Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Sartheko "La Gavotte", gure Gabotaren lehengusina
Frantziako Sarthe eskualdean, dantzari prebosta izateko "La Gavotte" izeneko pieza dantzatu behar izaten dute bertako dantzariek. Zuberoako gure Gabotaren lehengusina-edo da, eta doinu eta urratsetan ikusi daitekeenez, oso hurbilekoa. Yves Guillard dantza-maisuak zenbait bideotan erakusten du dantza hori nola egin behar den.
T.Danz Garazin: Dantza hiru egunez!
Dantzari zuzendutako «T.Danz» festibala hurbiltzen ari da, Urriaren 2tik 4era iraganen baita. Baxe Nafarroako Herri Antzokia eta Dantzaz konpaniak apailatu duten hitzordu honen karietan, 100 bat dantzari ibiliko dira Donibane Garaziko xoko moko guzietan, hiru egunez….
La Fundición-eko udazkeneko egitaraua
La Fundición, Bilboko aretoak udazkenerako programazioa aurkeztu du berriki. Urrian hasi eta gabonak arte hamaika emanaldi antolatu dituzte, dantza eta antzerkia uztartuz. Dantzari egoiliar eta kanpokoekin atondu dute egitaraua. Hona dantzarekin zerikusia duten emanaldien berri:
Dantzaz elkarteak kudeatuko du Gipuzkoako Dantzagunea
Gipuzkoako Foru Aldundiak Artelekun egokitu duen Dantzagunearen kudeaketa eta erabilerarako plangintza egiteko aholkularitza zerbitzua Dantzaz elkarteak gauzatuko du. Artelekun bertan egoitza duen Dantzaz konpainiaren jardueraz gain, Dantzagunearen beraren koordinazioaz arduratuko da Filgi Claveriek gidatzen duen lantalea.
Ortzadar 35. urteurrena eta San Fermin txikiak dantzan
Iragan asteburuan ospatu zen Iruñean, Ortzadar Elkarteak antolatuta, kantu afaria. Kantu afari hau Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen 35. urteurrenaren karietara antolatu diren ekitaldien barruan eta bertara hirurogei bat kantuzale bildu ziren.
Dantza tailerrak umeentzat eta emanaldiak kalean, asteburuan, Errenterian
Kukai Dantza Konpainiak eta Errenteriako Udalak dantzaren sentsibilizazioarentzat duten egitarauaren barne, asteburu honetan bi ekitaldi esanguratsu izango dira Errenterian. Batetik Elirale konpainiak ‘Otto’ lanari buruzko tailerra egingo du larunbatean umeendako. Bestetik, igandean, Dantza ikuskizunak izanen dira kalean, Dantza Hirian jaialdiaren baitan.
Fasioren mendea
Bonifazio Arandia, Fasio, trikitilari handia, 1909an jaio zen, Igorren. Beraz, aurten bete da bere jaiotzaren mendeurrena. Hori ospatzeko asmoz, Igorreko udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu irailaren 23tik 26ra bitartean. Hitzaldiak, kontzertuak, erromeriak... dantzarako izan den soinulari onenetako bat gogoratzeko. Aupa Fasio!
Igandean estreinatuko dute Iruñeko Ezpata-dantza
Heldu den igandean, irailak 27, San Fermin Aldapakoaren karietara estreinatuko du Iruñeko Duguna dantza taldeak Iruñeko Ezpata-dantza. Sorkuntza berria da baina tradiziozko dantzen eta festen egituretan oinarritutakoa. Urtero Aldapako San Fermin egunez errepikatzea dute helburu. 35 dantzarik osatuko dute ezpata-dantzari taldea.
Tokian-tokiko dantzak 2009ko Dantzari Egunean
Irailaren 12an egin zute Nafarroako Atarrabian, 2009. urteko Euskal Herriko dantzari eguna. Egun horretako ekitaldien artean, tokian-tokiko dantza taldeen emanaldia izan zen goizez. Berako, Leitzako, Iribaseko eta Izabako dantzariek parte hartu zuten emanaldian. Emanaldiko zenbait bideo eskegi dituzte Youtuben eta hemen dituzue ikusgai.
T-danz Udazkena jaialdia Donibane Garazin
Urriaren 2, 3 eta 4ean eginen dute T-danz dantza jaialdia Donibane Garazin, Garazikus elkarteak antolatuta. Dantza tradizionala, garaikidea, hip-hop-a eta kaleko ikusgarriak izanen dira, alde batetik. Bestetik, dantza ikastaldiak ere bai. Hona hemen egitaraua:
Dokumentuaren akzioak