Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Elirale: Ka dira

2013/12/26 00:00 Donostia, Gazteszena

Kadira hitzak aulkia edo katadera esan nahi du Lapurdin. Claude Boujon idazlearen Kadira urdina izeneko haurrentzako liburuaren gainean oinarriturik, Elirale konpainiako Pantxika Telleria koreografoa iturrira joan da berriz eta beste gisara ber idazten du 2005an publiko gaztearentzako sortu zuen bere lehen pieza koregrafikoa. Garai hortan hirukote bat irudikatu zuen; eszenan hiru protagonista zeuden: emazte bat, gizon bat eta kadira bat.

Gehiago irakurri

II. Itxaropenerako argi-pintzak

2013/11/30 20:00 Arrigorriaga, Lonbo Aretoa

Genero-indarkeriaren kontrako ongintzako festa.
Ikuskizun honetan munduko lehen mailako dantzari ospetsuek hartuko dute parte modu altruistan: ekialdekoak, bolliwoodekoak, polinesiarrak, tribalak, zingaroak, e.a.

Gehiago irakurri

Salbatzaile Dantza Taldea

2013/11/30 20:00 Bilbo, Santiago Plaza

Gehiago irakurri

Verdini: Dastatu Gure Dantza

2013/12/03 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Abenduaren 3an Elbarritasunaren Nazioarteko Eguna eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeaz baliatzen da Verdini Dantza Taldea bi ospakizunok batuko dituen oroitzapen-ekitaldi bat proposatzeko. Psikodantzako konpainia aitzindaria izan da Euskadin Verdini (dantza garaikidearen mota honek elbarritasun intelektuala integratzen du), eta aldi berean euskara sustatu du. Orain, ekitaldi batean bildu nahi ditu egitasmoa osatzen duten alderdiak, hots, gizartea sentikortzea dantzaren arte-adierazpenaz, prestakuntza onaren emaitza bikainak erakustea, eta euskal kultura sustatzea. Hori guztia gauzatuko da konpainiaren proba-saio ireki izango den emanalditxo batean, Isabel Verdini koreografo donostiarraren lan-metodologia ezagutzeko bide gisa.

Gehiago irakurri

Kukai-Tanttaka: Komunikazioa-Inkomunikazioa

2013/12/14 19:30 Arrasate, Amaia Antzokia-Zinema

Mikel Laboak Komunikazioa-inkomunikazioa lanean ekindako bideari segitu nahi izan diote Kukai eta Tanttakak elkarrekin prestatu duten laugarren lanean. Jolasera jarri dira, "hitza, mugimendua, begirada, kantua, tresna bat edo bi… dantza-pauso batzuk, isiltasuna" aurrera ekarri eta behatu.

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Karaoke

2013/12/14 20:00 Donostia, Gazteszena

Aldenduta, abesten ari denari begiratzen diozu. Moketako marrazkia besaulkietan eta panel elektriko bat estaltzen duten gortina batzuetan ere badago. Gainerako guztia kolore ilunez dago margotuta. Argi-gurpila bortizki biratzen da, eta haren kolore artifizialek beste pertsona batzuen aurpegiak argitzen dituzte. Ezezagunak ikusten dituzu, dotore jantzita. Batzuek gizabidez egiten dizute irribarre. Zu zara hurrengoa. Argietan jartzen duzu arreta, ez pentsatzeko.

Egilea, koreografia: Igor Calonge

Zuzendaritza eszenikoa: Gabriel F.

Ekoizpena: Compañía

Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda

Interpreteak: Daniel Abreu, Dácil González e Igor Calonge

Gehiago irakurri

Roser Lopez Espinosa-Ziomara Hormaetxe

2013/12/20 21:00 Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Gehiago irakurri

Abre los ojos

2013/12/21 18:00 Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia

Despertar los sentidos taldearen lana da. Helburua ikuslea axolagabe ez ustea da; beren lana baloratzea nahi dute, beren disziplina eta batez ere beren artea, eta ez dute ikuskizuna errukitasunetik ikus dadila nahi. Artistek dantza eta adierazmena hizkuntza unibertsala direla erakusten dute eta nola, edozein gizabanako, bere  ahalmen intelektual, fisiko, psikiko edo eta sentsorialez haratago, komunika daitekeen haien bitartez.

Gehiago irakurri

Beti Jai Alai

2013/12/24 19:00 Bilbo, Aita Donosti Plaza

Gehiago irakurri

Salbatzaile Dantza Taldea

2013/12/28 19:10 Bilbo, Santiago Plaza

Gehiago irakurri

Alkartasuna EDTren logotipo lehiaketaren azken eguna

2013/11/04 23:50

Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak logotipo lehiaketa aurkeztu du. Egin dituen 50 urteen ibilbidea islatuko duen irudi grafiko baten bila dabiltza. Oinarriak eta tipografia lortzeko idatzi alkartasunaedt@gmail.com helbidera edo facebookera.

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak oinetan

2013/11/09 19:00 Azkoitia, Baztartxo Antzokia

Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte en­tzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez? Galdera horren erantzuna da "Errimak Oinetan", bertsolaritza oinarri duen dan­tza emanaldia.

Gehiago irakurri

Garaztarrak: Kontrapas

2013/11/10 20:00 Barañain, Auditorioa

Ortzadar euskal folklore elkarteak eta NUPeko Nafarroako ondare ez-materialaren artxiboak XIXX Folklore jardunaldiak antolatu dituzte, "Nafarroako dantzen atlasa" izenburuarekin.

Gehiago irakurri

Ortzadar: ...librea ninçana...

2013/12/15 20:00 Barañain, Auditorioa

Musika, antzerkia eta dantza uztartzen dituen ikuskizunak 1512. urtean gertatutakoaren oroitzapenak ekarri nahi ditu gogora Nafarroaren izaera berreskuratzeko nahian.

Ortzadar euskal folklore elkarteak eta NUPeko Nafarroako ondare ez-materialaren artxiboak XIXX Folklore jardunaldiak antolatu dituzte, "Nafarroako dantzen atlasa" izenburuarekin. Egitarauaren barruan emango dute ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Bust a Move. II. Urteurrena

2013/11/16 00:00 Donostia, Arteleku

BUST A MOVE break dance-ko talde donostiarrak bere bigarren urteurrena ospatzen du breakaren inguruan festa bat antolatuz.

Gehiago irakurri

Alurr: Izanak dirau, 1512

2013/11/17 20:00 Barañain, Auditorioa

"Dantza eskolako gaztetxoei geure historiaren zati bat dantzaren bidez bizitzeko aukera eman diegu. Alurr dantza taldearen beste aurpegi bat da eskola, taldearen etorkizuna ziurtatzen duena. Horregatik, etorkizuneko dantzariei gure historia eta tradiziorantz begiratzeko aukera eman nahi diegu. Gure etorkizuna beraiena delako, ez dezaten memoria gal".

Ortzadar euskal folklore elkarteak eta NUPeko Nafarroako ondare ez-materialaren artxiboak XIXX Folklore jardunaldiak antolatu dituzte, "Nafarroako dantzen atlasa" izenburuarekin. Egitarauaren barruan emango dute ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Amets Bide (Ordizia) eta Ostadar (Beasain) dantza-taldeen ekitaldia Araman

2013/11/09 18:30 Arama, Gipuzkoa

Aramako San Martin jaien barruan, dantza-ekitaldi bat eskainiko dute Amets Bide (Ordizia) eta Ostadar (Beasain) dantza-taldeek larunbat honetan (azaroak 9), arratsaldeko 18:30etan herriko plazan. Bi dantza-taldeek Euskal Herriko txoko ezberdinetako jatorria duten dantzak eskainiko dituzte. 

Gehiago irakurri

Amets Bide-Ostadar

2013/11/09 18:30 Arama, herriko plaza

Aramako San Martin jaien barruan, dantza-ekitaldi bat eskainiko dute Amets Bide (Ordizia) eta Ostadar (Beasain) dantza-taldeek. Bi dantza-taldeek Euskal Herriko txoko ezberdinetako jatorria duten dantzak eskainiko dituzte.

Gehiago irakurri

Bizkaian Emakumeak Dantzari jaialdia

2013/11/09 18:00 Durango. Ezkurdi plaza

Emakumeek dantzan izandako parte hartzea eta protagonismoa aldarrikatu eta indartzeko jaialdia antolatu dute Durangon Tronperri eta Txoritxu-Alai dantza taldeek. Emakumeak, bai dantzan eta bai gizartean oro har, baztertuak izan direla salatu, eta gaur egun festan parte hartzeko eskubideak errespetatzea eskatzen dute ekitaldi honen bidez.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2013/12/03 19:00 Leioa, Kandelazubieta Kiroldegian

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Kubako Ballet Nazionala: Coppélia

2013/11/24 20:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Kubako Ballet Nazionala sortu zenean, 1948an, Coppélia izan zen Alicia Alonsok konpainia berriaren errepertorioa osatzeko hautaturiko lehen tituluetako bat; ospetsua balleteko errepertorio tradizionaleko lanik ospetsuenen artean, 1870eko maiatzaren 25ean estreinatua, Parisko Operan. Konpainiarentzako lehen muntaketa León Fokín-i enkargatu zitzaion eta hark Marius Petiparen jatorrizkoaren bertsio bat ekarri zuen Kubara.

Alicia Alonsok eta Igor Youskevitx-ek hartu zuten obraren ardura, eta 1948ko abenduaren 28an estreinatu zen, Auditorium antzokian (gaur egun, Amadeo Roldán antzokia deritzo). Alicia Alonsok hartu zuen  errepertorio tradizionaleko pieza handiak berriro muntatzeko eta koreografia prestatzeko ardura konpainiaren barruan; berehala ekin zion Coppéliaren koreografia, estiloa eta dramaturgia xeheki lantzeari, eta errotik eraldatu zuen obra. Horretarako, jatorrizko elementuetara jo zuen ahal zuen guztietan —Saint Léon-engandik Petipagana—, irizpide zorrotzak erabili zituen ballet horri dagokion demi-caractère estilo klasikoko kontzeptuak ezartzeko, eta asko zaindu zuen kontakizunaren koherentzia narratiboa. Horrez gainera, koreografia aberastu zuen birtuosismo tekniko handiko uneak sartuz, hala teknika akademiko hutsaren erakustaldietan nola karaktereko edo demi-caractèreko dantzetan.

Gehiago irakurri

Anakrusa: Tempus-i

2013/11/29 22:00 Elorrio, Arriola Antzokia

Tempus,-i piezak hiru lengoaia nahastu eta lengoai bakarra sortu nahi du musika, dantza eta antzerkia eszenatokian jarriz.
Idazle batek bere sorkuntzan dituen gorabeherak izango dira istorioaren gidari, sorkuntza-prozesuan bere idazmakinaren eta sormenaren arteko erlazioa dantzaren bitartez adieraziz.

Musikak eszenan gertatzen diren soinuez eraikia egon nahi du, bertako soinuek garrantzia hartuz.

Bidaia emozional bat, metronomoa, idazmakina, denbora, denboraren joan-etorria, denbora sentitzeko modu ezberdinak, tempus, tempi, tempo, temporum, tempis, tempis.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Arte-an

2013/11/30 20:00 Barakaldo, Barakaldo antzokia

Arte-anekin, konpainiak berriro heldu dio Itzik Galili maisu ospetsuarekin lankidetzan aritzeari. Abagune honetan, koreografo israeldar honen “Earth apples” apartekoa eskainiko da berriz ere, eta nazioarteko sortze lan bat, “Flash deluxe”, Donostiako konpainiaren eskutik.
Lan honetan sendo nahasten dira indarra eta maisutasuna. Iparraldeko konpositore eta Labeque ahizpen ohiko kolaboratzaile Paxkal Indoren perkusioen eta txalapartaren sormen handiko melodia oinarri da bertan.

Dantzaz konpainiaren estiloaren ildoari jarraituz, ikuskizun berri honetan, oso ibilbide interesgarria egiten ari den koreografo gazte bat dugu, Lukas Timulak eslovakiarra. Nederland Dans Theater-1ean irudi gailena izateaz gainera, koreografo gazte honek “A place between” eskaintzen digu: bi ekitaldiren arteko unea izan liteke, baina baita jaiotzaren eta heriotzaren arteko gunea ere. Beti baikaude erdibidean.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak XIX

2013/12/18 21:00 Donostia, Victoria Eugenia-Club aretoa

Oraingo honetan Jon Mayak apropos sortutako lana aurkeztuko du Dantzazek.

Gehiago irakurri

CÍA DE DANZA FERNANDO HURTADO: Charlie

2013/12/26 18:00 Leioa, Kultur Leioa

Charles Chaplinen oroimenetik abiatuta, atzera begiratzen du ikuskizun honek; gure izakera eta osotasuna mantenduz gero, apurtutako galtza batzuekin ere, esperantzarik badagoela. Norabaitera goaz etengabean, eta hortxe datza gure esperantzak.

Gehiago irakurri

Haritz 40 urte

2013/11/23 12:00 Elgoibar, Kalegoen plaza

Urte osoa darama Elgoibarko Haritz dantza taldeak 40.urteurrena ospatzeko ekintzak antolatzen. Oraingoan, 40 urte hauetan, beraiekin harreman gehien izan duten dantza taldeak gonbidatu nahi izan ditu etxean dantza egitera: Debako Gure Kai, Iruñeko Duguna, Eibarko Kezka, Galdakaoko Andra Mari, Donostiako Argia eta Portugaleteko Elai Alai.

Gehiago irakurri

Marta Carrasco : B. Flowers

2013/11/22 20:30 Tolosa, Leidor aretoa

Beste lore bat, beste bizitza bat... Amaitzen ez den taupada bat. Lehen eta azken bidaia. Loreak berezkoa duen edertasuna adierazten du. Bizitzaren edertasuna, hiltzearen edertasuna eta berriro bizitza.
Milioka lore moztuak izaten dira egunero sentimenduzko edo apaintasun arrazoiak medio. Sustraietik atera eta  bizitzari eusten diote.
Zer gertatzen da gero loreekin? Zer gertatzen ari da? Zer gertatzen ari zaigu...?
Loreek hitz egiten gaituzte eta dirudienez iñork ez die entzuten. Zer esaten ari ote zaizkigu loreak?

Gehiago irakurri

Alurr: Uztartuz

2013/11/23 18:00 Anoeta, Kiroldegia

Gehiago irakurri

Marta Carrasco : B. Flowers

2013/11/23 20:00 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Beste lore bat, beste bizitza bat... Amaitzen ez den taupada bat. Lehen eta azken bidaia. Loreak berezkoa duen edertasuna adierazten du. Bizitzaren edertasuna, hiltzearen edertasuna eta berriro bizitza.
Milioka lore moztuak izaten dira egunero sentimenduzko edo apaintasun arrazoiak medio. Sustraietik atera eta  bizitzari eusten diote.
Zer gertatzen da gero loreekin? Zer gertatzen ari da? Zer gertatzen ari zaigu...?
Loreek hitz egiten gaituzte eta dirudienez iñork ez die entzuten. Zer esaten ari ote zaizkigu loreak?

Gehiago irakurri

Pix Producciones: Última edición

2013/11/29 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Irakurle-krisiaren ondorioz egunkariaren salmentan izugarrizko beherakada izan ondoren, ERE bat egin berri dute El Universalen erredakzioan. Gabriel Olivaresek zuzendutako lana, thriller komertzial eran, umore-ukituekin eta komedia-tonuan; gertaerak bizkor kateatzen dira, harrituz, hunkituz eta barre eraginez ikus-entzuleei. Amaierak, pikaroen arteko joko gisa ia, denak harrituko ditu.

Gehiago irakurri

Pix Producciones: Última edición

2013/11/30 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

rakurle-krisiaren ondorioz egunkariaren salmentan izugarrizko beherakada izan ondoren, ERE bat egin berri dute El Universalen erredakzioan. Gabriel Olivaresek zuzendutako lana, thriller komertzial eran, umore-ukituekin eta komedia-tonuan; gertaerak bizkor kateatzen dira, harrituz, hunkituz eta barre eraginez ikus-entzuleei. Amaierak, pikaroen arteko joko gisa ia, denak harrituko ditu.

Gehiago irakurri

Rafael Amargo

2013/12/06 23:00 Irun, Cafe Irun Disco & Lounge

Gehiago irakurri

Juan Antonio Urbeltz: Creacion de danzas e Ikerfolk

2013/11/23 11:00 Iruñea, Euskokultur mintegia

Dantza tradizionalaren inguruko hitzaldi sorta antolatu du Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Euskokultur mintegian (Baratzeen zeharkalea 2, Errotxapea).

Gehiago irakurri

Mikel Aranburu Urtasun: Paloteados en la Ribera

2013/12/11 18:30 Iruñea, Euskokultur mintegia

Dantza tradizionalaren inguruko hitzaldi sorta antolatu du Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Euskokultur mintegian (Baratzeen zeharkalea 2, Errotxapea).

Gehiago irakurri

Sabin Egiguren: Una vida para la danza tradicional

2013/12/14 11:00 Iruñea, Euskokultur mintegia

Dantza tradizionalaren inguruko hitzaldi sorta antolatu du Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Euskokultur mintegian (Baratzeen zeharkalea 2, Errotxapea).

Gehiago irakurri

Ziomara Hormaetxe: K-otika in progress

2013/11/22 20:30 Bilbo, Campos Eliseos antzokia

Lan honen jatorria kaosaren teorian dago; printzipio honek dio erreakzio sistema batean elkar-harremanetan dagoela guztia. Izkutuko bidezidorrak islatzen ditu, zertzeladak, gauzen sentsibilitatea, eta asmaezinetik berritasunera garamatza.
K-otica in progress lanak nahi du kontzeptu fisiko garbi hori gizakion arteko harremanekin lotu, eta, zehatzago, emakume baten eta gizon baten arteko harremanekin. Bi gorputz aurrez aurre, elkar erakarri edo urruntzen direnak, baina ezin direnak deslotu. Beharrezko dira bata bestearentzat.

Gehiago irakurri

EPLC+V.ARLANDIS: Tu mensaje de ánimo aquí

2013/11/23 19:00 Erandio (Lutxana), Josu Murueta Kultur Etxea

EPLC+VICENTE ARLANDIS La Fundiciónen elakar lanean aritu ondoren sortutako emaitza. Saioa Olmo, Natxo Montero, Nuria Perez, Maider Urrutia, Itxiar Garcia, Olatz de Andrés eta Naiara Santacoloma dira protagonistak.

Gehiago irakurri

Belén Maya: Habitaciones

2013/11/23 20:00 Bilbo, La Fundición

Gehiago irakurri

Ane Albisu: Gure tradiziozko jantziak

2013/11/22 11:40 Iruñea, Ortzadar-en egoitzan

Ortzadar Euskal Folklore Elkartetik, 2013ko Folklore Jardunaldien egitarauaren barruan, azaroak 15erako aurreikusitako Ane Albisu-ren Jantzigintzari buruzko hitzaldia bertan behera geratu zen eta aste hontako ostiralerako, azaroak 22, finkatu da hitzaldirako egun berria. Arratsaldeko 20:00etan Ortzadar-ek Descalzos kaleko 65ean duen aretoan izango da hitzaldia, eta agertu nahi duen orori luzatzen dio gonbitea Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak. 

Gehiago irakurri

Aiko dantzaldia Durangon

2013/11/24 18:00 Durangoko Plateruena kafe antzokia

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2013/12/01 19:00 Bergara, Zabalotegi aretoa.

Gidatutako dantzaldi irekia. Sokan, korruan, taldean, bikotean... denetarik proposatuko da, batez ere Euskal Herriko eta oro har Europa mendebaldeko musika eta dantza tradizionala oinarri hartuta. Helburua, elkarrekin dantzan ondo pasatzea.

Dantza gidaria: Patxi Montero

Antolatzailea: Bergarako Udala

Gehiago irakurri

Bizkaiko Foru Aldundiko bekadunen dantza emanaldia

2013/12/27 20:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Diputazioaren bekekin nazioartean dantza ikasketak burutzen ari diren ikasleak elkartu eta dantzan jarriko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Anne Barrio, Nerea Barrondo, Sara Etxebarri, Ines Perez, Uxue San Juan eta Marta Rueda dira sei bekadunak, eta emanaldi berean, Royal Ballet-eko bakarlaria den Itziar Mendizabal arituko da Edward Watson-ekin batera. Abenduaren 27an, Bilboko Euskalduna jauregian izango da jaialdia.

Gehiago irakurri

Herrien Arteko XVII. Folklore Jaialdia

2013/12/06 20:00 Barakaldo, Barakaldo antzokia

Ibarra-kaldu Elkarteak hamazazpigarren aldiz antolatu du HERRIEN ARTEKO FOLKLORE JAIALDIA, Barakaldoko Udala babesle izanik, eta Deia egunkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbao laguntzaile direlarik. Abenduaren 6, 7 eta 8an izango da jaialdia, Barakaldo Antzokian lehen bi egunetan, eta Abantoko Las Carreras herrian hirugarren egunean, bertako pilotalekuan, hain zuzen ere.

Gehiago irakurri

Herrien Arteko XVII. Folklore Jaialdia

2013/12/07 19:30 Barakaldo, Barakaldo antzokia

Ibarra-kaldu Elkarteak hamazazpigarren aldiz antolatu du HERRIEN ARTEKO FOLKLORE JAIALDIA, Barakaldoko Udala babesle izanik, eta Deia egunkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbao laguntzaile direlarik. Abenduaren 6, 7 eta 8an izango da jaialdia, Barakaldo Antzokian lehen bi egunetan, eta Abantoko Las Carreras herrian hirugarren egunean, bertako pilotalekuan, hain zuzen ere.

Gehiago irakurri

Herrien Arteko XVII. Folklore Jaialdia

2013/12/08 12:30 Abanto, Las Carreras herriko pilotalekua

Ibarra-kaldu Elkarteak hamazazpigarren aldiz antolatu du HERRIEN ARTEKO FOLKLORE JAIALDIA, Barakaldoko Udala babesle izanik, eta Deia egunkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbao laguntzaile direlarik. Abenduaren 6, 7 eta 8an izango da jaialdia, Barakaldo Antzokian lehen bi egunetan, eta Abantoko Las Carreras herrian hirugarren egunean, bertako pilotalekuan, hain zuzen ere.

Gehiago irakurri

Ainarak: Zarena Zarelako

2014/01/17 20:30 Hendaia, D.Ugarte pilotalekua

Ainarak dantza ikusgarria Zarena zarelako taldearen eskutik. Koreografia: Pascale Lascano; Jantziak: Catherine Kraushaar eta Claude Iruretagoiena. Musika: Benoit Lamerain

Gehiago irakurri

Algara dantza taldea

2013/12/01 12:00 Gasteiz, Plaza Berria

Gehiago irakurri

Axular: Argizaiola

2013/12/01 12:00 Azkoitia, Baztartxo Antzokia

"Argizaiola" izena du Gero Dantza taldeak sortu duen bosgarren ikuskizunak. Dagoeneko bost dira 2004. urteaz geroztik, Juan Luis Unzurrunzagaren gidaritzapean sortutakoak. Azken ikuskizun honetan 60 pertsonak parte hartuko dute ikasle-dantzari, musikari eta alboan izango dituzten guraso laguntzaileak. 100 minutuko ikuskizuna da.

  • Musikariak: Gero Axularreko musikariak
  • Dantzariak: Gero Axular dantza taldeko 60 dantzariak
  • Soinua: Roberto González
  • Argia: Aitor Azkuna eta Javier Sainz de Murieta
  • Jantzia: Ane Martínez
  • Musikarien zuzendaria: Lara Mitxelena
  • Dantza maisua eta koreografia: Juan Luis Unzurrunzaga
  • Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga

Gehiago irakurri

Izaskun Iturri: Emak bakia dantzan

2013/11/29 20:00 Atarrabia, Kultur Etxea

“Emak bakia Dantzan” Ikuskizuna irudiaren eta mugimenduaren bitartez adierazitako gai pertsonalei buruzko lan intimista da, dantza, musika eta ikus-entzunezkoa batzen dituena

Gehiago irakurri

Dantzari Gazteen 8. Bilbo Sariketa

2013/12/07 19:30 Bilbo, Euskalduna Jauregia-A1 aretoa

Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) Dantzari Gazteen Bilbo Sariaren 8. ekitaldia antolatu du, eta datorren abenduaren 7an jokatuko da, arratsaldeko 19:30ean Euskalduna Jauregiko A-1 aretoan. Lehiaketa honen antolaketaren helburuak disziplina artisko honen irakaskuntzari babesa eskaintzea, dantzari-gai berriak aurkitzea, dantzarekiko maitasuna sustatzea, eta dantza eskolen artean komunikazio sare bat hedatzea dira. Lehiaketa dantza klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainarreko 13 eta 16 urte bitarteko dantzarientzat irekita dago.

Gehiago irakurri

CND en Punta´s

2013/12/13 20:00 Donostia: Kursaalgo Auditorioa

Espainiar dantza konpainia nazionalak, José Carlos Martínezen zuzendari artistiko berriaren eskutik, koreografia guztiak puntatan egiten diren programa neoklasikoa dakar.

Egitaraua:

  • William Forshyten "Herman Schmerman"
  • Ben Stevensson-en "Hiru preludioak"
  • George Balanchinen "Who Cares"
  • José Carlos Martínez-en "Sonatak"

Gehiago irakurri

Errusiako Ballet Nazionala: Loti ederra

2013/12/20 19:00 Barakaldo, Barakaldo antzokia

Gehiago irakurri

Errusiako Ballet Nazionala: Intxaur-hauskailua

2013/12/11 20:30 Gasteiz, Principal antzokia

Sergey Radchenkok eta Elena Radchenkok zuzendutako Russian National Ballet konpainia 1989an sortu zen. Russian National Ballet konpainiako funtzionamendua Bolxoi antzokian oinarrituta dago. Mendebaldeko herrialdeetan Intxaur- hauskailua ballet guztien artean ospetsuena bilakatu da eta Gabonetan antzezten da batez ere.

Gehiago irakurri

Argia: Besta Berri

2014/01/04 20:30 Gasteiz, Principal antzokia

Argia dantzari taldeak, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, eta Argia, Duguna, Haritz, Maritzuli eta Kezka dantza taldeetako dantzariekin Besta Berri ikuskizuna aurkezten du.

“Bestaberri jaia, urtero, solstizioaren jaia baino apur bat lehenago egiten da. Ziur ez dakigun arren, baliteke Urbano IV.a aita santuak 1264an jaia ezartzea ekainaren 24an San Joan Bataiatzailearen irudiaren inguruan egindako ospakizun paganoak kristautzeko ahalegina izatea… Inspirazio-iturriak izan dira Bestaberri jaiari buruzko testua eta Donostian 1659ko maiatzean egindako ezpata-dantzak, Maria Teresa Austriakoaren eta Luis XIV.aren arteko ezkontzaren barruan. Hiru pieza gehiago antzeztuko dituzte: Lapurdi eta Nafarroa Behereko prozesioak; Jorge Oteizaren apostoluen aurreskua, Oñatiko prozesio-ohiturei eta dantza-ohiturei helduta, eta Zuberoako herri-antzerkian oinarritutako turkoen eta kristauen pastorala”. J. A. Urbeltz

Gehiago irakurri

Ortzadar: ...librea ninçana...

2013/12/15 20:00 Barañain, Auditorioa

Musika, antzerkia eta dantza uztartzen dituen ikuskizunak 1512. urtean gertatutakoaren oroitzapenak ekarri nahi ditu gogora Nafarroaren izaera berreskuratzeko nahian.

Ortzadar euskal folklore elkarteak eta NUPeko Nafarroako ondare ez-materialaren artxiboak XIXX Folklore jardunaldiak antolatu dituzte, "Nafarroako dantzen atlasa" izenburuarekin. Egitarauaren barruan emango dute ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Kukai: Otehitzari Biraka

2013/12/15 00:00 Azpeitia, Sanagustin Kulturgunea

Jorge Oteiza 1908. urtean jaio zen Orion eta 2003. urtean hil zen Alzuzan. Urte horiek denak indar osoz bizi izan zituen eta ez zen inoiz oharkabean igaro. 1957. urtean eskultore batek jaso dezakeen izendapenik gorenena eskuratu zuen Sao Paoloko Bienalean, eta berak orduantxe erabaki zuen eskultura uztea. Euskal Herrira itzuli eta gizartearen eraldaketa estetikoa aldarrikatu zuen. Poesian aurkitu zuen gotorlekua, baina bere izaerak kulturako, hezkuntzako, hizkuntzako, bizitzako… esparru guztietan iritziak ematea, mintzatzea, eztabaidatzera… eraman zuen.

Gehiago irakurri

Lesley Telford: Paperezko hormak

2013/12/14 20:00 Bilbao, La Fundición

Koreografia: Lesley Telford
Instalazioa / Eszenografia: Yoko Seyama

Dantzariak: Fernando Carrion, Dimo Kirilov , Lesley Telford

Argiztapena: Loes Schakenbos

Argazkiak: Rahi Rezvani

Gehiago irakurri

Lesley Telford: Paperezko hormak

2013/12/15 19:00 Bilbao, La Fundición

Koreografia: Lesley Telford
Instalazioa / Eszenografia: Yoko Seyama

Dantzariak: Fernando Carrion, Dimo Kirilov , Lesley Telford

Argiztapena: Loes Schakenbos

Argazkiak: Rahi Rezvani

Gehiago irakurri

Kulbik : Cube

2013/12/19 20:30 Gasteiz, Jesus Ibañez de Matauco Antzokia

Kulbik 2010. urtean sortu zuten Kanga Valls-ek (2002-2008) zuzendutako Estilo Konpainiako hainbat kideren eta Andaluziatik, Kataluniatik eta Valentziatik etorritako hainbat dantzariren artean. Keinuen hizkuntzaren alor ugariak aztertzeko prest, Kulbik konpainiak hip hopa musika elektronikoarekin, bluesarekin, jazzarekin, funkarekin eta reaggaearekin fusionatzearen alde egin du.

Gehiago irakurri

Aiko erromeria

2013/12/14 00:00 Durango, Plateruena Kafe Antzokia

GABONETAKO BAZKARI ERROMERIA

Gehiago irakurri

OINKARI & HIKA: Itsasoaren emazteak

2013/12/14 22:30 Villabona, Olaederra Kiroldegia

Gehiago irakurri

MAKAIA, XXV. urteurrena

2013/12/14 18:00 Falces, Pedro Iturralde Gizarte Etxea

Bi emanaldi izango dira: 18:00etan lehena eta 20:30etan bigarrena.

Gehiago irakurri

Etorkizuna Kontzeptuak: Ravel Jauna

2013/12/14 20:30 Donibane Lohitzune, Jai Alai

40 kantari eta musikari elkartzen dituen dantza sorkuntza. Sortzez Ziburutarra zen Maurice Ravel konpositore famatuaren omenez sortutako ikusgarria. Emanaldia, 3 zatitan banatua da eta bakoitzarentzat koreografo ezberdin batekin ari izan dira.

Gehiago irakurri

Oreka TX: Herritmo

2014/02/22 20:30 Baiona, Antzokia

2011n Eszena nazionalak eta Euskal kultur erakundeak elkarrekin antolatu Oreka TX-en aitzineko ikusgarriak arrakasta handia bildu zuen.

Herritmo-k ere arte mota ezberdinak uztartu (musika, dantza, kantua, zirkua eta aldi honetan indar jokoak ere) eta osagai tradizionaletatik abiatuz, gaurregungo euskal kultura moldatzea du xede. Oreka TX-eko txalapartariak eta musikariak, Kalakan-eko kantariak, Kukai-ko dantzariak, Ortzi Acosta zirku antzezlea, indar jokoetako kirolariak biltzen dira Jon Maya koreografoak zuzendu ikusgarri berri honen sortzeko.

Gehiago irakurri

Marta Carrasco : B. Flowers

2013/12/23 20:00 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Beste lore bat, beste bizitza bat... Amaitzen ez den taupada bat. Lehen eta azken bidaia. Loreak berezkoa duen edertasuna adierazten du. Bizitzaren edertasuna, hiltzearen edertasuna eta berriro bizitza.
Milioika lore moztuak izaten dira egunero sentimenduzko arrazoiengatik edo apaingarri gisa,...
Sustraietik eten eta hala ere bizitzari eusten diote.
Zer gertatzen da gero loreekin...? Zer gertatzen ari da...? Zertan dihardugu beraiekin,...? Zer gertatzen ari zaigu...? Loreek hitz egiten gaituzte eta dirudienez iñork ez die entzuten. Zer esaten ari digute loreek?

Gehiago irakurri

San Petersburgoko Antzokiko Balleta: Zisneen Lakua

2013/12/26 20:00 Donostia, Kursaal

Obra honen bertsio osoa, hau da lau aktoak, V.P. Begitchev eta V. Geltzer-en gidoipean, San Petersburgoko Marie Antzokian estreinatu zen 1895.eko urtarrilaren 15ean.
Musika hau Tchaikovsky-ren "Ondine" operaren partituratik ateratakoa da, berau Inperial Antzokian aurkeztua izan zen, baina antzokiko zuzendariak atzera bota zuten "bertako errepertorioan sartzeko kategoriarik ez zuela adieraziz". 1875. urtean "El Lago de los Cisnes" lanaren musika egiteko agindua jaso zuenean Tchaikovskyk aurreko partitura berbera bidaltzen du eta harritzekoa bada ere onartua izaten da.

San Petersburgoko Yacobson Balleta

San Petersburgoko Yacobson Balleta Errusiako konpainiarik aipagarrienetako bat da. 1969. urtean Leonid Yacobson (1904-1975) koreografo eta dantzari errusiar bikainak sortua, hasieratik eskaintzen zuen "miniaturazko koreografiei" esker ospe handia lortzen du.
Gaur egungo zuzendari artistikoa den Andrian Fadeyev-en eskutik balletak bere sortzailearen herentzia berreskuratzen ari da, aldi berean bere errepertorioan obra klasikoak (El lago de los Cisnes, Giselle, El Cascanueces eta Romeo y Julieta)) eta dantza garaikidearen obrak aurkezten dituelarik. Helburu honekin 2008tik aurrera Alternative jaialdia antolatzen du, bertan aurkeztutako koreografo gazteen obrak konpainiaren errepertoriora gehituz.
75 dantzariz osatua balleta mundu osoan ibili da, San Petersburgoko Heritage eta Soffit sari garrantzitsuak irabazi dituelarik.

Gehiago irakurri

Gero Axular: Argizaiola

2013/12/28 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

"Argizaiola" izena du Gero Dantza taldeak sortu duen bosgarren ikuskizunak. Dagoeneko bost dira 2004. urteaz geroztik, Juan Luis Unzurrunzagaren gidaritzapean sortutakoak. Azken ikuskizun honetan 60 pertsonak parte hartuko dute ikasle-dantzari, musikari eta alboan izango dituzten guraso laguntzaileak. 100 minutuko ikuskizuna da. Familia giroan ikusi, entzun eta gozatzekoa da.

  • Musikariak: Gero Axularreko musikariak
  • Dantzariak: Gero Axular dantza taldeko 60 dantzariak
  • Soinua: Roberto González
  • Argaia: Aitor Azkuna eta Javier Sainz de Murieta
  • Jantzia: Ane Martínez
  • Musikarien zuzendaria: Lara Mitxelena
  • Dantza maisua eta koreografia: Juan Luis Unzurrunzaga
  • Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/01/18 19:00 Portugalete, Alde Zaharreko Merkatuan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Kresala: Buba eta Bubu

2013/12/28 17:00 Donostia, Kursaal

Buba eta Bubu obra, ikustearen, entzutearen eta sentitzearen plazer hutsa bilatzen duen haurrei zuzendurik dagoen dantza antzezlana da. Dramaturgia korapilatsuak bilatzetik urrun, haur ikusleengana era oso naturalean hurbiltzeko modua bilatu dute ikuskizun goxo eta erakargarri honen garapen narratiboarekin. Haurra adin txikiko pertsona moduan hartuta, errespetu osoz eta gertutasunez tratatu izan da obra honetan.

Herri irudiak erabiliaz, ikuskizunari izena ematen dion animalia plural eta poliedrikoa sortu dute haurraren emoziora iritsiko diren ekintzak ikusiaraziz. Horietan, burua galdu araziko ez dien arren, sorpresaren jokoak eta edertasunaren bizioak tentatuko dituen dantzarien antzezpen keinuak erabiliko dituzte eta horretarako, argi joko liluragarri eta aretoko iluntasun beltzen ordez, benetako egiazkotasun hunkigarriak erabiliko dira. Aurrez garrantzi gabeak diruditen arren, benetan garrantzitsuenak diren gertaera txiki guztien lehenengo aldiak sortzen duen miresmen eta harridurarekin burututako egoera zintzo eta xaloak ikusiko dira.

KOREOGRAFIA: Faustino Aranzabal
MUSIKA: Beñat Ralla
GIDOIA: Juan Luis Zabala
DANTZARIAK: Mikel Oyarzabal, Eneritz Ardanaz, Harkaitz Ardanaz, Iratxe Benedited, Maider Arriola, Garazi Ormazabal, Ainhoa Zuazu, Nora Garcia
ESATARIA: Sisto Iturriagagoitia
JANTZIAK: Idoia Ibarzabal
MOZORROAK: Xabier Garate
ARGIZTAPENA: Patxi Aristimuño

Gehiago irakurri

Soka dantza Pasai Antxon

2013/12/20 19:30 Pasai Antxo

Alkartasuna Euskal Dantza taldeak ongi etorria egin nahi dio neguari bigarrengoz soka dantza baten bitartez. 19:30etan izango da Pasai Antxoko Gure Zumardian!!

Gehiago irakurri

Break Txapelketa

2013/12/29 17:00 Irun, Amaia Kultur Aretoa

Sariak:

  • 1. saria: 600 euro.
  • 2. saria: 300 euro.
  • Gainera, sari berezia emango zaio Bboy onenari, gehien gustatu den jardunari.

Gehiago irakurri

Wiener Johann Strauss Galakonzert

2014/01/02 20:00 Donostia, Kursaal

Johann Strauss Nazioarteko Orkrestrak eta K&K Ballet Austriarrak, Georg Kugi-ren zuzendaritzapean "Wiener Johann Strauss Galakonzert" ikuskizuna aurkezten dute.

K&K Ballet Austriarra

Viktor Litvonov, Kieveko Estatu Operako ballet irakaslearen zuzendaritzapean K&K Ballet Austriarraren hiru bikote arituko dira dantzan. Gerlinde Dill, bi hamarkadetan Vienako Filarmonikaren Urte Berriko Kontzertuaren koreografia arduraduna izan zena, K&K Ballet Austriarraren sortzaileetako bat da.

Johann Strauss Nazioarteko Orkrestra

Johann Strauss Nazioarteko Orkrestra Georg Kugi-ren zuzendaritzapean dator. 1996. urtean sortua, ordutik gaur egunera eskainitako emanaldietan Europa osoko entzulegoa erabat txunditurik utzi ditu. Aurtengo kontzertuaren egitaraua Johann Strauss aita-semeen obrarik ezagunenek osatzen dute. K&K Ballet Austriarraren dantzariek besteak beste "Ardoa, emakumeak eta kantua", la polca "Loreen festa" polka eta "Danubio urdina" balsa interpretatuko dituzte. Hauetaz gain bertaratzen direnek "Fata Morgana", "Vienako basoen ipuinak" baltsa edota "Ardurarik gabe" polka alaia entzuteko aukera izango dute. Ohizkoa denez kontzertuari amaiera Johann Strauss aitaren "Radetzky martxa" obrak emango dio.

Gehiago irakurri

Belén Maya: flamenko emanaldia

2013/12/19 20:00 Bilbao, Guggenheim Bilbao Museoa

Belén Mayak, bi alditan kritika espezializatuaren “Flamenco Hoy” sariaren irabazleak, bide berri bati ekin dio dantza flamenkoaren barruan, sakoneko erroak alde batera utzi gabe, kontzeptua, musikaltasuna, mugimendua eta jantziak ardatz hartuta. Carmen Mora eta Mario Maya bi flamenko artista handien alaba da Belén Maya eta Ballet Nazionalaren Eskolan ikasi zuen Mario Mayaren Konpainian lehen dantzaria izatera iritsi aurretik. 1995ean Carlos Sauraren Flamenco filmean parte hartu zuenetik, flamenko-dantzari eta koreografo ospetsuekin lan egiteko gonbitea jaso du, besteak beste, Javier Barónekin, Andrés Marínekin eta Manoleterekin. 1996ean bere konpainia sortu zuen eta konpainia horrekin estreinatu ditu, besteak beste, Dibujos, Souvenir, La Voz de su amo, Bailes alegres para personas tristes, Tr3s eta Habitaciones ikuskizunak. Haatik, ez dio beste artista batzuekin kolaboratzeari utzi —besteren artean, Mayte Martín, Carmen Linares eta Israel Galván—.
Recital flamenco izeneko ikuskizuna aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoan. Bere ibilbide profesionalaren pieza onenak jasotzen ditu ikuskizunak, eta José Anilloren kantuak, Rafael Rodríguezen gitarrak eta Laura Gonzálezen txaloak izango ditu lagun.

Gehiago irakurri

Angelman sindromearen aldeko dantzaldia

2013/12/21 18:00 Amurrio, Amurrio Antzokia

Nuria eta Raquel Dantza-Estudioak Euskal Herrian Angelman sindromea pairatzen duten umeen aldeko dantzaldia antolatu dute.

Gehiago irakurri

Guillermo Weickert: Material inflamable

2013/12/21 20:00 Gasteiz, Baratza Aretoa

Sala BaraTza Aretoa Arte Eszeniko Garaikedeentzako eta orokorrean Kulturarentzako espazio bat da.  Artistentzako eta artistekin eraikiko den luzarorako proiektua, beti ere publikoarekin eta inguratzen gaituen komunitatearekin erlazioan. Horrela saiatzen gara tendentzia artistiko berriak ikusle guztiei ulertarazten eta Gasteizen ezkutuan dauden adierazpen kulturalei sostengua ematen ere. Aretoaren filosofia ikerkuntza artistikoari, arte eszenikoen barruko esperimentazioari eta lan artistiko berrien garapenari lekua egitea da. Era berean, bertako artista eta artista internazionalekin trukea eta elkarlana bultzatzen ditu, prozesu honetan ikusle-entzulea sartuz.

Gehiago irakurri

Gabonetako Ballet Handia: Intxaur-hauskailua

2013/12/25 20:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Eszenografiaren eta jantzien ikusgarritasuna, istorioaren magia, imajinazioz betetako pertsonaiek eta Tchaikovskyren musika unibertsala dela eta, Intxaur-hauskailua lana Gabonetako klasikoa izatera heldu da, ezin hobea txikienentzat zein nagusienentzat.

Haurrentzako ipuinaren itxuran -panpinek bizia hartzen dute Gabon gauean, eta, ondorioz, neskato protagonistak abentura magikoak biziko ditu-, ballet hau Gabonetako espirituaren fabula da, eta galdutako haurtzaroak eragindako nostalgiaz eta nagusien errealitatearen eta umeen ametsezko munduaren arteko talkaz dihardu.

Balleta Tchaikovskyren ezagunenetakoa da, eta Lev Ivanoven jatorrizko koreografia eta Marius Petiparen libretoa dauzka; era berean, Alejandro Dumas aitaren testu batean dago oinarrituta. Azken hori, halaber, Etta Hoffmannen Intxaur-hauskailua eta arratoien erregea izeneko ipuin ospetsuan oinarritu zen.

40 dantzari baino gehiago daude eszenan, eta San Petersburgoko Jacobson Ballet delakoaren ekoizpen paregabe honek benetako ballet erromantikoaren edertasuna eta drama biltzen du; ondorioz, edozein belaunaldiri deigarri egiten zaio, eta, beraz, ikuskizun hau klasiko atenporala da.

Gehiago irakurri

Gema Galiana: La mujer descompuesta

2013/12/27 20:00 Gasteiz, Baratza Aretoa

Sala BaraTza Aretoa Arte Eszeniko Garaikedeentzako eta orokorrean Kulturarentzako espazio bat da.  Artistentzako eta artistekin eraikiko den luzarorako proiektua, beti ere publikoarekin eta inguratzen gaituen komunitatearekin erlazioan.Horrela saiatzen gara tendentzia artistiko berriak ikusle guztiei ulertarazten eta Gasteizen ezkutuan dauden adierazpen kulturalei sostengua ematen ere. Aretoaren filosofia ikerkuntza artistikoari, arte eszenikoen barruko esperimentazioari eta lan artistiko berrien garapenari lekua egitea da. Era berean, bertako artista eta artista internazionalekin trukea eta elkarlana bultzatzen ditu, prozesu honetan ikusle-entzulea sartuz.

Gehiago irakurri

Aiko erromeria Markinan

2013/12/29 19:00 Markinako Uhago Kultur Etxea

Gehiago irakurri

Ostadar Dantza Taldearen Gabonetako ikuskizuna

2013/12/28 19:00 Beasain, Usurbe antzokia

Urtero bezala, Ostadar Dantza Taldeak euskal dantzen ikuskizuna eskainiko du Beasaingo Usurbe antzokian. Ikuskizuna datorren larunbatean, hilak 28, izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarreren prezioa 5 eurotakoa izango da.

Ohi bezala, aurtengo ikuskizunean ere Euskal Herriko txoko ezberdinetan aurki daitezkeen dantzak eskainiko dira. Berrikuntza gisa,  dantza bakoitzari bere testuingurua jarriko zaio, eta horrela, ikusleak, euskal historian zehar izandako gertakaririk garrantzitsuenak dantzaren bidez islatuta ikusiko ditu.

Taldearekin harremanetan jarri nahi izanez gero, hau da dantza taldearen emaila: ostadardt@gmail.com

Gehiago irakurri

La Intrusa: Best of you

2013/12/28 20:00 Gasteiz, Baratza Aretoa

Helburu berbera duten hiru pertsona: zergatik bizi behar dut horrela? Gezur batean harrapatuta nengoen eta gezurrak bizitza batean harrapatuta utzi ninduen. “Badut hoberik egiteko: badut hoberik bizitzeko. Lehen-lehenik, neure buruari gezurrak esateari utzi behar diot”. Bakartasunean egingo dute belaketa hirurek, hori baita bide bakarra nor diren aurkitzeko eta onartzeko.

Gehiago irakurri

Olatz de Andres: Privolva Landing

2013/12/29 19:00 Gasteiz, Baratza Aretoa

Berriki Madrileko 27. Koreografia Sariketa irabazi duen Olatz de Andresen lanaz gozatzeko aukera.

Etorkizunari begira, zientzia fikzioa eginez sortutako Privolva piezaren kalerako adaptazioa da Olatz de Andres-en Privolva Landing. "Eta etorkizunean indibidualitate partekatuak baditugu? Eta etorkizunean gorputzak homogeneizatzen badira? Eta pausu bat emateko besteak pausu bat ematea beharko gabenu?" Horrelako galderak daude dantza lan honen abiapuntuan.

  • Ideia eta zuzendaritza: Olatz de Andres.
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Pilar Andres, Isaak Erdoiza eta Olatz de Andres.
  • Soinu sorkuntza: Jose Urrejola.

Gehiago irakurri

Oreka TX: Herritmo

2014/01/04 20:00 Donostia, Kursaal

Oreka kontzeptua oinarri hartuta, dantza, musika, kantua eta herri-kirolak konbinatzen ditu. Oreka TX musika taldea, Kukai dantza taldea eta Kalakan hirukoak bat egin dute erronka berri honetarako.

Taula gainera elementu tradizionalak ekarriz, indarra eta orekaren inguruan hausnartu nahi izan dute, proposamen garaikide bat plazaratuz. Herri-kirolak ikuspegi artistiko batetik landu dira,
lanbideen mugimenduak koreografia bihurtuz eta baserriko lanabesak, soinu tresna modura baliatuz.

Esanahi eta balio etnografiko kalkulaezina duten adierazpide hauek plazatik antzokira eraman nahi izan dira, eszenografia, akustika, argiztapen eta jantziak zainduz. Begirada berri honen helburua ez da herrikirolen izaera ezertan aldatzea edo ordezkatzea, baizik eta adierazpide hauen alde artistiko, indartsu , sentsual eta sakonena erakustea.

Gehiago irakurri

Oreka TX: Herritmo

2013/12/27 20:30 Donostia, Kursaal

Oreka kontzeptua oinarri hartuta, dantza, musika, kantua eta herri-kirolak konbinatzen ditu. Oreka TX musika taldea, Kukai dantza taldea eta Kalakan hirukoak bat egin dute erronka berri honetarako.

Taula gainera elementu tradizionalak ekarriz, indarra eta orekaren inguruan hausnartu nahi izan dute, proposamen garaikide bat plazaratuz. Herri-kirolak ikuspegi artistiko batetik landu dira,
lanbideen mugimenduak koreografia bihurtuz eta baserriko lanabesak, soinu tresna modura baliatuz.

Esanahi eta balio etnografiko kalkulaezina duten adierazpide hauek plazatik antzokira eraman nahi izan dira, eszenografia, akustika, argiztapen eta jantziak zainduz. Begirada berri honen helburua ez da herrikirolen izaera ezertan aldatzea edo ordezkatzea, baizik eta adierazpide hauen alde artistiko, indartsu , sentsual eta sakonena erakustea.

Gehiago irakurri

Eguzki: Egunbeteko eguzki

2014/01/04 18:00 Balmaseda, Klaret Antzokia

Eguzki Dantza taldeak dantza tradizionalen ikuskizuna egingo du urtarrilaren 4an, 18:00etan, Klaret Antzokian. Egunbeteko Eguzki izenburupean, zenbait dantzaren bidez ezagutuko dugu edozein egunetan Euskal Herriko edozein herritan egiten diren jarduerak. Gainera, Nafarroa Kanta Taldearen laguntza izango dute, habanera bat joko dute eta. Bi euroko prezio bakarra ezarri da emanaldirako.

Gehiago irakurri

Gauthier Dance: Future 6

2014/01/17 20:00 Bilbo, Arriaga antzokia

Gauthier Dance konpainiak, Eric Gauthier-ek zuzenduak, oraintsu FAUST saria eskuratu du. Oraingoan azken programa eskaintzen digu, Future 6. Ikuskizuna 6 lan desberdinek osatzen dute, eta horietako bost estreinaldi absolutua dira konpainiarentzat. Koreografiak gaur egun Europan dauden sortzaile ospetsuenen esku utzi dira, Gauthierren ustez gaur biharko dantzaren ildoak definitzen baitituzte.
Benois de la Danse sariaren irabazleak, Jirí Bubenícekek, “Burning bridges” lanean giza emoziorik esistentzialena eta misteriotsuena aztertzen du: maitasuna. “Malasangre” lanean, Sotok omenaldia egiten dio “La Lupe” abeslari kubatarrari, eta sormen miretsienetako bat lortzen du.. Galilik ere inspirazio-iturria musika kubatarrean aurkitzen du eta duo komiko eta bikain batekin liluratzen du.

Gauthierren sormen berriak, “Takuto” izenekoak, hamar dantzarirentzat pentsatuak, harritu egiten du danborrak zuzenean erabiltzeko duten trebetasunari esker. “I found a Fox” lanean, Gauthier, konpainiako zuzendaria, Marco Goeckeren bakarlan bat interpretatzen ikusiko dugu. “Bolero” lanak, Thossen “klasikoak” amaituko du ikuskizuna, arrakasta handiko gauari amaiera umoretsua emanda.

Gehiago irakurri

Gauthier Dance: Future 6

2014/01/18 20:00 Bilbo, Arriaga antzokia

Gauthier Dance konpainiak, Eric Gauthier-ek zuzenduak, oraintsu FAUST saria eskuratu du. Oraingoan azken programa eskaintzen digu, Future 6. Ikuskizuna 6 lan desberdinek osatzen dute, eta horietako bost estreinaldi absolutua dira konpainiarentzat. Koreografiak gaur egun Europan dauden sortzaile ospetsuenen esku utzi dira, Gauthierren ustez gaur biharko dantzaren ildoak definitzen baitituzte.
Benois de la Danse sariaren irabazleak, Jirí Bubenícekek, “Burning bridges” lanean giza emoziorik esistentzialena eta misteriotsuena aztertzen du: maitasuna. “Malasangre” lanean, Sotok omenaldia egiten dio “La Lupe” abeslari kubatarrari, eta sormen miretsienetako bat lortzen du.. Galilik ere inspirazio-iturria musika kubatarrean aurkitzen du eta duo komiko eta bikain batekin liluratzen du.

Gauthierren sormen berriak, “Takuto” izenekoak, hamar dantzarirentzat pentsatuak, harritu egiten du danborrak zuzenean erabiltzeko duten trebetasunari esker. “I found a Fox” lanean, Gauthier, konpainiako zuzendaria, Marco Goeckeren bakarlan bat interpretatzen ikusiko dugu. “Bolero” lanak, Thossen “klasikoak” amaituko du ikuskizuna, arrakasta handiko gauari amaiera umoretsua emanda.

Gehiago irakurri

Aiko erromeria

2014/01/26 18:00 Durango, Plateruena Kafe Antzokia

Gehiago irakurri

Dantzaz: Kameleoia

2014/04/12 20:30 Basauri, Social Antzokia

‘Kameleoia’ da Dantzaz Konpainiaren ekoizpen berria. Arrakasta handiko bi koreografo bildu dira lan hau egiteko: Itzik Galili, nazioarte mailan dantza garaikideko artistarik handienetakoa, eta Jacek Przybylowicz, Poznango Opera-Balleteko arte-zuzendaria. Emaitza ikusgarria da benetan. Programaren hasierako bi piezak Galilirenak dira: ‘Things I Told Nobody’, Handel, Vivaldi, Mozart eta Satie-ren musika dituena; eta ‘Chameleon’, John Cageren musikaduna. Saio bukaeran, berriz, Przybylowiczen ‘Sequences’. Dantzas honetan, Jordi Savallek Maraisen musika jotzen du.
Bitartean, Katarzyna Kozyra artistaren ikusentzunezko lan bat proiektatuko da.

PROGRAMA:

“Chameleon” - Itzik Galili-Musika: John Cage / Iraupena: 10´
“Few Brief Sequences” - Jacek Przybylowicz-Musika: Marín Marais / Iraupena: 30´
“Flash Deluxe” - Itzik Galili-Musika: Percossa - Paxkal Indo / Iraupena: 20´

Dantzariak: Lionel Ah-Sou, Ane Anza, Mirjam Berg, Emmanuel Dobby, Garazi Etxaburu, Fem Rosa Has, Alicia Navas, Einar Nikkerva, Jeffrey Schoenaers, Marina Scotto, Guillermo Millán, Egoitz Segura, Beñat Urretabizkaia
Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous Ojeda

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak XX

2014/02/06 21:00 Donostia, Victoria Eugenia-Club aretoa

Gehiago irakurri

Kopla zaharrak kantatzera irtengo dira Antxon

2013/12/31 17:45 Pasai Antxoko Azoka

Aintzinako kantuak berreskuratuz irtengo gara kalera abenduaren 31ean. Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak urtero antolatzen duen kopla zaharretan kantatzera animatzen du jende oro. Bertan ikusi dugu elkar!!

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan zuzenean

2014/01/12 19:00 Elgeta, Espaloia kafe antzokia.

Aiko taldeko kitarra jole Álvaro Garcíarekin, "Soken dantza" CD berriaren aurkezpen/dantzaldia: baltsa, polka, tangoa, foxa, habanera, mazurka, jota, porrua, jauziak... halakoak joko dizkigu Álvarok eta guk dantzan/entzuten gozatu.

Sarrera doan eta parte hartzea libre, baina ohi bezala txapela pasako dugu. Antolatzailea: Espaloia Kafe Antzokia. Laguntzailea: Elgetako Udala.

Gehiago irakurri

Logela Multimedia & Circle Of Trust-ek: Divenire

2014/01/17 21:30 Andoain, Bastero kulturgunea

Divenire: zerbait izan, garatu, egin.

Beste pauso bat, orain arte egindakotik guztiz desberdina den lana. Divenire break dance-a da. Hip Hop-a, gaur eguneko ikuskizuna, multimedia, ... Hori guztia azken muturreraino eramana, publikoak goza dezan, bibra dezan eta harri dadin.

Gehiago irakurri

Urbeltzen dantza ganbara

2014/01/08 20:00 Bilbo, Kafe Antzokia

Dantzan egiteko saio irekia, Juan Antonio Urbeltzen eskutik.

Gehiago irakurri

Guillermo Weickert: Material inflamable

2014/01/11 20:00 Bilbao, La Fundición

Dantzan "material" hitza sarri erabiltzen da, ikuskizun baten sorkuntza prozesuan elkarren artean konbinatu eta garatzen diren banakako mugimendu edo pieza laburrak izendatzeko.

Gehiago irakurri

Guillermo Weickert: Material inflamable

2014/01/12 20:00 Bilbao, La Fundición

Dantzan "material" hitza sarri erabiltzen da, ikuskizun baten sorkuntza prozesuan elkarren artean konbinatu eta garatzen diren banakako mugimendu edo pieza laburrak izendatzeko.

Gehiago irakurri

Elirale: Ka dira

2014/05/16 20:30 Izpura, Faustin Bentaberry gela

Kadira hitzak aulkia edo katadera esan nahi du Lapurdin. Claude Boujon idazlearen Kadira urdina izeneko haurrentzako liburuaren gainean oinarriturik, Elirale konpainiako Pantxika Telleria koreografoa iturrira joan da berriz eta beste gisara ber idazten du 2005an publiko gaztearentzako sortu zuen bere lehen pieza koregrafikoa. Garai hortan hirukote bat irudikatu zuen; eszenan hiru protagonista zeuden: emazte bat, gizon bat eta kadira bat.

Gehiago irakurri

Oinkari & Hika: Itsasoaren emazteak

2014/01/10 21:00 Markina-Xemein, Pilotalekua

Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Salitre  usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.

Gehiago irakurri

Oinkari & Hika: Itsasoaren emazteak

2014/04/15 20:00 Gasteiz, Principal antzokia

Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Salitre  usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.

Gehiago irakurri

Argia: Besta Berri

2014/02/01 20:00 Iruñea, Baluarte

Baluarteko Areto Nagusiak Besta Berri ikuskizuna hartuko du heldu den otsailaren 1ean, arratsaldeko 20.00etan hasita. Corpus Christiren inguruko festetan inspiratutako emanaldi hau, Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristak Argia dantza taldearentzat sortutakoa, hiru zatitan banatua egongo da: Besta Berri Sarrera (Herensugea, Ezpata Dantza, Heletakoen sarrera, Lapurdiko makil dantza eta Muxikoa), Oteizaren Apostoluen Soka Dantza (Oñatiko Dantzak, Seien Bourrea eta Apostoluen Soka Dantza) eta, azkenik, Muriska (Muriska eta Azken agurra). Besta berri ikuskizunean, Argia, Elgoibarko Haritz, Eibarko Kezka, Iruñeko Duguna, Debako Gure Kai, Biarritzeko Maritzuli eta Bidarteko Xinkako dantza taldeak igoko dira taula gainera; osotara 100 dantzarik hartuko dute parte, pezoian 15 musikarik musika zuzenean interpretatuko dutela.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak