Dokumentuaren akzioak
Aïda Colmenero Dïaz: She poems
She poems Aida Colmenero Díazek sortutako egitasmoa da. Bi dantza aurkezten ditu, Senegalen, Nigerian, Tanzanian eta Kamerunen osatutako bideo-dantzetatik eraikiak. Dantza garaikideko ikus-entzunezko lan hau emakumeek emakumeentzat egina da, emakumeen identitatea eta haien eskubideen babesa ditu gaitzat, eta poesiaren bidez jorratzen ditu.
She poems afrikar dantzako aukera-berdintasunari buruzko proiektu bat da, dantza hori gizonezkoek egin baitute eskuarki; profesionaltasunari eta gaitasunari buruzkoa, sorkuntzazko interpretazioari buruzkoa, afrikar emakumea artista gisa han eta handik kanpo ahalduntzeari eta ikusgai jartzeari buruzkoa.
Informazio gehiago: Aïda Colmenero Dïaz
Dokumentuaren akzioak