Dokumentuaren akzioak
Jone San Martin: Legitimo / Rezo
Jone San Martinek Europako Kultur Hiriburutzari egiten dion lehenengo ekarpena da Legitimo/Rezo. Ikuskizunak programa bikoitza biltzen du (bakarkako lana eta dantzatutako hitzaldia) eta William Forsythe koreografoarekin batera pilatutako esperientziatik abiatzen da; izan ere, hogei urte baino gehiagoz egin dute lan elkarrekin San Martinek eta koreografo estatubatuarrak. Bakarkako lanak Forsythen notazioa dauka oinarri, eta San Martinek hezurmamitu du Josh Johnsonekin batera. Bestalde, hitzaldi dantzatuan, dantzari moduan Forsythen notazioa nola baliatzen duen izango du hizpide donostiarrak, eta prozesu horren azalpena dantzatu egingo du.
- Kontzeptua: William Forsythe, Jone San Martin eta Josh Johnson
- Interpretazioa: Jone San Martín
- Kanpo-eragilea: Josh Johnson
Dokumentuaren akzioak