Dokumentuaren akzioak
Kresalak azken aldiz eskainiko du Sehaska ikuskizuna
Sehaska dantza ikuskizuna (2006-2010)
- Sehaska azken emanaldia: 2010eko abenduaren 18an, Donostiako Antzoki Zaharrean (30 dantzari eta 7 musikari)
- Sehaska Kresalak estreinatu zuen 2006ko abenduaren 28an, Donostiako Gazteszena aretoan (30 dantzari eta 7 musikari)
- Sehaska emanaldiak: Bost urte luzez eta lau denboraldietan zehar emanaldi ugari eskeini ditu Euskal Herrian (Euskal Eszenan eta Sarean ohikoa den programazio barne) eta goi maila duten Europako Nazioarteko dantza jaialdi nagusienetan, besteak beste: Holandan, Finlandian, Frantzian, Suitzan edo Belgradon
- Sehaska sinopsia: Sehaska dantza antzeztua ikuskizun bat da, “edukitzearen” atsegina eta “ez izatearen” estutasuna lotzetik sortua. Bi ildo erabat desberdinetan garatzen dira koreografia anitzak
Batetik, talde mugimenduetan, “izaerazko” dantza erromantikoei hertsiki lotuak, talde bateko kide izatearen emozioarekin sortuak; bestetik, “galtzearen” sentipenean, bakarrik dantzatzen duen emakume batek adierazia
Lau bakarkako dantzatzen ditu, Amaia Zubiriak a capella kantatutako kanta lazgarriei jarraituz. Estilo proposamen desberdinak dira; baina batera aurkezten dira, eta zilbor-heste beraren harira dantzatzen. Koreografiaren tonua aldatu egiten da azkar, seriotasunetik azalekotasunera
Musika collage batean isurtzen da dantza, poema eder batzuek kulunkatuz; besteak beste, Bitoriano Gandiagaren poemek. Honelaxe dio horietako batek: “Hau ez da irudipen bat, / hau ez da oroitzapen bat, / baizik sentimendu bizi bat”
Kresala dantza taldea
- Zuzendari artistikoa: Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal
- Musika zuzendaria: Beñat Ralla
Sehaska egitaraua:
Lo hadi aingürüa - Kontrapas - Igitai-dantza - Pastorala
Heldu gira urrundik - Sagar-dantza - Zesta punta
Lua lua - Sehaska-dantza - Mutil-dantza
Maitia nun zira - Karrika-dantza
Sehaska partehartzaileak:
- Zuzendari artistikoa: Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Musika zuzendaria: Beñat Ralla (sorkuntza eta moldaketak)
- Dantza maisuak: Oihana Arregi, Yulen Sota
- Dantza garaikidea: Myrian Perez
- DAntzariak: Yulen Sota, Mikel Oiarzabal, Harkaitz Ardanaz, Martin Barandiaran, Haritz de Andres, Kepa Malpetti, Aritz De Echaniz, Gorka De Migel, Gailur Gonzalez, Iñigo Cerdan, Eneko Sese, Eneko Ibarguren, Ander De Migel, Xabier Murua, Paul Murua, Haritz Perez, Myrian Perez, Oihana Arregi, Iratxe Benedited, Aroia Aranaga, Eneritz Ardanaz, Izaro Goitisolo, Ainoa Zuazu, Garazi Ormazabal, Nora Garcia, Maider Arriola, Lur Aranzadi, Nahia Goñi, Amalur Aranaga, Ainhoa Sequeiros, Haizea Isasa, Maddi Llorente, Amaia Rodrigez
- Musikariak: Beñat Ralla, Haritz Ezeiza, Imanol Albisu, Aitor Ucar, Xabier Irizar
- Ahotsa: Amaia Zubiria, Maddi Oyhenart
- Poemak: Bitoriano Gandiaga Hiru gizon bakarka (1974); Tere Irastortza Izen gabe, direnak. Haurdunaldi beteko khantoriak (2000)
- Esataria: Martin Tejeria, Andoaingo Garate estudioetan grabatua (2006)
- Jantziak: Idoia Ibarzabal (birsortze historikoa eta diseinua)
- Atrezzoa: Xabier Garate “Txilipurdi” (Beleak, txoriak, sagarrondoa, deabrutxoak)
- Argiztapenaren diseinua: Patxi Aristimuño, Eragin.stac
- Argiak eta soinua: Eragin.stac
- Kartela: Imanol Tapia
- Esku programa: Harkaitz Ardanaz
- Ekoizpena: Kresala euskal dantza taldea / KEDT
- Banaketa: Idoia Ibarzabal matxinsalto.k@gmail.com
- Sustatze laguntza: Eusko Jaurlaritza – Kultura saila (Euskal Eszena)
Beste laguntza batzuk: Donostia kultura; Donostiako Udala; Dantzagunea-Arteleku, Gipuzkoako Foru Aldundia; Sarobe Arte Eszenikoen Gunea; Gaztelupeko Hotsak (2006)
Kresalaren ibilbideari buruz bi hitz labur bilduz
Gene Yurre dantzari profesionalaren zuzendaritzapean sortua 1968an. Eredu aitzindaria sortu eta ibilbide ezberdina ireki du, folklore antzezpenez osatutako ekoizpen plazaratu gabeak gauzatuaz
Ekoizpen hauek euskal koreografiaren esparruan bakarra den prestakuntza, diseinu eta kontzeptuak erabiliaz gauzatu ditu, dantza tradizionala arte eszenikoen eskema garaikidera ekarriaz
Dantza ikuskizun berri hauek sortu eta burutu ditu hala nola: Iruleak, Maskarada, Ioiak, Sokadantzan, Pestaberri, Aratustea, Marixe eta Sehaska moduko lan zorrotzak
KRESALAren proposamenaren ildo nagusiak ondorengoetan oinarritzen dira: ikerketa, galderak egin ahal izateko; formakuntza, bilatu ahal izateko; sormena, egungoa zalantzan jarri ahal izateko; eta hedapena, jarraikortasuna ziurtatzeko bide modura
Bide honek, euskal dantza berezko kalitatea duen egitasmo kultural moduan onartzea eta gaur egun etorkizuneko proposamenak eginez, interesa duten eskenatokietan egotea ahalbideratzen du
Modu honetan, tradizioa sormenerako inspirazio iturritzat hartuta, arriskuaren emozioari eta abenturari atea irekiko dion dantza antzezpen berritzailea burutu du
“Egitearen praktikak dakarren jakitea berreskuratzea eta ekintzan eta hausnarketan oinarritutako jakintza sortzea”ren behar artistiko garaikideari erantzungo dio genero berri honek
Dokumentuaren akzioak