Dokumentuaren akzioak
Libertimendua
Banka, Aldude eta Urepelen ere inauteriak ospatzeko elkartuko dira. 2018an elkartu ziren hiru herrietako gazteak, ohitura zaharra berreskuratzeko xedearekin eta orduan Bankan egin zuten Libertimendua ondoko urteetan herriz herri txandaka aritzeko helburuarekin.
Aurten, Urepelen egindo dute Libertimendua Bankar, Aldudar eta Urepeldarrez osatutako taldeak.
10:30ean abiatuko da desfilea Elizatik Zirtzil, Kahatox eta musikariekin Eskolako korlerat heltzeko (ezker pareterat euria bada). Han, lehenik, ibarreko hiru eskoletako haurrek ikusgarri ttipi bat emanen dute eta erreko zanpantzar.
Gero, Zirtzil ta Kahatoxek emanen dute libertimendua, Maindi Murua eta Amair Karrika bertsolariak lagun.
Ondotik, aperitifaren egiteko hitzordua C'Vall ostatuan da, Urepeleko plazan. Bazkaltzeko berriz, ibarreko ostatuetan izenak eman beharko da aintzinetik.
Dokumentuaren akzioak