Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskadiko XXII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Euskadiko XXII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa

2002/05/12 03:17

Hitz gutxitan zera esan daiteke: txapelketa Pasai Antxoko Gure Zumardian izango dela datorren maiatzaren 26an, igandea hain zuzen eta izen emateko epea maiatzaren 20an, astelehena, eguerdiko 14:00etan amaituko dela

Edozein zalantzarako Alkartasuna Euskal Dantza Taldearen helbidera idatz dezakezue: alkartasuna_edt.pasaia@euskalherria.zzn.com

Alkartasuna Euskal Dantza Taldetik gonbidatu nahi zaituztegu maiatzaren 26an Pasai Antxotik buelta bat ematera eta Txapelketaz gozatzera eta noski, baita parte hartzera ere!. Animatu zaitezte!

-------------------------------------------------

EUSKADIKO XXII. GIPUZKOAR AURRESKU TXAPELKETA

Maiatzaren 26ean, igandea, Pasai Antxoko Gure Zumardian (Gipuzkoa), Euskadiko XXII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa ospatuko dela iragartzen da, Pasaiako Udala eta Alkartasuna Dantza taldeak antolaturik, Gipuzkoa Donostia Kutxaren babesean eta Egunkaria, Euskadi Irratia, Pasaiako Portua eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra laguntzaileak izanik.

PARTEHARTZEA

Nahi duten pertsona guztiek har dezakete parte ondoko baldintzak betez gero:

16 urte aurten beteak edukitzea eta ohizko jazkiz hornitua dantzatzea. Partaide bakoitzak Euskal Herriko herri baten ordezkaria izan beharko du, udalerri bakoitzak ordezkari bat baino gehiago izan dezakelarik.

IZEN EMATEA

Izen ematea, oinarri hauekin batera bidaltzen den fitxa betez eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrean entregatuz egingo da; pertsonalki, telefonoz, faxes ala

e-mail bidez.

TELEFONOA: 943 28 98 48

FAXA: 943 27 72 32

E-MAILA: edb@euskalnet.net

EPEA

Txapelketan parte hartzeko epea Maiatzaren 20an, astelehena, 14:00-tan amaituko da.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatutako pertsonaz osatuko da.

DEIALDIA

Dantzariek Pasai Antxoko Kultur Etxean egon beharko dute goizeko 9:00-tan. Txapelketan dantzatzeko txanden zozketa 9:45-tan egingo da eta zozketa hasi ezkero aurkeztu ez den dantzaria txapelketatik kanpo geldituko da.

Dantzari kopurua zabalegia izango balitz, finalaurreko bat egingo litzateke Maiatzaren 25ean. Finalaurrekoa egongo balitz, pertsonalki jakin araziko zaie dantzariei izen emate epea amaitzen denean.

DANTZAK

Txapelketan dantzatu beharreko dantzak ondorengoak dira:

KANPORAKETA:

* Aurkez-Aurke (Sailkapen akumulagarria)

FINALA:

* Agurra

* Esku aldatzeko soinua

* Zortzikoa (Zortzikoa interpretazio librekoa izango da eta zortziko baten egitura izan beharko du: 6 konpas dantzatuak, azkeneko biak ixteko utziz. Lehenengo eta azkeneko korteak libreak izango dira baina erdikoak honako hiru moten artean aukeratu beharko dira: deia, kortea bueltarekin edota kortea buelta eta kabriolarekin. Doinuak 64 puntu izango ditu, hau da, 8 zati 8 konpasekoak bakoitzak. Partitura oinarri hauekin batera aurkituko duzue, bestela eskatu ezazue Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzerrean)

SARIAK

Irabazleak "JESUS JAUREGI TROFEOA" izeneko Sari Haundia eskuratuko du. Trofeo hau irabazlearen herriko Udaletxean gordeko da hurrengo edizioa ospatu arte. Trofeoaren jabe izateko dantzari berak hiru aldiz jarraian edota bost aldiz txandaka irabazi behar du txapelketa. Trofeoaz gain txapeldunari Urrezko domina, KUTXAren trofeoa, Pasaiako Udalaren trofeoa, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren trofeoa, txapela, gerrikoa eta 300 € emango zaizkio.

Bigarrenari, zilarrezko domina, KUTXAren trofeoa eta 150 €.

Hirugarrenari, brontzezko domina, KUTXAren trofeoa eta 120 €.

Eta 4., 5., 6., 7., 8., 9. eta 10. postuetan sailkatuen sariak 90, 85, 80, 75, 70, 65 eta 60 € izango dira hurrenez hurren eta trofeoa guztientzat.

PASAIAKO UDALA saria eramango du herriko ongien sailkatzen den dantzariak edota hamar lehen sailkatuen arteko dantzari gazteenak.

Sailkatu gabe geratzen direnei 30 eurotako dieta emango zaie.

ADOSTASUNA

Txapelketan parte hartzeak honako oinarri hauek onartzea suposatzen du.

--------------------------------------------------------------------------------

XXII CAMPEONATO DE EUSKADI DE AURRESKU GIPUZKOANO

El 26 de Mayo, domingo, se celebrará en la Alameda de Pasai Antxo (Guipúzcoa), el XXII Campeonato de Euskadi de Aurresku Gipuzkoano, organizado por el Ayuntamiento de Pasaia y el grupo de danzas vascas Alkartasuna, con el patrocinio de Gipuzkoa Donostia Kutxa y la colaboración de Egunkaria, Euskadi Irratia, Puerto de Pasajes y Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra.

OPCIÓN

Podrán participar todas las personas que lo deseen, teniendo 16 años cumplidos en el presente año y siendo obligado a vestir a la usanza del país. Cada participante deberá representar a un pueblo de Euskal Herria, pudiendo haber más de un representante del mismo pueblo.

INSCRIPCIÓN

La inscripción se realizará entregando (en mano, por fax o e-mail) en Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra la ficha que acompaña a estas bases o bien llamando por teléfono.

TELÉFONO: 943 28 98 48

FAX: 943 27 72 32

E-MAIL: edb@euskalnet.net

PLAZO

El plazo para inscribirse en el campeonato concluirá el 20 de Mayo a las 14:00 horas.

JURADO

El jurado estará compuesto por personas designadas por Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra.

CONVOCATORIA

Los participantes deberán estar a las 9:00 en la Casa de Cultura de Pasai Antxo.

El sortea para el orden de participación en el campeonato se realizará a las 9:45 y quedará excluido del campeonato todo aquel participante que no se haya presentado una vez iniciado el sorteo.

En el caso que haya muchos participantes, se realizaría la eliminatoria el día 25 y se notificará personalmente a cada dantzari una vez concluido el plazo de inscripción.

BAILES

Los bailes a bailar en el campeonato son los siguientes.

ELIMINATORIA:

* Desafío (Puntuación acumulable)

FINAL:

* Agurra

* Esku aldatzeko soinua

* Zortzikoa (El Zortziko será de libre interpretación, debiendo seguir obligatoriamente la estructura típica de un zortziko: 6 compases bailados dejando los dos últimos para el corte o cierre. El primer y último corte serán libres y los intermedios a elegir entre: llamada, vuelta con corte y vuelta con corte y cabriola. La melodía se compondrá de 64 puntos, es decir, 8 partes de 8 compases. La partitura se adjunta a estas bases y en caso contrario solicitarla en Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra)

PREMIOS

El ganador conseguirá el Gran Premio "TROFEO JESUS JAUREGI ". Este trofeo se conservará en el Ayuntamiento al que represente el ganador hasta que se celebre la siguiente edición. El trofeo quedará en manos del Ayuntamiento cuando el mismo participante que lo represente gane el campeonato tres años consecutivos o cinco alternos.

Además del trofeo, el ganador será obsequiado con medalla de oro, trofeo de KUTXA, trofeo de Pasaiako Udala, trofeo de Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra, txapela, gerriko y 300 €.

El subcampeón será obsequiado con medalla de plata, trofeo de KUTXA y 150 €.

El tercer clasificado obtendrá medalla de bronce, trofeo de KUTXA y 120 €.

Los premios de los clasificados en 4º, 5º, 6º, 7º, 8º, 9º y 10º lugar serán de 90, 85, 80, 75, 70, 65 y 60 € respectivamente y trofeo para cada uno de ellos.

El trofeo PASAIAKO UDALA será para el dantzari de Pasaia que obtenga la mejor clasificación o al participante más joven de los diez primeros clasificados.

A todos los participantes no clasificados se les otorgará la cantidad de 30 € en concepto de dietas.

CONFORMIDAD

El hecho de participar en el campeonato supone la aceptación de las presentes bases.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.