Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Hitzaldi-tailerra: Ane Albisu

2016/02/19 19:00 Barakaldo, Ibarra-kaldu elkartea

Ane Albisu, tradiziozko jantzietan aditua da, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egilea. Hitzaldi-tailerra eskeiniko du gure festarako jantzi eta janzteko moduaren garrantziari buruz.

Gehiago irakurri

Bidador Pastorala

2016/03/27 15:30 Gotaine

Xiru Festibalaren baitan Bidador Pastorala eskainiko da. Joxemiel Bidador, Iruñeko sortzaile eta kultur ekintzailearen bizitza eta ekarpenak oroituko dituen pastorala prestatu dute, Karrikiri, Euskaldunen Biltokia, Zaldiko Maldiko eta Duguna elkarteek. 

Historialari, filologo, dantzari, ikertzaile, irakasle eta idazle iruindarra zen Joxemiel Bidador  eta hil zenetik bost urtera, haren pertsona eta figura gogoratuko dute gertuko lagunek.

Pastorala ikusi ahal izateko, erositako liburuxka-sarrera eraman beharko da. Gainera, pastorala ongi jarraitu ahal izateko gida ezin hobea izanen da.

  • Izenburua: Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak
  • Ikusgarri-mota: Zuberoako pastoraletan oinarritutako ikusgarria (hitza, kantu eta dantza)
  • Iraupena: 2 ordu eskax
  • Sinopsia: Hainbat jelkaldiren bidez Bidadorrek Iruñeko eta Euskal Herri osoko euskal kulturari egindako ekarpena gogoratzen da. Bide batez, Iruñean euskaraz bizi izan den jendea ere gogoratu eta omendu nahi dugu, Joxemielen figuraren bitartez.
  • Errexentak: Ihitz Iriart eta Aritz Ibañez
  • Idazlea: Jon Alonso
  • Arizaleak: Mintxo Garaikoetxea (Narratzailea), Lina Andueza (Julia), Ana Telletxea (Andre presidenta), Martxelo Sotes (Jaun Mera), Leire Zabaltza (Andre tertulianoa), Ibai Osinaga (Ibon), Irantzu Fernandez (Perpetua), Julen Leuza (Makagorria). Rosa Ramos, Joseba Costa, Anatxo Manzano, Felix Palacios, Juana Cañada, Juana Mari Fernandez, Josu Erro, Aingeru Amorebieta, Fernando Rey, Biki Nuin, Aingeru Leoz, Ana Sarobe, Maite Goñi, Mikel Yaben, Jon Alonso, Isabel Ibarrola, Leire Leza
  • Satanak: Mikel Tristan, Julen Fagoaga
  • Musikariak: Iñaki Sagardoi, Roberto Antzano, Koldo Azkona, Eiande Aranburu, Peio Belaskoain, Osel Molinet, Alvaro Diaz, Beñat Lopez, Migel Fagoaga
  • Gonbidatuak: San Lorentzoko dantzanteak eta Tuterako Erraldoien Konpartsa.
  • Aurkezlea: Jose Anjel irigarai
  • Antolatzaileak: Duguna, Karrikiri, Euskaldunon Biltokia, Zaldiko Maldiko
  • Informazio gehiago: Joxemiel Bidador Pastorala

Gehiago irakurri

Bidador Pastorala

2016/03/19 20:00 Barañain, Auditoriuma

Joxemiel Bidador, Iruñeko sortzaile eta kultur ekintzailearen bizitza eta ekarpenak oroituko dituen pastorala prestatu dute, Karrikiri, Euskaldunen Biltokia, Zaldiko Maldiko eta Duguna elkarteek. 

Historialari, filologo, dantzari, ikertzaile, irakasle eta idazle iruindarra zen Joxemiel Bidador  eta hil zenetik bost urtera, haren pertsona eta figura gogoratuko dute gertuko lagunek.

Pastorala ikusi ahal izateko, erositako liburuxka-sarrera eraman beharko da. Gainera, pastorala ongi jarraitu ahal izateko gida ezin hobea izanen da.

  • Izenburua: Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak
  • Ikusgarri-mota: Zuberoako pastoraletan oinarritutako ikusgarria (hitza, kantu eta dantza)
  • Iraupena: 2 ordu eskax
  • Sinopsia: Hainbat jelkaldiren bidez Bidadorrek Iruñeko eta Euskal Herri osoko euskal kulturari egindako ekarpena gogoratzen da. Bide batez, Iruñean euskaraz bizi izan den jendea ere gogoratu eta omendu nahi dugu, Joxemielen figuraren bitartez.
  • Errexentak: Ihitz Iriart eta Aritz Ibañez
  • Idazlea: Jon Alonso
  • Arizaleak: Mintxo Garaikoetxea (Narratzailea), Lina Andueza (Julia), Ana Telletxea (Andre presidenta), Martxelo Sotes (Jaun Mera), Leire Zabaltza (Andre tertulianoa), Ibai Osinaga (Ibon), Irantzu Fernandez (Perpetua), Julen Leuza (Makagorria). Rosa Ramos, Joseba Costa, Anatxo Manzano, Felix Palacios, Juana Cañada, Juana Mari Fernandez, Josu Erro, Aingeru Amorebieta, Fernando Rey, Biki Nuin, Aingeru Leoz, Ana Sarobe, Maite Goñi, Mikel Yaben, Jon Alonso, Isabel Ibarrola, Leire Leza
  • Satanak: Mikel Tristan, Julen Fagoaga
  • Musikariak: Iñaki Sagardoi, Roberto Antzano, Koldo Azkona, Eiande Aranburu, Peio Belaskoain, Osel Molinet, Alvaro Diaz, Beñat Lopez, Migel Fagoaga
  • Gonbidatuak: San Lorentzoko dantzanteak eta Tuterako Erraldoien Konpartsa.
  • Aurkezlea: Jose Anjel irigarai
  • Antolatzaileak: Duguna, Karrikiri, Euskaldunon Biltokia, Zaldiko Maldiko
  • Informazio gehiago: Joxemiel Bidador Pastorala
  • Sarrerak salgai Barañaingo Auditorimunaren webgunean edo Karrikiri-ren dendan

Gehiago irakurri

Bidador Pastorala

2016/04/09 19:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Loraldia festibalaren baitan, Bidador Pastorala eskainiko da. Joxemiel Bidador, Iruñeko sortzaile eta kultur ekintzailearen bizitza eta ekarpenak oroituko dituen pastorala prestatu dute, Karrikiri, Euskaldunen Biltokia, Zaldiko Maldiko eta Duguna elkarteek. 

Historialari, filologo, dantzari, ikertzaile, irakasle eta idazle iruindarra zen Joxemiel Bidador  eta hil zenetik bost urtera, haren pertsona eta figura gogoratuko dute gertuko lagunek.

Pastorala ikusi ahal izateko, erositako liburuxka-sarrera eraman beharko da. Gainera, pastorala ongi jarraitu ahal izateko gida ezin hobea izanen da.

13:00 – 14:00. Kalejira 7 Kaleetan
19:00 – 21:00. Pastorala. Azkuna Zentroan

  • Izenburua: Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak
  • Ikusgarri-mota: Zuberoako pastoraletan oinarritutako ikusgarria (hitza, kantu eta dantza)
  • Iraupena: 2 ordu
  • Sinopsia: Hainbat jelkaldiren bidez Bidadorrek Iruñeko eta Euskal Herri osoko euskal kulturari egindako ekarpena gogoratzen da. Bide batez, Iruñean euskaraz bizi izan den jendea ere gogoratu eta omendu nahi dugu, Joxemielen figuraren bitartez.
  • Errexentak: Ihitz Iriart eta Aritz Ibañez
  • Idazlea: Jon Alonso
  • Arizaleak: Mintxo Garaikoetxea (Narratzailea), Lina Andueza (Julia), Ana Telletxea (Andre presidenta), Martxelo Sotes (Jaun Mera), Leire Zabaltza (Andre tertulianoa), Ibai Osinaga (Ibon), Irantzu Fernandez (Perpetua), Julen Leuza (Makagorria). Rosa Ramos, Joseba Costa, Anatxo Manzano, Felix Palacios, Juana Cañada, Juana Mari Fernandez, Josu Erro, Aingeru Amorebieta, Fernando Rey, Biki Nuin, Aingeru Leoz, Ana Sarobe, Maite Goñi, Mikel Yaben, Jon Alonso, Isabel Ibarrola, Leire Leza
  • Satanak: Mikel Tristan, Julen Fagoaga
  • Musikariak: Iñaki Sagardoi, Roberto Antzano, Koldo Azkona, Eiande Aranburu, Peio Belaskoain, Osel Molinet, Alvaro Diaz, Beñat Lopez, Migel Fagoaga
  • Gonbidatuak: San Lorentzoko dantzanteak eta Tuterako Erraldoien Konpartsa.
  • Aurkezlea: Jose Anjel irigarai
  • Antolatzaileak: Duguna, Karrikiri, Euskaldunon Biltokia, Zaldiko Maldiko
  • Informazio gehiago: Joxemiel Bidador Pastorala

Gehiago irakurri

Los Vivancos: Nacidos para bailar

2016/02/19 20:00 Iruñea, Baluarte

Los Vivancos taldeak Nacidos para bailar bere hirugarren ekoizpena aurkezten du, flamenkoa, metala eta musika sinfonikoa zuzeneko musika-interpretazioarekin, diseinuzko jantziekin eta zaindutako ekoizpen teknikoarekin elkartzen dituen ikuskizuna. Nacidos para bailar emanaldia Los Vivancos taldeak berak sortu, ekoiztu, zuzendu eta koreografiatu du eta bertan sortze-talde handi baten laguntza izan du. Zinematografia-musikagile Joan Martorel buru duen sortze-talde honek Metallica, Deep Purple edo Lehonard Cohen bezalako mitoen konposizio originalak Los Vivancos-en rock sinfonikora moldatu ditu. 

  • Zuzendaritza eta koreografia: Los Vivancos
  • Musika-ekoizpena: Joan Martorel
  • Jantziak: Calvin Klein
  • Aholkularitza teknikoa: Eduardo García Llama
  • Argiztapen diseinua: Francisco Porras
  • Iraupena: 90 minutu

Gehiago irakurri

Kemp Dances

2016/03/04 20:30 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Nazioarteko antzerkigintzako mito bat. 70eko eta 80ko hamarkadetan Lindsay Kempek, Lindsay Kemp Companyrekin batera, mundu osoa miraz utzi zuten estilo gurutzatze guztiz heterodoxo baten bidez. Antzerkia, mimoa eta dantza nahasten zuten, tradizioa eta esperimentatzea, ironia sotila eta sentipen indartsuak. “Kemp Dances” asmakari eta berraragitze sail bat da, hau da, sorkari berriak egun birsortutako eta berrikusitako pieza klasiko batzuekin nahasita. Pertsonaia eta ipuin fantastikoen mosaiko ikusgarri eta hunkigarria…

  • Ideia eta eszenografia: Lindsay Kemp
  • Laguntza koreografikoa: Daniela Maccari
  • Argiztapena eta koordinazio teknikoa: David Haughton

Gehiago irakurri

Daniel Abreu: Venere

2016/02/20 20:00 Donostia, Gasteszena

Venere, Venus esan nahi duen eta, jainkoaren ideia ez soilik, baizik eta planetako, sinbolotik materiara doan ideia horrekin jokatuta, bere gain hartzen dituen Italiako hitza. Batetik, begiesten ditu gogortasuna eta planeta ikusgai eta urruneko materiaren eta, aldi berean, bizi izateko jokoan, maitasunetan eta maitasunean edukitzeko sinboloko xaflakortasunaren hoztasuna: hori Venus da, maitasunaren eta plazerraren jainkoa.

  • Zuzendaritza, koreografia, eta espazioa: Daniel Abreu
  • Dantzariak:  Anuska Alonso, Dácil Gonzalez, Pilar Andrés, Janet Novas, Maximiliano Sanford
  • Zuzendaritza eta argiztapen laguntzailea: Irene Cantero

Gehiago irakurri

Kukai: Oskara

2016/02/27 20:00 Hondarribia, Itxas Etxea Auditoruima

Kukai dantza konpainiak Oskara ikuskizuna eskainiko du. 

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako lana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. 

  • Koreografoa: Marcos Morau
  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Kantaria: Erramun Martikorena
  • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez.

Gehiago irakurri

Mutxiko gaua

2016/04/23 19:30 Hendaia, Ondarraitz

Hendaiako Mutxiko Elkartearen 20.urteurrena ospatzeko, Mutxiko gaua antolatu dute. 

Gehiago irakurri

Aracaladanza: Vuelos

2016/03/13 18:00 Donostia, Gasteszena

Vuelos Aracaladanza konpainiaren azken proposamen eszenikoa da. Enrique Cabrera koreografoak 1994. urtean sortu zuen konpainia. Aracaladanzak haur eta nerabeei zuzendutako ikuskizunak sortzen ditu, istorio samurrak; jantzi, musika, erritmo eta mugimenduaren bidez.

Gehiago irakurri

Paula Quintana: Amarga dulce

2016/03/07 12:30 Donostia, Intxaurrondo K.E

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Paula Quintanak Amarga dulce eskainiko du. 

Dultzinea Tobosokoaren pertsonaian oinarritutako ikuskizuna; hark Don Kijote Mantxakoaren balentrien bultzagile gisa jokatutako rolean. Zoroa zuhur, eta zuhurra zoro... Zer gertatu zitzaion emakume hari? Nola dirau bizirik ahanzturan? Non dira zaldun ibiltariak? Cervantesen testuetan, dantzan eta musikan oinarrituta, bidaia emozionala eskaintzen zaigu, heroitasunetik bazterketara eta alderantziz, historiakoa denari gaur egungo izaera garaikidetik ekinez. (...)

Poetek eta artistek fikzioak sortzen badituzte, gizakiak eskubidea du hori bera egiteko bere bizitzan; alegia, artea baldin bada gizakiaren obra, bizitza bera ere, eguneroko egintzak ere, gizakiaren obra dira edo izan behar lukete. Gizakiak ez du askietsi behar gertaerak gertatzen zaizkion bezala onartuz; aitzitik, poetaren gisan jokatu behar du, gertaera horiek bere buruaren isla bihurtu behar ditu. Gauzak norberak nahi lituzkeen bezala ikusi, ez diren bezala: Aldonza printzesa gisa ikusi, ahariak etsaien armada gisa.

  • Zuzendaritza: Paula Quintana
  • Zuzendaritza laguntzailea: Carlos Pedrós
  • Dramaturgia: Carlos Pedrós, Miguel de Cervantesen testuan oinarritua
  • Jatorrizko musika: Juan Antonio Simarro
  • Koreografia eta antzezpena: Paula Quintana
  • Argiztapena: Grace Morales
  • JAntziak: Raquel Rodríguez, Camaleoni-k
  • Diseinu grafiakoa: Laura Ortega
  • Iraupena: 50 minutu
  • Hizkuntza: Gaztelania

Gehiago irakurri

Ertza konpainia: Tirania das Cores

2016/03/07 16:00 Donostia, Gasteszena

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Ertza konpainiak Tirania das Cores eskainiko du. 

Tirania das Cores bidaia kromatiko dantzatua da. Bidaia horretan, agerian geratzen da koloreek gure bizitzan duten eta beti izan duten eragina. Koloreek batzeko balio izan dute sarri, baina baita zatitzeko eta gorrotoa zabaltzeko ere, beste askotan. Koloreak beste pertsona batzuk manipulatzeko, iraintzeko edo are hiltzeko ere erabili izan dira. Koloreak erabiltzen dira auzokoengandik bereizten gaituzten banderak margotzeko. Koloreak jainkotu edo deabrutu egiten dira, hala nola zuria edo beltza. Koloreek, odolaren gorriak kasu, gogorarazten digute barrutik de nok garela berdinak. Koloreak , azken batean, aitzakia baino ez dira pertsonez hitz egiteko.

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Dantzariak: Ariel Oliveira, Carolina Miranda, Flávia Rodrigues, Guilherme Silva, Rafael Alexandre
  • Bideoa: Rafael Grilo
  • Argiaren diseinua: Marcos Dedê
  • Argi teknikaria: Jaime Gonzalez
  • Jantziak: Colectivo
  • Jantzigintza: Carolina Miranda
  • Musika: Mark DwInell, Carrageenan, Lee Rosevere, Hank Hobson, CXLVIII, Circus Marcus, -ono-, Jose Ph Kony, There
  • Audio edizioa: Caio Terra
  • Testua: Ariel Ribeiro, Carolina Miranda, Flávia Rodrigues, Guilherme Silva, Rafael Alexandre y Asier Zabaleta.
  • Iraupena: 60 minutu
  • Hizkuntza: Gaztelania

Gehiago irakurri

Montgomery: Welcome to te Montgomery experience!

2016/03/07 23:30 Donostia, Tabakalera patioa

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Montgomery konpainiak Welcome to te Montgomery experience! ikuskizuna eskainiko du. 

Ongi etorri jai guztiz fin honetara. Energia eta erritmo handiz, giro onez osatutako dantza- eta musika-esperientzia bat, partez 50 eta 60ko hamarkaden estetikan inspiratua, eta benetako dantza-kontzertu bat bihurtu dena. Miguel Marin musikariak asmatua, Teresa Navarrete eta María M. Cabeza de Vaca koreografoen laguntzaz, Welcome to the Montgomery Experience!

2014an hasi zen sortzen, Sevillako Mes de Danza jaialdiaren inaugurazioan. 2015eko abenduaren 4an estreinatu zen, Sevillako Teatro Centralen, lan-prozesua burutu eta material eszeniko berriak sortu ondoren, piezari sorkuntza-sofistikazio handiagoa ematen diotenak; bidaia luzeagoa denboran... Ospakizun erabatekoa, non musikariek (Montgomery) eta dantzariek elkarrekin jarduten baitute, musikaren eta dantzaren arteko bat egite benetakoan.

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Miguel Marín
  • Ko-zuzendaritza eszenikoa: Teresa Navarrete, María M. Cabeza de Vaca
  • Musika konposizioa, soinu espazioa eta zuzenekoa: Montgomery (Amanda Palma: bateria eta koruak; Miriam Blanch: baxua eta koruak; Jesús Bascón: gitarra eta teklatuak; Bjort Runarsdottir: biolontxeloa; Gustavo A. Domínguez Ojalvo: saxoa eta klarinetea; Miguel Marín: ahotsa,perkusioa, teklatuak.
  • Interpretazioa: Teresa Navarrete, María M. Cabeza de Vaca, Silvia Balvín, Greta García, Elisa del Pozo, Laura Morales, Nando Pérez, Juan Luis Matilla
  • Argiaren diseinua: Benito Jiménez
  • Soinu teknikaria: Javi Mora
  • Argazkiak: José Toro
  • Bideoa: La Buena Estrella
  • Diseinu grafikoa: María Meler
  • Produkzioa: Montgomery eta Gestora de Nuevos Proyectos Culturales
  • Banaketa: Montgomery
  • Iraupena: 48 minutu

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Tormenta

2016/03/08 13:00 Donostia, Gasteszena

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Cielo Raso konpainiak Tormenta lana eskainiko du.

Neurritasun gabeko energia, amorru-sua, txingar erreak erortzen ari zaizkigu zerutik, eta loreontziak bezala ureztatzen gaituzten ur-laztan, ontasun huts bihurtzen dira gure buruak ukitzean. Basamortuan galduta, zerutik erortzen denaren egarri. Gora begiratu eta ezin iritsi. Ezin gara gure begien aurrean dugun amaigabetasunera iritsi, hitzak berak etsiarazi egiten du, zure gorputzaren larrua bera, urez betea eta lastatua gogorarazten dizu, eta ez dizu uzten jauzi egiten, hegan egiten, hurrengo ekaitza iragartzen duten hodeiez betetzen den zerua ukitzen.

  • Dantzariak: Marti Güell, Igor Calonge, Leire Otamendi.
  • Zuzendari laguntzailea: Gabriel F.
  • Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda
  • Argiztatzailea: Cristina Libertad Bolivar
  • Zuzendaritza: Igor Calonge
  • Produkzioa: Beatriz Churruca
  • Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Karin Serres: À la renverse

2016/03/08 17:30 Donostia, Tabakalera patioa

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Karin Serres-ek À la renverse lana eskainiko du. 

Sabrina eta Gabriel bi gazte frantses dira, elkar txikitatik ezagutzen dutenak. Neska Bretainian bizi da, eta mutila ekialdean. Udan eta otsailean, urtero, inauteriak direla eta, Gabriel Sabrina ikustera joan ohi da itsasertzera, hots, dena posible den leku hartara. Neskak ihesa du amets; mutilak, neska berriz han aurkitzea. Zergatik egiten dute topo beti banku urdin horretan, itsasoaren aurrean? Bizitza oso bat, gertaeraz betea, patuak alderantzikatzen, dei indartsuei aurre egin ezinik, denbora aurrera doalarik alde guztietarantz. Bihotz handiko rockeroak, ameslari traketsak, errealitatearekin jolasean, arriskuetan sartuz, elkar bilatuz, elkarren atzetik, elkarri bizkarra emanda baina... Inoiz ez bereizita.  Obra bikaina, bi aktore gazteren eskutik. 

  • Dantzariak: Mathilde Panis (Sardine), Carol Cadilhac (Gabriel)
  • Teknikariak : Peggy Marcatel, Kevin Grin, Cyril Babin
  • Iraupena: 70 minutu
  • Hizkuntza: Frantsesez / Azpitituluak.: euskaraz, gazteleraz

Gehiago irakurri

Jesús Herrera: Dantzari

2016/03/08 19:00 Donostia, Antzoki Zaharra

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Jesús Herrerak Dantzari lana eskainiko du.

Ikuskizun honetan, artistak bat egin nahi ditu euskal musika tradizionala eta flamenkoa. Jaioleku duen lurra eta artista gisa hazi zeneko lurra. Errespetu osoz batzen ditu bi kultura desberdin, bi musika-estilo desberdin, flamenkoko ikuskizuna sortzeko. Artistak euskal dantzetan arakatu, eta bere sentimendu flamenkora eramaten ditu. Ikuskizun honetan, ikusiko dugu nola bi kulturak bat egin dezaketen, elkar ulertu eta maita dezaketen. Ezaugarri horiek guztiak agertuko dira maitasun-historia polit, sentimenduz, indarrez eta talentuz bete batean. 

  • Zuzendaritza eta koreografia: Jesus Herrera
  • Zuzendaritza laguntzailea eta koreografia: Lola Jaramillo
  • Musika zuzendaritza: J.Manuel Tudela eta Jesus Herrera
  • Artista gonbidatua: Lola Jaramillo
  • Gitarra: J.Manuel Tudela
  • Kantua: Cristina Tovar eta Rosario Amador
  • Perkusioa: Raul Botella
  • Biolina: David Moñiz
  • Argiztapen diseinua eta teknikaria: Oscar Gomez
  • Soinu teknikaria: Pepe Carnacea
  • Jantzien diseinua: Lopez de Santos
  • Iraupena: 75 minutu

Gehiago irakurri

Kukai: Oskara

2016/03/08 20:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Kukai, Marcos Morau eta La Veronal konpainiek Oskara eskainiko dute. 

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala
marrazten duten. Modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen du. Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen, ia bortxazko, lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio esanahi sentsorial bat.

  • Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya
  • Koreografia: Marcos Morau - La Veronal
  • Dramaturgia: Pablo Gisbert - El Conde de Torrefiel
  • Produkzioa: Kukai Dantza Konpainia
  • Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, eta Matxel Rodriguez
  • Zuzeneko abeslaria: Erramun Martikorena
  • Iraupena: 60 minutu
  • Hizkuntza: Euskaraz / Azpit.: frantsesez, ingelesez

Gehiago irakurri

Organik: Irrintzi

2016/03/09 11:30 Donostia, Intxaurrondo K.E

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Organik konpainiak Irrintzi lana eskainiko du. 

Irrintzi: oihu zorrotz, ozen eta luzea, arnasaldi bakarrekoa. Hainbat eratan erabili izan da historian zehar, baina irrintziaren komunikazio-ahalmena aukeratuko dugu, alaitasun-adierazpen gisa jaurtitzen baita herri-jai eta halakoetan. Bat-bateko oihua da, askatzailea, eta enpatia eragiten du entzuleagan, emozionatu egiten du. Bibrazioa aterako diogu, eta soinura eta gorputzera eramango dugu. Gorputzak dar-dar egiten du, hala nola laurogei urtetan sartua den emakume haren gorputzak, zeina gero eta gaitasun gehiago ari baita galtzen, baina ez hainbeste ahotsean.

  • Ideia: Natalia Monge
  • Sorkuntza: Colectiva
  • Dantzariak: Helena Golab, Natalia Monge
  • Musika konposizioa: Laurentx Etxemendi
  • Jantziak eta produkzioa: Organik
  • Iraupena: 65 minutu

Gehiago irakurri

Losdedae: Teresa (Ora al alma)

2016/03/09 13:00 Donostia, Gasteszena

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Losdedae konpainiak Teresa (Ora al alma) eskainiko du. 

Santa Teresa bere kontakizunen idazlea eta protagonista da aldi berean: bizi, sufritu, gainditu, eta azkenean kontatu egiten ditu, bere-berea duen ahotsez, idatzietan ageri diren abenturak. Mugimenduaren eta hitzaren bitartez, Santa Teresa Jesusenaren unibertsoan sartuko gara. Santaren fedearen pasioan barrena bidaiatu, eta gorputzaren eta espirituaren artean den lotura ikusteko duen modua ulertu. Bitasun hori ulertzen saiatuko gara mugimenduen bidez, eszenak marraztuz joango baitira, ikuskizun osozkoa eratu arte.

  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Chevi Muraday
  • Eszena zuzendaritza eta dramaturgia: David Picazo
  • Zuzendaritza laguntzailea: Manuela Barrero
  • Dantzariak: Carmen Angulo, Manuela Barrero, Chevi Muraday, Verónica Ronda, Paloma Sainz-Ajá, Silvia Marty
  • Musika zuzendaritza: Pablo Salinas
  • Jatorrizko musika: Pablo Salinas eta Mariano Marón
  • Jantzien diseinua: Ana López Cobos
  • Joskintza: Marisa Maggi
  • Bideo diseinua: Emilio Valenzuela
  • Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: David Cubells
  • Girotzea: Alessio Meloni
  • Arrgiztapena: David Picazo
  • Argazkiak: Jacobo Medrano
  • Produkzio exekutiboa: Aman da R. García
  • Produkzioa: Losdedae eta V Centenario STJ Fundazioa. 
  • Iraupena: 90 minutu

Gehiago irakurri

La Phármaco: Kaspar Hauser, el huérfano de Europa

2016/03/09 17:30 Donostia, Tabakalera patioa

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, La Phármaco konpainiak Kaspar Hauser, el huérfano de Europa eskainiko du. 

Kaspar Hauser 1828ko maiatzean agertu zen Nuremberg-eko plazan. Ez zekien hitz egiten, eta ia ezin zen zutik egon. Gerora jakin zenez, une hartara arte ziega batean giltzapetuta egona zen, ez zuen beste inor ikusi, eta ez zekien ezertxo ere kanpoko munduaz. Kaspar Hauser , edo nola dantzatu munduarekiko lehen elkartzea, 17 urtez itzalpean eta isiltasunean bizi ondoren: mundua espero eta behar ez zuen norbaiten begiez begiratu guztiari. Kaspar Hauser dantza garaikideko solo bat da; musika jatorrizkoa da, eta pianoz eta perkutsioz jotzen da zuzenean. 

  • Egilea: Luz Arcas
  • Antzezpena: Luz Arcas
  • Konposizioa eta musika interpretazioa: Carlos Gónzalez,pianoa
  • Koreografia: Luz Arcas
  • Jantziak: Herida de Gato
  • Eszenografia: Ana Montes de Miguel
  • Argiteria: Jorge Colomer
  • Argazkiak: Javier Suárez Gómez
  • Bideoa: Virginia Rota
  • Produkzioa: La Phármaco
  • Produkzio zuzendaria: Sofía Manrique
  • Zuzendaritza artistikoa eta dramaturgia: Luz Arcas, Abraham Gragera
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Gelabert - Azzopardi Companyia de Dansa: Foot-ball

2016/03/09 20:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Gelabert - Azzopardi konpainiak Foot-ball eskainiko du. 

Foot-ball-ek aukera ematen digu Gelabert Azzopardiren dantzariak arian ikusteko, koreografikoki deskodetzen FC Barcelonaren jokaldirik onenak. Pasolinik zioenez, futbola hizkuntza bat da: jokalariek zeinuak idazten dituzte beren gorputzaz, eta ikusleek zeinuok deszifratzen dituzte. Jokalari eta dantzarien mugimenduei begiratuz, antzekotasun eta desberdintasunak ikus ditzakegu. Ikuskizun honen izenburua osatzen duten hizkuntz ak –ingelesa eta katalana– nahasteaz baliatzen da Cesc Gelabert koreografoa gure kulturako bi hizkuntza ez-hitzezko nagusiak –futbola eta dantza– hibridatzeko, eta hartara elkarrizketan lo tzeko bi agerbide eszenikoon adierazmena eta izaera poetikoa. 

  • Zuzendariak: Cesc Gelabert, Lydia Azzopardi
  • Ideia eta Zuzendaritza: Cesc Gelabert
  • Koreografia: Cesc Gelabert dantzarien laguntzarekin. 
  • Ikus entzunezkoa: Jordi Morató, Cesc Gelabert
  • Jatorrizko musika: Borja Ramos
  • Jantziak: Lydia Azzopardi
  • Argiztapena: Conxita Pons, Cesc Gelabert
  • Dantzariak: Daniel Corrales, Lluc Fruitós, Cesc Gelabert, Virginia Gimeno, Anna Hierro, Lorena Nogal, Luis Pedraza, Alberto Pineda
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Marco Vargas & Chloé Brùlé: Libertino

2016/03/10 13:00 Donostia, Gasteszena

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Marco Vargas eta Chloé Brùlé-k Libertino eskainiko dute. 

Zigarrokin baten kearen kiribiletan, oroitzapenak sartzen dira Poetaren baitan. Pertsonak, egoerak, gogoetak eta emozioak barneratzen zaizkio babesleku duen ziegan. Nahita dago giltzapean, plazer, gehiegikeria eta beldur artean. Kaiola orojakile huts bat du helduleku, buruko eta gizarte-loturen sinbolo. Oroimenak dakarzkionak izaki bere gain ageri dira, eta, bizitasun argiz, galdetu, probokatu, eta xaxa egiten diote erabaki bat har dezan: bakartasun gozo horretan jarraitu, ala bizitzaren jarioan parte hartu.

  • Zuzendaritza, koreografia eta dantza: Marco Vargas eta Chloé Brûlé
  • Zuzendariaren ondokoa: Evaristo Romero
  • Testua eta antzezpena: Fernando Mansilla
  • Kantua: Juan José Amador
  • Musika konposizioa: Gabriel Vargas
  • Tormenta bikotea: Gabriel Vargas (Guitarra), Manuel Montenegro (Batería)
  • Argiztapen diseinua: Carmen Mori
  • Eszenografia: Antonio Godoy
  • Jantziak: La aguja en el dedo Fondo de armario
  • Guajiraren koreografia: David Romero eta Chloé Brûlé
  • Ekoizpena: El Mandaito Producciones
  • Banaketa: Elena Carrascal 8co80 gestión cultural
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Carole Vergne: Ether

2016/03/10 17:30 Donostia, Tabakalera patioa

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Carole Vergnek Ether eskainiko du. 

Murgilaldi koreografiko eta birtuala, iturria Western deitzen zaion lurralde grafiko eta ametsezko baten esplorazio espazialean duena. Ether da Western serieko lehen pertsonaia. Izaki bat zeinaren egokitzeko ahalmena ingurune ez-egonkorrari adi baitago, jario atzemanezinean den paisaia bati... Ether desoreka baten esperientzia da, pisuarekiko solas malguaren esperientzia, eremu-sakontasunean den joan-etorri batena. 

  • Dantza, irudia, bideoa eta antzezpena: Carole Vergne
  • Laguntza artistikoa eta antzezpena: Hugo Dayot
  • Argiaren diseinua: Maryse Gautier 
  • Musika: Laurent Sassi
  • Laguntza artistiko eta teknikoa: Bastien Capela
  • Administrazioa, ekoizpena: Pascale Garbaye
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Bovoj: Aire

2016/03/10 20:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

dFeria dantza jaialdiaren programaren barruan, Bovoj konpainiak Aire eskainiko du.

Dantza, kantu flamenkoa, musika eta poesia / Danza, cante flamenco, música y poesía Musikaren, perkusioaren eta soinu-efektuen bitartez, umorearen bidetik joango gara aurkituz lau “izaki”ren historia. Honako hauek jokatzen dituzte lau izakiok: Alejandro, Alonso, Gonzalo eta Rodrigo Aragón. Xaman zahar baten laguntzaz ikusiko ditugu jaiotzen eta hazten. Punch Aragónek egiten du xamanarena. Lau “izakiok” musikaren bidez eta funtzioan zehar –jostailuz eta bestelako objektuz osatuta-erabiliko dituzten 150 elementu baino gehiagoren bitartez komunikatzen dira elkarrekin. Denentzako ikuskizun bat, musika hizkuntza unibertsaltzat darabilena. Estetika zaindu eta gaurkoa duelarik,  Airek musika eta erritmoa aurkezten dizkigu bizitzarako proposamentzat.

  • Antzezleak: Alejandro Aragón, Alonso Aragón, Gonzalo Aragón,Rodrigo Aragón, Punch Domínguez Aragón
  • Eszenografiaren diseinua: José Ibarrola
  • Argiztapen diseinua: Xavier Lozano
  • Jantzigintza diseinua eta karakterizazioa: Gabriela Salaberri
  • Soinu diseinua: Juan Carlos Ramírez
  • Jatorrizko musika: Alarmantiks
  • Musika zuzendaria: Alonso Aragón
  • Dramaturgia: Fernando Bernués, Patxi Barco
  • Ekoizpena: Caribe Teatro
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Irupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Akram Khan: Kaash

2016/02/25 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Akram Khan dantza konpainiak Kaash lana eskainiko du. Khan bere belaunaldiko koreografo ezagunenetako bat da. Bangladesheko jatorria duen familia batean jaio zen Londresen, eta bere lanarekin dantza garaikidearen eta Indiako Kathak dantza tradizionalaren arteko zubiak eraiki nahi ditu.

Kaash ikuskizuna sortzeko Akram Khan koreografoak bi artista ezagun hartu ditu lagun: Nitin Sawhney konpositorea eta Anish Kapoor eskultorea. Kaash (“balitz”, hindieraz) dantza-ikuskizun bat da, zeinetan hots egiten zaien ezaugarri sinboliko eta erritmiko zahar-zaharrez hornitutako Ganesh, Krishna eta Shiva jainko hinduei. Koreografia lan honen egiturak zerikusi handia dauka musika hinduaren musika-ziklo tradizionalekin. Sorkuntza eta errausketa dira bost dantzarirentzako lan honen abiapuntua.

  • Koreografoa: Akram Khan
  • Dantzariak: Kristina Alleyne, Sadé Alleyne, Sung Hoon Kim, Nicola Monaco, Sarah Cerneaux

Gehiago irakurri

Iron Skulls konpainia: Sinestesia

2016/02/19 20:30 Tolosa, Leidor Zinema

Dantza ikuskizun esperimentala dakar Skulls konpainiak. Dantzaren lengoaia bide hartuta eta emozio eta sentimenduei jarraituz apokalipsiaren ondorengo mundu arrotz batera egiten du salto. Alegiazko mundu horretako biztanleek dantza eta akrobaziaren bidez adierazten dituzte pentsamendu eta sentimenduak. Zentzumen guztien bat egiteak interferentziak sortuko ditu eta taldekideek ustekabeko mugimendu harrigarriak azalduko dituzte hip-hopa, dantza garaikidea eta akrobaziak uztartuz. 

Gehiago irakurri

Libertimendua

2016/02/21 09:30 Donapaleu

Libertimendua Donapaleun. 

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Makilari dantzak

2016/03/12 10:00 Iruña, Arga Ibaia zeharkalea 1

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak makilari dantzen klasea antolatu du Baigorriko Albert Zaldunbideren eskutik. Prezioa 15€koa da eta izena emateko, ortzadar@ortzadar.org helbidera idatzi behar da.

Gehiago irakurri

Beti Jai Alai: Euskal Herria Sokan

2016/04/23 20:30 Basauri, Sozial Antzokia

Soka-dantza oinarri hartuta, herrialde bakoitzeko zenbait dantza aurkeztuko ditu Beti Jai Alai taldeak. Sarrera 10€koa izango da.

Egitaraua:

  • Gipuzkoako Dantzak: Aurkez Aurke-Agurra-Ezpata Dantza- Ormatxulo-Punta Motz- Brokel Dantza
  • Lapurdiko Ihauteriak: Dantza Luze- Makil Dantza- Beteluren Fandangoa
  • Zuberoako Maskaradak: Branlea- Barrikada- Makil Dantza- Godalet
  • Otsagabiako Dantzak: Karrikadantza- Dantza Modorro- Jota- Pañuelo
  • Arabako Dantzak: Txulalaia (Paganos)- Revolcón Del Cachi (Oion)- El Arbol (Eltziego)- El Culo (Villabuena)
  • Bizkaiko Dantzak: Begoñako Ezpata Dantza
  • Euskal Herriko Soka: 2/4 Zortziko- Desafioa- Belantzikoa (Leitza)- Dantza Luze- Fandango- Arin Arin
  • Informazio gehiago: Beti Jai Alai

Gehiago irakurri

Jardunaldia: Dantza tradizionalaren irakaskuntza Euskal Herrian - Gaur egungo egoera

2016/03/05 11:45 Bilbo, Dantzerti

Euskal Dantzarien Biltzarrak, Dantza tradizionalaren irakaskuntza Euskal Herrian - Gaur Egungo Egoera folklore jardunaldiak antolatu dituzte.

Egitaraua:

  • 9:45 - 10:00 Partehartzaileen harrera
  • 10.00 - 10:15 Aurkezpena eta Agintarien hitzak.
  • 10:15 - 11:00 Fausti Aranzabal. Dantza irakaslea.
  • 11.00 - 11:45 Fran Muñoz. Laguntasuna D.T. - 1949 Urtetik dantza irakasten.
  • 11:45 - 12:00 Etenaldi - kafe.
  • 12:00 - 12:45 Johañe Etxebest. Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko formazio proiektua.
  • 12:45 - 13:30 Maite Bereziartua. Getariko Musika Eskolan dantza irakaslea.
  • 13:30 - 13:45 Galderak.
  • 15:30 - 17:30. Mahai Ingurua: (Moderatzailea: Xabier Mendizabal), Natxo Montero (Gaztedi D.T., dantzari eta dantza-irakaslea), Maite Bereziartua (Getariko Musika Eskolan dantza irakaslea), Mikel Díaz (Amaiur D.T., Euskal Dantzarien Biltzarra) Nagore de las Cuevas (Andoni Aresti Dantza Eskola, dantzari eta dantza-irakaslea)

Gehiago irakurri

Sasha Waltz and Guests: Sacre

2016/03/17 20:00 Iruñea, Baluarte

Sasha Waltz-ek bere izena daraman konpainia 1993an Berlinen sortu zuen eta Alemanian dantza-antzerkiaren berriztatzailetzat hartzen dute. Sasha Waltz & Guests konpainiak Sacré izeneko emanaldian bere sortzaile eta zuzendari artistikoak sinatutako hiru koreografia biltzen dituen programa eskainiko ditu.

Parisen estreinatu eta 100 urteren ostean, 2013an Stravinsky-ren La consagración de la primavera lanari omenaldia egitea erabaki zuen Sasha Waltz-ek. 28 dantzarik interpretatuta, obra hau San Petersburgoko Mariinsky eta Bruselako La Monnaie antzokiekin batera ekoiztutako Sacre izeneko programaren parte da. Stravinsky-ren balleta Berlioz-en Romeo eta Julietaren maitasun eszenaren vals-arekin eta Debussy-ren Preludio a la siesta de un fauno obrarekin osatzen da.

Egitaraua: Sacre

  • La consagración de la primavera

Musika: Igor Stravinsky

  • Preludio a la siesta de un fauno

Musika: Music Claude Debussy

  • Escena de amor de Romeo y Julieta

Musika: Hector Berlioz

Zuzendaritza eta koreografiak: Sasha Waltz

Gehiago irakurri

Dantzaz: Flash!

2016/02/27 20:30 Angelu, Quintaou Teatroa

Angeluko Udalarekin, Donostia Kulturarekin eta Donostia 2016rekin elkarlanean, Dantzaz konpainiak eta Eklektikak ikuskizun bat sortu dute, non bi aldeetako komunitateak elkartuko baitira, dantza eta komunikazioa elementu nagusiak eta oinarriak izanda, Donostiako eta Angeluko gazteei elkar ezagutzeko eta elkarbizitzeko aukera emanez.

Dantzaz konpainiaren ikuskizunak bi munduan zehar ezagunak diren bi koreograforen maisulanak biltzen ditu: Itzik Galili eta Jacek Przybylowicz, gehi aste osoan sormenerako oinarria izango den pieza: Gizon Haiek, Judith Argomanizena.

  • Gizon Haiek

Koreografia: Judith Argómaniz / Musika: Pan Sonic, Zöe Keating eta Pierre Bordazarre

  • Few brief sequences

Koreografia: Jacek Przybylowicz / Musika: Marin Marais

  • Flash Deluxe

Koreografia: Itzik Galili / Musika: Paxkal Indo eta Percossa

Flash!-en ondoren, publikoak Donostiako eta Angeluko gazteek egindako sormenaz ikusi ahal izango dute, eta, behin ikusita, Mohammed Boujalal (Marokoko abeslari eta oud jotzailea) eta Brasilgo gitarrista bat, kontzertu txiki bat egingo dute, euskal tradizioko abestiz osaturik, baina haien kulturako musikara moldaturik.

Gehiago irakurri

Losdedae: Return

2016/02/26 20:00 Donostia, Antzoki Zaharra

Marta Etura eta Chevi Muraday egitasmo honetan elkartu dira beren kezkak partekatzeko, dantza eta hitza plano berean hizketan jarriz. Bikote-harremanetan arakatzen dute; norberak espero duenak eta gizarteak agintzen digunak eragiten dituzten frustrazioetan. Abiapuntua harremanen zailtasunak ulertzeko era berriak izango dira, eta maitasunaren berezko izaeraren eta gizarteak hartaz eratzen duen irudiaren arteko talka.

Benetako maitasuna errealitatean oinarritutako zerbait da, ala irudimenezko eta irreal den zerbaitetan oinarritzen da? "Zuregan, neure burua ere maite dut". Nork bere burua maitatzea, beste bat maitatzetik abiatuta. Bi pertsonaren arteko konplizitatea unibertso bat sortuz doa, non elkarrekin bizi baitira, elkarrekin amesten, arnasten baitute, azkenean ulertzeko hori ez dela ispilukeria bat baizik, gaztetatik ikasten dugun fikzio baten ispilukeria. Egitura hori hautsi egiten da bat-batean, eta elbarri uzten ditu. Ingurunea eraldatu egiten da, eta elkarrekin duten espazioa itogarri bihurtzen zaie.

  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Chevi Muraday.
  • Interpreteak: Marta Etura, Chevi Muraday.
  • Eskena zuzendaritza: David Picazo.
  • Testuak: Pablo Messiez.
  • Jatorrizko musika: Ricardo Miluy, Mariano Marín.
  • Soinu espazioa: Ricardo Miluy/inScene.
  • Argiaren diseinua: David Picazo.
  • Zuzendari laguntzailea: Paloma Sainz-Aja. 
  • Aretoko teknikari nagusia: David Cubells.
  • Argazkia: jmacGarin.
  • Irudiaren diseinua: Fernando Miluy/inScene.
  • Ekoizpena: Losdedae S. L.
  • Ekoizpen exekutiboa: Cristina García Cameselle.
  • Iraupena: 60 min.    

Gehiago irakurri

Losdedae: Return

2016/02/27 20:00 Donostia, Antzoki Zaharra

Natxo Montero: Barbecho

2016/03/11 20:30 Eibar, Coliseo Antzokia

Natxo Monteroren Lugorri / Barbecho lana sorkuntza-prozesuari buruzko gogoeta bat da. Horretarako hartu beharreko denboran oinarrituta, lugorrian jarri dira Natxo Montero eta Laia Cabrera, lana sortzerako orduan hartu behar diren erabaki guztiei denboraz erreparatu eta ideiak lantzeko. Inprobisazio eta arte garaikidearen inguruko autokritikari lekua utzita egin dute lan bi dantzariek.

  • Zuzendaritza artistikoa: Natxo Montero. 
  • Zuzendari laguntzailea: Pako Revueltas. 
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Laia Cabrera, Natxo Montero

Gehiago irakurri

Sasha Waltz and Guests: Sacre

2016/03/14 20:00 Donostia, Kursaal

Sasha Waltz-ek bere izena daraman konpainia 1993an Berlinen sortu zuen eta Alemanian dantza-antzerkiaren berriztatzailetzat hartzen dute. Sasha Waltz & Guests konpainiak Sacré izeneko emanaldian bere sortzaile eta zuzendari artistikoak sinatutako hiru koreografia biltzen dituen programa eskainiko ditu.

Parisen estreinatu eta 100 urteren ostean, 2013an Stravinsky-ren La consagración de la primavera lanari omenaldia egitea erabaki zuen Sasha Waltz-ek. 28 dantzarik interpretatuta, obra hau San Petersburgoko Mariinsky eta Bruselako La Monnaie antzokiekin batera ekoiztutako Sacre izeneko programaren parte da. Stravinsky-ren balleta Berlioz-en Romeo eta Julietaren maitasun eszenaren vals-arekin eta Debussy-ren Preludio a la siesta de un fauno obrarekin osatzen da.

Egitaraua: Sacre

  • La consagración de la primavera

Musika: Igor Stravinsky

  • Preludio a la siesta de un fauno

Musika: Music Claude Debussy

  • Escena de amor de Romeo y Julieta

Musika: Hector Berlioz

Zuzendaritza eta koreografiak: Sasha Waltz

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2016/02/28 11:30 Hendaia, Gaztelu zahar pilotalekua

Mutxiko elkarteak gonbidatzen zaitu, mutxikoak, fandangoak, arin-arinak eta abar ... dantzatzera Hendaiako Gaztelu zahar pilotalekuan.

Gehiago irakurri

Kukai: Oskara

2016/03/01 20:30 Baiona, Secene Nacionale

Kukai dantza konpainiak Oskara ikuskizuna eskainiko du. 

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako lana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. 

  • Koreografoa: Marcos Morau
  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Kantaria: Erramun Martikorena
  • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez.

Gehiago irakurri

Amarauma: Solasean

2016/04/24 19:00 Bilbo, La Fundición

Amarauma dantza taldeak Solasean dantza eta antzerki obraren euskarazko bertsioa eskainiko du Bilboko Loraldia jaialdiaren baita. La Fundición eta Muelle 3n Sorketa Egoitzan sortutako proiektua da. Miren Gaztañaga eta Gabriel Ocina ariko dira oholtza gainean. Gaztañagarekin eta Ocinarekin batera, Xabier Agirrek, Pilar Andresek, Emilio Encabok eta Gabo Punzok egin dute Solasean, sorkuntza kolektiboa landuz

Gehiago irakurri

Organik: Irrintzi

2016/04/18 19:30 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Bilboko Loraldia jaialdiaren programaren barruan, Organik konpainiak Irrintzi lana eskainiko du. 

Irrintzi: oihu zorrotz, ozen eta luzea, arnasaldi bakarrekoa. Hainbat eratan erabili izan da historian zehar, baina irrintziaren komunikazio-ahalmena aukeratuko dugu, alaitasun-adierazpen gisa jaurtitzen baita herri-jai eta halakoetan. Bat-bateko oihua da, askatzailea, eta enpatia eragiten du entzuleagan, emozionatu egiten du. Bibrazioa aterako diogu, eta soinura eta gorputzera eramango dugu. Gorputzak dar-dar egiten du, hala nola laurogei urtetan sartua den emakume haren gorputzak, zeina gero eta gaitasun gehiago ari baita galtzen, baina ez hainbeste ahotsean.

  • Ideia: Natalia Monge
  • Sorkuntza: Colectiva
  • Dantzariak: Helena Golab, Natalia Monge
  • Musika konposizioa: Laurentx Etxemendi
  • Jantziak eta produkzioa: Organik
  • Iraupena: 65 minutu

Gehiago irakurri

Aukeran: Maurizia

2016/04/17 19:00 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Aukeran dantza konpainiak, Bilboko Loraldia jaialdian bere azken lana aurkeztuko du: Maurizia. Arratiako pandero jotzaile mitikoari eskainitako koreografia da eta ikuskizun honek emakumeak omendu nahi ditu. 

  • ZuzendaritzaEdu Muruamendiaraz
  • Eszena-zuzendaritzaAinhoa Aierbe
  • TestuaKarmele Jaio
  • Diseño de iluminación: Carlos Solano
  • Argiztapen-diseinua: Eli Alberdi
  • KoreografiakEdu Muruamendiaraz Aukeran Dk
  • Garaikideko koroegrafiakAne Anza
  • DantzariakAne AnzaGarazi EgigurenAnder ErrastiIoritz GalarragaEneko GaldosIoneIriarteEkain KazabonOier LabordeOlatz OribeUxue UrruzolaItziar Uzkudun.

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2016/02/28 11:30 Senpere, Elizako plaza

Mutxikoak Senperen Saltoka taldeak alaiturik.

Gehiago irakurri

Folklore jardunaldiak: Teknologia berriak, begirada berriak

2016/03/07 19:00 Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak, Nafarroako Ondare materiagabearen artxiboaren jardunaldi zientifikoa antolatu du. 

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran eta John Kendall: Raw

2016/03/05 20:00 Tolosa, Euskal Herria Plaza

Amaia Elizaran eta John Kendall dantzariek Raw lana aurkeztuko dute Tolosako Topic aretoan. 2015eko abenduan Topic bertan egindako egonaldi artistiko batetik sortutako work in progress lan bat da taularatuko dutena. Contact dantzan oinarritutako lana da, eta mugimendu arriskutsuak ikertu dituzte, sentikortasunari muzin egin gabe.

Bikoteko lana, contact teknikaren bidez, sentikortasunari kontrajarritako mugimendu arriskutsuakikertzen dituena. Norbera beste pertsona batek baldintzatzen duenean, dagoeneko bere burua zaintzeko gai ez denean... Nola jokatzen du beste indibiduoak? Ondoan izango du sustengatzeko? Une batean, bataren eta bestearen mugak hedatzen dira, estetikak forma galtzen duen puntu batean. Anbiguotasuna estalian dago, gorputzak batzen eta mimetizatzen dituen proposamen honetan, eta bataren zentzua besteak dauka.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ane Albisu

2016/03/13 11:30 Hondarribia, Itxas Etxea Auditoruima

Ane Albisu, tradiziozko jantzietan aditua da, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egilea. Hitzaldia eskeiniko du gure festarako azken 100 urteotatako jantzi eta janzteko moduaren garrantziari buruz eta moda eta diseinuaren eraginari buruz. 

Gehiago irakurri

Maritzuli: Lau urrats eta kitto!

2016/03/19 20:30 Larresoro

Maritzuli konpainiak, Hergaiko Izarrak eta Xinkako dantza taldeekLau urrats eta kitto!ikuskizuna eskainiko dute. 

Claude eta Jon Iruretagoienaren transmisio metodoa agerian ezartzen duen ikusgarri hau, haur-dantzarien erakusleihoa da. Lau urrats eta kitto! 40 euskal gazten indarraren bidez (Hergaraiko Izarrak eta Xinkako dantza taldeak), erritmoz eta kolorez betea den euskal dantza ikusgarria ematen du deskubritzerat.

Gehiago irakurri

Eifman Ballet: Rodin

2016/03/19 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Boris Eifman-en zuzendaritzapean Rodin izeneko lana aurkeztuko du Errusiako Eifman Balletek. Ikuskizun honetan, Auguste Rodin eskultore frantsesaren bizitza kontatzen da, bai eta Camille Claudel bere ikasle, musa eta maitale errusiarrarekin izan zuen maitasun istorio tragikoa. Hamabost urte baino gehiago elkarrekin egon ondoren banatu egin ziren, eta haustura hori hain kolpe latza gertatu zitzaion Camilleri non bere azken 30 urteak erietxe batean igaro baitzituen.

Gehiago irakurri

Eifman Ballet: Rodin

2016/03/18 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Boris Eifman-en zuzendaritzapean Rodin izeneko lana aurkeztuko du Errusiako Eifman Balletek. Ikuskizun honetan, Auguste Rodin eskultore frantsesaren bizitza kontatzen da, bai eta Camille Claudel bere ikasle, musa eta maitale errusiarrarekin izan zuen maitasun istorio tragikoa. Hamabost urte baino gehiago elkarrekin egon ondoren banatu egin ziren, eta haustura hori hain kolpe latza gertatu zitzaion Camilleri non bere azken 30 urteak erietxe batean igaro baitzituen.

Gehiago irakurri

Kapela-dantza

2019/05/11 12:00 Legazpi

Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela.

Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake.

Kapela Dantza hau, goizeko 11:00etan hasiko dute hamaiketako batekin, ondoren kalejiran Euskal Herria plazarantz abiatuko dira 12:00ak aldera.

Orain gutxi arte, kapela-dantza maiatzaren 4ean dantzatu izan da. Orain, ordea, egun hori jadanik ez da jaieguna Legazpin eta azkenaldian kostata lortu dituzte dantzariak. Horregatik, eguna aldatzea erabaki zuten eta orain kapela-dantza Mirandaola egunaren bezperan dantzatzen da. Mirandaola egun hori Santikutz egunaren ondorengo igandean ospatzen da.

Beraz, honela ospatzen dituzte Santa Krutz jaiak legazpiarrek:

  • Maiatzak 3: ezpata-dantza eta soka-dantza.
  • Ondoko larunbata: kapela-dantza.
  • Ondoko igandea: Mirandaola eguna (ezpata-dantza).

Gehiago irakurri

Euskal Jaia

2016/03/19 11:30 Oiartzun

Oiartzungo Udalak, herriko hainbat eragilerekin batera Euskal Jaia antolatu dute. Hona hemen Euskal Jaiaren egiteraua:

  • 11:30 Festaren hasiera:

- Olarri Dantza Taldean, Haurtzaro Dantza Taldearen eta Elizalde Dantza Taldearen emanaldiak herriko plazetan, Lartaungo txistularien, Auntxa Trikititxa Eskolaren eta Haurtzaroko trikitilari eta panderojoleen laguntzarekin

- Herri Musika Eskolako dultzaina taldea

- Txost, plazan

- Oiarpe, Kontzejupean

  • 11:30-14:00
-Artisau azoka, San Juan kalean
  • 12:00

- Bertsolariak, plazan

- Herri kirolak, Landetxen

- Oiartzungo Flauta Taldea, Euskal Herria plazan

  • 12:30

- Dantza-jauziak Kontzejupe plazan, Herri Musika Eskolako xirularru taldearekin

- Lartaun abesbatza, elizako eskilaretan; 13:00etan Kastroko iturrian

  • 13:30

- Dantza taldeen emanaldia Landetxen

  • 14:00

- Bertsolariak, plaza dantzak eta txupina plazan

- Madalensorora kalejira

  • 14:30
- Herri bazkaria, Madalensoron
  • 16:00-17:30
-Bazkalostea
  • 16:30-17:30:

- Ludoteka, Madalensoro kanpoan

- Trikipoteoa

  • 21:30:

- Erromeria Bide Batez taldearekin, plazan

Antolakuntza taldea: Olarri Dantza Taldea; Haurtzaro Dantza Taldea; Elizalde Dantza Taldea; Lartaun abesbatza; Lartaungo txistulariak; Emarri; Soinuenea Fundazioa; Oiarpe; Txost; Oiartzungo Bertso Eskola; Oiartzungo Flauta Taldea; Abaraxka ludoteka; Oiartzungo Erraldoien Konpartsa; Auntxa Trikitixa Eskola eta Haurtzaroko trikitilari eta panderojoleak. 

Gehiago irakurri

Dantzaz: Aureo

2016/03/12 20:00 Irun, Amaia Kultur Zentroa

Dantzaz konpainiak Aureo izeneko lana eskainiko du. Aureo bost pieza koreografikoz egindako lana da, bakoitza koreografo baten eskutik; Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martín, Judith Argomaniz eta Christine Hassid.

  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous 
  • Koreografoak: Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martin, Christine Hassid, Judith Argomaniz 
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustín Martínez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines.
  • Prezioa: 7 eta 10 €

Gehiago irakurri

Bolant eguna

2016/03/27 09:30 Luzaide

Bolant eguna ospatuko dute Luzaiden.

  • 9:30 Pekotxeta eta Benta auzoetara bisita.
  • 12:00 dantza ikusgarria Santiago plazan.
  • 17:00 Arretxe frontoian emanaldia.

Gehiago irakurri

Andreen aurreskua

2016/03/19 13:00 Bilbo, Deustu, San Pedro plaza

Martxoaren 19an, dantzatuko da Bilbon, San Pedro plazan, Deustuko andreen aurreskua. 1999. urtean berreskuratu zen soka-dantza hau, Iñaki Irigoienek bildutako dokumentazioan oinarrituta, eta Bihotz Alai dantza taldearen eskutik.

Gehiago irakurri

Un vasco en Sevilla

2016/03/16 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Dantza protagonista Arriagako Gelatxoetan. Mikel del Valle dantzariak zazpi pertsonek osatutako dantzari-taldea gidatuko du Un vasco en Sevilla lana taula gainean aurkezteko. Mikel del Valle bera de lan horren zuzendari eta koreografoa. Lanak, dantza neoklasikoa eta garaikidea uztartzen ditu, eta baita dantza espainiarraren eragin zuzena daukaten mugimenduak ere, batez ere flamenko estilokoak. 

  • Zuzendari eta koreografoa: Mikel del Valle
  • Dramaturgia: Elena Calleren
  • Dantzariak: Montaña Ciborro, Marta Otazu, Aitor Matres, Vicente Ferragud eta Raquel Linares
  • Jantziak: Lola Domínguez

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta soka-dantza

2019/05/03 10:30 Legazpi

Legazpiko Santikutz eguneko ezpata-dantza eta soka-dantza Legazpin Sustraia taldearen eskutik.

09:30ean Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia.

10:30ean prozesioan Mirandaolako Miraria gogoratzen duen erlikia Eliz-Parrokiaren inguruan eramaten da. Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesio honetan, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariek parte hartzen dute. 

10:45ean Meza Nagusia ospatuko da.

12:00etan Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara, ezpata-dantzarien ohorezko arkupean. Ondoren Legazpiko ezpata-dantza eta ondotik soka-dantza, Sustraiak Dantza Taldearen eskutik.

Gehiago irakurri

Santa Krutz ezpata-dantza

2019/05/03 10:00 Andoain

Santa Krutz egunean, maiatzaren 3an, ezpata-dantza dantzatzearen ohiturari ekin zioten Andoainen 2008. urtean. Andoaingo Udal korporazioarekin eta eskopeteroekin bat egiten du ezpata-dantzari taldeak, horrela hauei aurrena erreberentzia dantzatzeko eta ondoren, ezpata txiki aitzindariek eta buruzagiak Gipuzkoako ezpata-dantza. Saio hau meza aurretik izan ohi da. Meza ostekoan, aldiz, ezpata-dantza dantzatzen diete berriro ere korporazioak Kale Nagusian barrena Santa Krutz elkarterako bidea egin aurretik. Ezpata-dantza amaitzean dantzariek brokel-dantzaren zikloa dantzatzen dute: Makil txiki dantza, zinta-dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta brokel-dantza.  

  • 10:00 Dultzaineroekin diana 
  • 11:00 Ezpata-dantza
  • 11:30 Meza santua Santa Krutz elizan 
  • 12:30 Ezpata-dantza eta brokel dantzak

Gehiago irakurri

Bilaka konpainia

2016/03/26 20:30 Baiona, Baionako Antzokia

Bilaka konpainiak, hiru piezaz osaturiko ikuskizuna taularatuko du. Gari Otamendik sortutako Zaharrak berri, Jon Mayaren Abbadie eta Negua Mathieu Vivier-en eskutik. 

Gehiago irakurri

El Plego

2016/04/02 17:00 Ablitas

Apirilak 2, larunbata

17:00 Kalejira: Logroñoko dantza taldea, Kemen dantza taldea, Ablitas-eko Erraldoien konpartsa, Ablitas-eko gaiteroak eta Mendianike dantza taldea.

19:30 dantza emanaldia plazan: Logroñoko dantza taldea, Kemen dantza taldea eta Ablitas-eko Erraldoien konpartsa.

Apirilak 3, igandea

10:30 Mugarik gabeko txuntxuneroak txistulari taldearen kalejira.

12:30 Ablitaseko musika bandaren kontzertua

13:00 El Plego dantza

Gehiago irakurri

El Plego

2016/04/03 10:10 Ablitas

Apirilak 3, igandea

10:30 Mugarik gabeko txuntxuneroak txistulari taldearen kalejira.

12:30 Ablitaseko musika bandaren kontzertua

13:00 El Plego dantza

Gehiago irakurri

Ertza: 4x4

2016/04/02 18:30 Andoain

Andoain Dantzan zikloaren barruan, Ertza konpainiak 4X4 dantza ikuskizuna aurkezten du.

4X4 kaleko dantza ikuskizunak, umorearekin nahasten ditu 4 dantzariren trebeziak eta aldarrikapen nagusi bat: ezberdina izateko eskubidea. Abiapuntu bezela kaleko dantza borroketan pizten den lehiakortasuna hartuta, estilo ezberdinek, gora eta gora doan energia bakar baten menpe baturik, dantza zoro bat osatzen dute.

  • Koreografia: Asier Zabaleta
  • Dantzariak: Chimid Badmaev, Pedro Alfonso Vilas, Sergio Nguema eta Thiago Luiz Almeida
  • Musika:
    • 565 F.S. (Club off Chaos)
    • STADT (Pole)
    • TORN OPEN (Co-fusión)
  • Jantziak: Moonrocks
  • Iraupena: 17 minutu

Gehiago irakurri

Aracaladanza: Vuelos

2016/04/09 18:00 Andoain, Bastero Kulturgunea

Andoain Dantzan zikloaren barruan, Aracaladanza konpainiak Vuelos haurrentzako dantza ikuskizuna aurkezten du. 

Vuelos, Aracaladanza konpainiaren azken proposamen eszenikoa da. Enrique Cabrera koreografoak 1994. urtean sortu zuen konpainia. Aracaladanzak haur eta nerabeei zuzendutako ikuskizunak sortzen ditu, istorio samurrak; jantzi, musika, erritmo eta mugimenduaren bidez.

Gehiago irakurri

Haatik: Itsas Lapurrak

2016/04/10 18:30 Andoain, Espigoia

Andoain Dantzan zikloaren barruan, Haatik konpainiak Itsas Lapurrak dantza ikuskizuna aurkezten du. 

Zuzendaritza: Aiert Beobide
Aholkularitza artistikoa: Olatz Beobide
Jantziak: Ramon Garcia
Argiztapena: Anartz Beobide
Komunikazio eta irudia: Iurre Aranburu
Dantzariak: Aiert Beobide, Itziar Dohyarzabal, Anne Jauregi, Amaiur Luluaga, Iker Sanz, Irati Sorondo Nerea Ezenarro eta Jon Arsuaga.

Gehiago irakurri

Urki dantza taldea

2016/04/17 12:00 Andoain

Andoain Dantzan zikloaren barruan, Urki dantza taldeak, dantza emanaldia eskainiko du.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Aureo

2016/04/22 21:30 Andoain, Bastero Kulturgunea

Dantzaz konpainiak Aureo izeneko lana eskainiko du.Aureo bost pieza koreografikoz egindako lana da, bakoitza koreografo baten eskutik; Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martín, Judith Argomaniz eta Christine Hassid.

  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous 
  • Koreografoak: Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martin, Christine Hassid, Judith Argomaniz 
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustín Martínez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines.

Gehiago irakurri

Bizkaiko Dantzari Eguna

2016/05/15 10:00 Lekeitio

Aurten, Bizkaiko Dantzari Eguna, Lekeition ospatuko da.

Gehiago irakurri

Zarena Zarelako eta Leinua konpainiak

2016/03/27 19:30 Irisarri, Airoski gela

Zarena Zarelako dantza konpainiak Herrikoia dantza ikuskizuna eskainiko du eta Leinua konpainiak bere azken ikuskizuna, Zure osagarriari.

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguneko XX. Gala

2016/05/01 19:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XX. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetzari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan.

Lau Errebelazio Sarik parte hartuko dute ikuskizunean: Hodei Iriarte (Prague Chamber Balleteko dantzari bakarlaria eta 2016’ko Errebelazio Saria), Ion Agirretxe (Flandeseko Errege Balleteko dantzaria eta 2013’ko Errebelazio Saria), Jon Vallejo (Dresdeko Balleteko dantzari bakarlaria eta 2010’ko Errebelazio Saria) eta Iker Murillo (Uniqart Dance Company-aren zuzendari artistikoa eta dantzaria, eta 2008’ko Errebelazio Saria).

  • Dantzariak eta konpainiak: Jon Vallejo (2010’ko Errebelazio Saria), Jirí Bubenícek eta Otto Bubenícek/ Uniqart Dance Company (koreografoa: Vitali Safronkine, zuzendari artistikoa: Iker Murillo, 2008’ko Errebelazio Saria)/ Ion Agirretxe (2013’ko Errebelazio Saria) eta Cristina Casa (Flandeseko Errege Balleta)/ Hodei Iriarte (2016’ko Errebelazio Saria)/ Dantzaz/ Aukeran Dantza Konpainia/ Carmina Ocañaren eta Pablo Savoyeren Dantza Estudioa/ Ballet de Cámara de Madrid / Gaztela eta Leongo Profesionalen Dantza Eskola/ Gasteizko ‘José Uruñuela’ Dantza Kontserbatorioa.
  • Lanak (1. Zatia): Agurra, Beltxargen aintzira”(hirutarako pausua), Ikerketa, Intxaur–Hauskailua (binakako pausua), Gizon haiek eta On Kixote. Pas de deux.
  • Lanak (2. Zatia): Qualia 22, Recuerdos del mañana, Strings, Claroscuro, Leihoa (pas de trois), Moving resonance eta Le souffle de l'Esprit.
  • Sarrerak: 6, 10, eta 12 euro.
  • Antolatzailea: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea
  • Laguntzailea: Donostia Kultura

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak XXVII

2016/04/26 21:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

Edizio berezi honetan Dantzazeko dantzarien sei sorkuntza aurkeztuko dira, bi emanalditan (bigarren emanaldia apirilaren 27an).

Ezustez betetako emanaldiak izango dira, aurrez ez baita jakingo zein pieza eskainiko diren emanaldi bakoitzean. Hauexek dira sei piezak: Jone Amézagaren Mayarra, garapenaren eta zibilizazioaren ingurukoa; Richard de Leyok ugalkortasunari buruz egindako Las flores y las abejas; errealitatea eta itxurak hizpide dituen Nora Panevaren Embuster@s; eguneroko emozioen gainean Carmen Derrék sortutako One16.5.18 4.1.25; indarkeria eta nork bere burua zauritzea mintzagai dituen Josu Santamariaren Luces y sombras eta La luna vino a la fragua, Paula Parrak dantzaren bidez Federico García Lorcaren unibertsoari eskainitako begiratua.

Pieza batzuetako jantziak AEG ikastetxeko “Neurrirako eta ikuskizunetarako jantziak” goi zikloko ikasleek diseinatu eta egin dituzte.

Informazio gehiago: Dantzaz Konpainia

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak XXVII

2016/04/27 21:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

Edizio berezi honetan Dantzazeko dantzarien sei sorkuntza aurkeztuko dira, bi emanalditan (lehen emanaldia apirilaren 26an izan da).

Ezustez betetako emanaldiak izango dira, aurrez ez baita jakingo zein pieza eskainiko diren emanaldi bakoitzean. Hauexek dira sei piezak: Jone Amézagaren Mayarra, garapenaren eta zibilizazioaren ingurukoa; Richard de Leyok ugalkortasunari buruz egindako Las flores y las abejas; errealitatea eta itxurak hizpide dituen Nora Panevaren Embuster@s; eguneroko emozioen gainean Carmen Derrék sortutako One16.5.18 4.1.25; indarkeria eta nork bere burua zauritzea mintzagai dituen Josu Santamariaren Luces y sombras eta La luna vino a la fragua, Paula Parrak dantzaren bidez Federico García Lorcaren unibertsoari eskainitako begiratua.

Pieza batzuetako jantziak AEG ikastetxeko “Neurrirako eta ikuskizunetarako jantziak” goi zikloko ikasleek diseinatu eta egin dituzte.

Informazio gehiago: Dantzaz Konpainia

Gehiago irakurri

Göteborgs Operans Danskompani: Noetic

2016/05/12 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Sorkuntza-lan honek gizakiak berez duen behar bat arakatzen du, bizitzako xehetasun guztiak egituratzeko beharra; eta, horrekin batera, arauak hausteko eta haien atzean zer dagoen ikusteko dugun irrika. Mugimendu tarteka mekaniko eta tarteka klasiko, arin-askatuen bidez, dantzariek eraiki, aldatu eta deseraiki egiten dute errealitatea.

Sidi Larbi Cherkaouik bi kulturatan ditu erroak, bai Marokokoan eta bai Erdialdeko Europakoan. Haren nortasun artistikoan eragina izan du Les Ballets C de la B dantza-konpainia belgikarrean hainbeste urtez jardun izanak. Ballet horren lana da, hain zuzen ere, azken hamarkadetan dantzaren munduan gertatu den gauzarik kitzikagarrienetako bat.

  • Koreografia: Sidi Larbi Cherkaoui
  • Jatorrizko musika: Szymon Brzóska
  • Eszenografia: Antony Gormley
  • Jantziak: Les Hommes
  • Dramaturgia: Adolphe Binder
  • Argiztapena diseinua: David Stokholm
  • Perkusioa: Shogo Yoshii (zuzeneko musika)
  • Abeslaria: Miriam Andersén
  • Koreografia laguntzaileak: James O’Hara, Elias Lazaridis, Helder Seabra
  • Iraupena: 55 minutu
  • Informazio gehiago: Göteborgs Operans Danskompani

Gehiago irakurri

Göteborgs Operans Danskompani: Noetic

2016/05/13 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Motoko Hyrayama: Hybrid

2016/10/21 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Motoko Hyrayama dantza garaikideko koreografo eta dantzari ospetsuak Hybrid ikuskizuna aurkeztuko du Oreka Tx eta Ainu etniako Emi Toko abeslariarekin batera.

Tokioko New National Theatren estreinatutako ikuskizun honetan, dantzaren jatorriaren eta txalapartaren bidez sortutako erritmoen arteko esplorazio eta esperimentazioaren emaitza eskainiko dute.

  • Koreografia: Motoko Hirayama
  • Dantzariak: OBA, Kenta Kojiri, Mayumi Minagawa, Yuki Nishiyama, Ryu Suzuki y Motoko Hirayama
  • Abeslaria: Emi Toko
  • Musika: Harkaitz Mtnez de San Vicente, Mikel Ugarte, Mixel Ducau, Juanjo Otxandorena, Iñigo Egia
  • Iraupena: 1 ordu 20 minutu

Gehiago irakurri

Motoko Hyrayama: Hybrid

2016/10/22 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Motoko Hyrayama dantza garaikideko koreografo eta dantzari ospetsuak Hybrid ikuskizuna aurkeztuko du Oreka Tx eta Ainu etniako Emi Toko abeslariarekin batera.

Tokioko New National Theatren estreinatutako ikuskizun honetan, dantzaren jatorriaren eta txalapartaren bidez sortutako erritmoen arteko esplorazio eta esperimentazioaren emaitza eskainiko dute.

Gehiago irakurri

Motoko Hyrayama: Hybrid

2016/10/23 19:30 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Mokoto Hirayama dantzari eta koreografa japoniarrak zuzentzen du Hybrid proiektua, bere dantza-konpainia Oreka TX musika-taldearekin eta Ainu Emi Toko etniako abeslariarekin batzen dituena.

Ikuskizunak, dantzaren sustraien eta txalapartaren bitartez sortutako erritmoen arteko esplorazioaren eta esperimentazioaren emaitza eskaintzen du. Artista eta jakintzagai desberdinen artean zubi-lana egiten duen lankidetza.

Emaitza arte-amalgama da, Eurasiako mutur banatako bi herritako sustraiak abiapuntutzat harturik eraikitzen dena eta, muinean, koreografa japoniarrak sortutako mugimendu fisikoa duena.

  • Koreografia: Motoko Hirayama
  • Dantzariak: OBA, Kenta Kojiri, Mayumi Minagawa, Yuki Nishiyama, Ryu Suzuki y Motoko Hirayama
  • Abeslaria: Emi Toko
  • Musika: Harkaitz Mtnez de San Vicente, Mikel Ugarte, Mixel Ducau, Juanjo Otxandorena, Iñigo Egia
  • Iraupena: 1 ordu 20 minutu

Gehiago irakurri

Recirquel Contemporary Circus: Tha Naked Clown

2016/11/24 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Pailazoari amaitzen ari zaio bizia. Ezezagunean sartzear da, baina azken oihala erori baino lehen, oroz gabetu beharra du, bere arima erabat biluzturik egin nahi ditu azken urratsak. Zer dago pailazoaren mozorroaren irribarre etengabearen atzean? Produkzio honetan, aktoreek literalki eta irudimenez erantziko dute mozorroa, ikus-entzuleei barne-bidaia ez ohiko batera abiatzeko gonbita egiten dietenean, irudimenaren eremuetan barrena, non errealitatea babesten duten geruzak desagertu egiten baitira.

Ikuskizunak ezabatu egiten ditu zirkuaren, dantzaren, antzerkiaren eta musikaren arteko mugak. 

Informazio gehiago: Recirquel Contemporary Circus 

Gehiago irakurri

Recirquel Contemporary Circus: Tha Naked Clown

2016/11/25 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Pailazoari amaitzen ari zaio bizia. Ezezagunean sartzear da, baina azken oihala erori baino lehen, oroz gabetu beharra du, bere arima erabat biluzturik egin nahi ditu azken urratsak. Zer dago pailazoaren mozorroaren irribarre etengabearen atzean? Produkzio honetan, aktoreek literalki eta irudimenez erantziko dute mozorroa, ikus-entzuleei barne-bidaia ez ohiko batera abiatzeko gonbita egiten dietenean, irudimenaren eremuetan barrena, non errealitatea babesten duten geruzak desagertu egiten baitira.

Ikuskizunak ezabatu egiten ditu zirkuaren, dantzaren, antzerkiaren eta musikaren arteko mugak. 

Informazio gehiago: Recirquel Contemporary Circus 

Gehiago irakurri

Sharon Fridman: Free fall

2016/12/16 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Sharon Fridman konpainiak, Free fall lana aurkeztuko du. Gure biziraupena bertikaltasun-auzi bat da: erori ondoren jaikitzea amaierarik gabeko zikloa da, egunero berregiten dena. Denok gaude sartuta dinamika simetriko horretan, baina bakoitzak berea eta ez beste inorena balitz bezala sentitzen du. Beti taldeetan sartuta, saiatzen gara zentzua eta askatasuna aurkitzen, ikusiz ea posible den "erorketa librea". "Erortzeko" erresistentziek, bizi-egitura defentsibo eta itogarriak alde batera uzteko erresistentziek, ez aurrera ez atzera uzten gaituzte batzuetan, etsita, dena errepikatu beharko balitz bezala, norbanakoak bide berritzerik aurkituko ez balu bezala, harrapatuta bizi delarik. Galdetzen diogu geure buruari nola erraz lezakeen talde batek "erorketa" hori, nola izan daitekeen adore-emaile eta lagungarri norbanakoak irtenbidea aurki dezan, bere izatea onartu eta bidean aurrera segi dezan. Ur-jauzitik erori nahi ez duen ur geldi hori bezala, azkenean korrontearen bultzadaz libre erortzen den arte.

  • Zuzendaritza artistikoa: Sharon Fridman
  • Koreografia: Sharon Fridman interpreteekin kolaboratuz
  • Koreografia-laguntzaileak: Arthur Bernard-Bazin eta Carlos Fernández 
  • Interpreteak: Pau Colera, Jonathan Foussadier, Maite Larrañeta, Alejandro Moya, Melania Olcina, Léonore Zurflüh
  • Dramaturgia: Antonio Ramírez-Stabivo
  • Jatorrizko musika: Luis Miguel Cobo
  • Eszenografia: Oficina 4play arquitectura 
  • Argiztapenaren diseinua: Sergio García Domínguez
  • Jantzien diseinua: Inbal Ben Zaken
  • Ikus-entzunezkoak: Damián Varela eta Eva Viera
  • Biraren planifikazioa eta komunikazioa: Laura Gil Diez
  • Kudeaketa: Fani Benages Arts Escèniques
  • nformazio gehiago: Sharon Fridman konpainia

Gehiago irakurri

Sharon Fridman: Free fall

2016/12/17 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

  •  Informazio gehiago: Sharon Fridman konpainia

Gehiago irakurri

Aïda Colmenero Dïaz: She poems

2016/11/26 20:00 Donostia, Antzoki Zaharra

She poems Aida Colmenero Díazek sortutako egitasmoa da. Bi dantza aurkezten ditu, Senegalen, Nigerian, Tanzanian eta Kamerunen osatutako bideo-dantzetatik eraikiak. Dantza garaikideko ikus-entzunezko lan hau emakumeek emakumeentzat egina da, emakumeen identitatea eta haien eskubideen babesa ditu gaitzat, eta poesiaren bidez jorratzen ditu.

She poems afrikar dantzako aukera-berdintasunari buruzko proiektu bat da, dantza hori gizonezkoek egin baitute eskuarki; profesionaltasunari eta gaitasunari buruzkoa, sorkuntzazko interpretazioari buruzkoa, afrikar emakumea artista gisa han eta handik kanpo ahalduntzeari eta ikusgai jartzeari buruzkoa.

Informazio gehiago: Aïda Colmenero Dïaz

Gehiago irakurri

Aïda Colmenero Dïaz: She poems

2016/11/27 20:00 Donostia, Antzoki Zaharra

She poems Aida Colmenero Díazek sortutako egitasmoa da. Bi dantza aurkezten ditu, Senegalen, Nigerian, Tanzanian eta Kamerunen osatutako bideo-dantzetatik eraikiak. Dantza garaikideko ikus-entzunezko lan hau emakumeek emakumeentzat egina da, emakumeen identitatea eta haien eskubideen babesa ditu gaitzat, eta poesiaren bidez jorratzen ditu.

She poems afrikar dantzako aukera-berdintasunari buruzko proiektu bat da, dantza hori gizonezkoek egin baitute eskuarki; profesionaltasunari eta gaitasunari buruzkoa, sorkuntzazko interpretazioari buruzkoa, afrikar emakumea artista gisa han eta handik kanpo ahalduntzeari eta ikusgai jartzeari buruzkoa.

Informazio gehiago: Aïda Colmenero Dïaz

Gehiago irakurri

Folklore Azoka

2016/05/21 10:00 Portugalete

Ekainaren 21 eta 22an ospatuko da Portugaleteko kaleetan XI.Folklore Azoka. Larunbat eta igandez folklorearen alorko bilgune bilakatuko dira Bizkaiko herriko merkatua eta Plaza del Solar. Elai-Alai dantza taldeak antolatuta artisau azoka, dantza emanaldia, tallerrak, artisauak... izango dira azokako pragramazioko protagonista.

Hona hemen asteburuko programazioa:

Maiatzak 21, larunbata

11:00 Azokaren ateak zabalduko dira.

12:30 Musika tresnen haurren eskulantegia.

12:30 XI. Folklore Azokaren Inaugurazio Ofiziala. Bizkiako dultzaineeoak Birakari Sestaoko Erraldoien Elkartea. 

14:00 Larrain dantza.

18:30 Musika tresnen haurren eskulantegia.

18:30 Ume dantzarien emanaldia.

  • Elai Alai dantza taldea
  • Berriztasuna dantza taldea
  • Ikusgarri dantza taldea

19:30 Erromeria maisuarekin Aiko taldea.

22:00 Kantak eta gaueko jai giroa Iruñako Jarauta txarangarekin. 

Maiatzak 22, igandea

11:00 Azokaren ateak zabalduko dira.

11:30 Portugaleteko ezpata-dantza.

  • 11:30 Hasiera hornidura azokan. Segizioa Santa Maria kaletik Elizako Landara igoko da.
  • 12:00etan Portugaleteko ezpata-dantza dantzatuko da Elizako Landan. Ondoren, Gernikako Arbolaren kimua landatuko da Elizako Landako lorategian. 
  • 12:45 Itsasadar ingurura kalean behera jeitsi eta han itsasoko jendea omenduko da. 
  • 13:00 Udaletxe aurreko plazara desfilea. Udaletxe aurrean bigarrenez dantzatuko dute Portugaleteko ezpata-dantza.

12:00 Kontzertu bateratua: Udal Musika Banda eta Barakaldoko Udal Txistu Bandak.

12:30 Musika tresnen eskulantegia.

13:00 Kontzertua: Elai Alaiko Orfeoia.

14:00 Euskal dantzak: Portugaleteko habanerak eta larrain-dantza.

18:00 Musika tresnen eskulantegia.

19:00 Kontzertua: Folketan.

20:00 XI. Folklore Azokaren amaiera. 

Gehiago irakurri

Lasala: Now

2016/06/04 20:00 Donostia, Gasteszena

Lasala konpainiak bere azken lana eskainiko du, Now. Parentesi bat sasoian. Lehendik sortutako irudikapenetan gune bat hausnartzeko eta zinez lortu denaren kontua eman. 

Gehiago irakurri

Dantzaz: Launaka

2016/04/09 20:00 Donostia, Gasteszena

Launaka Dantzaz Konpainiaren ekoizpen berri bat da, Cristobal Balenciaga Museoarekin, Donostia Kulturarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ko-ekoiztuta. Bi nazioarteko koreografoen lanak biltzen ditu, programa honetarako bereziki prestaturik: Paolo Mohovich y Vitali Safronkine, bi konposatzaileren musika harturik: Juan Crisóstomo de Arriaga eta Franz Schubert (baita Niña Coyote eta Chico Tornado ere), eta beste sortzaile baten inspirazioarekin ere: Cristobal Balenciaga

Lau lankideak, lau sortzaileak (bost, hobeto esanda), lau dantzarien hirukoteak, eta hari laukote bat, guztiak bilduta lau faseak dituen prozesu batean. Iada bukatuta dagoen prozesu bat (Mohovich eta Arriaga), 

Informazio gehiago: Dantzaz Konpainia

Gehiago irakurri

Pere Faura: Sin baile no hay paraíso

2016/05/14 20:00 Donostia, Gasteszena

Sin baile no hay paraíso dantzan oinarritutako proiektua da. Dantzako historioan funtsatuta dauden bost ikono koreografikoetan barrena, performance-ak proposatzen du bere berraragipena eskertasun keinu historiko gisa eta jardun humoristiko bezala dantzaren munduan

Gehiago irakurri

Airenoar: Airenoar

2016/04/10 20:00 Donostia, Gasteszena

Sorkuntza antzerki bi diziplina artistiko lotzen dituen pieza: zirkua espezialitate soka berriaeta ahots leun eta musika, gorputz lana eta mugimenduaren arteko lotura batekin.

AirenoAr proposamen artistiko ezberdin eta berezia da. Antzezlana, bi antzezlarien topaketa eta desadostasunak bere leku pertsonal eta partekatzen dituzten lekuetatik sortzen da. Leku hauek gorputza, soka eta musikaren arteko lanatik sortuak dira.

  • Zuzendaritza: Rut Balbís

  • Interpretazioa: María Move eta Álvaro Reboredo Ortega “Fitinho”

  • Argiztapena: Afonso Castro

  • Jantziak: Teresa Gutiérrez 

  • Informazio gehiago: Airenoar

Gehiago irakurri

Zerutxu dantza taldea

2016/04/02 11:30 Markina-Xemein

Goizean (11:30) umeak auzo eta kaleetan zehar dantzan ibiliko dira. Amaieran Arkupen, Gazte Ahots Abesbatzarekin bat egingo dite.

Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, nagusien dantza ikuskizuna egongo da alde zaharreko kaleetan zehar. Emanaldiari Larrain-dantzarekin emango zaio amaiera. 

Oharra: Euria egingo balu, ikuskizunak Plaza Barripera eta Kontzekupera mugatuko dira. 

Gehiago irakurri

Bolant eguna

2016/04/03 11:30 Sestao

Salleko taldeak Bolant eguna ospatuko du, Luzaide herriko jai koloretsu honen bizitasuna Sestaoko kaleetara eramateko asmoz.

Eguna hasteko 11:30an kalejira egingo dute Bide Nagusian zehar  Orfeoiaren plazaraino eta,  gosaria egin ostean, bolanten lehenengo dantza sorta eskainiko dute bertan.

Jarraian 12:30a aldera Pela kalera joango dira beste dantza saio bat egitera. Han ere mokadu bat hartuko dte indarrak berritzeko.

Goizeko emanaldia bukatzeko Luzaideko Bolant festaren dantza adierazgarrienak bilduko dituen emanaldi bat eskainiko dute Kasko plazan 13:30ean.
 
Bazkaltzeko atsedenaldiaren ondoren, 18:00etan La Salle Eskolatik kalejiran abiatu eta Las Llanas Udal Frontoira joango dira. Bertan 18:30ean hasiko dute inauteri jai bizi honen agerpenarekin bukaera emango dion ospakizunari.

Gehiago irakurri

Kukai: Gelajauziak

2016/04/02 22:00 Aulesti, Frontoia

Cesc Gelabert koreograforekin elkarlanean sortzen da Gelajauziak. Nestor Basterretxearen hiru metro eta erdi altuera duen Akelarre totema da ikuskizunaren ardatza, bere inguruan eta txalapartaren soinuaren agindupean sei dantzarik Jauziak eta Soinu Zaharren (Lapurdi eta Gipuzkoako dantza tradizionalak) arteko harremana garatzen dute, Cesc Gelabertek markatutako ildoa jarraituz.

  • Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya
  • Koreografia: Cesc Gelabert
  • Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
  • Musikaren sorkuntza: Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia
  • Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya eta Urko Mitxelena

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Pereza

2016/03/31 21:00 Biarritz, Colisée

Alferkeria. Gizakiaren ekintza bakoitzean, hitz bakoitzean, keinu bakoitzean den edertasunaz ari da; edertasun hori iragankorra da, bizi da, pisua du.

Natura hedatu, berde eta beltz baten gainean etzanik, gorputzak azken tantaraino hurrupatuko lukeen baso baten gainean, bertan goxo egiten du nire gorputzak, giharrak luzatu egiten dira lurraren ukitua gero eta hurbilago sentituz, hezurrek kraska egiten dute hondoratu ahala; sentitzen dut erroak bota nitzakeela hemen, datorren udaberrian lora nintekeela zuhaitz bihurturik, belar bilakaturik

  • Zuzendaria: Igor Calonge
  • Zuzendari laguntzailea: Gabriel F.
  • Argiztapena: Pedro Fresneda
  • Produkzioa: Beatriz Churruca
  • Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Elirale: 01.01 dantzaria eta atabalaria

2016/04/03 10:30 Arbona, Plaza

Lagunarte-Elirale lankidetzari esker egin sorkuntza hau karrikarendako galarrots performantza bat da. Honen xedea da diskurtso bat sortzea bi lengoia elkartuz. Honela, gorputzak danborrarekin eta dantzak musikarekin egiten dute topo.

  • Interpreteak : Jose Cazaubon eta Jokin Irungarai
  • Musika-zuzendaritza : Kristof Hiriart
  • Zuzendaritza koreografikoa : Pantxika Telleria
  • Laguntzaile koreografikoa : Arantxa Lannes
  • Feldenkraïs TM metodoan laguntzailea : Laura Beurdeley
  • Testuaren egokitzailea : Sustrai Colina

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Zer da Euskal Herriko gure ekialdeko Dantza Xaharra?

2016/03/30 20:00 Urruña, Hego Lapurdiko Hirigunearen egoitza

Frantses hizkuntzan den konferentzia honen bitartez, Jose Cazaubon eta Pantxika Telleria EliralE konpainiako kideek, XVI.mendetik garatzen den Europar Braleetatik heldu den Jauzien koregrafia eta musikaren sistemaren aurkezpen historiko batetik abiatuko dira sistema honen garaikidetasuna azaltzeko asmoarekin.

Mutxikoen toki politikoa ere azalduko dute urteetan zehar XVIII. eta XIX. mendeak zeharkatuz, aipu berezi bat eginez XX. mendeko Betti Bettelu Dantza Maisuak eragindako berpizteaz.

Gehiago irakurri

Tailerra: Elirale konpainia

2016/03/29 10:20 Ahetze, Eskola

Elirale dantza konpainiak  ikusle-aktore eskola berezia antolatzen du 01.01 emanaldiaren inguruan. Konkretuki, jauzien sistema aztergai izanen da dantzariei eta musikariei zuzendutako tailer hauetan.

  • 9:30 :Jeandeari harrera kafea
  • 10:00 - 11:00 : Gorputza kontzientzia eta bermeak
  • 11:15 - 12:30 : Ibili eta denbora, Pulsazioa, Pikatua, Ingurua
  • 12:30 - 14:00 : Bazkaria
  • 14:00 - 15:15 : Feldenkraîs TM métodoan emandako tailerra “Sens & Mouvement” elkarteko Oinen eta buruaren arteko harremana
  • 15:30 - 16:45 : Bermeen kalitateak eta urratsen barianteak
  • 17:00 - 18:00 : Sistemarekiko konposizioa denak elkarrekin

Gehiago irakurri

Krego Martin Danza: Spaceko zarama

2016/04/16 17:00 Eibar, Coliseo Antzokia

Spaceko zarama dantza, jolasa eta umorea batzen dituen ikuskizuna da. Gure inguruan pilatzen ditugun gauza eta zaborren inguruan dihardu. Gero eta gehiago edukitzeko desio amaigabea eta behar ez ditugun gauzekin inguratzeko joera. Spaceko zarama material birziklatuekin egindako ikuskizuna da, adin guztietara zuzendua.

  • Zuzendaritza eta Koreografia: Bego Krego.
  • Interpreteak: Ana Capilla, Bego Krego, Maria Martin.
  • Jatorrizko musika: Marc Cano.
  • Argiaren diseinua: Oscar Grijalba.
  • Jantzien diseinua: Mayda Zabala.
  • Eszenografia diseinua eta atrezzoa: Dolo Navas.
  • Maskarak: Javi Tirado.
  • Irudi diseinua: Iñaki Ugalde, Marc Cano.
  • Sarrera: 5€

Gehiago irakurri

Dantzaz: Aureo

2016/04/23 20:30 Eibar, Coliseo Antzokia

Dantzaz konpainiak Aureo izeneko lana eskainiko du Gasteizko Principal Antzokian. Aureo bost pieza koreografikoz egindako lana da, bakoitza koreografo baten eskutik; Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martín, Judith Argomaniz eta Christine Hassid.

  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous 
  • Koreografoak: Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martin, Christine Hassid, Judith Argomaniz 
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustín Martínez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines.

Gehiago irakurri

Matxalen Bilbao: L ́Autre/Bestea

2016/04/01 21:00 Biarritz, Colisée

Sorkuntza honetan, Matxalen Bilbao, Johanna Etcheverryrekin aritu da lankidetzan. Etcheverry Laboratoire Chorégraphique Sans Frontières taldeko kidea da, eta harekin dantza pentsatzeko moduak partekatzen ditu.

  • Zuzendaritza: Matxalen Bilbao
  • Sortze-Lana: Johanna Etcheverry, Matxalen Bilbao
  • Antzezleak: Johanna Etcheverry, Matxalen Bilbao
  • Argi Disenua eta Teknikariak: David Alcorta
  • Musika Originala: Marc Cano
  • Jantzi Diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Argazkiak: Aintzane Arangüena Oar-Arteta
  • Ekoizpena: Matxalen Bilbao, Gobierno Vasco
  • Laguntzaileak: La Fundicion, Malandain Ballet Biarritz
  • Iraupena: 65 minutu

Gehiago irakurri

Solasaldia: Jone San Martin

2016/04/02 18:00 Donostia, 2016 Gunea, Easo kalea 43

Jone San Martin sortzaile donostiarra eta beroren nazioarteko ibilbide oparoa modu hurbil eta atseginean ezagutzeko aukera izango dute topaketara gerturatzen direnek.

Dantzaz konpainiako zuzendari Fernando Saenz de Ugartek gidatuko du Jone San Martinekin solasaldia. 2016 Gunean izango da hitzordua, larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etan.

Karta Zuriak egitasmoaren baitan hartuko du parte San Martinek Donostia 2016n.

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2016/04/03 11:30 Biarritz, Kasinoko ataria

Mutxikoak Biarritzen. 

Gehiago irakurri

Bailableak

2016/04/03 12:00 Elizondo, Elizondoko plaza

12:45eko Artajonako Bandaren kontzertuaren aurretik bailableak antolatu dituzte Elizondoko gaiteroak eta Baztango dantzariak. 

Gehiago irakurri

Jone San Martin: Legitimo / Rezo

2016/05/30 20:00 Donostia, Kursaal

Jone San Martinek Europako Kultur Hiriburutzari egiten dion lehenengo ekarpena da Legitimo/Rezo. Ikuskizunak programa bikoitza biltzen du (bakarkako lana eta dantzatutako hitzaldia) eta William Forsythe koreografoarekin batera pilatutako esperientziatik abiatzen da; izan ere, hogei urte baino gehiagoz egin dute lan elkarrekin San Martinek eta koreografo estatubatuarrak. Bakarkako lanak Forsythen notazioa dauka oinarri, eta San Martinek hezurmamitu du Josh Johnsonekin batera. Bestalde, hitzaldi dantzatuan, dantzari moduan Forsythen notazioa nola baliatzen duen izango du hizpide donostiarrak, eta prozesu horren azalpena dantzatu egingo du.

  • Kontzeptua: William Forsythe, Jone San Martin eta Josh Johnson
  • Interpretazioa: Jone San Martín
  • Kanpo-eragilea: Josh Johnson

Gehiago irakurri

Dantzaz: Launaka

2016/04/09 11:00 Donostia, Miramon (Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitza)