Dokumentuaren akzioak
Albisteak
"Oroitzen naiz" dokumentalaren proiekzioa Biarritzen
"Oroitzen naiz" dokumentala bukatuta dago eta asteburu honetan estreinatuko da, proiekzio publiko batean Biarritzen. Filipe Oihanburu, Jean Nesprias eta Koldo Zabalak egin duten dantza ikuskizunaren inguruan osatu BoiSakre ekoiztetxeak Oroitzen naiz dokumentala.
Dantzari Gazteen Bilboko 6. sariketaren txapeldunak
Celia Dávila arabarrak eskuratu zuen sari nagusia "Copplelia" klasikoaren bariazioaz egindako interpretazioarekin. Bigarren eta hirugarrenak Agueda Garcia de Saavedra madrildarra eta Beatriz Gijon burgostarra sailkatu ziren.
Bermeoko Alkartasuna dantza taldearen 35. urteurrena
2011ko urte honetan Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak 35. urteurrena ospatzen du, eta hori dela eta Abenduaren 17an bazkari bat egingo du dantzari eta musikari guztiekin, oraingokoak eta ohiak.
Dantzari Dantzazaleen Eguna
Dantza-bazkari-erromeri-jaialdia, abenduak 17, larunbata, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Aurten bazkalosteko lagunak eta parradarako bidaideak izanen ditugu Dantzazale egunean, heldu den abenduaren 17an. Aikoren emanaldiaren ondoren haiek jarriko gaituzte dantzari: VIDRIO ETA OTXOA eta MP5. Hona hemen haien inguruko hainbat informazio interesgarriak, aurretik ezagutura hobeki pasako duzuelakoan.
Haurren soka-dantza eta erromeria Donostian
Datorren abenduaren 17an, larunbata, haurren soka-dantza eskainiko dute Arkaitz, Kresala eta Eskola dantza taldeetako haurrek eta Donostiako Udal Txistulari Bandak, Donostiako Konstituzio enparantzan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Eskolako Aitor Lasa eta Kresalako Lander Cerrillo dantzariak soka-dantza osoan zehar aurrez aurre ibiliko dira aurreskulari eta atzeskulari lanetan.
Ballet Biarritzen sorkuntza prozesua Lucifer dokumentalean
Malandain Ballet Biarritz-en azken lanaren sorkuntza prozesua jasotzen duen dokumentala da "Lucifer". Catherine Guillaud eta Caroline de Oterok zuzendutako dokumentala Biarritzen estreinatuko da datorren abenduaren 15ean.
Atzo eta Gaurko ikuskizuna Baionan Erro Bat taldearen eskutik
Joan den udan Estatu Batuetan egin itzuliaren ondotik, Erro Bat, Baionako euskal koro eta dantza taldeak bere Atzo eta Gaurko ikuskizuna aurkeztuko du. Baionako Antzokian, 2011ko Abenduaren 10 ean, 20:30ean.
Arriagako ikuskizunaren bideoa Durangoko Azokan salgai
Gaztedi Dantzari Taldeak bere 60. urteurrena ospatzeko, pasadan azaroaren 13an Arriagan taularatutako ikuskizunaren DVD bikoitza, eskuragai dago egun hauetan Durangoko Liburu eta Diska Azokan.
"Gaita Dantzan" liburua argitaratu da, Nafar Gaitaz jotzen diren euskal dantza guztien partiturekin
Jon Gaminde Terrazak Bizkaiko Dantzarien Biltzarrararen laguntzarekin egina, liburua Durangoko azokan salgai egongo da. Euskaraz, Gazteleraz eta Frantsesez idatzia dago eta Bizkaiko Gaiteroek egin dute edizioa.
Sagasetari Luzaiden egindako omenaldiaren argazkiak jaso ditu Irisarrik
Pasa den uztailaren 25ean, Migel Angel Sagaseta omendu zuten Luzaiden, bertako dantzen ikerketa eta sustapenaren alde egindako lana omenduz. Juantxo Irisarrik argazki sorta ederra egin zuen eta bere blogean argitaratu ditu omenaldiko hainbat argazki.
Dokumentuaren akzioak