Dokumentuaren akzioak
Dantzaz: Atalak XXVII
Noiz |
2016/04/27
21:00 |
---|---|
Non | Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa |
Hitzordua egutegira gehitu |
vCal iCal |
Edizio berezi honetan Dantzazeko dantzarien sei sorkuntza aurkeztuko dira, bi emanalditan (lehen emanaldia apirilaren 26an izan da).
Ezustez betetako emanaldiak izango dira, aurrez ez baita jakingo zein pieza eskainiko diren emanaldi bakoitzean. Hauexek dira sei piezak: Jone Amézagaren Mayarra, garapenaren eta zibilizazioaren ingurukoa; Richard de Leyok ugalkortasunari buruz egindako Las flores y las abejas; errealitatea eta itxurak hizpide dituen Nora Panevaren Embuster@s; eguneroko emozioen gainean Carmen Derrék sortutako One16.5.18 4.1.25; indarkeria eta nork bere burua zauritzea mintzagai dituen Josu Santamariaren Luces y sombras eta La luna vino a la fragua, Paula Parrak dantzaren bidez Federico García Lorcaren unibertsoari eskainitako begiratua.
Pieza batzuetako jantziak AEG ikastetxeko “Neurrirako eta ikuskizunetarako jantziak” goi zikloko ikasleek diseinatu eta egin dituzte.
Informazio gehiago: Dantzaz Konpainia
Dokumentuaren akzioak