarmentu handia dute Patxi Perezek 20 urte borobilak ospatzeko disko berria argitaratzeaz gain, hainbat dantzaldi, ikastaro eta mintzaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan. Egitaraua Informazioa: Patxi eta konpania
Moskuko Ballet Nazionala: Loti ederra
2018/03/11 18:00 — Bilbo, Euskalduna Jauregia
Loti ederra, Beltxargen Aintzira eta Intxaur-hauskailua obrekin batera, ballet klasikoko obra ikusgarri eta adierazgarrienetakoa bihurtu da. Aurora printzesaren istorioa eta lo sakona, bi indarren arteko gatazka: ongia (Lilen maitagarria) eta gaizkia (Carabosse); aipatutako elementuek Loti Ederra benetako ballet klasikoa bihurtzen dute, mundu osoan arrakastatsua. Loti Ederra balletak Marius Petiparen koreografia, Ivan A. Vsevolojskyren libretoa eta Piotr Tchaikovskyren musika uztartzen ditu. Bolshoi antzokiko izarrak eta 40 dantzari baino gehiago daude eszenan; Moscow State Balleten ekoizpen paregabe honek benetako ballet erromantikoaren edertasuna eta drama biltzen ditu.
Rouge Elea: Hau da nire ametsen kolorea
2018/03/10 20:30 — Luhuso, Harri Xuri
«Egin dantza, bestela geureak egin du », zioen Pinak. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu eta dantzatzeko. Berarentzat handiegia den jaka bat, sokak eta oihalak, arbasoetatik jasotako objetuez baliatuta irauteko dantza bat abiatzen du, instintuz egindakoa, gorputzak oroitzen dituen mogimenduez. Desagertutakoen memoria bizi dadin egindako dantza euforikoa.
Ezpata-dantza
2018/03/10 12:30 — Sestao
Sestaoko Eusko Lorak taldeak 60 urte bete zituen iaz eta urteurrenaren ondotik bere jardunerako bide berria urratzeari ekin dio. Horren barruan, Gipuzkoako ezpata-dantza egingo dute aurten estreinakoz, eta egun hautatua martxoaren 10a da: taldeak lehendabizi dantzatu zuenekoa, sorreraren urteurrena alegia. Eusko Lorak udaberriaren etorrerarekin sortu zen, eta oraingo ekitaldiarekin harrera egin nahi diote udaberriari eta garai berriari. Informazio gehiago: Ezpata-dantza egingo dute Sestaon 2018ko martxoaren 10ean
Mikel Aristegi dantza tailerra: Zu, baina nirekin!
2018/03/17 16:00
Donostiako Musika eta Dantza Eskolak lantegi bat antolatu du hala dantza klasikoko nola dantza garaikideko ikasleentzat. Lantegia Mikel Aristegik zuzenduko du. Pina Bauschek zuzenduta Folkwang-Hochschule goi mailako eskolan 4 urteko prestakuntza osatu ondoren, 1994ko uztailean ikasketa diploma eskuratu zuen Alemaniako Essen hirian. Programa Izena emateko: Zu, baina nirekin! Martxoak 10 baino lehen ordainagiria eraman behar da.
Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte
2018/03/12 19:00 — Errenteria
Patxi Perezek plazatan daramatzan 20 urteak ospatzeko CD berria atera du Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte. Dantzaldi dinamizatuak egiten eskarmentu handia dute Patxi Perezek 20 urte borobilak ospatzeko disko berria argitaratzeaz gain, hainbat dantzaldi, ikastaro eta mintzaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan. Egitaraua Informazioa: Patxi eta konpania
Patxi eta konpania: Dantza Piko 20 urte
2018/03/16 19:00 — Errenteria

2018/03/17 18:00 — Uharte

2018/03/18 12:00 — Orereta

2018/03/23 19:00 — Amurrio

2018/03/24 11:00 — Amurrio

2018/03/25 09:30 — Ortuella

Herri musikaren jardunaldiak: Emakumeak herri musikan eta herri kulturan
2018/03/24 09:30 — Oiartzun, Udaletxeko Areto Nagusia
“Emakumeak herri musikan eta herri kulturan” izenburupean, Soinuenea-Herri musikaren txokoak herri musikaren 17. jardunaldiek antolatu ditu martxoaren 16tik 25era Oiartzunen. Aurtengo jardunaldiek, emakumea ardatz harturik, musika eta dantzaren alderdi oso zehatzei buruzko ikuspuntuak proposatzen dituzte: emakumea publikoan azaltzetik, emakumearen irudiari lotutako aurreiritziz betetako ikuspegira. Hau horrela, emakumeak izango dira protagonistak aurtengo herri musikaren jardunaldietan. Martxoak 24, larunbata - Aurkezpena: Iosune Cousillas (Oiartzungo Udaletxeko Kultura zinegotzia) eta Emilio Xabier Dueñas (Soinuenea-Lan Taldeko kidea). - Carme Campo eta Chus Caramés: "Andar cos tempos". Martxoak 25, igandea
- Aingeru Bergices: “La panderetera: una grieta en el Patriarcado / Una visión de Género desde la Iconografía, la Organología y la Sociabilidad popular (1850-1936)”.
- Gurutze Lasa: "Emakumearen irudikatzea XX eta XXI. mendeetako Trikitixan".
- Oier Araolaza: "Emakumea euskal dantzan: Aurreskua dantzatzen ez zuten poxpolinak”.
- Karine Etxeberri: "Sorkuntza eta generoa, herri kantagintzan".
- Mahai ingurua: Itziar Navarrok moderatuta
Herri musikaren jardunaldiak: Emakumeak herri musikan eta herri kulturan
2018/03/25 11:00 — Oiartzun

Argazki erakusketa: Emakumeak maskapean
2018/03/16 19:00 — Oiartzun, Udaletxeko Areto Nagusia
“Emakumeak herri musikan eta herri kulturan” izenburupean, Soinuenea-Herri musikaren txokoak herri musikaren 17. jardunaldiek antolatu ditu martxoaren 16tik 25era Oiartzunen. Aurtengo jardunaldiek, emakumea ardatz harturik, musika eta dantzaren alderdi oso zehatzei buruzko ikuspuntuak proposatzen dituzte: emakumea publikoan azaltzetik, emakumearen irudiari lotutako aurreiritziz betetako ikuspegira. Hau horrela, emakumeak izango dira protagonistak aurtengo herri musikaren jardunaldietan. Martxoak 16, ostirala Martxoak 24, larunbata - Aurkezpena: Iosune Cousillas (Oiartzungo Udaletxeko Kultura zinegotzia) eta Emilio Xabier Dueñas (Soinuenea-Lan Taldeko kidea). - Carme Campo eta Chus Caramés: "Andar cos tempos". Martxoak 25, igandea Oharra: Argazki erakusketaren aurkezpenera, mintegi, mahai inguru edota bazkariren batetara joan nahi duenak, aurrez izena emate komeni. Sarrera doakoa da 10 euro balio duten bazkarien kasuan izan ezik. Telf: +34 943 493 578 / +34 682 589 925 ePosta: komunikazio@soinuenea.eus
- Aingeru Bergices: “La panderetera: una grieta en el Patriarcado / Una visión de Género desde la Iconografía, la Organología y la Sociabilidad popular (1850-1936)”.
- Gurutze Lasa: "Emakumearen irudikatzea XX eta XXI. mendeetako Trikitixan".
- Oier Araolaza: "Emakumea euskal dantzan: Aurreskua dantzatzen ez zuten poxpolinak”.
- Karine Etxeberri: "Sorkuntza eta generoa, herri kantagintzan".
- Mahai ingurua: Itziar Navarrok moderatuta
Malandain Ballet Biarritz
2018/03/17 20:30 — Donapaleu, Saint Louis gela
Biarritzeko Malandain balletak saioa eskainiko du Donapaleuko St Louis gelako taulagainean. Hiru piezas osaturiko saioa eskainiko du eta 93 minutukoa izango da:
Malandain Ballet Biarritz
2018/03/18 17:00 — Donapaleu, Saint Louis gela
Biarritzeko Malandain balletak saioa eskainiko du Donapaleuko St Louis gelako taulagainean. Hiru piezas osaturiko saioa eskainiko du eta 93 minutukoa izango da:
Amaia Elizaran: Raw eta Pool
2018/03/16 22:30 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Amaia Elizaran dantzari eta koreografoak bere bi lan eskainiko ditu Donostiako Victoria Eugenia antzokian: Raw eta Pool. Raw Iristen da une bat, non norberaren mugak zabaltzen diren forma estetikoa deformatzeraino. Anbiogotasuna latente dago proposamen honetan: bi gorputz bat eginda, mimetizatuta; batak besteari ematen dio zentzua. Pool
Contact teknika erabiliz, bi interpretatzaileek arriskuaren mugan egon daitezkeen mugimenduak ikertzen dituzte, sentiberatasunaren muga aztergai. Pertsona bat beste baten mendean dagoenean, bakarrik moldatu ezin duenean... Nola jokatzen du besteak? Beti egongo al da bestea oinarri emateko?
"Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da, eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da". "Giza gorputzaren % 70 ura da". Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori? Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina, aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere.
Amaia Elizaran: Raw eta Pool
2018/03/17 22:30 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Lorea Ibarrondo: 24 horas
2018/03/17 20:00 — Bilbo, La Fundicion
24 horas dantza eta antzerki proposamenean xumetasun zein transzendentzia handiko gaiak adierazten dira eguneroko mugimenduen bidez; hori bai, erritmo handiko izakiek transmititutako mugimenduak dira, bizitzaren harmoniaren bila denboraren mugak zeharkatu nahian. Etengabeko zikloen eraginpean bizi gara. Gertaerak errepikatu egiten dira, baina beti era desberdinetan. Egonkortasuna eta aldaketa eskutik doaz, baina zein errealitate mota da aspektu biak uztartzen dituena? Espiralak aurrerapena, aldaketa eta eraldaketa iradokitzen dizkigu; baina, baita ere sorpresa, ziurgabetasuna, kontraesana, berritzea, etengabeko ahalegina, arriskua, jariotasuna, harmonia, hazkundea, oreka; mugimenduaren eta formen artean, espazioaren eraginez bira eman, salto egin eta erori egingo bagina legez; espiral horrek hazkundearen eta bilakaeraren prozesua irudikatzen du:Bizitzaren dinamika, berez.
Hartza altzoan
2018/03/16 19:00 — Kanbo, Ezker pareta
Herri Soinu elkarteak, Hartza Altzoan festibalaren 5. edizioa antolatuko du martxoaren 16, 17 eta 18an Kanboko ezker paretean. Haurreri zuzendu den festibala, ohizko musika eta dantzen inguruko animazioak eskainiko ditu. Sartze osoak urririk dira. Martxoak 16, ostirala 19:00 Ohizko musiken kontzertua Musikas elkarteko ikasleekin. 19:30 Erromeria Txakatuk txarangak alaiturik. 20:00 Ohizko dantzen ikusgarria Martxoak 17, larunbata 09:30 - 17:00 Euskal kulturaren eguna, mintzaldi, dantza tailerrak, ohizko musika, Baionako kontserbatorioan. 16:00 Kimuen ikusgarria, eskolan landu dituzten tailerren aurkezpena, Johañe Etxebest (IDB), Chloé Sindera (Elirale), Txomin Zubieta (Zirkoa), Le Petit Théâtre de Pain (Ximun Fuchs), Jose Cazaubon, Philippe Albor, Madi Sarasua partaidetzarekin. Parte hartzen duten eskolak: Kanboko eskola publikoa, Kanboko Sainte Marie eskola, Kanboko Errobi ikastola, Uztaritzeko Saint Vincent, Uztaritzeko Louis Dassance ikastola, Ezpeletako eskola publikoa, Haltsuko Maurice Harriet eskola, Jatsuko Pierre Dibarrart eskola. Ikuskagarriaren ondotik Hartza Iguzko: negu bukaeran lurraren iratzartzea, hartza bere gaur luzetik ateratzea (Uztaritzeko Izartxo taldea). Martxoak 18, igandea Lehen urratsak - Errobi lurralde dantza taldeen elkarretaratzea: Jeikadi (Kanbo), Alaiki (Zuraide), Ezpela (Ezpeleta), Ote Lore (Larresoro), Polliki (Luhuso), Izartxo (Uztaritze). 09:30 Dianak eta biribilketa Kanboko karriketan 11:00 Dantza ikusgarria, bukaeran denen arteko dantza 12:30 piknika bertan 14:30 Ohizko dantzaldia haur eta heldu guzieri idekua: Kiki Bordatxok (musika), Jose Cazaubonek (dantza) eta Errobiko Kaskarotak alaiturik.
Daniel Abreu: La desnudez
2018/03/24 20:00 — Donostia, Gasteszena
Bi eszenatokitan, gizona eta emakumea, nahiz eta generoko proposamena ez izan. Biluztasuna edertasunaren inguruan bira egiten du. Dácil eta Abreuren ustez, lan hau Geografia deitu litzateke, dagoena birmoldatu eta berriz bizitatzen saiatzen delako, nahiz eta gorputz materiala edo bultzada bat izan. Maitasunatik heriotzara doan bidetik hitz egiten duen objektu eta uneen geografia. Geografia horrek aldaketa arinez beterik dago, begi askok gauza bakarra une berean begiratzen duten era berean.
Dantzaz: Growing young
2018/04/20 20:30 — Gasteiz, Principal Antzokia
Giza harremanen unibertsoak zedarritzen du Growing Youngen lurraldea. Growing Young ikuskizunak berriro biltzen ditu Europako etxe ospetsu batzuetatik datozen koreografo nazioartean nabarmendu batzuek sortutako zenbait pieza. “Denbora igaro ahala, dena alda daiteke, baina gure baitan beti irauten du gu izan garenak”. Wubkje Kuindeersmaren hitzak dira. Berak izenpetu du Youth, muntaketa honi bizia ematen dioten lau sorkarietako bat. Itzik Galili koreografo israeldarrarena da Prelude for a wasted tear. Janis Claxton autraliarrak Une eszenaratzen du, programa irekitzen duen pieza. Daniele Ninarello italiarrak osatzen du puzzle koral hau, Lead lanaz: dantzarien gorputza denek batera egindako migrazio-mugimendu baten nodo edo pista gisa interpretatzera gonbidatzen gaitu haren proposamenak.
Roser Lopez Espinosa eta Lasala
2018/03/23 20:30 — Leioa, Kultur Leioa
Dantzari buruzko programa bikoitza egingo da Kultur Leioako auditoriumean. Roser López Espinosa zuzendariak, koreografo eta interpreteak Hand to Hand lana eskainiko ditu, judo borrokaldi baten itxura duen ballet berezi bat. Jarraian, Lasala konpainiak, Judith Argomaniz koreografo eta zuzendariaren eskutik, Lauesku 22 lana aurkeztuko digu, non pilota-partida baten bitartez ezarritako arauak zalantzan jarriko dituen. Hand to hand Roser Lopez Espinosa Hand to hand Kataluniako Roser López Espinosa dantzari eta koreografoak sortutako pieza labur bat da, Holandako Conny Janssen Danst konpainia ospetsuarentzat egindakoa, Rotterdameko Dansateliers elkarlanean eta. Judo-borrokaldi modura egiten den ballet bitxia da. Proposamen honetan, dantza arte martzialetara hurbiltzen da, eta horren taktika eta kadentziarekin jolasten du. Eskuz esku, zehatzak izanez eta garbi jokatuz, bi dantzarik bikote-dantza bat konposatzen dute. Lauesku 22 Lasala (Euskadi) Lauesku 22 lanak barneko hausnarketara gonbidatzen zaitu: zergatik bete behar dira naturaltasun eta mendetasun osoz ezarritako arauak, ohiturak, erregelak eta ezarpenak? Eta zergatik jotzen dira aurrez zehaztutako konponbide eta erantzunak segurutzat? Hizkuntza koreografikoak adostasunari eta liskarrari buruz ikertzen du, eragiten gaituzten inguruabar desberdinen erantzun gisa, baita horien eraginari buruz ere. Esku-pilota partida baten bidez, egoera desberdinak azaltzen dira, eta jolasaren berezko arauak zalantzan jartzen dira eta ezarritakoari lehentasuna kendu.
Verdini dantza taldea: Verdini Metodoa
2018/03/24 18:30 — Tolosa, Euskal Herria Plaza
Verdini Dantza Taldeak Verdini Metodoa dantza ikuskizuna eskainiko du. Verdini Metodoa ikuskizun berriak Verdiniren funts osoa ordu betean kondentsatzea da. Isabel Verdini koreografoak bere metodologia guztia kontatzen du, hura ikuskizuna bihurtuz: beroketatik eta egoitzako lanetik hasita azkeneko helburuaren lorpenera arte, hots, emanaldi bat, guztia hau Verdini Dantza Taldea osatzen duten artistek kontatua eta dantzatua.
Mizel Theret: Lekeitioak
2018/04/03 21:00 — Aulesti, Udal Aretoa
Mikel Laboaren lanik esperimentalena dugu sormenaren abiapuntua. “Lekeitioak” dantza garaikide bilakatuko dira. Orreaga, Itsasoa eta lehorra, Cherokee, Gernika eta Dialektikaren laudorioa sorkuntzak hartu ditu Mizel Theret dantzariak dantzaren mugak arakatzeko gogoan. Bakarkako dantza honetarako, Laboaren musikaren interpretazio aske bat sakondu nahi du, artifiziorik gabekoa, garrasiari lotua, soiltasunaz eta barnetasunaz egina. Oholtza huts batean, oihu dantzatua.
Hurycan: Asuelto
2018/04/07 19:30 — Arrasate, Amaia Antzokia
Beraien artean talka egiten dute, erakarri, elkarrekin egin eta desegin. Umore, indarkeri eta goxotasun handiarekin gorputzak bihurritu egiten dira, beraien bizitzarekin apostua egingo balute bezala. Asuelto lanak gorputzak mugimenduan jartzen ditu, modu magikoan, kontzeptualean eta sensibilitate eta edertasun handiz.
Mizel Theret: Lekeitioak
2018/03/24 20:30 — Biarritz, Colisée
Mikel Laboaren lanik esperimentalena dugu sormenaren abiapuntua. “Lekeitioak” dantza garaikide bilakatuko dira. Orreaga, Itsasoa eta lehorra, Cherokee, Gernika eta Dialektikaren laudorioa sorkuntzak hartu ditu Mizel Theret dantzariak dantzaren mugak arakatzeko gogoan. Bakarkako dantza honetarako, Laboaren musikaren interpretazio aske bat sakondu nahi du, artifiziorik gabekoa, garrasiari lotua, soiltasunaz eta barnetasunaz egina. Oholtza huts batean, oihu dantzatua.
Hurycan: Asuelto
2018/04/06 20:30 — Elorrio, Arriola Antzokia
Beraien artean talka egiten dute, erakarri, elkarrekin egin eta desegin. Umore, indarkeri eta goxotasun handiarekin gorputzak bihurritu egiten dira, beraien bizitzarekin apostua egingo balute bezala. Asuelto lanak gorputzak mugimenduan jartzen ditu, modu magikoan, kontzeptualean eta sensibilitate eta edertasun handiz.
Victor Ullate Balleta: Carmen
2018/03/24 20:30 — Gasteiz, Principal Antzokia
Estreinatu zenetik mende bat baino gehiago igaro den honetan, proposamen berri honek topikoetatik eta ohiko irudikapenetatik urrundu eta historiaren esentzian murgildu nahi du, fikzio garaikidearen pertsonaiarik poliedrikoenetako bati buruzkoak argitzen laguntzeko. Pertsonaia hori Carmen da, jakina. Horretarako, beharrezkoa izan da obra eguneratzea. Ohiturazko generotik aldendutako denboraz kanpoko espazio bat irudikatzea. Baita obra bera berrikustea ere. Mende bat baino gehiagoko antzinatasuna izanik, begirada berri eta ausart baten beharra zeukan, aldi berean historiaren esentzia erabat errespetatuko zuena.
Malandain Ballet Biarritz
2018/04/06 20:00 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Biarritzeko Malandain balletak hiru piezas osaturiko saioa eskainiko du eta emanaldia 93 minutukoa izango da. Sirènes Martin Harriaguek sortua da, zeina saritua izan baitzen Koreografo Gazte klasiko eta neoklasikoen Lehiaketan*. Obra hau elezaharretako sirenen ezaugarri aldakorrak atera, batzuk besteekin nahasi eta mitoez baliatu da koreografoaren bihotz-bihotzean dagoenaz hitz egiteko. Nocturnes Thierry Malandainek sortu zuen 2014an, Victoria Eugenia Antzokian, Chopinen partitura ospetsuan oinarrituta, eta arrats honetan Thomas Valverdek lagunduko dio pianoan. Rêverie romantique, Thierry Malandainen lan berria, Chopinen musikan oinarritua hau ere, Michel Folkine-ren Sylphides obran inspiratua da. Thierry Malandainek Erromantizismoko gai ohikoetan murgiltzen gaitu: «izan ere, ihesa, ametsetako estasia, introspekzioa, giza arimaren grinak eta kalteberatasunak, munduak eragindako etsipena, hots, «Mal du Siècle» delakoa osatzen zuten horiek guztiak, ez daude hilobi zorigiztokoan, ezta gutxiagorik ere».
Malandain Ballet Biarritz
2018/04/07 20:00 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Beltxargaren aintzira
2018/03/30 21:00 — Donostia, Kursaal
Beltxargen aintzira maitasunaren eta magiaren artean mugitzen da, eta ongiaren eta gaizkiaren etengabeko borroka islatzen da bertan. Sigfrido printzea Odettez maiteminduta dago, baina Von Rothbart maltzurrak beltxarga bihurtu du Odette. Horiez gain, aztiaren alaba den Odile beltxarga beltza ere agertzen da emanaldian. Bolxoi antzokiko izarrak eta 40 dantzari baino gehiago biltzen ditu agertokian Moscow State Ballet konpainiak, Errusiako Estatuko Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin. Produkzio honek benetako ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia biltzen du, eta, hori dela eta, edozein belaunaldirentzako klasiko atenporala da.
Beltxargaren aintzira
2018/03/31 20:00 — Bilbo, Euskalduna Jauregia
Beltxargen aintzira maitasunaren eta magiaren artean mugitzen da, eta ongiaren eta gaizkiaren etengabeko borroka islatzen da bertan. Sigfrido printzea Odettez maiteminduta dago, baina Von Rothbart maltzurrak beltxarga bihurtu du Odette. Horiez gain, aztiaren alaba den Odile beltxarga beltza ere agertzen da emanaldian. Bolxoi antzokiko izarrak eta 40 dantzari baino gehiago biltzen ditu agertokian Moscow State Ballet konpainiak, Errusiako Estatuko Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin. Produkzio honek benetako ballet erromantikoaren edertasun eta drama guztia biltzen du, eta, hori dela eta, edozein belaunaldirentzako klasiko atenporala da.
Hernaniko XXIII. Dantzari Festa: Euskal Janzkien erakusketa
2018/04/16 17:00 — Hernani, Biteri Kultur Etxea
Hernaniko San Joan konpartsak, Hernaniko XXIII. Dantzari Festa antolatu du datorren apirilaren 16tik 22ra. Hona hemen dantzari festaren egitaraua: Apirilak 16, 17, 18, 19, 20 astelehenetik ostiralera Apirilak 19 osteguna Apirilak 21, larunbata Partaideak: Hernaniko Musika Eskolako Txalapartariak, Hernaniko Bertso eskolako bertsolariak, irrintzilariak, Astigar Astigarragako dantza taldea, Begiraleak Donibane Lohizuneko dantza taldea, Egape Urnietako dantza taldea, Ereintza Errenteria musikala, Eskola Donostiako dantza taldea, Haurtzaro Oiartzungo dantza taldea, Ibarla Meaka Irungo dantza taldea, Trebeska Donostiako dantza taldea eta Ttarla Hernaniko dantza taldea. Apirilak 22 igandea Partaideak: Ostargi Hernaniko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Hernaniko Musika Eskola, Ttarla Hernaniko dantza taldea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri dantza taldea • Ereintza Errenteria Musikala, Eskola Donostiako dantza taldea, Ibarla-Meaka Irungo dantza taldea, Goizaldi Donostiako dantza taldea, Kemen Irungo dantza taldea, Olarri Oiartzungo dantza taldea, Trebeska Donostiako dantza taldea, Adurtza Gasteizko dantza taldea, Alkartasuna Bermeoko dantza taldea, Laguntasuna Barakaldoko dantza taldea, Basakaitz Iribaseko dantza taldea, Baztandarrak Elizondoko dantza taldea, Ortzadar Iruñeko dantza taldea, Garaztarrak Donibane Garaziko dantza taldea, Begiraleak Donibane Lohizuneko dantza taldea, Oldarra Miarritzeko dantza taldea, Barkoxeko dantza taldea.
Hernaniko XXIII. Dantzari Festa
2018/04/21 10:50 — Hernani
Hernaniko San Joan konpartsak, Hernaniko XXIII. Dantzari Festa antolatu du datorren apirilaren 16tik 22ra. Hona hemen dantzari festaren egitaraua: Apirilak 21, larunbata Partaideak: Hernaniko Musika Eskolako Txalapartariak, Hernaniko Bertso eskolako bertsolariak, irrintzilariak, Astigar Astigarragako dantza taldea, Begiraleak Donibane Lohizuneko dantza taldea, Egape Urnietako dantza taldea, Ereintza Errenteria musikala, Eskola Donostiako dantza taldea, Haurtzaro Oiartzungo dantza taldea, Ibarla Meaka Irungo dantza taldea, Trebeska Donostiako dantza taldea eta Ttarla Hernaniko dantza taldea. Apirilak 22 igandea Partaideak: Ostargi Hernaniko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Hernaniko Musika Eskola, Ttarla Hernaniko dantza taldea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri dantza taldea • Ereintza Errenteria Musikala, Eskola Donostiako dantza taldea, Ibarla-Meaka Irungo dantza taldea, Goizaldi Donostiako dantza taldea, Kemen Irungo dantza taldea, Olarri Oiartzungo dantza taldea, Trebeska Donostiako dantza taldea, Adurtza Gasteizko dantza taldea, Alkartasuna Bermeoko dantza taldea, Laguntasuna Barakaldoko dantza taldea, Basakaitz Iribaseko dantza taldea, Baztandarrak Elizondoko dantza taldea, Ortzadar Iruñeko dantza taldea, Garaztarrak Donibane Garaziko dantza taldea, Begiraleak Donibane Lohizuneko dantza taldea, Oldarra Miarritzeko dantza taldea, Barkoxeko dantza taldea.
Hernaniko XXIII. Dantzari Festa
2018/04/22 10:45 — Hernani
Hernaniko San Joan konpartsak, Hernaniko XXIII. Dantzari Festa antolatu du datorren apirilaren 16tik 22ra. Hona hemen dantzari festaren egitaraua: Apirilak 22 igandea Partaideak: Ostargi Hernaniko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Hernaniko Musika Eskola, Ttarla Hernaniko dantza taldea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri dantza taldea • Ereintza Errenteria Musikala, Eskola Donostiako dantza taldea, Ibarla-Meaka Irungo dantza taldea, Goizaldi Donostiako dantza taldea, Kemen Irungo dantza taldea, Olarri Oiartzungo dantza taldea, Trebeska Donostiako dantza taldea, Adurtza Gasteizko dantza taldea, Alkartasuna Bermeoko dantza taldea, Laguntasuna Barakaldoko dantza taldea, Basakaitz Iribaseko dantza taldea, Baztandarrak Elizondoko dantza taldea, Ortzadar Iruñeko dantza taldea, Garaztarrak Donibane Garaziko dantza taldea, Begiraleak Donibane Lohizuneko dantza taldea, Oldarra Miarritzeko dantza taldea, Barkoxeko dantza taldea.
Xiru festibala
2018/03/31 11:00 — Maule - Gotaine
Xiru festibala martxoaren 30etik apirilaren 1 arte ospatuko da. Hona hemen jaialdiaren baitan izango diren dantza hitzorduak: Martxoak 31, larunbata: 11:00 Dantza jauziak eta musika Mauleko merkatuan. Poitierseko eta Hebentik-eko unibertsitateetako musikariekin. Apirilak 1, igandea: 11:30 Herriko dantzariak eta dantza jauziak denentzako Mixel Arotze eta Jean Mixel Bedaxagar kantan Gotainen.
Argazki erakusketa: David Hornback
2018/03/28 11:10 — Leioa, Kultur Leioa
David Hornback argazkilariak, dantza eta argazkilaritza uztartuko ditu bere Dance! izeneko argazki erakusketan. Ana Capilla, Julia Färber, Garazi Lopez de Armentia eta Aritz Lopez dantza garaikideko lau dantzariei eginiko argazkiak ageri dira erakusketan.
Kukai: Erritu
2018/04/30 19:00 — Altsasu, Lortia Kultur Gunea
Kukai eta Sharon Fridmanen Erritu lana eskainiko du Kukai dantza konpainiak. Norberaren bidaia, bilaketa, prozesua, eraldaketa, garapena… Norberaren erritua. Intimoa eta konpartitua. Kolektibotik norbananakora eta norbanakotik kolektibora. Zentzuen bidaia bat, kantuaren, dantzaren era bizipen bidetik. Erritu bat guztiontzat.
Dantza-jokuen tailerra
2018/04/05 17:00 — Oiartzun, Soinuenea
Datorren apirilaren 5ean arratsaldeko 17:00etan dantza-jokuen tailerra eskainiko da Oiartzungo Soinuenean.
Dokumentuaren akzioak