Dokumentuaren akzioak
Aiko taldearen azken diskoa, jaisteko moduan
Maritzuli konpainiaren Aurrez-aurre ikuskizunerako sortutako musika biltzen duen CDa, osorik jarri du bere webgunean Aiko taldeak, edonork jaisteko moduan.
Diskoak doinu tradizionalak zein Aikoko kideek estilo tradizionalean sortutako doinu berriak agertzen dira diskoan. Pieza berrietan hainbat dantza-molde eta estilo landu dituzte, kutsu errenazentistako Pavana eta Gallardatatik hasi eta Ingurutxoraino, Kontra-dantza eta Mazurketatik ere ibilbidea eginez. Alvaro Garcia Martinezek, Aitor Furundarena Usabiagak eta Sabin Bikandi Belandiak idatzitako obrak daude grabaketa honetan.
Aurrez-aurre ikuskizunerako sortutako musika biltzen duen diskoaz gain, Kobreik! Bizkaiko dultzainaren errepertorioan oinarritutako CDa ere jarri dute Aiko-koek deskargatzeko moduan.
Haien lehen diskoko doinu gehienak jaisteko aukera ere bazen lehendik errepertorioaren atalean!
Hona bada, hiru disko horiek deskargatzeko aukera ematen duten loturak:
Disko originalak Iruñeko Karrikiri euskaldunon elkartearen dendan
eskura daitezke.
Dokumentuaren akzioak
"Musika edonoren eskura" jartzeko eta "musika honen erabilerak antzeko helburua" izateko, hobiak dira Copy-left lizentziak (Creative Commons). Copyrightakin diozue musika hori zuena dala eta ez beste inona, eta hori abesti zenbaitetan ez da xuxena. Doinuak herrikoiak direnean edo beste egile batenak badira hori esan beharko zinukete. Zuen musika denen eskura jartzeakin eskuzabaltasuna erakusten duzue, eta hori tinkatzeko CC-AT-SA lizentzia diteke egokiena. CC-AT-SAk kopiatu eta berrerabiltzeko baimena ematen du bi baldintzakin: jatorrizko egilea nor den aitortu (Atribution) eta baldintza berdinetan mantendu (Share Alike).
Kusiosidadea izan dut, eta ikusi dut, ez dituzueal zuzendu. Egia esan nahiko liosoa da Aurrez Aurre Cda dituguntzat, ez bai dakigu zein da zuzena. Mezedez ea zuzenduten dituzuen. Mila esker
Zorionak eta esker mila Aiko taldekoei zuen musikarentik. Kanta hua goratu zait: Nire poesia oso merkea da, herriaren ahotik hartu nuen debalde, eta debalde ematen diot herriaren belarriari... Lan ederra egiten ari ziazte. Halere kantuk beiratzen aritu naiz eta ikusi copyright ezarri diezuela kanta denei, zuek eginak edo herrikoiak dien beiratu gabe. Azkaindarrak edo Gabotak copyrith al dute oin?
Nik aurrez aurre cd erosi nuen, eta web horrian eta cdan ez da bardina. Dirudi pasatu zaretela. Usain txarra ditu guzti hau, agian pixka bat pasatu zarete Copirightakin ez??????.SGAEkoekin kontuz ibili, eta ni ez nintzan jauzi, baina talde batek Copirightak jarritea euskal abesti eta dantza soinu tradizionalari ez zait dirudi ondo.
Galdetu dut taldean eta komentatu didate copyright bakarrik dutela bertsio bereziak diren piezak (hau da, gabota tradizionala eta guk sorturikoa dena). Tradizionala denak ez du copyrightik eta horrela agertzen bada nonbait, guer akatza litzateke ez dugulako inolaz ere horrela erregistratu. Dena den eskerrik asko zuen aporteengatik, eta begiratuko dugu Josebak planteatzen duena.
Arrazoi zenuten, copirigutak gaizki zeuden jarriak webeanm, ez, aldiz diskan. Zuzenduko ditugu segituan. Copirightak bakarrik jartzen dizkiegu gureak diren piezetara (hau da, gabota ez da gurea, baina bai harekin batera jotzen dugun gabota berria). Zenbaki batzuk mugitu dira web horrian, baina zuzenduko ditugu. Mila esker
Ez, jakina, copyright daukena bertsioa da. Gure helburua musika edonoren eskura izatea da, baina nolabait bermatu behar dugu musika honen erabilerak antzeko helburua izatea. Musika hor dago nahi duzuenerako, ez izan ardurarik.