Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kemen Dantza Taldearen oharra

Dokumentuaren akzioak

Kemen Dantza Taldearen oharra

Kemen
2003/05/12 19:14
Kemen Dantza Taldeak, maiatzaren 10ean ospatu Ezohiko Batzar Orokorra dela medio, honako Prentsa Oharra plazaratzea adostu du:

Kemen Dantza Taldeko kidea den Oier Imaz gazte irundarraren atxiloketa dela eta, taldea osatzen dugunon kezka eta egonezina azaltzea, gure lagun Oierrek inkomunikaturik pairatu dezakeen egoeraz. Eraberean, Oierren senitartekoei gure beroa eta elkartasuna adierazi nahi diegu.

Kemen Dantza Taldearen eginkizunen artean ez dago inguruko egoera sozio-politikoari buruzko hausnarketak egitearena. Baina dantzan buru-belarri arituta ere, azken hilabeteotan euskal kulturak eta abertzaletasunak orokorrean pairatutako erasoak, inkomunikazio aldien inpunitatea adierazten duten testigantzak, edota azken orduetan gertaturiko herritarren oinarrizko eskubideen gabetzeak, arduraz jarraitzen ditugula aditzera eman nahi dugu, jakinik, ardura hau euskal gizartean sakonki errotuta dagoela.

Azkenik, zenbait komunikabideetan azaldutako informazioa gezurtatu nahi genuke, adibidez Oierrek bidai ajentzietan lan egin izana eta Alemaniatik urtarrilan etorri izana, uztailan ikasketak amaitu ondoren itzuli baitzen.

OIERREN ERRUGABETASUNAZ ZIUR GAUDE.

OIER LIBRE nahi dugu! Bere murrixka eta hanka altxatzeak gurekin nahi ditugu!

KEMEN DANTZA TALDEKO KIDEAK eta ADAXKA DANTZA TALDEKO IRAKASLEAK


NOTA DE PRENSA DE KEMEN DANTZA TALDEA

Kemen Dantza taldea, en asamblea extraordinaria celebrada el 10 de mayo, acuerda hacer público el siguiente comunicado:

En referencia a la detención de nuestro compañero Oier Imaz, queremos mostrar nuestra preocupación por la situación que pueda soportar en estos momentos de incomunicación. Así mismo, trasladar nuestro calor y solidaridad a su familia.

No es el cometido de Kemen hacer valoraciones sobre la situación sociopolítica de su entorno. Sin embargo, nos causa una profunda preocupación los ataques acaecidos ultimamente a la cultura y al nacionalismo vasco en general, los testimonios de indefensión en los períodos de incomunicación, y más recientemente la suspensión de derechos civiles de vascos y vascas. Entendemos además, que esta preocupación es profundamente compartida por muchos ciudadanos.

Así mismo, queremos desmentir algunas de las informaciones publicadas por diversos medios de comunicación, tales como que Oier trabajara en agencias de viaje, o que su vuelta de Alemania se realizara en el mes de enero, ya que regresó en julio tras terminar sus estudios.

ESTAMOS CONVENCIDOS DE SU INOCENCIA..

¡Queremos a OIER LIBRE! ¡Lo queremos entre nosotros, alzando sus piernas y batiendo cabriolas!

KEMEN DANTZA TALDEKO KIDEAK eta ADAXKA DANTZA TALDEKO IRAKASLEAK

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.