Dokumentuaren akzioak
Dantza garaikide ikastaroa Santurtzin
Ikastaroan zera landuko dute: grabitatearen erabilera eta artikulazioen isolamendua. Saioa beroketa jarrai batekin hasiko da, gorputzaren kolokazioa eta pisuaz jabetu dadin dantzaria. Artikulazioak esnatzeko ere balioko du horrek. Ondoren grabitatean eta espiraletan oinarritutako ariketak egitea da asmoa eta azkenik, landutako ideia guztiak bilduko dituen koreografia osatzea.
Ikastaroa Judit Ruiz, WArd/waRD dantza konpainiako dantzariak emanen du. Matteo Moles koreografo belgiarrarekin ere egin du lan eta Amberesko dantza garaikideko kontserbatorian gonbidatutako irakaslea da.
- Ikastaroa Santurtziko Aikoa dantza estudioaren egoitzan izanen da (Murrieta etorbidea 22, 5. tarteko solairua).
- Ordutegia: Asteazkenetan 10:30etatik 12:00etara eta Ostiraletan 14:30etatik 16:00retara (Abenduaren 10ean hasita).
- Matrikula 5 eurokoa da.
- Interesa duenak 686 135 248 telefonora deituta ematen ahal du izena.
Dokumentuaren akzioak