Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Euskadiko XXII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa
Dagoeneko atera dira aurtengo Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketan parte hartzeko oinarriak. Euskal Herriko udaletxeetara bidaltzen ari gara, Gipuzkoako EDBren egoitzan ere badaude. Mezu honen bukaeran ere irakurri ahal izango dituzue. Saiatuko gara hurrengo egunotan oinarrien inprimakia PDF formatoan Interneten jartzen, parte hartu edo informazioa jaso nahi duenentzat lana errazteko asmoz.
Jalgi Hadi Dantzarat, Erromeria Eguna Bergaran
Erromeria Eguna antolatu du larunbaterako Bergaran Euskal Dantzarien Biltzarrak. Bergarakoa izango da lehen edizioa, eta hemendik aurrera bi urtetik bi urtera egiteko asmoa dago, hurrengoa, 2004an Abadiñon seguru asko.
Doinu eta Dantza 7. zenbakia
Hemen dago Gasteizko Folklore Eskola-ren Doinu eta Dantza boletinaren 7. zenbakia, maiatzari dagokiona. Hona hemen edukiak:
Kulunka Munduari Bira
Dantzaren Nazioarteko Egunaren inguruko hamaika ekitaldien zerrenda bidali nuenean Getxoko Xaramel taldearen "Kulunka Munduari Bira" ikuskizuna aipatu genuen. Xaramel taldeko kide batek talde eta ikuskizun horri buruzko informazio osoagoa bidali digu. Hona hemen kontatzen digutena:
"Bidaiari" Dansa Valencian
Ballet Biarritz-en Bidaiari eszenatoki berezia Valencian izango da datozen egunotan "Dansa Valencia"-ko Escena Movil izeneko programan. Bidaiari edozein tokitara eraman daitekeen eszenatokia da eta antzokirik ez dagoen lekuan dantza baldintza onetan ikusteko aukera eskaintzen du.
Damian Muñoz Elgoibarren
Damian Muñoz Danza-k "Las Mentiras del entusiasmo" aurkeztuko du datorren maiatzaren 10ean, 22.15etan, Elgoibarko "Herriko Antzokian".
Hondarribiako IV Euskadiko Doinu Zahar Txapelketa
Hondarribiako Hondartza Kiroldegian 300 ikusleen laguntzaz ospatu txapelketan, Donostiako Eskola Dantza Taldeko Miren Illarretak lortu zuen garaipena estreinekoz. 26 urtetako dantzari honek, irabazlearen trofeoa Hondarribiako Kultur zinegotzia den Aitor Kerejetaren eskutik hartu zuen. Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakaria den Xabier Mendizabalek irabazlaren Makila eman ziolarik.
Ermuko Euskal Jaia
Datorren asteburuan Ermuan egingo den Euskal Jaiaren berri ematera nator. Dantza mailan ez da beste munduko ezer eskeiniko, hori bai giroa, batez ere domeka arrastikoa, benetan jatorra izateko gogoa dugu. Horretara beraz guztiok zaudete gonbidatuak. Egitaraua jarraian datorrena da, eta besterik gabe asteburu hona izan.
san prudentzio jaiak
RETRETA DE SAN PRUDENCIO VITORIA-GASTEIZ PLAZA DE ESPAÑA[Image] APIRILAK 27 DE ABRIL 2002 Arratsaldeko 8etan tarde
Dantzaren Nazioarteko eguna eta ekitaldiak
Badakizue astelehenean dela Dantzaren Nazioarteko Eguna eta beraz, daotzen egunotarako dantzarekin lotutako hamaika ekitaldi iragarri dira han eta hemen, eta data berezi hori kontuan hartu gabe datozen egunetarako aurreikusitako beste batzuekin bat egingo dute. Oraindik gehiago aterako dira gaur eta bihar, baina momentuz hona batzuk:
Dokumentuaren akzioak