Kukai: Otehitzari Biraka

  • Kukai: Otehitzari Biraka
  • 2013-12-15T00:00:00+01:00
  • 2013-12-15T23:59:59+01:00
  • Jorge Oteiza 1908. urtean jaio zen Orion eta 2003. urtean hil zen Alzuzan. Urte horiek denak indar osoz bizi izan zituen eta ez zen inoiz oharkabean igaro. 1957. urtean eskultore batek jaso dezakeen izendapenik gorenena eskuratu zuen Sao Paoloko Bienalean, eta berak orduantxe erabaki zuen eskultura uztea. Euskal Herrira itzuli eta gizartearen eraldaketa estetikoa aldarrikatu zuen. Poesian aurkitu zuen gotorlekua, baina bere izaerak kulturako, hezkuntzako, hizkuntzako, bizitzako… esparru guztietan iritziak ematea, mintzatzea, eztabaidatzera… eraman zuen.
Noiz

2013/12/15 00:00-23:59

Non

Azpeitia, Sanagustin Kulturgunea

Jorge Oteiza 1908. urtean jaio zen Orion eta 2003. urtean hil zen Alzuzan. Urte horiek denak indar osoz bizi izan zituen eta ez zen inoiz oharkabean igaro. 1957. urtean eskultore batek jaso dezakeen izendapenik gorenena eskuratu zuen Sao Paoloko Bienalean, eta berak orduantxe erabaki zuen eskultura uztea. Euskal Herrira itzuli eta gizartearen eraldaketa estetikoa aldarrikatu zuen. Poesian aurkitu zuen gotorlekua, baina bere izaerak kulturako, hezkuntzako, hizkuntzako, bizitzako… esparru guztietan iritziak ematea, mintzatzea, eztabaidatzera… eraman zuen.