Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Getxodantzan 2008
Getxo Dantza Kultur Elkarteak hirugarren urtez jarraian antolatu ditu Gabonetako dantza jardunaldiak. Abenduaren 26tik 28ra izanen dira eskolak eta hainbat dantza espezialitate landuko dituzte: garaikidea, flamenkoa, klasikoa eta jazza.
Munduari bira 80 dantzatan
Matt gazte Estatu Batuarra da. Lana gehiegi atsegin ez eta azken urteak munduaren inguruan bueltaka eman ditu dantzan. Izan ere, egin zuen lehen bidaietako batean, geldiune garrantzitsu guztietan dantza berezi bat egitea otu zitzaion, baita bideoan grabatu ere. Grabazioak interneten eskegi eta famatua egin zen.
Egutegia osatu eta salgai jarri dute Agoizko dantzariek
ETB2ko "Urteko Egutegia" saioko irabazleak izan dira, baina programa aurreikusi baino lehenago eten dute eta Agoizko dantzariak egutegia osatu gabe geratzeko arriskutan zeuden. Beren kasa argazkilariarekin hitz egin eta egutegia osatzeko falta ziren beste 6 argazki egin dituzte. Datorren astetik aurrera salgai izango da egutegia.
Dantza garaikide ikastaroa Santurtzin
Aikoa dantza estudioak dantza garaikide ikastaroa antolatu du abendutik aurrera Santurtzin. Dantza garaikidean maila ertaina edo altua duten ikasleei dago zuzenduta eta WArd/waRD konpainiako dantzari den Judit Ruiz izanen da irakaslea.
Makina bat makila-dantza
"Paloteos" iberiar penintsulako makila-dantzen inguruko bloga da. Paloteo, Paleo, Paloteado, Pauliteiro talde, Ball de Bastons, Bastoners eta Dance ezberdinenen bideoak biltzen dituzte bertan.
Dantza afitxetan
Lizarrako Francisco Beruete dantzari ohien elkartearen urteroko ahalegina izaten da dantzarekin lotutako erakusketa antolatzea. Aurten ere antolatu dute azaro bukaera eta abendu hasiera bitarte. Dantza afitxetan. Azken urte eta hamarkadetako dantzarekin lotutako kartelak erakutsi dituzte.
Dantza-estiloaren transformazioaz hitz batzuk
Uda partean, hasi ekainetik eta irailaren bukaera bitartean, bada oraindik dantza-erromeria ikusteko eta disfrutatzeko aukerarik gure bazterretan. "Erromeria" hitzaren esanahia oso zabala izanik, esan beharko dut artikulu honetan nolabait ere "estilo zaharreko" erromeriaz ariko naizela, edo sikiera guk estilo zaharrekotzat jotzen dugun erromeri klase horretaz: trikitixaren erritmora, auzo txiki edo mendialdeko ermita baten gerizan, fandangoa eta arin-arina bata bestearen atzetik "mandioko eran" dantzatzen diren erromeri horietaz alegia.
Zergatik egiten ote dugu dantzan?
Jatea gustuko dugu janariak ematen digun energiarik gabe ezingo ginatekeelako bizi. Sexua atsegin dugu horri esker gaudelako hemen. Baina zergatik egiten dugu dantzan? Eduard Punset idazleak Lawrence Parsons neurozientifikoa elkarrizketatu du berriki, "Redes" izeneko bere saioan. Parsonsek dantza-musika eta gizakiaren arteko harremana aztertzen du. Punsetek hori galdetu dio: zergatik atsegin du gizakiak dantzan egitea?
Arteleku dantzagune bihurtzen hasi da
Donostiako Loiola auzoan dagoen Arteleku egoitza dantzarako gune bihurtzen hasi da. Tabakalera berriak lehen Artelekun burutzen ziren hainbat ekintza jasoko ditu eta ondorioz Artelekuri norabide berria emango dio Foru Aldundiak. Dantza izango da norabide berri horren zutabeetako bat. Lehen ere bazen dantza gela bat Artelekun. Gaurtik aurrera Dantzaz elkarteak bertan izango du bere egoitza.
"Dantzari bikaina saria" eskuratu du Eneko Gil-ek Madrilen
Madrileko XXII. Koreografia SAriketa ospatu berri da eta hainbat euskal ordezkari izan dira bertan. Natxo Montero eta Asier Zabaletak hainbat aipamen jaso dituzte eta Ertzarekin aritu den Eneko Gilek "dantzari bikainari saria" eskuratu du. Estatu Batuetan sei astez egonaldi bat egiteko eta New YOrk-eko Movement Research-eko tallerretan parte hartzeko beka bat dira Gilek irabazita sariaren osagarriak.
Dokumentuaren akzioak