Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Belén Maya: flamenko emanaldia

Dokumentuaren akzioak

Belén Maya: flamenko emanaldia

Noiz 2013/12/19
20:00
Non Bilbao, Guggenheim Bilbao Museoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Belén Mayak, bi alditan kritika espezializatuaren “Flamenco Hoy” sariaren irabazleak, bide berri bati ekin dio dantza flamenkoaren barruan, sakoneko erroak alde batera utzi gabe, kontzeptua, musikaltasuna, mugimendua eta jantziak ardatz hartuta. Carmen Mora eta Mario Maya bi flamenko artista handien alaba da Belén Maya eta Ballet Nazionalaren Eskolan ikasi zuen Mario Mayaren Konpainian lehen dantzaria izatera iritsi aurretik. 1995ean Carlos Sauraren Flamenco filmean parte hartu zuenetik, flamenko-dantzari eta koreografo ospetsuekin lan egiteko gonbitea jaso du, besteak beste, Javier Barónekin, Andrés Marínekin eta Manoleterekin. 1996ean bere konpainia sortu zuen eta konpainia horrekin estreinatu ditu, besteak beste, Dibujos, Souvenir, La Voz de su amo, Bailes alegres para personas tristes, Tr3s eta Habitaciones ikuskizunak. Haatik, ez dio beste artista batzuekin kolaboratzeari utzi —besteren artean, Mayte Martín, Carmen Linares eta Israel Galván—.
Recital flamenco izeneko ikuskizuna aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoan. Bere ibilbide profesionalaren pieza onenak jasotzen ditu ikuskizunak, eta José Anilloren kantuak, Rafael Rodríguezen gitarrak eta Laura Gonzálezen txaloak izango ditu lagun.

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930