Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ametsa, Ekaitza-ren ikuskizun berria
Dantzari talde gaztea gara eta korronte kultural honi jarraituz, mota hauetako abestiei koreografia erantsi nahi izan diogu gure ikuskizunean.
Aiert Beobidek irabazi du Pasaiako Aurresku Txapelketa
Aiert Beobidek eskuratu du Pasaian jokatutako aurresku txapelketa. Bigarren aldiz eskuratu du txapel hori, 2001ean eskuratu baitzuen baita ere.
Pasaiako Aurresku Txapelketa
Datorren ekainaren 1ean, igandea, Pasai Antxoko gure Zumardian, Euskadiko XXIII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa ospatuko da.
Lasarteko Erketz-en webgunea
Lasarte-Oriako Erketz dantza taldeak bere web orria kaleratu du. Taldeari buruzko informazioaz aparte, dantzari txiki eguneko eta nazioarteko jaialdiko informazioa aurkitu daiteke: www.erketz.com
Dantzaz egitaraua abian
Ballet Biarritz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Kulturak abian jarri dute Dantzaz egitaraua. Gaur hasi eta maiatzaren 25 bitartean dantzaren inguruko hitzaldiak, erakusketak, ikuskizunak eta ikastaroak eskainiko dira. Egitarua hemen:
Eraiki Dantza Taldearen saioa Amaian
Datorren larunbatean, maiatzak 17an, Irungo Eraiki Dantza Taldeak dantza saioa eskainiko du Irungo Amaia kultur gunean arratsaldeko 19.00etan.
Kemen Dantza Taldearen oharra
Kemen Dantza Taldeak, maiatzaren 10ean ospatu Ezohiko Batzar Orokorra dela medio, honako Prentsa Oharra plazaratzea adostu du:
Doinu eta Dantza 15. zenbakia
Hemen dago Gasteizko Folklore Eskola-ren Doinu eta Dantza boletinaren 15. zenbakia, 2003ko apirilari dagokiona. Hona hemen edukiak:
Maite Egiguren hil da
Maite Egiguren dantza irakaslea hil da atzo auto istripuz. Uruñuelaren ikasle izandakoa, dantzari, eta dantza-irakasle izan da Maite Egiguren eta Errenteriako Dantza Eskolan irakasle zen hil den arte.
Bizkaiko Dantzari Eguna Basaurin
Bizkaiko XXIII. Dantzari Eguna ospatuko da igande honetan Basaurin. 72 dantza taldetako 3.500 dantzari elkartzea espero ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak Basauriko Artunduaga kiroldegian.
Dokumentuaren akzioak