Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Euskal Herriko eta Biarnoko dantzaldia Pauen

Dantzan 2010/12/10 09:18

Datorren abenduaren 12an dantzaldi berezia burutuko da Pauen. Biarnoko eta Euskal Herriko dantzak dantzaldi berean elkartuko dira Paueko Clemenceau plazan. Qui vou viener? taldeak gidatuko du dantzaldia.

Gehiago irakurri

Euskal dantzak eta ikerketa Jon Casamayor-en eskutik

Dantzan 2010/12/10 09:10

Bilboko Kontainer aretoak euskal dantzaren inguruko tailerra antolatu du. Euskal dantza ezagun batzuk landuko dira eta horietatik abiatuta ikerketa lantzeko aukerak aztertuko dira. Jon Casamayor-ek gidatuko du tailerra.

Gehiago irakurri

Zisnearen dantza eskainiko du Iker Gomez-ek Errenterian

Zisnearen dantza eskainiko du Iker Gomez-ek Errenterian

Dantzan 2010/12/09 16:33

Iker Gomez-ek "La danza del cisne, ballet en miniatura" lana Errenterian eskainiko du datorren abenduaren 11an. Euskal Herrian lehen aldiz eskainiko du lan hau sortzaile eibartarrak.

Gehiago irakurri

Durango 2010: erosketa zerrenda

Durango 2010: erosketa zerrenda

Dantzan 2010/12/03 13:23

Ohi bezala hasi gara prestatzen Durangoko azokan erosi beharrekoen erosketa zerrenda. Urtero data hauetarako hainbat argitalpen ateratzen dira, eta Durangoko azoka izaten da horiek erosteko toki aproposa. Hona guk apuntatu ditugunak:

Gehiago irakurri

Musika eta dantza uztartuta Korrontzi eta Oinkariren "Infernuko Hauspoan"

Musika eta dantza uztartuta Korrontzi eta Oinkariren "Infernuko Hauspoan"

Dantzan 2010/12/03 12:57

Villabonako Oinkari dantza taldeak eta Korrontzi folk musika taldeak "Infernuko Hauspoa" izeneko DVDa argitaratu dute. Bertan, bi talde hauek azken urteotan landutako ikuskizuneko musika eta irudiak jaso dituzte.

Gehiago irakurri

Dantzari buruzko 10 gida

Dantzan 2010/12/03 12:26

Kataluniako dantza profesionalen elkarteak dantzari buruzko 10 informazio gida prestatu ditu. Dantzaren alorrean lan egiteko aukerak, dantza lesioei inguruko argibideak, proiektu bat errealitate bihurtzeko jarraibideak edo aurrekontu bat egiteko irizpideak aztertzen dira besteak beste gida horietan.

Gehiago irakurri

EAEko dantzaren direktorio bat osatzen

ADDE 2010/12/02 12:47

ADDE –Euskal Herriko Dantza profesionalen Elkartea– EAEko dantzaren Direktorio bat prestatzen ari da. Datu-base horrek EAEn burutzen diren jarduera guztiak bildu nahi dituenez, beharrezkoa da, hori prestatzeko, une jakin batzuetan ahal den informaziorik zabalena jasotzea. Horretarako, zuekin harremanetan jartzen gara, zuen elkarlana eskatzeko:

Gehiago irakurri

Kresalak azken aldiz eskainiko du Sehaska ikuskizuna

Kresalak azken aldiz eskainiko du Sehaska ikuskizuna

Idoia Ibarzabal / Kresala D.T. 2010/12/02 11:58

Kresala dantza taldeak Sehaska ikuskizuna azkeneko aldiz eskainiko duela datorren 2001eko abenduaren 18an, Donostiako Antzoki Zaharrean (gaueko 20:00etan). Emanaldi honekin amaitutzat emango da ikuskizun honen banaketa-eskeintzari. Beraz, 2006an estreinatutako balet hau ikusi eta dastatzeko aukera bakarra eta azkena izango da.

Gehiago irakurri

Gorputz egoerak, neguaren baitan

Gorputz egoerak, neguaren baitan

Idoia Zabaleta 2010/12/02 11:26

Ikastaro hauek Kreak Azala sormen-esparruarekin elkarlanean eskainiko duen Gorputz Egoerak izeneko ekimenaren baitan sar dezakegu. Horren helburua koreografiako jarduera garaikideetan prestakuntza bultzatzea izango da

Gehiago irakurri

Sasâ Asentíc-en My private biopolitics Bilbon

Sasâ Asentíc-en My private biopolitics Bilbon

La Fundicion 2010/12/01 14:52

ARTEAk (Ikerketa eta sorkuntza Eszenikoa, www.arte-a.org)) Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU) esperientzia bat hiru partetan antolatzea proposatzen dio: 1) Ana Vujanovi ́c-en Hitzaldia, 2) “My private biopolitics” Performancea, Saša Asentić artista serbiarrarena eta Ana Vujanović teorialariarena, 3) Tailerra, Saša Asentić eta Ana Vujanovićekin.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak