Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eloy Pericet, Eskola Boleroaren azken dantza-maisuetakoa hil da

Dokumentuaren akzioak

Eloy Pericet, Eskola Boleroaren azken dantza-maisuetakoa hil da

2016/06/02 07:15
Eloy Pericet, Eskola Boleroaren azken dantza-maisuetakoa hil da

Eloy Pericet

Esan dugu lehen ere, Gipuzkoak dantzen lehengusutzat jo dezakegu Eskola Boleroa. Gaur egun fandangoarekin lotzen dugun estiloko dantza bada ere, oinarrian Gipuzkoako dantzetan aurkitzen dugun sistema bera dago bertan, eta urratsetan ere "saltos, vueltas y complicados trabajos de pies, trenzados y pasos de elevación de enorme dificultad" ageri dira, Marta Carrasco Eskola Boleroaren ikertzailearen esanetan. Berpizkundeko dantza-maisuen eskolan du jatorria Eskola Boleroak, eta Gipuzkoako dantzetan bezala, dantza-maisuen segiden bidez iritsi da XXI. menderaino dantza-sistema hau. Hain zuzen ere, aurretik aipatu izan ditugun Leandrotarrekin batera, Pericet sendiko dantza-maisuak izan dira dinastia horietako azken kate-begietakoak, eta horietakoa da orain hil berri den Eloy Pericet dantza-maisua.

Irudiotan Eloy Pericet bera ageri da hizketan, eta Gipuzkoako dantzei begira ere garrantzia duen kontu bat aipatzen du: dantza klasikoarekiko harremanean sortzen diren tira-birak. Adierazpen hauetan Eloy Pericetek nabarmentzen ditu dantza klasikoa eta eskola boleroaren artean sortzen diren kontraesanak, batetik klasikoa lagungarri gertatzen dela Eskola Boleroarentzat gerritik beherako mugimenduak trebatzen laguntzeko, baina kontrara, kaltegarria gertatzen dela dantzakerari ematen dio zurruntasunagatik.

2013an Marta Carrascok 'Escuela Bolera Sevillana: Familia Pericet' izeneko liburua argitaratu zuen, eta bertan jasotzen du nola Angel Pericet Carmonak abiatu zuen Eskola Boleroko dantzarien dinastiak segida izan zuen Angel Pericet Jimenez-en bidez, eta biloba Eloy, Angel eta Carmelitan bidez ere. Eloyren heriotzarekin lau mendeko ibilbidea egin duen dantzan sistema baten azken maisuetako bat desagertu da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.