Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak T.Danz Garazin: Dantza hiru egunez!

Dokumentuaren akzioak

T.Danz Garazin: Dantza hiru egunez!

2009/09/29 12:02

Idekitze ofiziala ostiral aratseko 7etan eginen da Herriko Etxe aintzinean. Dantza piko zonbeit eskainiko dituztela Kukai Ttanttaka, Rêvolution, Ertza, Ballet des Zigues, Dantzaz, Lagunekin eta Garaztarrak taldetako dantzariek, bakotxa 5 eta 10 minutu artean arituko dela, justu gustiaren emaiteko eta giroan sartzeko.

Zintzur bustitze baten ondotik, Jon Maia koregrafoa eta Kukai konpaniako beste 6 dantzariek « Hnuy Illa» ikusgarria eskainiko dute aratseko 9etan, Jai Alaian. Hitzordu honen lehen partea aldiz, Dantzaz Konpaniako gazteak segurtatuko dute.  Joseba Sarrionaindiaren obraren inguruan eraikia izan da « Hnuy Illa » Kukai konpaniaren azken kreazioa : bizia, amodioa, herioa, itxaropena, erbestea aipatzen ditu …

Oraino gogoan dugu duela zonbeit urte, Garazin eta Irisarrin eman zuten  « 1937 » ikusgarri lilluragarria… Nahiz aldi huntakoa desberdina izan, intimistagoa nolazpeit, dantzariak punta puntakoak izaten segitzen dute… Dantza herrikoia hartuz abiapundutzat, bide garaikideago bat hartuz…

Biharamunean, toki eta tenore berdinetan, Rêvolution konpaniako « Urban Ballet » Hip Hop ikusgarriaren aldi izanen da. Igandean aldiz, Karrikako dantza ohoretan date. Goizeko 10etatik astiriko 6etara, festibal hortan aritu diren dantzari guziak ibiliko baitira karrikan, dantza sail desberdinen aurkezteko.
Egitaraua

2009/10/02 – Donibane Garaziko Herriko Etxe aintzinean – 7etan – Urririk

  • Festibalaren abiatzea,  Dantzaz, Rêvolution, Kukai, Ertza, le Ballet des Zigues eta Garaztarrak talde eta konpanien dantza pikoekin 


2009/10/02 - Jai Alai – Donibane Garazi -  21.00 – Sartze prezioak : 5 & 15 € artean

  • Kukai Tanttaka konpaniaren : HNUY ILLA

Dantza herrikoia eta garaikidea
 

2009/10/03 - Jai Alai - Donibane Garazi -  21.00 – Sartze prezioak : 5 & 15 € artean

  • Rêvolution konpaniaren : URBAN BALLET Hip Hop baletea 


2009/10/04 – Donibane Garaziko Karriketan -  10etatik – 6etara - Urririk

  • Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren EBATS IV-etan eguna – Dantza herrikoiak eta sorkuntzak : ERTZA - Le BALLET DES ZIGUES, Bardozeko KSI taldearen « Gauzak biltzen », Garaztarrak taldearen « Garazta Rap ».


Baita ere, jauntzi eta argazki erraldoi erakusketak herriko karriketan zilintzan emanak.  

Ostiral eta ibiakoitzeko ikusgarrietara etortzeko, autobus bat antolatua da Donapaleuko Eliza aintzinetik abiatuko dena aratseko 8etan.  

Xehetasunak – Izen emaiteak :

Baxe Nafarroako Herri Antzokia

Tel : 05 59 37 06 04 Mail : garazikus@orange.fr
 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.