Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Gabonetako Ballet Handia: Intxaur-hauskailua

Dokumentuaren akzioak

Gabonetako Ballet Handia: Intxaur-hauskailua

Noiz 2013/12/25
20:00
Non Bilbo, Euskalduna Jauregia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Eszenografiaren eta jantzien ikusgarritasuna, istorioaren magia, imajinazioz betetako pertsonaiek eta Tchaikovskyren musika unibertsala dela eta, Intxaur-hauskailua lana Gabonetako klasikoa izatera heldu da, ezin hobea txikienentzat zein nagusienentzat.

Haurrentzako ipuinaren itxuran -panpinek bizia hartzen dute Gabon gauean, eta, ondorioz, neskato protagonistak abentura magikoak biziko ditu-, ballet hau Gabonetako espirituaren fabula da, eta galdutako haurtzaroak eragindako nostalgiaz eta nagusien errealitatearen eta umeen ametsezko munduaren arteko talkaz dihardu.

Balleta Tchaikovskyren ezagunenetakoa da, eta Lev Ivanoven jatorrizko koreografia eta Marius Petiparen libretoa dauzka; era berean, Alejandro Dumas aitaren testu batean dago oinarrituta. Azken hori, halaber, Etta Hoffmannen Intxaur-hauskailua eta arratoien erregea izeneko ipuin ospetsuan oinarritu zen.

40 dantzari baino gehiago daude eszenan, eta San Petersburgoko Jacobson Ballet delakoaren ekoizpen paregabe honek benetako ballet erromantikoaren edertasuna eta drama biltzen du; ondorioz, edozein belaunaldiri deigarri egiten zaio, eta, beraz, ikuskizun hau klasiko atenporala da.

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2025 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Urtarrila 2026 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728