Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Matxalen Bilbao: Gear

2016/05/20 20:30 Leioa, Udaletxea

Taldea da gaia. Gizabanakoa taldearen barruan. Mendekoa-independentea. Matxalen Bilbaoren konpainiako sei dantzariek elkar bilatzen dute, elkar jarraitzen dute, elkartzen dira, banatzen dira, eta beren gorputzekin, egoera desberdinak gurutzatzen dituzte W.A. Mozart eta J.S. Bach-en musikarekin. Beren mugimenduak antolakuntza, migrazio, arintasun eta singulartasun prozesuetan oinarritzen dira paisaia gizatiar, fisiko eta emozionalak sortzeko plano poetiko baten barruan. Lan honetan, Matxalen Bilbaok zuzendaritza hartzen du eta ia azken 20 urteotan egin duen lanaren oinarria biltzen du: gorputzaren eta dantzaren egituren azterketa, mugimenduaren bidez, diskurtsoa eraikitzeko.

  • Egilea / Zuzendaritza: Matxalen Bilbao
  • Antzezleak: Natalia de Miguel, Nerea Martinez, Mikel del Valle, Maria Andres, Natalia Garcia, Nekane Mendizabal
  • Koreografia / Jantziak: Matxalen Bilbao eta interpreteak
  • Musika: A. Mozart, J.S. Bach
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Nui Danza: Manar

2016/05/19 00:00 Leioa, Elexalde Errota

Manar-en interprete bat, bi esku eta zenbait paisaia daude. Manar-en ez dago testurik. Hitzak aho barruan ezkutatuta daude eta eskuak dira hitz egiten dutenak. Harremanei buruz mintzo dira, elkartzeez eta desadostasunez. Dantzatzen eta jolasten dakiten eskuak dira, “beldur”, “zeru” edo “musu” esateko beste modu batzuk aurkitzen dituzten eskuak. Barruko mikroikuskizun poetikoa.

  • Zuzendaritza: Nui Danza
  • Antzezlea: Begoña Martin-Treviño
  • Eszenografia: Optah Design & Arts
  • Jantziak: La Funambulista
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Nui Danza: Manar

2016/05/20 22:00 Leioa, Elexalde Errota

  • Manar-en bi pase egingo dira: 22:00tan eta 23:00tan
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Nui Danza: Manar

2016/05/21 22:00 Leioa, Elexalde Errota

Manar-en interprete bat, bi esku eta zenbait paisaia daude. Manar-en ez dago testurik. Hitzak aho barruan ezkutatuta daude eta eskuak dira hitz egiten dutenak. Harremanei buruz mintzo dira, elkartzeez eta desadostasunez. Dantzatzen eta jolasten dakiten eskuak dira, “beldur”, “zeru” edo “musu” esateko beste modu batzuk aurkitzen dituzten eskuak. Barruko mikroikuskizun poetikoa.

  • Zuzendaritza: Nui Danza
  • Antzezlea: Begoña Martin-Treviño
  • Eszenografia: Optah Design & Arts
  • Jantziak: La Funambulista
  • Manar-en hiru pase egingo dira: 22:00tan, 23:00tan eta 00:00tan
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Organik: Irrintzi

2016/05/19 20:30 Leioa, Udaletxea

“Irrintzi” garrasi karrankari, ozen eta luzea da, hats bakarrekoa, euskaldunek poza erakusteko botatzen dutena. Bat-bateko garrasi askatzailea, oraindik ere, erromeria, jai eta poz adierazpenetan entzun daitekeena, entzulearengan enpatia eta zirrara sortuz. Beren azken lan honetan, dantza, antzerkia, musika eta umorea nahasten dituzte Organik-ekoek, eta artikulazioetan arazoak izanik mugitzen diren bi atso aurkezten dituzte. Atsoek gaztaroa oroitu, eta une batez, iragan hartara itzultzea lortzen dute, alai eta pozik, irrintziaren musika oihartzun horiei esker.

  • Zuzendaritza: Natalia Monge
  • Antzezleak: Laurentx Etxemendi, Helena Golab, Natalia Monge
  • Musika: Laurentx Etxemendi
  • Eszenografia: Helena Golab, Natalia Monge
  • Jantziak: Organik
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Organik: Irrintzi

2016/05/20 18:30 Leioa, Udaletxea

Plataforma Colectivo Artístico: Tras la frontera

2016/05/20 19:00 Leioa, Boulevard

Alanbre-hesi handia. Muga gaindiezinaren aurrean ehunka iheslari pilatzen dira, akituta, beren txartelaren bila. Eta nora eramango ditu txartel horrek? Bada… Urteko lehiaketarik dibertigarrienera! Nor sartuko da? Gaur, agian, zure txanda izango da, baina zein aldetan? Antzerkia, musika eta dantza nahasian. CEARen (Iheslariei Laguntzeko Espainiako Batzordea) Memoriak proiektutik sortutako ikuskizunak satira eta gizarte kritika barra-barra ditu, eta historikoa bezain gaurkoa den gai bat du ardatz: iheslariak.

  • Zuzendaritza: Estibaliz Villa, Jose Ibn
  • Egileak: Nelida Ranedo, Marie Toure, Dairi Brown, Estibaliz Villa
  • Musika: José Manuel Gutiérrez
  • Eszenografia: Iñaki Aginaga
  • Jantziak: Ane Pamparacuatro
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Plataforma Colectivo Artístico: Tras la frontera

2016/05/21 20:00 Leioa, Boulevard

Alanbre-hesi handia. Muga gaindiezinaren aurrean ehunka iheslari pilatzen dira, akituta, beren txartelaren bila. Eta nora eramango ditu txartel horrek? Bada… Urteko lehiaketarik dibertigarrienera! Nor sartuko da? Gaur, agian, zure txanda izango da, baina zein aldetan? Antzerkia, musika eta dantza nahasian. CEARen (Iheslariei Laguntzeko Espainiako Batzordea) Memoriak proiektutik sortutako ikuskizunak satira eta gizarte kritika barra-barra ditu, eta historikoa bezain gaurkoa den gai bat du ardatz: iheslariak.

  • Zuzendaritza: Estibaliz Villa, Jose Ibn
  • Egileak: Nelida Ranedo, Marie Toure, Dairi Brown, Estibaliz Villa
  • Musika: José Manuel Gutiérrez
  • Eszenografia: Iñaki Aginaga
  • Jantziak: Ane Pamparacuatro
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Suhar Prest Zirko Taldea: Paradoxa

2016/05/21 18:30 Leioa, Boulevard Udondo

Paradoxa pneumatiko-hilerri batean bizi da eta gure burua ezagutzeko bidaia proposatzen digu. Zuzeneko musika, eta soka, trapezio eta oreka-jokoekin, pertsonaia xelebre honek publikoa berak bizi dituen egoera eta zirrarekin identifikatzea du helburu. Jolaserako gonbitea egiten duen ikuskizuna. Pneumatikoak oso modu berezian erabiliz Suhar Prest Zirko Taldeak erakusten duelako inguratzen gaituen guztiarekin jolas daitekeela.

  • Zuzendaritza: Izaskun Agirresarobe, Jon Ariño
  • Antzezleak: Izaskun Agirresarobe, Harry Bird
  • Musika: Harry Bird
  • Eszenografia: Ederkalde, NV Recycling
  • Jantziak: Danel Santos
  • Bi pase egingo dira; bata 18:30ean euskaraz eta bestea 22:30eam gaztelaniaz
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: FreshCool

2016/05/20 22:00 Leioa, Mendibile

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela. “FreshCool” ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.

  • Egilea / Koreografia: Aritz Salamanca, Tío Teronen Semeak
  • Zuzendaritza: Aritz Salamanca
  • Antzezleak: Aritz Salamanca, Iker Sanz, Mederi Orbiso, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdampileta, Unai Etxebeste, Haritz Olaziregi, Beñat Begiristain, Alai Goñi
  • Musika: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien,Gorka Daguerresar, Mikel Zubiria
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: FreshCool

2016/05/21 19:00 Leioa, Mendibile

Alodeyá Circo Danza: Son recuerdos

2016/05/19 22:30 Leioa, Boulevard Udondo

Bikote baten harremana eta hura bukatzen deneko arrastoa. Maitasunetik eta malenkoniatik sentimenduetara jotzen duen ikuskizuna. Emozioak sorrarazten dituzten sentsazioak. Dantza, antzerkia, poesia, zirkua, musika eta erritmoa nahasten ditu Alodeyáren proposamenak, mugimendua zirkuko berezko teknika balitz bezala emanez. Edu eta Laurak alboan dute Sofia pianoan, baterian eta ahotsetan laguntzen, hiruren artean amodiozko istorio ederra kontatzeko.

  • Egilea: Eduardo Lostal
  • Zuzendaritza: Amparo Nogués
  • Antzezleak: Eduardo Lostal, Laura Val, Sofia Diaz
  • Musika: Sofia Diaz
  • Koreografia: Paula Gelpi
  • Jantziak: Alodeyá Circo Danza
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Alodeyá Circo Danza: Son recuerdos

2016/05/20 23:00 Leioa, Boulevard Udondo

Bikote baten harremana eta hura bukatzen deneko arrastoa. Maitasunetik eta malenkoniatik sentimenduetara jotzen duen ikuskizuna. Emozioak sorrarazten dituzten sentsazioak. Dantza, antzerkia, poesia, zirkua, musika eta erritmoa nahasten ditu Alodeyáren proposamenak, mugimendua zirkuko berezko teknika balitz bezala emanez. Edu eta Laurak alboan dute Sofia pianoan, baterian eta ahotsetan laguntzen, hiruren artean amodiozko istorio ederra kontatzeko.

  • Egilea: Eduardo Lostal
  • Zuzendaritza: Amparo Nogués
  • Antzezleak: Eduardo Lostal, Laura Val, Sofia Diaz
  • Musika: Sofia Diaz
  • Koreografia: Paula Gelpi
  • Jantziak: Alodeyá Circo Danza
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

La Pequeña Victoria Cen: Gigante

2016/05/19 21:30 Leioa, Elexalde Errota

Txikiaren eta ohikoaren handitasuna, eta erraldoiaren txikitasuna eta sentiberatasuna azaleratzen dira zirku eta antzerki ikuskizun honetan. Leongo Jorge Pascual olerkariaren hainbat testutan oinarrituta, gozotasunez beste dago une harrigarriz egina. Hiru pertsonaiek eta besaulkiak edo aulkiak bezalako eguneroko objektuek dimentsio berria hartzen dute obran, eta eztiki uztartzen dira akrobazia, poesia, malabarismo, dantza eta musikarekin, hizkuntza unibertsal bezain hunkigarriari bide emanez.

  • Egilea: La Pequeña Victoria Cen, Jorge Pascual
  • Zuzendaritza / Koreografia: La Pequeña Victoria Cen
  • Antzezleak: Pablo Parra, Elena Cennerelli, Víctor Martínez
  • Musika: Nodding by the Fire
  • Eszenografia / Jantziak: Rakel Alvaro
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

La Pequeña Victoria Cen: Gigante

2016/05/09 15:55

Delrevés Danza Vertical: Uno

2016/05/20 22:00 Leioa, Errekalde plaza

Hiru pertsona. Horma bat. Dantza plano bertikalera pasatuz grabitateari eta orekari desafioa egiten dion ikuskizuna. Delrevés konpainiak “Zisneen Aintzira” eta “Intxaur Hauskailua” pieza klasikoak interpretatzen ditu, publikoak arin identifikatuko dituenak, baina aldi berean, deseraiki egiten ditu pieza horiek beste gorputz-hizkuntza bat sortuz. Norbanakoaz hitz egiten duen lana, zerbaiten parte izatearen garrantziaz, desoreka orekatzeaz.

  • Zuzendaritza: Saioa Fernandez
  • Koreografia / Interpreteak: Saioa Fernandez, Eduardo Torres, Sheila Ferrer
  • Musika: Manuel Dabove
  • Jantziak: Delrevés
  • Rigging: Volátil rigging
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Delrevés Danza Vertical: Uno

2016/05/21 19:00 Leioa, Errekalde plaza

Hiru pertsona. Horma bat. Dantza plano bertikalera pasatuz grabitateari eta orekari desafioa egiten dion ikuskizuna. Delrevés konpainiak “Zisneen Aintzira” eta “Intxaur Hauskailua” pieza klasikoak interpretatzen ditu, publikoak arin identifikatuko dituenak, baina aldi berean, deseraiki egiten ditu pieza horiek beste gorputz-hizkuntza bat sortuz. Norbanakoaz hitz egiten duen lana, zerbaiten parte izatearen garrantziaz, desoreka orekatzeaz.

  • Zuzendaritza: Saioa Fernandez
  • Koreografia / Interpreteak: Saioa Fernandez, Eduardo Torres, Sheila Ferrer
  • Musika: Manuel Dabove
  • Jantziak: Delrevés
  • Rigging: Volátil rigging
  • Bi pase egingo dira; bata 19:00tan eta bestea 21:30ean
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Mumusic Circus: Amigoo

2016/05/21 21:30 Leioa, Aldapa Auditorioa

Gizon eta emakume baten bizitza zatiak. Biren arteko zirkua. Kontrabaxua dute lotune. Intimitate zatitxoak norbere barrualderako bidaian, keinuek eta musikak lagunduta. Elkarrekin josten dute poesiak eta konplizitatezko mundu irreal batek. Bakardadearen mitoarekin kontra talka egiten dute itsu-itsuan, gizatasunaren berezko joera balitz bezala. Zoramen, astakeria, konplizitate eta poesiaz beteriko uneak dantza eta akrobazioa artean, beren barruko zirku propioa desegiteko.

  • Zuzendaritza / Antzezleak: Clara Poch y Marçal Calvet
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Alvaro Esteban eta Laura Aris: Cualquier mañana…

2016/05/20 20:00 Leioa, Udaletxea

Bikote intimista. Hautsitako gauzen goibeltasun naturalari buruzko hausnarketa. Goiz arrunt batean gauzak lehen bezala ez datozenean. Iragana ez dela itzuliko jabetzeko orainaldirako bidaia fisikoa. Oreka prekarioan, hitz pare batek, keinu batek, bira batek, karraska batek balantza desoreka dezaketenean. Gure erreferentzia puntuak desagertzen dira noizean behin, eta erraietatik datorrena geratzen da bakarrik.

  • Zuzendaritza / Antzezleak: Alvaro Esteban eta Laura Aris
  • Musika: Roger Marin
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Alvaro Esteban eta Laura Aris: Cualquier mañana…

2016/05/21 19:30 Leioa, Udaletxea

Bikote intimista. Hautsitako gauzen goibeltasun naturalari buruzko hausnarketa. Goiz arrunt batean gauzak lehen bezala ez datozenean. Iragana ez dela itzuliko jabetzeko orainaldirako bidaia fisikoa. Oreka prekarioan, hitz pare batek, keinu batek, bira batek, karraska batek balantza desoreka dezaketenean. Gure erreferentzia puntuak desagertzen dira noizean behin, eta erraietatik datorrena geratzen da bakarrik.

  • Zuzendaritza / Antzezleak: Alvaro Esteban eta Laura Aris
  • Musika: Roger Marin
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Delá Praká: Nois Um

2016/05/21 19:00 Leioa, Boulevard

Dantza garaikidea, capoeira, akrobaziak, porteak eta contact juggling-a uztartzen ditu Delá Praká konpainiak, eta sinkroniaz beteriko bidaia koreografikoa eskaintzen du. Leuntasunak eta kolpeak bat egiten dute mugimendu azkar eta arinetan. Hori guztia ohikoak ez diren musika-tresnen (Hang-a, adibidez) zuzeneko musikarekin. Soinu organikoak birtuosismoz beteriko ikuskizunerako. Bestelako sentikortasun egoera batera eramango gaituzte, eta dantzariak, begirada sakon eta distiratsuz, publikoaren ikusle bihurtuko dira.

  • Zuzendaritza: Cía Delá Praká
  • Koreografia: Ronan Lima, Marina Collares
  • Musika: Pedro Collares
  • Antzezleak: Ronan Lima, Marina Collares, Pedro Collares
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Delá Praká: Nois Um

2016/05/22 13:30 Leioa, Pinosolo

Bakhus: a l’Ombre de Coré

2016/05/20 23:00 Leioa, Institutua

Antzeman eta irudikatzen dugunaren arteko jolas bisuala. Mickaël Six koreografoak eta Sami Loviat-Tapie dantzariak unibertso poetikoa sortu dute ikuskizun honetan. Ikusleak begiak non pausatu zalantza egingo du itzalek eta proiektatuko irudiek gain hartuta. Edertasun bisual handiko koreografia da, dantza garaikidea eta hip-hopa nahasten dituena. Nazioarteko hainbat antzoki eta jaialditan erakutsi, eta harrera beroa jaso du piezak.

  • Zuzendaritza: Mickaël Six
  • Antzezleak: Mickaël Six, Sami Loviat-Tapie
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Bakhus: a l’Ombre de Coré

2016/05/21 23:30 Leioa, Institutua

Antzeman eta irudikatzen dugunaren arteko jolas bisuala. Mickaël Six koreografoak eta Sami Loviat-Tapie dantzariak unibertso poetikoa sortu dute ikuskizun honetan. Ikusleak begiak non pausatu zalantza egingo du itzalek eta proiektatuko irudiek gain hartuta. Edertasun bisual handiko koreografia da, dantza garaikidea eta hip-hopa nahasten dituena. Nazioarteko hainbat antzoki eta jaialditan erakutsi, eta harrera beroa jaso du piezak.

  • Zuzendaritza: Mickaël Six
  • Antzezleak: Mickaël Six, Sami Loviat-Tapie
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Bakhus: Glaucos

2016/05/19 19:30 Leioa, Mendibile

Koreografia akrobatikoak, umorea eta poesia nahasten dira dantza eta zirkuko ikuskizun honetan. Kalea belaontzi handia izango da. Ikuskizun honetan, dantzariek beren dohain fisikoak erakusten dituzte, zirkukoen oso antzekoak diren teknikak erabiliz. Gitarra, masta, upela, lanpara bat, sokak eta erratzak nahikoa izango dira publikoak bere irudimena erabiliz nabiga dezan.

  • Zuzendaritza: Mickaël Six
  • Antzezleak: Mickaël Six Sami Loviat-Tapie, Nicolas Baurens, Iftikhar Jaha, Yann Schiffano-Fournier (alias FrHeaven)
  • Musika zuzenean: Nicolas Houssin
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Bakhus: Glaucos

2016/05/20 18:00 Leioa, Mendibile

Vendaval: Soif

2016/05/20 23:00 Leioa, San Juan Bautista plaza

Eserleku batean, emakume batek bakarrik hitz egiten du, dantzatzen du… Iluntzean, Hellen Millerrek itxurak egiteari uzten dio eta biziraun ez zuten lagunekin batzen da. Beren ahotsak gordetzen ditu. Egunero galdetzen dio bere buruari nola atera ahal izan zen infernu hartatik. Hellenek bere garrasia itotzen du. Idazlea eta Frantziako erresistentziako kide zen Charlotte Delboren “Auschwitz eta gero” testuetan inspiratuta, Vendaval taldeak dantza eta antzerkiko omenaldiikuskizuna sortu du. Nazioarteko jaialdietan arrakasta handia izan ondoren, Leioara datoz gaztelaniazko estreinaldia egitera.

  • Zuzendaritza / Antzezlea: Carmela Acuyo
  • Eszenaratzea: Mariya Bogdanova-Aneva
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Musika: Vincent Ferrand
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Vendaval: Soif

2016/05/21 23:00 Leioa, San Juan Bautista plaza

Andoni Aresti Dantza Eskola

2016/05/21 19:30 Leioa, Jose Ramos Aketxe plaza

Disziplina anitzeko eskola gaztea da Andoni Aresti Dantza Eskola, eta nazioarte mailan ibilbide garrantzitsua izan duten hainbat irakasleekin sortutako koreografietan oinarritzen da ikuskizuna. Irakasleok formakuntza eskaintzen diete bai etorkizunean dantzari profesionalak izango diren ikasleei eta baita dantza mota ezbedinenganako pasioa daukan edozeini ere.

  • Zuzendaritza: Andoni Aresti
  • Koreografiak: Andoni Aresti, María Martín, Maitane Zalduegi, Natalia García
  • Antzezleak: Andoni Aresti Dantza Eskolako ikasleak
  • Musika: Keith Kennif, Alboka, Vicente Amigo, Thom Hanreich, Kalakan, Grupo musical Francisco Goya, René Aubry
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Asociación Artística Despertar los Sentidos: Juego, arte y sensibilidad

2016/05/21 18:00 Leioa, Jose Ramos Aketxe plaza

Kultur Leioako elkarte artistiko egoilarra da Despertar los Sentidos taldea, eta ikusgarri izateko eskubidea aldarrikatuko du Umore Azokan aurkeztuko dituen koreografiekin. Askatasuna eta baita kontsiderazio eta tratu berdintasuna ere. Bestelako gorputz, buru, erritmo eta mugimenduen aldeko kanta bat dira dantza libre, ireki eta ezberdinok. Guztion barrubarruan izpiritu artistikoa bizirik dagoela erakusten digun ikuskizuna.

  • Zuzendaritza / Koreografia: Sarah Ramirez
  • Antzezleak: Mariví Córdoba, Jone Hernandez, Carlos Keller, Mikel Martija, Ana Mota, Zaloa Unda, Patricia Villar, Leire Zelaia
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Tsubasa Watanabe: Hidden place

2016/05/19 21:30 Leioa, Boulevard

Diabolo eta dantza ikuskizuna. Kito. Gauza batzuk errazago direlako kontatzeko egiteko baino. Musika da oinarria, eta haren gainean sortzen du koreografia Tokioko artista honek, diaboloarekin dituen gaitasun tekniko eta sormena dantzarekin konbinatuz. Dantza bikoitza dantza bakarrean

  • Zuzendaritza / Antzezlea: Tsubasa Watanabe
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Asociación Artística Despertar los Sentidos: Juego, arte y sensibilidad

2016/05/22 12:30 Leioa, Pinosolo

Kultur Leioako elkarte artistiko egoilarra da Despertar los Sentidos taldea, eta ikusgarri izateko eskubidea aldarrikatuko du Umore Azokan aurkeztuko dituen koreografiekin. Askatasuna eta baita kontsiderazio eta tratu berdintasuna ere. Bestelako gorputz, buru, erritmo eta mugimenduen aldeko kanta bat dira dantza libre, ireki eta ezberdinok. Guztion barrubarruan izpiritu artistikoa bizirik dagoela erakusten digun ikuskizuna.

  • Zuzendaritza / Koreografia: Sarah Ramirez
  • Antzezleak: Mariví Córdoba, Jone Hernandez, Carlos Keller, Mikel Martija, Ana Mota, Zaloa Unda, Patricia Villar, Leire Zelaia
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Erromeria

2016/05/14 18:30 Hernani, Plaza Berri

San Joan Konpartsak antolatuta, erromeria egingo da Hernanin "Jeiki Hadi” taldearekin Plaz Berrin. Eguraldi txarra egingo balu Atsegindegin egingo da. 

Gehiago irakurri

Andoni Aresti Dantza Eskola

2016/05/22 12:00 Leioa, Boulevard

Disziplina anitzeko eskola gaztea da Andoni Aresti Dantza Eskola, eta nazioarte mailan ibilbide garrantzitsua izan duten hainbat irakasleekin sortutako koreografietan oinarritzen da ikuskizuna. Irakasleok formakuntza eskaintzen diete bai etorkizunean dantzari profesionalak izango diren ikasleei eta baita dantza mota ezbedinenganako pasioa daukan edozeini ere.

  • Zuzendaritza: Andoni Aresti
  • Koreografiak: Andoni Aresti, María Martín, Maitane Zalduegi, Natalia García
  • Antzezleak: Andoni Aresti Dantza Eskolako ikasleak
  • Musika: Keith Kennif, Alboka, Vicente Amigo, Thom Hanreich, Kalakan, Grupo musical Francisco Goya, René Aubry
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Tsubasa Watanabe: Hidden place

2016/05/20 13:00 Leioa, Boulevard

Diabolo eta dantza ikuskizuna. Kito. Gauza batzuk errazago direlako kontatzeko egiteko baino. Musika da oinarria, eta haren gainean sortzen du koreografia Tokioko artista honek, diaboloarekin dituen gaitasun tekniko eta sormena dantzarekin konbinatuz. Dantza bikoitza dantza bakarrean

  • Zuzendaritza / Antzezlea: Tsubasa Watanabe
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Tsubasa Watanabe: Hidden place

2016/05/21 13:30 Leioa, Boulevard

Diabolo eta dantza ikuskizuna. Kito. Gauza batzuk errazago direlako kontatzeko egiteko baino. Musika da oinarria, eta haren gainean sortzen du koreografia Tokioko artista honek, diaboloarekin dituen gaitasun tekniko eta sormena dantzarekin konbinatuz. Dantza bikoitza dantza bakarrean

  • Zuzendaritza / Antzezlea: Tsubasa Watanabe
  • Bi pase egingo dira; 13:30ean Baoulevard-ean eta 20:00tan Pinosolon.
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Tsubasa Watanabe: Hidden place

2016/05/22 13:00 Leioa, Errekalde plaza

Diabolo eta dantza ikuskizuna. Kito. Gauza batzuk errazago direlako kontatzeko egiteko baino. Musika da oinarria, eta haren gainean sortzen du koreografia Tokioko artista honek, diaboloarekin dituen gaitasun tekniko eta sormena dantzarekin konbinatuz. Dantza bikoitza dantza bakarrean

  • Zuzendaritza / Antzezlea: Tsubasa Watanabe
  • Informazio gehiago: Umore Azoka

Gehiago irakurri

Ezpalak jaialdia: ezpata-dantzak

2016/05/28 12:15 Iruñea

Lehen edizioan egin zen bezala, aurten ere ezpata-dantzak izango dira protagonista Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdian. Hamargarren edizio hau maiatzaren 28an Iruñean eta 29ean Eibarren ospatuko da. Hona hemen programazioa:

Iruñea. Maiatzak 28, larunbata

12:15ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.
12:30ean Ezpalak jaialdia Burgoen Plazan:

  • Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)
  • Maritzuli dantza konpainia – Biarritz (Lapurdi)
  • San Bartolome de la Torreko dantzariak – Huelva (Andaluzia)
  • Lesakako ezpata-dantzariak – Lesaka (Nafarroa)
  • Kingsmen ezpata-dantzariak - Newcastle (Ingalaterra)
  • Aunitz Urtez ezpata-dantza – Eibar-Iruñea (Gipuzkoa-Nafarroa)

Eibar. Maiatzak 29, igandea (51. Euskal Jaia)

12:00etan Kalejira Urkizutik Untzaga plazara.
12:30ean Ezpalak jaialdia Untzaga Plazan:

  • Kezka dantza taldea (Eibar, Gipuzkoa)
  • Gure Txokoa dantza taldea – Bera (Nafarroa)
  • San Bartolome de la Torreko dantzariak (Huelva)
  • Irrintzi dantza taldea – Zumarraga (Gipuzkoa)
  • Newcastle-ko Kingsmen ezpata-dantzariak (Ingalaterra)
  • Aunitz Urtez ezpata-dantza - Iruñea-Eibar (Nafarroa-Gipuzkoa)

17:00etan erromeria Gathübi taldearekin.

Gehiago irakurri

Ezpalak jaialdia: ezpata-dantzak

2016/05/29 14:45 Eibar

Lehen edizioan egin zen bezala, aurten ere ezpata-dantzak izango dira protagonista Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdian. Hamargarren edizio hau maiatzaren 28an Iruñean eta 29ean Eibarren ospatuko da. Hona hemen igandeko programazioa:

Eibar. Maiatzak 29, igandea (51. Euskal Jaia)

12:00etan Kalejira Urkizutik Untzaga plazara.
12:30ean Ezpalak jaialdia Untzaga Plazan:

  • Kezka dantza taldea (Eibar, Gipuzkoa)
  • Gure Txokoa dantza taldea – Bera (Nafarroa)
  • San Bartolome de la Torreko dantzariak (Huelva)
  • Irrintzi dantza taldea – Zumarraga (Gipuzkoa)
  • Newcastle-ko Kingsmen ezpata-dantzariak (Ingalaterra)
  • Aunitz Urtez ezpata-dantza - Iruñea-Eibar (Nafarroa-Gipuzkoa)

17:00etan erromeria Gathübi taldearekin.

Gehiago irakurri

Erakusketa: Soka, euskal dantzaren urratsetan

2016/05/14 16:05 Donapaleu, Amikuze Mediateka

Maiatzaren 14tik ekainaren 11a arte, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria Donapaleuko mediatekan ikusgai izanen da. Lau hizkuntzatan euskal dantzaren inguruko eduki aberats anitz eskaintzen ditu multimedian oinarritutako erakusketa honek.

  • Asteazkenetan 9:00etatik 12:30etatra eta 14:00etatik 19:00etara
  • Ostiraletan 14:00etatik 19:00etara
  • Larunbatetan 9:00etatik 13:00etara
  • Sarrera: Dohainik
  • Hizkuntza: Euskara - Frantzsesa - Gaztelera

Euskal kultur erakundeak ekoiztutako SOKA erakusketa ibiltariak euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu. Erakusketa multimedia, lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri bertan (argazki bildumak eta filmak, lekukotasunak, soinu zatiak...). Besteak beste Euskadiko Filmategiko altxor batzu erakutsiak dira bai eta bertze artxibo aski ezezagun asko ere. Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz erakusketarako eginak izan diren bideo sorkuntzak. Ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak eta kuadro numerikoak baliatuak dira edukien aberastasuna bisitarien esku uzteko.

Gehiago irakurri

Leinua konpainia: Zure Osagariari

2016/05/14 20:30 Donapaleu, Saint Louis gela

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren programazio barruan Leinua konpainiak Zure Osagarriari dantza ikusgarria eskainiko du Burgaintzi txarangarekin batera. Sarrera 5€koa izango da eta dohain 12 urte arteko haurrentzat.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Roger Goyeneche

2016/05/27 20:30 Amikuze, Zerbitzu publikoen etxea

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren programazio barruan, dantzaren historiari buruzko konferentzia emango du Roger Goyeneche koreografoak Amikuzeko zerbitzu publikoen etxean. Hitzaldia frantsesez izanen da.

Gehiago irakurri

Besta Berri

2016/05/29 10:30 Heleta

Besta Berri Heletan.

Gehiago irakurri

Besta Berri

2016/06/05 10:30 Lekorne

Besta Berri festa Lekornen goizean 10:30ean hasiko da eta arratsaldean 16:00tan.

Gehiago irakurri

Jauziak

2016/05/15 10:30 Urdiñarbe

Dagün igantean, maiatzaren 15ean, aitzindari güziak jauzien emaitera kümit dira Müsikaren egüneala. Atharraztarrak, Mutxikoak ala Bazterresak, brale kontrapas, braletik jauztea, moneinak eta aitzina pika emanen dütügü. Jauzien ürratsak erranik izanen dira!! Züen zain gira Urdiñarbeko plazan igante goizan, 10ak30tan ttanko !!

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2019/05/15 12:00 Abadiño

Abadiñoko jai nagusia maiatzaren 15ean ospatzen da, San Trokaz egunean. Egun horretan umeen lehenengoko Jaun-hartzeak egin ohi dira eta Udalbatza osoa joaten da 12:00etako Meza Nagusira. Meza ostean dantzariek dantza saio bat egiten dute udalbatzarkideen eta Jaun-hartzea egin dutenen aurrean. Bertan, dantzari-dantza eta erregelak egiten dituzte. 

Abadiño, San Trokazetan [kronika]

Abadiño: San Trokaz 2015 [bideoak]

Gehiago irakurri

Maria Pages Kompainia: Yo, Carmen

2016/05/20 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

María Pagés dantzari eta koreografo sevillarrak, bere konpainiaren buru jarrita, Carmenen –emakumearen– interpretazio pertsonal bat dakarkigu. Ez da pertsonaia famatu horren berrikuspen bat, ezta ere hainbeste bider egokitu den Meriméren lanaren beste bertsio bat. Pagésen lanean emakume baten ahotsa altxatzen da indartsu, argi eta bipil adierazteko emakume arimak eraiki eta bizi duen errealitatea. “Yo, Carmen” honek burutik ezabatzen dio publikoari denok gure kultur unibertsoan txertatuta daukagun irudi prefabrikatua. Pagésen lanak bizitza, plazera, askatasuna eta zoriona aldarrikatzen ditu gizaki guztien funtsezko eskubideak bezala.

  • Ideia, zuzendaria eta koreografia: María Pagés
  • Musika: Georges Bizet, Sebastián Iradier, Rubén Levaniegos, Sergio Menem, David Moñiz, María Pagés
  • Hitzak: María Zambrano, Akiko Yosano, Marina Tsvetayeva, Marguerite Yourcenar, Margaret Atwood, Belén Reyes, Forug Farrojzad, Widdad Benmoussa, María Pagés
  • Argien diseinua: Pau Fullana
  • Jantzien diseinua: María Pagés
  • Flamenko dantzariak: María Pagés, Isabel Rodríguez, María Vega, Eva Varela, Lucía Campillo, Sonia Franco, Macarena Ramírez, José Barrios, José Antonio Jurado
  • Kantua: Ana Ramón, Loreto de Diego
  • Gitarrak: Rubén Levaniegos, José Carrillo “Fyty”
  • Perkusioa: Chema Uriarte
  • Biolontxeloa: Sergio Menem
  • Biolina: David Moñiz

Gehiago irakurri

Maria Pages Kompainia: Yo, Carmen

2016/05/21 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Mutxikoak

2016/05/22 11:30 Hendaia, Gaztelu zahar pilotalekua

Mutxikoak hileko 4. igandean hendaiako Gaztelu Zahar frontoira mutxikoak dantzatzera zuzeneko musika eta aparteko giroarekin.

Gehiago irakurri

Dantzaz Konpainia

2016/05/18 19:00 Donostia, Kutxa Kultur plaza

Dantzaz konpainiak sormen koreografikorako leiho bat proposatzen du, gure dantzarien sormen bat egiten ari diren bitartean, oso gune berezi batean: Kutxa Kultur Plazan.

Bertan, modu naturalean, hiru dantzari arituko dira sormen eta ikerketa koreografiko batean, ordubetez, prozesu ireki bat egiten, eskaparatean bezala, Kutxa Kultur Plazan aritzen direnen begirada konplizearekin.

Bukaeran, bertan dagoen publikoari aurkeztuko diote beren lana, eta solasaldi bat izango da aurkezpena amaitzen denean.

Hitzordua maiatzaren 18an da, asteazkena, 19:00etan, Kutxa Kultur Plazan (4. solairua. Tabakalera).

Gehiago irakurri

Urtsuko Xoriak

2016/05/21 18:00 Lekorne, Hodi Aldean gela

Urtsuko Xoriak dantza taldearen urte hondarreko ikusgarria Lekorneko Hodi Aldean gelan. 

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza

2016/05/22 11:30 Portugalete

Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeak Portugaleteko ezpata-dantza aurkeztuko du datorren maiatzaren 22an Folklore Azokaren baitan.

Goizeko 11:30ean emango zaio hasiera honidura azokan eta segizioa Santa Maria kaletik Elizako Landara igoko da. 12:00etan Portugaleteko ezpata-dantza dantzatuko da Elizako Landan. Ondoren, Gernikako Arbolaren kimua landatuko da Elizako Landako lorategian. 

12:45 Itsasadar ingurura kalean behera jeitsi eta han itsasoko jendea omenduko da. 

13:00 Udaletxe aurreko plazara desfilea. Udaletxe aurrean bigarrenez dantzatuko dute Portugaleteko ezpata-dantza.

Gehiago irakurri

Maritzuli: Lau urrats eta kitto!

2016/05/21 20:30 Luhuso, Harri Xuri

Maritzuli konpainiak, Hergaiko Izarrak eta Xinkako dantza taldeek Lau urrats eta kitto! ikuskizuna eskainiko dute. 

Claude eta Jon Iruretagoienaren transmisio metodoa agerian ezartzen duen ikusgarri hau, haur-dantzarien erakusleihoa da. Lau urrats eta kitto! 40 euskal gazten indarraren bidez (Hergaraiko Izarrak eta Xinkako dantza taldeak), erritmoz eta kolorez betea den euskal dantza ikusgarria ematen du deskubritzerat.

Gehiago irakurri

Dantzari Ttiki

2016/05/29 11:00 Donibane Lohitzune

Maiatzaren 29an Dantzari Ttiki izanen da Donibane Lohitzunen, Iparraldeko dantzarien biltzarrak eta Begiraleak dantza taldeak antolatua. Iparraldeko dantza talde guziak gonbidatuak izango dira.

Gehiago irakurri

Elizaldeko aurreskua

2016/05/26 12:00 Erandio

Elizaldeko aurreskua Besta Berri ospakizunen baitan 12:00etako mezaren ostean Goi-Alde dantza taldearen eskutik. 

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2019/06/23 11:00 Ituren

Besta Berri igandez dantzatzen da soka-dantza edo dantza-luzia Ituren-en. Hainbat urtez galduta egon ondoren orain 14 urte inguru berreskuratu zuen herritar talde batek Besta Berri egunez dantzatzeko ohitura

Gehiago irakurri

Korpus-dantzak

2016/05/29 09:30 Zangoza

Korpus eguna, maiatzaren 26a izan arren, Zangozan ere ospakizunak asteburuan egiten dituzte. Igandean goizeko 9:30etan elkartzen dira Rocamador dantza taldeko dantzariak elkarrekin gosaltzeko. 10ak inguruan, azken ensaioa egiten dute Konbentuan ondoren goizeko 11:30etan dantzak eskaintzeko. Ondoren, 13:30etan, prozesioa egingo dute.

Gehiago irakurri

Korpus-dantzak

2019/06/23 09:00 Oñati

Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.

Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:

Ekainak 21 ostirala

  • 09:00 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia, herriko ikastetxeetan.
  • 10:30 Oñatz dantza-taldea, herriko auzoetan.16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia, Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta.

Ekainak 22, larunbata

  • 09:00 Oñatz dantza-taldearen emanaldia, Foruen enparantzan.
  • Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira, txistulariek lagunduta.

Ekainak 23, igandea

  • 09:00 Txistulari Taldearen goiz-eresia.
  • 10:00 Musika Bandaren goiz-eresia. Prozesioko irudiak San Migel Parrokiara ekartzea.
  • 10:45 San Migelen irudia San Migel Parrokiara iritsiko da.
  • 11:00 Meza Nagusia, Parrokian. Mezaren ondoren, Korpuseko Prozesioa, herriko kale nagusietan (Euria eginez gero, prozesioa parrokian egingo da).
  • Prozesioaren ostean, Musika Bandaren kontzertua, plazan.
  • 18:15 Oñatz dantza-taldearen emanaldia, Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus Eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko dute (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian).

Oñati: Korpus eguna 2014 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Korpus-dantzak

2016/05/29 11:00 Iruñea

Iruñeko Bestaberriko prozesioak San Lorentzoko Danzanteak izanen ditu lagun segizioa irekitzen.

Iruñeko prozesiorik zaharrena den honek Pizkundetik XIX. mendera arte bertako eta kanpotik etorritako danzanteen presentzia izan zuen. San Lorentzoko Danzanteen Kofradiak usantza hori berreskuratu zuen, eta aurten 16. aldiz arituko dira. 

Baina ez da hori dantzaren eremu bakarra Iruñeko Bestaberrin. Katedraleko Seise haurrek edo Infantikoek Sakramentu Santuaren aitzinean Hilarion Eslabaren billantziko bat dantzatuko dute katedraleko presbiterioan eta prozesioan izanen dira gero. Ohitura hau ere, etenik gabe Sevilla bezalako hirietan gorde dena, Katedralaren Lagunen Elkarteak berreskuratu zuen duela urte zenbait.

Hau da programa:

  • 11:00: Meza katedralean. Mezaren amaieran Seisek dantzatuko dute.
  • 11:45: Prozesioa Alde Zaharreko kaleetan. Amaieran San Lorentzoko Danzanteek katedralaren atarian dantzatuko dute.

Ondoren beste tradizio bati emango zio jarraipena, katedraletik Zapateriara  Donezar kandeladendaraino dantzatzen, dantza batzuk eskaini ondoren txorizoa azukrearekin jateko. Hori zen lehenago gremioen kofradiek egun berezi horretan prestatu ohi zuten menua.

Gehiago irakurri

Alkate-dantza

2019/06/23 12:00 Lakuntza

Korpus igandez Lakuntzako kintoek Alkate-dantza dantzatzen diete udaleko ordezkariei. Egun horren aurretik ere, urtarrilaren 20an San Saastianetan, egiten dute alkate-dantza urtean lehenengoz Lakuntzan. Deustuko Bihotz Alai taldearen laguntzarekin berreskuratu eta plazaratu zuten dantza da hau lakuntzarrek 70eko hamarkadan.

Gehiago irakurri

Iparralde eguna

2016/05/21 12:00 Lezama

Lezamako Udala, Zorrizketan Euskera Elkartea, Kurutze Dantza Taldea eta Gazte Asanbladak Iparralde Eguna antolatu dute. Hainbat ekintza antolatu dituzte maiatzaren 20 eta 21erako, besteak beste, hitzaldia, dantza emanaldiak eta kontzertuak. 

Tartean, Lapurdiko Orai bat dantza taldeak eta Zuberoako Ezpeize eta Zalgizeko dantzariek dantza emanaldia eskainiko dute. Goizeko 12:00etan abiatuko dira kalejiran Lezamako kaleetan. 

Gehiago irakurri

Euskal Dantzen Jaialdia I

2016/05/21 19:30 Durango, Santa Maria Elizpea

Durangoko Euskal Astearen programazioaren barruan zenbait dantza emanaldi ikusi ahal izango dira Durangoko Santa Maria Elizpean. Hona hemen asteburuko dantza programa:
Maiatzak 21, larunbata 19:30ean:
  • Muskildiko dantzariak (Zuberoa)
  • Durangoko Tronperri dantza taldea (Bizkaia)
 
Maiatzak 22, igandea 12:30ean:
  • Donostiako Goizaldi dantza taldea (Gipuzkoa)
  • Gasteizko Adurtza dantza taldea (Araba)
  • Agoitzeko dantzariak (Nafarroa)
  • Donibane Garaziko Garaztarrak dantza taldea (Nafarroa Beherea)

Gehiago irakurri

Euskal Dantzen Jaialdia II

2016/05/22 12:30 Durango, Santa Maria Elizpea

Durangoko Euskal Astearen programazioaren barruan zenbait dantza emanaldi ikusi ahal izango dira Durangoko Santa Maria Elizpean. Hona hemen igandeko dantza programa:
Maiatzak 22, igandea 12:30ean:
  • Donostiako Goizaldi dantza taldea (Gipuzkoa)
  • Gasteizko Adurtza dantza taldea (Araba)
  • Agoitzeko dantzariak (Nafarroa)
  • Donibane Garaziko Garaztarrak dantza taldea (Nafarroa Beherea)

Gehiago irakurri

Bailad malditas, bailad III

2016/05/22 19:00 Gasteiz, Baratza aretoa

Bailad Malditas, bailad III: dantza garaikideko 3 pieza

Larrua
Dantza garaikidea zer den ba al dakizu? Dantzari profesionalek nola entseatzen duten ikusi duzu inoiz? Koreografoak eszenatokian nola sortzen duen ikusi nahi duzu? Dantzaren munduari buruz ikasi nahi zenuke?

Horrela bada, etorri zaitez Larrua lan koreografikoaren entsegu irekia ikustera.

Larrua emozioen transmisio tresna gisa, abere-sena oinarrizkoena eta larruaren lehen geruza betek zertxobait leundua. Tenperaturak, testurak, onarpena kontaktu fisikoaren bitartez, ukituz, urratuz, presioa eginez, laztanduz...

Jordi Vilaseca koreografoak espazio urbanoetarako sorturiko dantza pieza da Larrua, Umore Azokan estreinatuko dena maiatzaren 19an eta 20an. Dantzariak Jordi Vilaseca eta Aritz Lopez dira.

  • Konpainia: Larrua
  • Koreografia: Jordi Vilaseca
  • Aktoreak: Aritz Lopez eta Miguel Ballabriga

Hipnosis
Nui Danza. Aritz Lopez

Tentsioa
Ikerketa lana. 
Nui Danza. Aritz Lopez eta Garazi Lopez de Armentia

Gehiago irakurri

Takao Kawaguchi: About Kazuo Ohno

2016/05/21 20:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

About Kazuo Ohno lanean, Kazuo Ohnoren dantza den bezala kopiatzen saiatzen da Takao Kawaguchi; norbere interpretazio oro alde batera utzi, eta jatorrizko formak eta figurak ahalik eta berdinen proiektatzen saiatzen da. Jatorrizko bertsiora zenbat eta gehiago gerturatu, orduan eta argiagoa da bi bertsioen arteko arrakala, txikia bezain saihetsezina, arrakala hori txikitzeko ahalegin handiak egin arren. Performance honen paradoxa beste bat da, ordea; izan ere, distantzia txiki horrek kopiatzen duenaren ezaugarri oso desberdinak nabarmentzen ditu. Kopiatzea originala da.

Ikuslea Kazuo Ohnoz gogoratzen da edo irudikatzen du Kawaguchiren gorputzaren bidez, Ohnoren hamaika irudik eta artistak bat egiten duten bitartean. About Kazuo Ohno duo bat dela esan dezakegu, artista Kazuo Ohnoren irudipenezko irudiarekin dantzan ari baita.

  • Sortzailea eta dantzaria: Takao Kawaguchi.
  • Koreografia: Kazuo Ohno eta Tatsumi Hijikata.
  • Dramaturgia/bideoa: Naoto Iina.
  • Jantziak: Noriko Kitamura.
  • Argiak: Nami Nakayama.
  • Soinu-teknikaria: Noriaki Coda.
  • Agerraldia bideoan: Yoshito Ohno.
  • Artxiboko materialmen iturria: Kazuo Ohno Dance Studio eta Canta Ltd.
  • Entseatzeko aretoa: Tokioko Zokei Unibertsitatea, CS-Lab.

Gehiago irakurri

Ordiziako zortzikoa

2018/05/26 19:30 Ordizia

Amets Bide dantza taldeak eta Ordiziako txistulari taldeak Ordiziako zortzikoa izeneko dantza asteburua antolatu dute Ordiziako udalaren laguntzarekin. Hona hemen hiru eguneko egitaraua:

Maiatzak 25, ostirala

  • 19:00 Haurren emanaldia.

Maiatzak 26, larunbata

  • 19:30 Ordiziako zortzikoaren hasiera Barrena Parkean.
  • 20:00 Pujanari omenaldia Garagartza Plazan. 
  • Ordiziako zortzikoaren amaiera Plaza Nagusian.
  • 21:30 Afaria Plaza Nagusian.
  • 23:00 Sinadura ekitaldia.
  • 23:15 Belaño taldearekin erromeria.

Maiatzak 27, igandea

  • 11:30 Dantzari txikien desfilea herrian zehar.
  • 13:15 Alardea Barandiaran Enparantzan.
  • 14:00 Bazkaria Plaza Nagusian.
  • 16:00 Jolasak haurrentzat eta dantzaldia helduentzat.
  • 19:30 Tio Teronen semeak (ikuskizun berriaren Gipuzkoako estreinaldia).

Gehiago irakurri

Hondarribia Dantzan

2016/05/28 10:30 Hondarribia

Kemen dantza taldeak antolatzen duen Hondarria dantzan jaialdiak hamar urte betetzen ditu aurten. Horregatik, aurrez jaialdiko beste edizio batzutan parte hartu duten taldeak gonbidatu dituzte hamargarren edizioan; Biasteriko Dantza Taldea, Baigorriko Arrola dantza taldea, Kortes-ko Paloteadoa, Iurretako Mikel Deuna dantza taldea eta Legazpiko Sustraiak dantza taldea.

10:30ean kalejiran abiatuko dira talde guztiak eta 12:30ean dantza emanaldia eskainiko dute Santa María Madalenan. 

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Juan Antonio Urbeltz

2016/05/25 19:00 Hondarribia, Kultur Etxea

Juan Antonio Urbeltz folkloristak Juan Ignacio Iztuetari buruzko hitzaldia eskainiko du "Juan Ignacio de Iztueta eta bere garaia". 

Gehiago irakurri

Hybrid: Rhythm & Dance

2016/10/26 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Mokoto Hirayama dantzari eta koreografa japoniarrak zuzentzen du Hybrid proiektua, bere dantza-konpainia Oreka TX musika-taldearekin eta Ainu Emi Toko etniako abeslariarekin batzen dituena.

Ikuskizunak, dantzaren sustraien eta txalapartaren bitartez sortutako erritmoen arteko esplorazioaren eta esperimentazioaren emaitza eskaintzen du. Artista eta jakintzagai desberdinen artean zubi-lana egiten duen lankidetza.

Emaitza arte-amalgama da, Eurasiako mutur banatako bi herritako sustraiak abiapuntutzat harturik eraikitzen dena eta, muinean, koreografa japoniarrak sortutako mugimendu fisikoa duena.

  • Koreografia: Motoko Hirayama
  • Dantzariak: OBA, Kenta Kojiri, Mayumi Minagawa, Yuki Nishiyama, Ryu Suzuki y Motoko Hirayama
  • Abeslaria: Emi Toko
  • Musika: Harkaitz Mtnez de San Vicente, Mikel Ugarte, Mixel Ducau, Juanjo Otxandorena, Iñigo Egia
  • Sarrera: 8€ - 30€.

Gehiago irakurri

Ballett am Rhein: 7

2016/11/11 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Ballet am Rhein, balleteko gaur egungo konpainiarik onenen artean dago. Tanz aldizkariak Martin Schläpfer, konpainia horretako zuzendaria, aukeratu zuen urteko koreografo 2010ean eta Ballet am Rhein balleta konpainiarik onena hiru urtez jarraian, alegia, 2013an, 2014an eta 2015ean.

16 nazionalitateko 45 dantzarik denak bakarlari diren multzoa osatzen dute. Konpainiak nazioartean bira ugari egin ditu, hirietako agertokirik onenetara eraman dutenak, horien artean, Paris, Amsterdam, Bartzelona, Mosku, Edinburgo, Maastricht, Oman, Tel Aviv edo Munich.

Bilbon aurkezteko hautatu den programaren izenburua “7” da, Gustav Mahler-en zazpigarren sinfonian oinarritua. 2015ean Edinburgoko Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zenean, kritikaren ahobatezkotasunezko goraipamen sutsuak eragin zituen.

  • Gustav Mahler-en zazpigarren sinfonia
  • Zuzendari artistikoa eta Koreografia: Martin Schläpfer
  • Eszenografia eta jantziak: Florian Etti
  • Argiztapena: Volker Weinhart
  • Sarrerak: 12€ - 42€.

Gehiago irakurri

Ballett am Rhein: 7

2016/11/12 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Momix: W Momix Forever

2016/11/01 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

W Momix Forever Moses Pendleton-ek konpainiaren buruan pasa dituen 35 urtetan sortutako koreografia garrantzitsuenen eta esanguratsuenen bilduma ikusgarri gisa aurkezten da. Bere ikuskizun garrantzitsuenetako 7 ikuskizunetatik hartuak dira, Momix-en historia markatu dutenak (Momix Classics, Passion, Baseball, Opus cactus, Lunar sea, Botánica eta Alquimia); horietaz gain, ikuskizunean 4 pieza berri ere aurkeztuko dira, ospakizun honetarako bereziki sortuak.

  • Zuzendari artistikoa: Moses Pendleton

Gehiago irakurri

Momix: W Momix Forever

2016/11/02 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

2016/11/03 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

2016/11/04 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

2016/11/05 17:30 Bilbo, Arriaga Antzokia

  • Bi pase egingo dira; bata 17:30ean eta bestea 21:30ean.

Gehiago irakurri

Momix: W Momix Forever

2016/11/06 19:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

W Momix Forever Moses Pendleton-ek konpainiaren buruan pasa dituen 35 urtetan sortutako koreografia garrantzitsuenen eta esanguratsuenen bilduma ikusgarri gisa aurkezten da. Bere ikuskizun garrantzitsuenetako 7 ikuskizunetatik hartuak dira, Momix-en historia markatu dutenak (Momix Classics, Passion, Baseball, Opus cactus, Lunar sea, Botánica eta Alquimia); horietaz gain, ikuskizunean 4 pieza berri ere aurkeztuko dira, ospakizun honetarako bereziki sortuak.

  • Zuzendari artistikoa: Moses Pendleton

Gehiago irakurri

Gaztedi dantza taldea

2016/06/25 18:00 Bilbo

Gaztedi dantzari taldeak bere 65. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu. Urteurreneko ekitaldi nagusia, Zapiak bat euskal dantza ikuskizun ibiltaria izango da. 

Gaztediko belaunaldi ezberdinetako 300 dantzari eta musikarik parte hartuko dute bertan. Ibilbidea Isozaki Dorreetan hasiko da eta, egitarauan jasotako geldialdi ezberdinak igaro ondoren (Salbe, Guggenheim, Euskadi Plaza), Pergolara helduko da, ekimenean bildutako parte-hartzaile guztiek elkarrekin musika eta dantza eskainiko duten gunea. Gaztediko dantzari eta musikariez gain, Adiskideak Fanfarrea eta Mairuek Erraldoien Konpartsa ere lagun izango dituzte.

Gehiago irakurri

Oinkari eta Hika: Itsasoaren emazteak

2016/05/27 20:30 Gernika, Lizeo Antzokia

Hika Teatroaren lankidetzarekin Oinkari dantza taldeak, kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenen inguruan egituratzen du Itsasoaren emazteak ikuskizuna.

  • EgileaAgurtzane Intxaurraga
  • KoreografiaMaider Oiartzaba, Agurtzane Intxaurraga. Euskal Dantzako Aholkularitza koreografikoa: EK-ia Kolektiboa / Kukai Dantza Konpainia
  • Zuzendaritza eszenikoaAgurtzane Intxaurraga
  • EkoizpenaOinkari Dantza Taldea & HIKA Teatroa
  • MusikaAngel Unzu, Xabier Zeberio, Fredi Peláez eta Pello Ramirez
  • Eszenografia diseinuaMiren Intxaurraga
  • Eszenografia errealizazioaEskenitek
  • Argiztapen diseinuaXabier Lozano
  • Argi teknikariaIker Ugarte
  • Soinu diseinuaMikel Fernández
  • Soinu teknikariaAlazne Gurrutxaga
  • Jantzien diseinuaAzegiñe Urigoitia
  • ItzulpenaAgurtzane Intxaurraga
  • InterpreteakOinkari dantza taldea & Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga aktoreak
  • Iraupena75 minutu
  • Sarrera: 9€ - 12€

Gehiago irakurri

Aukeran: Maurizia

2016/05/27 20:00 Igorre, Lasarte Aretoa

Aukeran dantza konpainiak, Bilboko Loraldia jaialdian bere azken lana aurkeztuko du: Maurizia. Arratiako pandero jotzaile mitikoari eskainitako koreografia da eta ikuskizun honek emakumeak omendu nahi ditu. 

  • ZuzendaritzaEdu Muruamendiaraz
  • Eszena-zuzendaritzaAinhoa Aierbe
  • TestuaKarmele Jaio
  • Diseño de iluminación: Carlos Solano
  • Argiztapen-diseinua: Eli Alberdi
  • KoreografiakEdu Muruamendiaraz Aukeran Dk
  • Garaikideko koroegrafiakAne Anza
  • DantzariakAne AnzaGarazi EgigurenAnder ErrastiIoritz GalarragaEneko GaldosIoneIriarteEkain KazabonOier LabordeOlatz OribeUxue UrruzolaItziar Uzkudun
  • Iraupena: 65 minutu
  • Sarrera 8€

Gehiago irakurri

Mintzaldia: Tradizioa, egia hutsa? Sorkuntzaren erronkak Euskal Herrian

2016/06/03 19:45 Baiona, Fakultateko A Anfiteatroa

Euskal kultur erakundeak antolatutako "Tradizioa & Sorkuntza" izenburuko mintzaldia ekainaren 3an, ostiralez, Baionako fakultateko A anfiteatroan, 19.00etan burutuko da. Bost mintzalari gonbidatu dituzte bertan hitz egitera.

  • Birgit Ellinghaus, munduko musiketan berezitua
  • Xabier Itçaina, Bordeleko Zientzia Politikoen Institutukoa, CNRS-ko ikerlaria
  • Gérard Lenclud, etnologoa, CNRS-eko ohorezko ikerketa zuzendaria
  • Anne-Christine Taylor, etnologoa, Pariseko Quai Branly museoan egona
  • Pantxika Telleria, Euskal Herriko koreografoa, Elirale konpainiaren sortzailea

Gaualdia Denis Laborde antropologoak kudeatuko du (CNRS-EHESS).

Xehetasunak

Gehiago irakurri

Ziomara Hormaetxe: Symbiosis

2016/06/03 20:00 Hondarribia, Itxas Etxea Auditoruima

Ziomara Hormaetxe, Gernikako dantzari eta koreografo gazteak Symbiosis lana aurkeztuko du. Pieza honetan gizakiak duen lotura afektibo, emozional edota fisikoez eta horien ondorioez gogoeta egiten du. Lau gorputzek, aurrez aurre, elkar erakartzen edo elkar aldaratzen dute, baina ezin dira bereizi. Elkarren beharra dute.

  • Ideia, zuzendaria: Ziomara Hormaetxe
  • Koreografia: Ziomara Hormaetxe con la ayuda de Robert Jackson
  • Interpreteak: Ziomara Hormaetxe, Robert Jackson
  • Jatorrizko Musika: Rec_Overflow , Estracto Angel Illarramendi
  • Argiztapena: Javi Candela
  • Eszenografia: Patricia Sacristán
  • Argazkia: Elssie Ansareo
  • Bideoa: Guillermo Sáenz
  • Jantziak: Jaime Mesa
  • Beste laguntzaile batzuk: Lidia Zoilo, Matxlen Bilbao, Ana Fernández
  • Eskerrak: Daniel Arranz, Lagunak Ote, People in Town, Muelle 3, Olatz de Andrés, Astra Gernika, La Fundición… A mis amigos de siempre y que siempre lo son. A mi familia por ser siempre maravillosamente crítica conmigo. Por quererme.
  • Iraupena: 22 minutu
  • Sarrera: 6€

Gehiago irakurri

Israel Galvan: La edad de oro

2016/06/08 20:00 Bilbo, BBK aretoa

Israel Galvanek La edad de oro ikuskizuna aurkeztuko du, eszenografia zorrotzeko lana, bere etengabeko berrikuntza eta heterodoxiagatik ezaguna zen artista baten alderdirik flamenkoenarekin konektatzen duena.

Pieza honetan David eta Alfredo Lagos anaien ahotsa eta gitarra izango ditu lagun.

  • Dantza: Israel Galvan
  • Kantua: David Lagos 
  • Gitarra: Alfredo Lagos 

Gehiago irakurri

Arymux: Isiltasuna dantzatzen

2016/06/05 19:00 Bilbo, BBK aretoa

Dantzan egiteko modu desberdina. Emozioak uztartzen. Eta parekorik gabeko hizkuntzan.

Bidaia honek arrasto sakona uzten duten uneak, musika, dantza, sentipenak eta istorioak dakartza, hitzak baino haratago isiluneekin uztartzen dira eta hitzak isiluneak baino harago iristen dira, zeinu hizkuntzarekin ikusleak eta hizkuntzak bateratuz.

Arymux Antzerki eta Dantza Konpainia Rakel R.R.-k zuzentzen du eta Isiltasuna dantzatzen zeinudantza ikuskizuna aurkezten du. Rakelek sortutako arte diziplina da eta dantza estilo desberdinak zeinu hizkuntzarekin bateratzen ditu, konpainiaren ikuskizunak pertsona guztientzako ulergarriak egiteko. Ikuskizun hau adin guztietako ikusleentzat egokia da eta adin eta arte adierazpen ezberdinetako artistek parte hartzen dute.

Jasotako dirua Río de Oro Durango GKEri bideratuko zaio. Erakunde honek ezintasuna duten haur sahararrak Bizkaira ekartzen ditu udako hilabeteetan, behar duten arreta medikoa eta hezkuntza emateko.

Gehiago irakurri

Kukai: Topaguneak

2016/06/18 19:00 Hernani, Txillida Leku

Kukai dantza konpainiak Topaguneak dantza ikuskizuna eskainiko du, Txillida Lekuko eskultura eta zelaien artean.

Zabalago Topaketak 2016 egitarauaren barne kokatzen da, Donostia Europako Kultur Hiriburua dela ospatzeko ekitaldien barruan.

  • Zuzendaria - Jon Maya
  • Koreografia - Marcos Morau
  • Musika - Joxan Goikoetxea
  • Abeslaria - Erramun Martikorena,
  • Dantzariak - Alain Maia, Eneko Gil, Ibon Huarte, Martxel Rodriguez eta Urko Mitxelena
  • Kolaborazio bereziak - Zubietako joaldunak eta Hernaniko Txalaparta Eskola.

Gehiago irakurri

Errusiako Ballet Nazionala: La Bayadera

2016/11/27 19:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Errusiako Ballet Nazionala 1989an sortu zen, Moskuko Bolshoi Antzokiko Sergei Radchenko bakarlariak Kirov eta Bolshoi ballet konpainiako elementu klasikoenak biltzen zituen balleteko konpainia independente berri bat egiten saiatu zenean, Errusiako ballet klasikoaren barruan.

La Bayadera, bi ekitaldiko balleta

  • Musika: Ludwig Minkus
  • Libretoa: Marius Petipa eta Sergei Khudekov
  • Koreografia: Marius Petipa 
  • Bakarlariak: Maria Sokolnikova, Alexandra Krukova eta Dmitri Sitkevich
  • Iraupena: 100 min. gutxi gorabehera.
  • Sarrerak: 24€ - 44€
  • Sarrerak erosteko beste bide batzuk

    Leihatilak: Astelehenetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik), 17:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean (jaiegunak barne), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik ikuskizuna hasi arte.

    BBK Kutxazain automatikoak.: BBK Kutxazain automatikoak.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza

2016/06/19 13:00 Gallarta

Gallartako Harrigorria dantza taldekoek dantzari-dantza eskainiko dute herriko jaietan. 12:00etako meza ostean egingo dute dantza eliza kanpoaldean.

Gehiago irakurri

Erakusketa: Soka, euskal dantzaren urratsetan

2016/06/18 09:00 Bilbo, Euskararen Etxea

Ekainaren 18tik abuztuaren 31a arte, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko "Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria Donapaleuko mediatekan ikusgai izanen da. Lau hizkuntzatan euskal dantzaren inguruko eduki aberats anitz eskaintzen ditu multimedian oinarritutako erakusketa honek.

  • Ekaina eta uztaila:

- Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 17:00ak arte.

- Larunbata 10:00etatik 14:00ak arte.

  • Abuztua:

- Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00ak arte.

  • Sarrera: Dohainik
  • Hizkuntza: Euskara - Frantzsesa - Gaztelera

Euskal kultur erakundeak ekoiztutako SOKA erakusketa ibiltariak euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu. Erakusketa multimedia, lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri bertan (argazki bildumak eta filmak, lekukotasunak, soinu zatiak...). Besteak beste Euskadiko Filmategiko altxor batzu erakutsiak dira bai eta bertze artxibo aski ezezagun asko ere. Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz erakusketarako eginak izan diren bideo sorkuntzak. Ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak eta kuadro numerikoak baliatuak dira edukien aberastasuna bisitarien esku uzteko

Erakusketarekin batera, Euskararen Etxea bisitatu daiteke. Dohainik. Bisita gidatua egiteko aukera, aurretik adostuta ( informazio eta erreserbarako: 94 402 80 81 / info@azkuefundazioa.org).

Gehiago irakurri

VI. Larrain Dantza Topaketa

2016/06/11 20:00 Bilbo, Areatza

Gaztediren 65. urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatzen ari dira urtean zehar. Ekainaren 11an, Larrain-dantza topaketak antolatu dituzte, eta edizio honekin batera, sei urte beteko dira lehendabizikoz Larrain-dantza topaketa egin zenetik.

Gehiago irakurri

Matxalen Bilbao: Fugas

2016/06/24 19:00 Bilbo, Guggenheim Museoaren ingurua

La Fundicionek antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiaren baitan Matxalen Bilbaok Fugas lana aurkeztuko du. 

Taldea eta norbanakoa, abstraktua eta zehatza, forma eta informea, ordena eta kaosa. Piezak tentsio-eremu ezberdinak aztertzen ditu. Kaos ludikoa, hutsune zulatuen kaosa, ordena barne hartzen duena. Kideen nahastea, apurketa eta batura elkarrekin bizitzen.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Matxalen Bilbao
  • Antzezleak: María Andrés, Mikel Del Valle, Natalia De Miguel, Natalia García, Nerea Martínez
  • Soinu edizioa: Marc Cano
  • Iraupena: 15 minutu

Gehiago irakurri

Carmen Fumero eta Miguel Ballabriga: ... Eran casi las dos

2016/06/24 19:30 Bilbo, Aita Arrupe igarobidearen ingurua

La Fundicionek antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiaren baitan Carmen Fumero eta Miguel Ballabrigak ... Eran casi las dos aurkeztuko dute.
”Nahiz eta hitz-truke labur hau irribarrez egin zuten alde biek, bere begiak mehatxu-espresioz kargatu ziren une batez; gau hartan, halabeharrez erail besterik ezin izango zuela egin jakin zuen ziurtasun osoz” ... Yukio Mishimaren “La escuela de la carne”.
  • Koreografía: Carmen Fumero eta Miguel Ballabriga
  • Dantzariak: Miguel Ballabriga eta Carmen Fumero.
  • Iraupena: 15 minutu

Gehiago irakurri

Organik: Irrintzi

2016/06/24 20:00 Bilbo, Sitios y lugares

La Fundicionek antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiaren baitan Organik konpainiak Irrintzi lana aurkeztuko du. 

Atsoak artikulazioek mugatuta mugitzen dira, baina gaztaroa gogora ekartzean, iragan horretara itzuli egiten dira une batez, poz-pozik, irrintziaren (oihu kirrinkaria da, ozena eta luzea, arnas bakarrekoa. Artzainek egiten dute mendi-hegaletan durrundatu dezan) musika-oihartzunei esker denboran bidaiatzea ahalbidetuta.

  • Ideia: Natalia Monge
  • Interpretazioa: Laurentx Etxemendi, Helena Golab eta Natalia Monge.
  • Musika konposizioa: Laurentx Etxemendi
  • Jantziak eta produkzioa: Organik
  • Iraupena: 15 minutu.

Gehiago irakurri

Tarde o temprano dantza: Esfera

2016/06/24 20:30 Bilbo, Kaia

La Fundicionek antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiaren baitan Tarde o temprano dantzak Esfera lana aurkeztuko du. 

Imajinatu nolakoa izango litzatekeen 360ºtan egindako koreografia bat, plano guztietatik ikusita. ESFERA jolas koreografikoa da, zirkuluan mugatutako espazio batean hiru dantzariren aukerak aztertzen dituena. Iman batek bezala, gorputzen arteko erakartze efektua inspirazio-iturri hartuta, ESFERA lanak geometria, errepikapena eta eraldaketa erabiltzen ditu taldea elkartuta mantentzeko, edozer gertatzen dela ere.

  • Koreografia: Olatz de Andrés 
  • Dantzariak: Raquel Buil, Vanesa Pérez eta Laura Val
  • Iraupena: 13 minutu

Gehiago irakurri

Sara Cano: A palo seco redux

2016/06/24 21:00 Bilbo, Guggenheim Museoaren ingurua

La Fundicionek antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiaren baitan Sara Canok A palo seco redux lana aurkeztuko du. 

A palo seco, hutsik, apaingarririk gabe, ez naizen hori izaten saiatu gabe... horrela bilatzen dut nire barrenean neure abiapuntuaren ernamuina, eta askatasuna dakarkidan horretara hurbiltzen uzten dut neure burua; bertan bizi dut dantza, energia flamenko bilakatzen duena eta mugimendua isurtzen duena, forma eta etiketetatik harago. Horrela, esan dezaket dantzatu egiten dudala, dantzatu soilik ... Eta zer egin dezaket neure buruari jarraitu ez bada?
  • Koreografia: Sara Cano
  • Dantzariak: Sara Cano
  • Musika: Héctor González eta Alberto Funes
  • Iraupena: 15 minutu

Gehiago irakurri

Natalia Medina dantza konpainia: Moving in space

2016/06/25 19:00 Bilbo, Sitios y lugares

La Fundicionek antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiaren baitan Natalia Medina dantza konpainiak Moving in space lana aurkeztuko du. 

"Ez dago mugimenduan dagoen gorputz batek beteko ez duen lekurik; ez dago espazioak sortuko duen mugarik, ezta izateak berak esperimentatu dezakeen mugarik ere. Hori horrela izanik, espazioak gorputza biltzen du eta gorputza bera espazioan askatzen da ...”

  • Sorkuntza: Vanessa Medina
  • Interpreteak: Medina, Abián Hernandez
  • Musika: Arnaldst (Faund Song), Royksopp (What else is there)
  • Iraupena: 10 minutu

Gehiago irakurri

Hector Plaza eta Agnes Sales: Ehiza

2016/06/25 19:30 Bilbo, Kaia

La Fundicionek antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiaren baitan Hector Plaza eta Agnes Salesek Ehiza lana aurkeztuko dute. 

Ehiza lanak botere-borrokaz dihardu, harrapakari eta harrapakinaren arteko jazarpen etengabeaz. Rol aldaketa etengabea eta bi gorputzen arteko elkarreragina.

  • Koreografia: Hector Plaza eta Agnes Sales
  • Dantzariak: Hector Plaza eta Agnes Sales
  • Musika: Side A: Old Apparatus Chase- Apartment To Subway: Jóhann Jóhannsson
  • Iraupena: 12 minutu

Gehiago irakurri

Gabriel Rodríguez: Sórdito

2016/06/25 20:00 Bilbo, Aita Arrupe igarobidearen ingurua

La Fundicionek antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiaren baitan Gabriel Rodríguezek Sórdito lana aurkeztuko du. 

Ergel bere mututasunean, zehaztasunik gabe mintzatzen zen atmosfera sorditoetan, bijiliak gorabehera, meditazioetan murgilduta barrea topatzeraino. Neure buruari koska egiten badiot, zaporea gozoagoa da, eskuek ondoratzea bilatzen dute ... kontuak argitzen direnean itzuliko naiz ...
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Gabriel Rodríguez
  • Musika: Washington Phillips, Helena Gough
  • Musika edizioa: Olin
  • Iraupena: 10 minutu

Gehiago irakurri

Alma libre konpainia: Race to grace

2016/06/25 20:30 Bilbo, Guggenheim Museoaren ingurua

La Fundicionek antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiaren baitan Alma libre konpainiak Race to grace lana aurkeztuko du. 

Pertsona bik mekanismo baten modura jardun dezakete. Espazio bera partekatzen dute, elkarrekin mugitzen dira, alde batetik bestera; baina ez dute pentsatzeko astirik, ez dute sentitzeko astirik, ez dute arnasa hartzeko astirik. Etengabeko joko batean murgilduta daude. Joko honetan elkarrekin egoteko beharra gero eta handiagoa da, senak sendotu egiten dira eta giza naturaren magia sortzen da ... Grace (mesede, bedeinkazio) eta race (lasterketa) hitzen arteko jokoan oinarrituta sortu zen ideia.

  • Koreografia: Anastasia Brouzioti
  • Dantzariak: Stavros Apostolatos, Anastasia Brouzioti 
  • Musika: Race / Manos Kopanakis
  • Iraupena: 12 minutu

Gehiago irakurri

Ertza: Ikuslearen showa

2016/06/25 21:00 Bilbo, Guggenheim Museoaren ingurua

La Fundicionek antolatzen duen Lekuz Leku jaialdiaren baitan Ertza konpainiak Ikuslearen showa lana aurkeztuko du. 

Ikuskizuna ikuskizunaren barruan. Protagonista erbesteratua, beste baten lanaz jabetzen dena. Ikuslearen buru barrura egindako bidaia. Musikari bakarra, bateria eta pianoz. Lengoaia mintzatu, kantatu eta dantzatuak uztartzen dituen koktelera. Musika kontzertua. Antzezlana. Dantza ikuskizuna. “El show del espectador” gauza horiek guztiak da aldi berean, baina horietako bat ere ez zehazki.

  • Ideia eta zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Interpreteak: Henrique de Souza, Marina Scotto, Thiago Luiz Almeida, Sergio Nguema
  • Musika originala eta zuzeneko musikaria: Iñar Sastre
  • Koreografia: Asier Zabaleta, interpreteen kolaborazioarekin
  • Jantziak: Asier Zabaleta
  • Iraupena: 30 minutu

Gehiago irakurri

Eusko Lorak

2016/06/11 22:15 Sestao, Pilotalekua

Sestaoko Eusko Lorak dantza taldeak urteko dantzaldia egingo du 22:15etan Sestaoko pilotalekuan.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak