Dokumentuaren akzioak
Sartheko "La Gavotte", gure Gabotaren lehengusina
Yves Guillard Frantziako Sarthe eskualdeko dantza-maisua da. Youtuben eskegi ditu "La Gavotte" izeneko pieza nola dantzatzen den erakusteko zenbait bideo. Ikusi eta entzun ahal denez, Zuberoako gure Gabotarekin edo "La Gabota"rekin antzekotasun handiak ditu urrats zein doinuan.
Dantza hau dantzatzeko gai den dantzariak eskuratzen du Sarthen Prebostaren maila. Frantziako bigarren inperio garaian (XIX. mende erdialdean) sustraitu omen ziren dantza hauek Sarthen. Garai hartan eta XX. mendeko 20. hamarkadararte "Assauts de danse" direlakoak (dantza azterketa publikoak) egiten zituzten prebosta edo/eta dantza-maisu graduak lortzeko.
Dantza-maisu izan nahi zuen ikastunak urrats askoko errepertorioa menperatu behar zuen, beti ere, urrats errezenetatik hasita. Dantza hauek ikasteko modua Gipuzkoan edo Zuberoan erabiltzen zenaren oso antzekoa zen. Lehenbizi dantza lezioak hartzen zituzten, gero "Pas d’Été" direlakoak ikasi eta ondoren dantza sinpleak.
"Pas d’Été"
"La Gavotte" dantzatzeko gai zen dantzariak eskuratzen zuen Prebostaren maila. Dantza-maisuaren mailara heldu nahi zuen dantzariak "l’Anglaise" izeneko pieza tekniko bezain zaila dantzatzeko gai izan behar zuen.
Sarthe-ko dantzak
Dokumentuaren akzioak