Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Roser Lopez Espinosa eta Lasala

Dokumentuaren akzioak

Roser Lopez Espinosa eta Lasala

Noiz 2018/03/23
20:30
Non Leioa, Kultur Leioa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Dantzari buruzko programa bikoitza egingo da Kultur Leioako auditoriumean. Roser López Espinosa zuzendariak, koreografo eta interpreteak Hand to Hand lana eskainiko ditu, judo borrokaldi baten itxura duen ballet berezi bat. Jarraian, Lasala konpainiak, Judith Argomaniz koreografo eta zuzendariaren eskutik, Lauesku 22 lana aurkeztuko digu, non pilota-partida baten bitartez ezarritako arauak zalantzan jarriko dituen.

Hand to hand Roser Lopez Espinosa

Hand to hand Kataluniako Roser López Espinosa dantzari eta koreografoak sortutako pieza labur bat da, Holandako Conny Janssen Danst konpainia ospetsuarentzat egindakoa, Rotterdameko Dansateliers elkarlanean eta. Judo-borrokaldi modura egiten den ballet bitxia da. Proposamen honetan, dantza arte martzialetara hurbiltzen da, eta horren taktika eta kadentziarekin jolasten du. Eskuz esku, zehatzak izanez eta garbi jokatuz, bi dantzarik bikote-dantza bat konposatzen dute.

  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Roser Lopez Espinosa.
  • Koreografia: Roser Lopez Espinosa (eta dantzariak).
  • Dantzariak: Stein Fluijt, Roser Lopez Espinosa.
  • Musika: Pyotr Ilyich Tchaikovsky.
  • Jantziak, eszenografia: Roser López Espinosa, Lluna Albert.
  • Iraupena: 20 minutu.

 

Lauesku 22 Lasala (Euskadi)

Lauesku 22 lanak barneko hausnarketara gonbidatzen zaitu: zergatik bete behar dira naturaltasun eta mendetasun osoz ezarritako arauak, ohiturak, erregelak eta ezarpenak? Eta zergatik jotzen dira aurrez zehaztutako konponbide eta erantzunak segurutzat? Hizkuntza koreografikoak adostasunari eta liskarrari buruz ikertzen du, eragiten gaituzten inguruabar desberdinen erantzun gisa, baita horien eraginari buruz ere. Esku-pilota partida baten bidez, egoera desberdinak azaltzen dira, eta jolasaren berezko arauak zalantzan jartzen dira eta ezarritakoari lehentasuna kendu.

  • Koreografia eta zuzendaritza eszenikoa: Judith Argomaniz.
  • Musika: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi, Max Ritcher.
  • Jantziak: Eider Ezenarro.
  • Dantzariak: Jaiotz Osa, Carla de Diego, Garazi Etxeburu.
  • Iraupena: 25 minutu. 

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930